16
532. Guaixeren gehigarria ı 2015eko azaroaren 27a EGUBERRIAK SAKANAN

532 guaixe eguberritakogehigarria

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: 532 guaixe eguberritakogehigarria

532. Guaixeren gehigarria ı 2015eko azaroaren 27a

EGUBERRIAKSAKANAN

Page 2: 532 guaixe eguberritakogehigarria

Erosoa izatea.

Hori da gehienok

barruko arropari

eskatzen dioguna.

Baina horrekin batera, ba-rruko arropa polita izateanahi dugu, ukitu sexy eta so-fistikatua izatea. Horrek ho-beto sentiarazten omen du.Eta hori eskaintzen saiatzendira lentzeria etxeak.

TXURIA ETA BELTZA,ANIMAL PRINTA ETALAUKI ESKOZIARRAKOhiko koloreek ez dute hutsegiten 2015-2016 lentzeriabildumetan. Beltza eta zuriadira erregeak, betiko mo-duan. Bakoitza bere aldetik,edo elkarrekin. Izan ere aur-ten zuriaren eta beltzarenarteko konbinazioa da len-tzeria etxeen apustuetakobat. Konbinazio horrek ez

du huts egiten. Bestalde,animal printak “must” edotendentzia izaten jarraitzendu. Tigre, zebra, lehoi… es-tanpatuak aurkitu ahalkoditugu barruko arropetan,bai emakumeendako etabaita gizonendako ere. Etaaurten kortsetegi eta lentze-ria dendetan badago aipaga-rria den beste tendentziabat: tartanak edo koadro es-koziarrak, mota guztietako-ak. Denim edo bakero efek-tua duen lentzeria ere topa-tuko dugu barrukoarropetan. Horretaz gain,kolore argiak, grisak eta kekoloreak dira beste tenden-tzia bat, estanpatu opakoe-kin jantzitakoak, jakina, ko-lore indartsuagoekin bate-ra: ardo kolorea, morea,arrosa, fuksia, urdin turke-sa… Sarritan enka jearekin,lore brodatuekin, lazoekineta beste apainduta. Erro-mantizismoa modan dago,larru efektu eta rock izarmodarekin batera.

GORPUTZARIEGOKITUTAKOAK

Norberaren gorputzari ego-kitzeko mota guztietako au-kerak eskaintzen dituzte len-tzeria etxeek: titiak bildu, igoeta handiagotzeko push upedo bularreko beteak, titiaktxikitzeko efektua duten bu-larrekoak, tripa sartzekoefektua lortzen duten kulero,body, kortse, gerriko edo fajabereziak, ipurdia bildu etaigotzeko kuleroak… Kortse-tegi eta lentzeria dendetakoprofesionalei galdetzea daonena, etengabe berrikun-tzak sortzen baitira. Materialetan, mikrofibratik

hasita mota guztietako mate-riala aurkitu ahal da: zeta,satina, enkajea, kotoia, blon-da, distirak, metalizatutako-ak, larru efektukoak, trans-parentziak…

SEDUKZIORAKO BEHARDUZUN GUZTIAEta, jakina, sedukziorakonahi adina aukera eskain-tzen du aurtengo lentzeriamodak. Norberak ausartunahi duenera arte: motaeta kolore askotako pikar-diak, negligeak, kortseak,bodyak, ligak, babydollak,ligeroak… Animatzea dakontua.

Etxeko guztiendako

pijamak

Eguneko martxa mugituaren ondoren etxera iritsi, arropakendu eta pijama jantzi. Bizitzako plazer txikietako bat dahori. Haur, guraso eta aiton-amon, askorendako pijama daetxeko uniformea. Eta aurten ere kalera salto egin du pija-mak, diseinatzaile asko pijaman oinarritu baitira kalerakolookak proposatzeko. Pijama modan dago. Neguko pijama batek erosoa, goxoa, beroa eta polita behardu izan. Ohiko pijama laukidunez gain, aurten kolore bizikopijamak ditugu aukeran, marrazkidunak. Baita naïf estilo-ko estanpatuak dituztenak edo Gabonetako eta neguko ele-mentuak dituztenak ere. Gabonetako opari perfektua.

lentzeria

Erosoa… eta sexya

EGUBERRIAK SAKANAN • Guaixeren gehigarria 2

Page 3: 532 guaixe eguberritakogehigarria

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a 3

UDAZKEN NEGURAKO EZIN-BESTEKO JANTZIAKGure markek artilezko jertseeta jakak aukeratu dituzte

bertsio ezberdinetan, koloreanitzak, motzak, luzeak etabatez ere litsak emakumeen-dako eta jaspeztatuak eta ka-putxadunak gizonezkoenda-ko. Berrikuntza bat neoprenomateriala da eta koloretan,granatea eta mostaza, beltzaeta marroiekin konbinatzeko,argitasuna ematen dutelarik.

LARKA EMAKUMEADendara etortzera animatunahi dugu jendea, arropaprobatuz, zure gorputzerahobekien egokitzen den jan-tzia aukeratu ahal izateko.Larkan, osagarriekin ere as-ko jolasten dugu, zapiak, txa-noak, poltsak, besteak beste,nortasun ezaugarria baitira.

Une oro berritzen ari garaeta adierazi nahi duzun esti-lorako, azken errematerakobitxiak ere badauzkagu.

LARKA GIZONALeku gutxi dugunez, jan-tziak hobe aukeratzen ditu-gu. Blend Of Americak, mo-da eta prezio ezin hobeakeskaintzen ditu. Desigualek,egunerokotasunarekin haus -ten laguntzen du, kolorei es-ker. Six Valvesek alkondaraizugarriak dauzka eta Time-zone, L.T.B. beharrezkoakdira modan egoteko. Gizo-nezkoen osagarriak (txano-ak, gerrikoak…) ere data be-rezietarako aukera parega-bea dira.

LARKA ETA BEZEROAKGure markengan konfiantzaosoa dugu. Gure lana sorkun-tzan datza, garrantzia ema-ten diogu ohialen eta kolore-en arteko nahasketari.

SAKANAKO JANZKERAJende asko gara, bakoitzanahi duen moduan janzten da,

etiketarik gabe, bakoitzarenestiloarekin bat, bere kabuz.Oso ongi janzten garela ustedugu. Badakigu ezberdintzenunea, tokia eta ordua eta ho-rren arabera janzten gara etahorrek pozten gaitu. Jartzenduzuna jartzen duzula, erososentitu eta hori zure ingururaere kutsatuko duzu.

UDAZKEN NEGURAKO NAHI-TAEZKO JANTZIAK.Garai honetan izarra berokiaizaten da. Bere osotasunean

hartuta artilea modan dago, al-kandorekin eta blusekin konbi-naturik. 60. hamarkadako lo-ok-a aurreikusten da, ezkilamoduko prakak, Sakanan arra-kastatsuak eta hippy giroa (ile-ak, “overside” jertseak).

EMAKUMEZKOEN MODAEmakume gaztean oinarritzenda, moda eta sport arropa gus-tuko duena. Sakanako joera lo-ok informala eta kirolaria bai-ta.

GIZONEZKOEN MODAMutilen eskaeretara molda-tzen gara betiere joerek agin-tzen dutenari so eginez. Kirola-ria eta ustekabekoa da gizona,sport-jantziekin konbinaturik.

Aurtengo izarrak luminoak etamilitar tankerako komandoakdira eta artileak ere arrakastahandia izango du.

BEZEROAREKIKO ARRETAGure apustua Sakanara kalita-tezko arropa, modakoa ekar-tzea eta bezero guztienganai-no iristea da. Azken joeren ja-rraipena egiten dugu etabezeroen “total look”a osatzendugu. Bezeroa aholkatzen du-gu bere osotasunean goitik be-hera jantzita nola joan beharkolukeen, bere “personal sho-per”ak gara.

SAKANDARREN JANZKERAGure ustez hobeki janzten gara.Gero eta gehiago arduratzen

gara janzkerarekin eta gure us-tez hori ona da. Informalki jan-

tzita ere joera gero eta findua-goa baita.

Cristina eta LeireIsidoro Melero, Altsasu 948 562 396 ML

Noiztik Sakanan, Altsasunzehazki?Altsasuko denda 2003an ire-ki zen, duela 12 urte, baina

Iruñeko dendak lehenagotikdaude.

Denda sail ezberdinetansailkatuta daukazue, zerbi-tzu ezberdinak dituzue.Bai esan genezake 3 sail han-di eta ezberdinak ditugula. Lehenik kosmetika, aurpegira-ko, gorputzarako zein makila-jerako. Sail honetan marka etaprezio ezberdinak dauzkagu,produktu-gama garestieneta-tik merkeenetara.Bigarren saila lurrin-dendada eta hemen marka garran-tzitsu askorekin egiten dugulan, gaur egun merkatuan as-ko daude eta guztiekin ezinlan egin. Eta azkenik osagarriak eta

oparitarako detaileak dauz-kagu, batez ere emakumeen-dako, nahiz eta gizonezko-endako ere zerbait badugun.

Kremagintzan zer nolakogarapena nabaritu duzue?Kosmetikako azken ikerke-tak genetikarekin erlaziona-tuta daude, eta beraren bitar-tez produktu kosmetikoekadinaren seinaleak ezabatueta gutxitzeaz gain, preben-tzio eta atzeratze prozesuanere eragiten dute. Edo gu-txienez zahartze prozesuaatzeratzen dute hau iritsibaino lehen.Zentzumenen alderdian, tes-turak eta lurrinak asko zain-tzen dira.

Lurringintza garape-nik bai?Hemen denboraldikoberrikuntzei buruzhitz egiten da gehia-go. Gertu ditugunegun hauetarakomarka gehienek sus-tapen bereziak egi-ten dituzte, eta gerokomunikabideetannekatu gabe promo-zionatzen dituzte.Hori izaten da jende-ak nahi izaten duena.

Makillajea lantzeko ikastaroak antolatzen dituzue, arrakasta dute?Bada, egia esateko bai, an-tolatu ditugunetan jendeak

oso ongi erantzun du. Markaezberdineko makilatzaileprofesionalak etortzen dira,doan makilatzen zaituzteeta guztioi gustatzen zaiguederrago egotea!!!

Laura eta JuleneGarzia Ximenez, 17 Altsasu 948 562 452 REDIN

Pili, Erkuden, Irantzu eta Anuska San Juan 30, Altsasu 948 467 910 LARKA

Page 4: 532 guaixe eguberritakogehigarria

EGUBERRIAK SAKANAN • Guaixeren gehigarria 4

oparitu kultura

Musika eta literatura Sakanako idazle

FRENETIK TALDEARENLEHENENGO DISKOA:«GUILLOTINA»

Laukote batek osatzen dutaldea: Eneko Larrañaga(bateria, Txapelpunk eta No-relax ohia), Unai Olalde (gi-tarra, Eratu), Fonta (ahotsa,Kaotiko eta Kaos Etilikoohia) eta Xabi Seco (baxua,Hesian ohia). Fontak Kaoti-ko utzi ondoren musikarengrina barruan zuen eta bes-te musikari aguraindar ba-tekin hitz egin zuen, Olalde.Zenbait kantu prestatzenhasi ziren eta haiek borobil-tzeko Larrañagarekin etaAltsasuko Secorekin jarr iziren harremanetan. Taldea sortu eta 6 hilabete-ra lehenengo diskoa graba-tu zuten: Guillotina. Taldehonek ziztu bizian egin duguztia: taldea sortu, lehe-nengo diskoa kaleratu. Tal-dearen izena hortik dator-kio: erritmo bizi horrenga-tik. Entseguak Agurainenegiten dituzte, astean bitan.Diskoa, berriz, AltsasukoItxura estudioetan grabatudute. Ilbeltzaren 27an kaleratuzuten diskoa eta “pozik”daude jendearen erantzu-narekin. Orduz geroztiksortutakoa jendaurreaneman dute Agurainen, Al-tsasun, Gasteizen, Madri-len, Logroñon, Andoiaineta hainbat herritan.

ALERTA GORRIARENAZKENA: «PIZTIA BASOAN»

Bigarren diskoa kaleratudu Alerta Gorria talde arbi-zuarrak Piztia Basoan.Asier, Ander, Joanes, Urtzieta Jonek Altsasuko Itxuraestudioan, grabatu dute bi-garren lana. Bigarren diska honetakoabestien letretan egunero-kotasunari erreferentziaasko egiten dizkiote. Haienkezkak letretan islatzen di-tuzte eta horren bitartezahalik eta gazte gehienen-gana iristea nahi dute. Kon-tzertuetan jendeak haienkantuak abesten dituztelaikusten dute maiz, horrekerakusten die helburua lor-tu dutela. Zaila izaten da musika esti-lo bat definitzea, baina arbi-zuarrek ibiltzen duten esti-lorik fidelena Street punk-adela esan daiteke. Hard coregisakoa da, musika gogo-rra, erritmoz azkarra. Biga-rren lan honekin haien bi-dea hartu dute, baina, ha-sieran talde askorenbertsioak jotzen dituzte, bataipatzearren, Non Serviuntaldearenak.Diskak haien kontzertue-tan salgai jartzen dituzte,baita Sakanako zenbait ta-bernatan eta eskualdekogaztetxe guztietan salgai ja-rri dituzte.

Sakanako egileek argitara-tutako lanen berri ematensaiatu gara orrialdeotan,Eguberrietarako opari ego-kia izan daitezkelakoan. Ezda erraza, hala ere, argita-ratzen diren lan guztien be-rri jasotzea, beraz, Sakana-ko egileren baten lana kan-poan utzi badugu, aldezaurretik barkamena eska-tzen dugu. Sakanakoez gainera, hala ere,azaro bukaeran kultur pro-duktu asko kaleratzen diraDurangoko Azokaren itzalpe-an. Eta, eskaintza zabala leheneskutik ezagutzeko Durango-ra joatea da onena. 50 urtetan

euskal kulturaren plaza ugal-duz joan da. Eta aurtengo ur-teurreko egitaraua bete-beteadator, hainbat jarduera eta gu-neren eskaintzarekin.

AZOKAREN GUNEAK Azoka: Landakogunean dago,disko eta liburuen salmenta-gunea da. Saguganbara: Umeeta gazte eta familientzakogunea da. Azoka ondoko El-kartegian kokatzen da gunehori. Ahotsenea: Musikariaketa idazleak zuzenean eta ger-tutik ikusteko gunea da. Kar-papean, trenbide zaharrarenertzean dago. Irudienea: Eus-kal zinearen gunea, Zugaza zi-neman. Plateruena Kafe An-tzokia: Landakogunearen etaElkartegiaren ondoan dago.Kontzertu handiak antola-tzen dira bertan. Kabi@: Tek-nologia berrien gunea. Lan-dakogunearen barruan dago.Szenatokia: Antzerkigintza-ren gunea, San Agustin Kultur Aretoan dago. AretoNagusia: Landakogunearenbarruan: Liburuen aurkez -penak, inaugurazioa etaamaiera ekitaldia eta bestela-koak antolatzeko gunea.

BOALEN NOBELAHISTORIKOA: «EN LOSPLIEGUES DEL VIENTO»

Gasteizen bizi den altsasua-rra da Jose Migel Boal Go-mez. Bere lehen eleberriaidazten 2006an hasi zen eta2010ean despeditu. Tartean,aitaren heriotzagatik, zazpibat hilabeteko etena izanzen. Orduz geroztik bere no-bela argitaratzeko argitale-txeen ateetan jotzen aritu da.23 ate jo ondoren MadrilgoGoodBooks argitaletxeare-kin argitaratu du. 502 orriko thrillerrean ak-zioa eta misterioa kokatu di-tu erromatar garaian girotu-ta. Irailaren 30ean aurkeztuzuten liburua eta dagoenekobigarren edizioa kalean da.Erromatarrek 70. urtean Je-rusalen suntsitu eta pertso-na asko esklabu gisa hartuzituzten. Haietako bat da li-buruko protagonista, Yosef,11 urteko haur judua Oiasso-ko (Irun) zilar meategietaralanera ekarriko dutena. Hanlan istripu bat izanen du etaeuskal petrikilo batek lagun-duko dio sendatzen. Harenbidez bertako ohituren berrijasoko du. Baina erromata-rrak ez dira beraz ahaztu etaaskatasunaren truke misiobat proposatzen diote: legezkanpo ari den gatzaga batopatzea.

Page 5: 532 guaixe eguberritakogehigarria

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a 5

eta musikarien eskutik. Edan kulturatik!

«URDIAINGO ELIZA»ETA BURUNDAKO HERRIDESAGERTUAK

Miguel Angel Sagasetak,Urdiaingo apaizak, Urdiain-go Eliza izenburua emandion liburua argitaratu du.Ez da bakarrik Elizaz ari,ordea. “Urdiaingo Elizareninguruan neukan informa-zioa baliatuta, dokumenta-zio hori guztia paperera pa-sa eta liburu batean biltzeaizan da nire helburua. Eli-zaren inguruko datuak jasoditut, baina horrez gain,Burunda osatzen zuten he-rri desagertuen inguruanere badira aipamenak”.Liburuaren sarreran Bu-rundako 35 herri izen jaso di-tu Sagasetak. Gehienak XIV.mendean galdu ziren. Orain,izen asko galtzen ari dira, az-tarna asko galdu dira eta er-mita asko ere bai. Laburpengisara bildu ditu, gal ez dai-tezen eta herritarrek jakindezaten zenbat herri existituizan ziren Burundan.

LIBURU MARDULA300 orrialde ditu guztira li-buruak. Orrialdeetan barre-na testuak eta argazkiak tar-tekatzen dira. Urdiaingo eli-zako erretaularen 70 iruditikgora daude. Irakurleek eus-karaz eta gazteleraz irakurriahal izango dute.

AGURTZANETXIKIARENA: «AGUR, AGUR»

Horixe da Castillo Suarezekaurtengo udaberrian kale-ratu zuen liburuaren izen-burua: Agur, Agur. Protagonista Agurtzanedeituriko neskatila bat da,“baina hain txikia denez,Agur deitzen eta: agur,Agur esaten diote”. Agur egoera txar batean da-go: gurasoak banatu egin di-ra eta nahiko deseroso da-go. Ez da egoera berrira ohi-tzen. Momentu txarretan,haserretzen denean, gaizkidagoenean… hain txikia de-nez, badu abilezia bat: ezku-tatzearena. Indarra edo la-guntza beste batzuk ema-nen diote, Ebelinarekingertatu bezala. Iñigo Aritza ikastolarekinlotura duten bi pertsona ai-patzen ditu idazleak libu-ruan: Higinia zena eta ande-reño Idoia. Kasu honetanateratzeko baimena eskatuzien Higiniaren familiarieta Idoiari. Lan honen ilustratzaileaJose Mari Morcillo, Mor-kots, altsasuarra izan da.Idoia eta Higinia ezagu-tzen zituenez egokia zelakoproposatu zion argitaletxe-ari. EREINek onartu eginzuen.

JL ASENSIOETXARRIARRAREN«IXA, ASAP!»

Kalean da Jose Luis Asen-sioren Ixa, asap! liburua.Iruñeko Udalaren literaturlehiaketa irabazi eta argita-ratu gabe gelditu ondorenauto-edizioraren bitartezkaleratu du Asensiok. Liburuaren izenburuan bilaburdura daude: lehen za-tia Isabel izenaren laburdu-ra da: bigarrena, berriz, in-gelesezko as soon as posibleesapidea da. Lau narrazio laburrek osa-tzen dute ehundik gora orridituen liburua. Lehenengo-an, Ixa, asap!, umorez ema-kume gazte batek Iruñeanbere informatika denda etabizia aurrera eramateko pa-satu beharreko abenturakdeskribatzen ditu. Bigarrenistorioa ilunagoa da: Damu-tzea ez da nahikoa. Hiruga-rren narrazioa, berriz, Ur-basan kokatzen da, Aitorrenpena. Etxarritik Maiatzaragoiz pasa joan diren bi la-gun dira protagonista. Az-keneko narrazioa, ordea,depresio eta autoestimuezak jota dagoen etxekoan-dre bati buruzkoa da. Irurtzungo Iñigo Izalekegin ditu ilustrazioak etaharen irudiekin Marina Lo-pezek prestatu du azala.

«ESTOLDA JOLASAK»JON ARRETXERENAZKEN ELEBERRIA

Tourek hondoa jo du, ez dubizirik jarraitzeko adoreaematen dion ezer. Oinazeakitsutu egin du, eta mende-kua baino ez du gogoan. Ezdu ondorioetan pentsatu,eta deportatu egingo dute,azkenean. Baina berak ezdu imajinatu ere egiten zerduen zain bere jatorrizkoAfrikan. Bere burua aurki-tuko du berriro han; orain-dik ere ondo sentitzen dakultura eta gizarte hartan,nahiz eta dagoeneko ez denetorkizun hobe baten bilajoandako gizon bera. Alou,Aisha eta Yakouba pertso-naietan hezurmamitzen daafrikarrengan ohikoa denabegi ona. Horiek izango di-tu alboan burkinafasoarrakbere bizitzaren etapa berrihonetan, zeinetan bizi irau-pena izango duen berriroere leitmotiva.Toureren derrigorrezko bi-daia hori koartada perfektuaizango da Jon Arretxeren-tzat horrenbeste mirestenduen Afrikaren berri emate-ko. Bertakoen eguneroko bi-zitza eta tradizioak horren-besteko xehetasunez konta-tzen dizkigu, ezen hurasentitzeko, usaintzeko, mai-tatzeko gai izango baikara.

IMMIGRAZIOAZ:«LA CASA DE LABUHARDILLA»

Liburu hau abandonu eta el-kar aurkitze bati buruz ari-tzen da, baita itzulerei buruzere. 50. hamarkadako Extre-maduran bere lurraldea etasenitartekoak utzi beharreanaurkitzen da gazte bat, lan bi-la joateko. 1953. urteko abuz-tuan tren bat hartu eta ipa-rralderantz abiatzen da, biho-tzean esperantza askodituela. Helmugan, lana aur-kitzen du, baina bakardadeahorren jasanezina egitenzaio, poliki-poliki familia guz-tia erakartzen saiatuko dela. Nesaki baten begitik idatzi-tako istorioa da. Bere ikus-puntutik azalerazten da im-migrazioaren tristura, he-rrimina, amona ausartabaten presentzia eta egunbatean guztia aldatuko denesperantza. Mari Romero FernandezBadajozeko Quintana de laSerena herrian jaio zen etahilabete bat besterik ez zue-la Altsasura bizitzera eka-rri zuten bere gurasoek.Han egin zituen bere bizi-tzako lehen 10 urteak. Eta,Altsasun bizi izan zen libu-ruan aipatzen duen ganba-rako etxean. Ondoren Le-gazpira joan ziren bizitzeraeta egun, han bizi da.

Page 6: 532 guaixe eguberritakogehigarria

EGUBERRIAK SAKANAN • Guaixeren gehigarria 6

Arkatz eskutik eskura pasaduzue, nolako balorazioaegiten duzu, Elena? Balorazioa guztiz positiboa

da, nire buruarekiko betebe-har bakarra nuen… Arkatzennortasuna ez aldatzea, aregehiago, berrindartzea etabezeroen beharrak, asmoak,nahiak… entzun eta ahal denheinean betetzea. Betikodenda da, baina garaiak alda-tuz doaz eta freskotasunamantentzen saiatzen ari naiz.Gauza berriak gehitu nahidizkiot ematen dugun zerbi-tzuari, betiere eskaintzendugun familiartasun edo hur-biltasun hori zainduz.

Irakurlearenganako gertuta-suna jorratzen ari zara, nola?Txango literario bat egin duguoraingoz, abenduaren 1erako“la fabrica de las sombras” li-

buruaren aurkezpena antola-tu dugu Haritza tabernarekinbatera. Bezeroek gauza berri-tzaileak behar dituzte, espe-rientziak ere eman nahi ditu-gu, guztion gogoan gelditukodirenak. Denda txikiek beste-engandik ezberdintzen gai-tuzten gauzak eskaini beharditugu, pixkanaka kanpainaedo ekintza ezberdinak etabereziak egiteko asmoa dugu,hala nola, ipuin kontalariak,tailerrak, tertuliak…

Jokoak eta musika ere badu-zu, zein motatakoak dira?Jolasak haurraren garapenprozesuan garrantzi bereziaduela argi dut, material hezi-tzaile ezberdina izaten saia-

tzen naiz, ahal den moduan to-kiko ekintzaileak bultzatzensaiatzen naiz, adibidez, Ekili-kua etxea (Tutera). Dena den,komunikabideek indar askodute, eta haurrek modako jos-tailu eta jolasak ere eskatzendituzte. Denetarik izaten saia-tzen naiz, ezberdintasuna ereeskaini nahi dut.Musika aldetik, Euskal Herri-ko produkzioak izaten ditutgehienbat, berriz ere tokikoabermatuz, berrienei aukeraemanez eta herrikoa lagun-

duz. Kasu honetan, nobedadegisa, Nekez taldearen diskoaeskaintzen dugu, AltsasukoItxura estudioan grabatu de-na. Beti bezala, bezeroek es-katzen dutena lortzeko auke-ra badago, nahiz eta dendanbertan ez izan; beraz, musikakomertzialagoa ere eskuratudezakegu.Zerk egiten du berezi Arkatzliburu-denda? Kultur puntu berezi bat bihurtunahi dugu. Gure bezeroekikoharremanak estutu eta zaindu.

Tradizio handiko denda daKaxeta Etxarri Aranatzen.2010ean Silbiak eta Ande-rrek beraien esku hartu zu-

ten liburu-denda honen ar-dura. Poz-pozik, animoso,betiko martxarekin jarraitudute. Bertan, gozokiak eros-ten jarraitzen dute herrikotxikienek, egunkariak har-tzen dituzte herriko helduek,liburuak eskuratzen dituzteherriko irakurtzaleek, testu-liburuak enkargatzen dituzteherriko ikasleek, opariak etajostailuak eskuragarri dituz-te herriko denek, musika etaDVDak kuxkuxeatzen dituzteherriko musikazaleek. E-mail, fotokopia, fax zebitzuadute herritarrek. Azken be-rrikuntzak inprimagailueta-rako kartutxoak dira, bai ori-jinalak bai Prink markakoak,eta mugikorrendako osaga-

rriak, kargadoreak, USBak.Euskal Herriko irudiekin Eus-kal Herrian diseinaturikoaterki bereziak opa daitezkedendan: ardi latxa, joaldu-

nak, Urbasa, Aralarreko iru-diak dituztenak, benetakoopari bikaina! Eta Etxarrinegindako pitxi artisauak ere,

oparietarako bereziak edozure buruari kapritxo bategiteko modukoak. Bertatikbertara!

Ander Muñoz eta Silbia SesmaLarrañeta 19, Etxarri Aranatz 948 46 04 77 KAXETA LIBURU-DENDA

Urte bat Liburundan, nolakobalorazioa egiten duzu?Orokorrean oso pozik gaude,jendeak oso ongi hartu gaitu

eta facebook-en ere gero etalagun gehiago dauzkagu.Ho-rretarako pertsona bat dau-kagu honetan jarduten due-na eta produktu berriak eza-gutarazten dituena.

Zer zerbitzu eskaintzendituzu?Dendako artikuluak batetik,adibidez, bulegoko eta ikaste-txeko materiala, liburuak,opariak eta bestetik, eskuzegin behar diren lanak, halanola, fotokopiak, enkuaderna-zioak, inprimatzeak eta plasti-fikazioak. Gainontzeko zerbi-tzuak enpresa, ikastetxe, gu-raso elkarte eta udaletxeekinegiten ditugu eta tarifa bere-ziak dauzkagu horretarako.

Zeintzuk dira dendakoberritasunak?Azken berritasuna EstatuBatuetatik iritsitako boli-grafo, ezaba-gomak etamargoak dira, usain eta ko-lore ezberdinetakoak. Jen-deak gogoko ditu kolore bi-txiak eta usain bizia dituzte-lako.

Liburu-dendan badituzueproduktu esklusiboak.Zeintzuk?Papertegian Lider Papel, Mo-txila eta maletak Totto, opa-ritarako Top Model, poltsaketa billete-zorroak Annekeeta Kimidoll eta usaindunproduktuak InternationalArivals.

MiriamBurunda kalea, Altsasu 948 469 201 LIBURUNDA LIBURU-DENDA

Marian eta ElenaSan Juan kalea, Altsasu 948 563 156 ARKATZ LIBURU-DENDA

Page 7: 532 guaixe eguberritakogehigarria

2014an egindako ikerketabatek adierazten du, batazbeste lanean, hezkuntzan etaaisialdian 4 gailu digitalezberdin erabiltzen ditugulaeta 10 helduetatik 6 egune-an bost ordu edo gehiagoegoten direla gailu horienaurrean.

Teknologia berrien erabile-rek begi-bistaren nekea are-agotzen ari direla adieraztendigute. Begiek azkarrago etaabiadura handiagoz enfokatubeharra dute eta gero eta dis-tantzia laburragoetan eta alda-korretan mugitu beharra dute,tableta edo smartphonenkasuan. Hizkien tamaina txi-kiagoa izaten ohi da eta gai-nera pixelatuagoa eta honiguztiari pantailen dirdira gehi-tu behar diogu.

LENTE BERRIAKMERKATUANBehar hauek guztiak kon-tuan hartuta, lente oftal-mologikoen fabrikatzaile-ak lente berriak garatzen aridira. Haien helburua sinto-ma hauek guztiak ahaliketa modu arinenean eragin

dezatela da. Lente monofo-kalak dira eta gailu elek-troniko batean aurrean zau-denean, beheko parteandaukan potentzia berezihorrek begiak enfokatzenegiten dituen ahaleginetanlaguntzen du. Potentziaextra hau bakoitzaren adi-na eta beharren araberakalkulatzen da. Ezagunakdira dagoeneko eta erabil-tzen hasi dira, Eyezen len-teak dira.

Ikusmen behar berriak, aro digital berrirako

Sakana Optikako arduradu-nak pozik daude kokapen be-rriarekin eta denda berriakizaten ari duen erantzunare-kin. Ikusmena hobetzeko as-moz gerturatzen diren beze-roei Ainhoak egiten die ha-rrera; entzumen arazoakdituztenei, berriz, Xabier rek.Bien artean tandem ona egi-ten dute.

Sakana Optikak leku berrianurtebete, baina izatezSakanan zerbitzua ezagunada, zein da zuen balorazioatoki berrian?Balorazioa oso ona da, lekuberria da, guk gure moduraantolatuta eta egokituta etaoso gustura gaude. Erakus-leiho handiak dauzkagu etadaukagun guztia erakuts de-zakegu, honek asko lagun-tzen digu. Kale honek biziadu, jende asko pasatzen dahemendik, etxeetatik gertua-go gaude, herritik gertuago.Aurreko dendan ez genituengailu berriak ere ezarri ditu-gu. Badugu bat adibidez be-gi-bistan arazoak izanez ge-ro, grabatu eta horren gara-pena egiten diguna.Bezeroak bere arazoarenkontrola izateko oso ona da.

Leku berriarekin batera zer-bitzua zabaldu duzue, entzu-men gaitzetarako zerbitzua. Bai horretarako Xabier da-go eta hemen eskaintzen di-tugun zerbitzuak bi dira fi-nean, entzumena aztertzeaeta balorazioa egitea. Bela-rriaren azterketa egiten du-gu ea gailuren bat, audifo-noren bat behar den edo ez.Ahal den neurrian jendearizerbitzu hori ematen diogu,bizitzan dauden gauza askogal ez ditzaten. Bezerogehienak 60-65 urtetik go-rakoak dira, gazteen arteandauden galerak ez direlakonahikoa arazo bizitzaarrunt bat egiteko. Hemen-go zerbitzua batez ere hel-duei zuzenduta dago.

Azken urteotan osasunaketa estetikak bat egin dute,zer deritzozu?Azken boladan bai pasarela-tan, bai modako aldizkarie-tan betaurrekoak puri-pu-rian daude, betaurreko han-diak, pastadunak eta batezere ikusgarriak, oso ikusga-rriak. Eguzkitakoetan ere jo-era hori dago. Horrek jendea-rengan eragina du. Emaku-

mezko betaurrekoetan joerabegiak eta bekainak askomarkatzen dituztenak dira. Azken urteetan bai pasare-lan, aldizkarietan anteo-juak modan daude, han-diak, pastazkoak, ikusga-rriak. Eragina izan duhorrek. Eguzkitakoetanhandiak ere. Emakumezko-tan begiak eta betileak as-ko markatzen dituzten be-taurrekoak dira oraingo jo-era. Betaurrekoak modakobeste osagarri bat bilakatudira. Janzkerarekin baterapisua hartzen ari dira.

Zer dauka berezi SakanaOptikak?Zerbitzua da berez eskain-tzen duguna, harrera ona.Gertutasuna dagoela suma-tzen dugu, guri Sakanak askoeman digu azken urte haue-tan. Guk hemen dugun helbu-rua zerbitzua eskaini eta sa-kandarrak laguntzea da, oro-korrean bezeroari beharduen horretan laguntzea da.Izan ere gure zerbitzua es-kaintzeaz aparte, jende askobere arazoen jarraipena egi-tera guregana gerturatzenda. Elkarrenganako konfian-tza hori eskertzekoa da.

ikusmena eta entzumena

Sakana Optika , eraberritua

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a 7

Page 8: 532 guaixe eguberritakogehigarria

EGUBERRIAK SAKANAN • Guaixeren gehigarria 8

Sagar etafoie atabala

• gran smith 4 sagar• ahate gibel 1• gatza• piperbeltza• brandy• azukrea• ura

EGIKERA:

Lehenik foiea prestatuko dugu. Gatza, piperbeltza etabrandya rekin gozatuko dugu ahate gibela. Ondoren zilarrez-ko paperean bildu eta labea berotzen jarriko dugu. 53 minu-tuz lurrinean egosiko dugu 63 gradutan. Foiea egiten den bitartean, lapiko batean ura berotzen jarrieta bi koilarakada azukre bota. Sagarrak zuritu eta xaflatan moztu. Ura irekiten dagoenean 2minutuz egosi eta iragazi. Silikonazko molde baten erdia sagar xaflez beteko dugu, tar-tean airerik utzi gabe, estu-estu. Foiea eginda dagoenean xerra bat moztu eta atabalera sartu,sagar xaflekin tartekaturik. Atabala bete ondoren izozkailu-ra sartuko dugu. Zerbitzatu aurretik soplete batekin berotueta ingurua karamelatu.

EGUBERRIETA-RAKO OTORDUBATENPROPOSAMENAEGIN DIGUEKAITZ VILLA COBSUKALDARIALTSASUARGAZTEAK.

HEMEN DITUZUE HIRU PLATERENOSAGAIAK ETA EGIKERA.ON EGIN!!

Zerri belarriak

onddoz beteta

• 2 zerri belarri• 125 g onddo• tipula 1• baratxuri ale bat• 3 orri arrain gelatina • gatza• patata 1• 125 cl ur• pikillo piperrak• esnegaina

EGIKERA:Zerri belarriak 2 orduz egosten jarri. Tipula xehe-xehe moz-tu eta erregosi, ondoren baratxuria moztu eta tipularekinegin. Onddoak dadotan moztu eta, beste zartagin batean, sufuertean salteatu. Hori egindakoan tipularekin nahastu etaura bota, onddoak ondo egin arte. Gatza eta esnegaina botaeta irabiatu. Nahasketa horretara ondo bustitako gelatinaorriak gehituko ditugu. Beste lapiko batean patata egosi. Gero, aurrez konfitatutakopikillo piperrekin batera irabiatuko dugu. Belarriak egosi eta gero, soplete batekin erreko dizkiogu ile-ak eta ondo garbitu. 3 cm luzerako borobil forman moztukoditugu belarriak. Saiatuko gara film paperaren bitartez bola bat osatzen: zerribelarria azpian, gainean onddo nahasketa, eta horren guz-tiaren gainean beste zerri belarri zati bat. Estu-estu bildukodugu film paperean eta izozten jarri. Gelatina gogortzen de-nean, film papera kendu eta zartagi batean su fuertean egin. Aurkezteko: patata eta pikillo saltsa platerean zabaldu, etagainean, zerri belarriak.

1. 2.

Page 9: 532 guaixe eguberritakogehigarria

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a 9

EkaitzVilla Cobaltsasuarra

lapiko artean murgilduta da-bil azken urteotan. Familiakolanbidean sakontzea erabakizuen Iñigo Aritza ikastolanikasketak bukatu eta gero.Lehenik, bi urtez aritu zenGoierri Eskolan sukaldaritzaikasten. Gero, Euskal Herrikohiriburu gastronomikoraabiatu zen. Donostiako ElTxoko del Gourmeteko sukal-dean sukaldaritzan sakon -tzeko aukera izan zuen Ar-mendariz anaiekin.

EL CELLER DE CANROCAN DAGOPRAKTIKAK EGITEN,GIRONAKO ROCAANAIEKIN

Orduz geroztik, formazioapraktikekin uztartzen ari dasukaldari gaztea. Udan, Do-nostiako Urola Jatetxean ari-tu zen lanean, eta kurtso be-rriarekin Katalunian ari dapraktikak egiten. Gironako ElCeller de Can Rocan dago, 3Michelin Izar dituen jatetxeentzutetsuan, hain zuzen ere.Bertako menuak 300-200euro inguru balio du; 16 pla-ter ateratzen dituzte, batezbeste, menuarekin.

Zu zer zara: bitrozeramikaedo butano zale?Butano zalea.

Zein da gustukoen duzunosagaia?Onddoa, onddo beltza.

Eta osagai horrekin zein pla-ter duzu gustukoen jatea?Arrautza nahaskia onddoe-kin.

Eta gustukoen duzun platera?Txuleta on bat. Ikusten duzu-nez, oso tradizionala naiz ni.

Goi mailako sukaldaritzanmurgilduta zabiltza, zer daikusi duzun gauzarik berrie-na?Lofilizadora bat: makina ho-

nek presioaren bitartez des-hidratatzen ditu jakiak, bai-na janariak ez du bolumenagaltzen. Oso makina garestiada.

Etorkizunerako zer asmoduzu? Udaberrira arte Gironan ari-tuko naiz Roca anaiekin ikas-ten. Gero, lanean hasiko naiz.Iruñean edo Donostian lanatopatzea gustatuko litzaida-ke.

Zein jatetxetan gustatukolitzaizauke lan egitea?Iruñeko Europan, adibidez,bestela, Donostiako hainba-tetan gustatuko litzaidake.

Zorte on Ekaitz!

sukaldaritza

Goi mailakosukaldaritzan, ikasle

pastel-kremazko

hostopilak

• Hostopil plaka bat• 5 gorringo• 35 g Maizena • 65 g azukre• kanela zotz 1• 375 ml esne• 125 g esnegain• gatz pixka bat• bainila izozkia• muxika marmelada• masusta gorri 1

EGIKERA:Angeluzuzen txikitan moztuko dugu hostopil xafla: 4 cm x 2cmko laukiluzetan, gutxi gorabehera. Labea 170 gradutan be-rotuko dugu eta bero dagoenean hostopil zatiak sartuko ditu-gu. 15 minutuz egin eta gero, labetik atera eta glas azukrea bo-ta. Ondoren, 5 minutuz egin 190 gradutan, azukrea txigortuarte. Bitartean, pastel krema egingo dugu: esnea, esnegaina eta ka-nela zotza berotzen jarriko ditugu eta egosten duenean hoztenutzi. Beste ontzi batean ondokoak nahastuko ditugu: gorringo-ak, azukrea, maizena eta gatza. Nahastu eta ondo irabiatu. On-doren, nahasketa hori esne eta esnegainarekin elkartuko du-gu, eta irabiatu eta gero iragazi eta sutan jarriko dugu irin za-porea galdu arte. Hozten denean mauka batean sartuko dugu krema. Egindakohostopilak erditik moztu eta kremaz beteko ditugu. Barruan,muxika marmelada apur bat jarriko dugu. Izozkia izozkailutik atera eta epeltzen denean, koilarearekinarrautza forma eman izozki zatiari. Karamelo saltsa: zartagin batean azukre pixka bat jarriko du-gu, ur ttanta batzuk botako dizkiogu eta karameloa eginda da-goenean esnegain pixka bat bota eta irabiatu egingo dugu.

3.

Page 10: 532 guaixe eguberritakogehigarria

Su artean eman dute bizitza,etxean eta kanpoan, tabernaeta jatetxeetan. Egunerokomila eta mila menu eman di-tuzte, baita otordu berezi pi-loa ere. Lehengo eta oraingoEguberri ospakizunez aritugara, hitz eta putz.

Sukaldaritza zuen lana izanda, ezta?Mercedes: Hemen tabernan60-70 eguneko menu ematengenuen, jende asko ibiltzenzen orduan. Izarran ere ibilianaiz lanean eta eskoletakosukaldariak izan gara urte-tan. Candi: Donostian jatetxe bate-tan ibilia naiz ni, alde zaharre-an, han bai, itsakia eta arrainaugari egiten genuen, kategoria

handikoa baizen! Han orduaketa orduak txangurruak egos-ten eta pazientzia guziarekinharagia ateratzen egoten gi-nen! Zestoako hotelean, Oña-tin... 13 urtez egon naiz hortikbarrena lanean.

Zer jartzen zen lehenGabonetako mahaian?Lehengo garaietan bisiguaeta angulak jaten genituen,merke zirelako. Hemen ta-bernan 10 pezetatan angulakaxuelikak ateratzen ziren,pikatzeko, pentsa! Zer eginbehar genuen, dirurik ez ze-goen eta! Etxean zegoenare-kin moldatzen ginen, oilaskoedo kapoiren bat erretzenzen, goxo askoa! Gure etxeanez zen betetzen, bere bereanerretzen zen. Postretakoetxeko arrautzekin eginda-koak, natillak, amak zartagi-koa deitzen ziona, krepe ba-ten antzekoa, kremaz beteta.Buñueloak ere,oso goxoakegiten zituen. Turroi gutxi,ordea!

Arrain zopan espezialistakzaretela aditu dugu.Mercedes: A ojo egiten baduguere, bota, bota behar zaio!Arrai klase guztietatik bota-tzen diogu: legatza, kongrioa,zapoa... almejak eta ganbak.Zaporea emateko. Berdura as-ko, dena potxatzen jarri: tipu-la, baratxuria, porrua, azena-

rioa eta perrexila. Tomateaere! Ondoren txinotik pasa-tzen da, ganbak eta almejakzartaginean zabaldu, salda bo-ta gainera eta berdura ere, ogipixka bat ere erretzen da, lodi-tzeko. Koñaka kopa bat berotueta botatzen zaio ere. Arrainpuskak gainera eta listo!Candi: Nik ez, nik mariskokrema egiten dut, ez dut txi-notik pasatzen.

Bigarrenerako zer proposa-tzen duzue?Mercedes: Axurki errea, se-kretua labe on bat izatea etaegina dagoenean ardo txuriagainetik botatzea da.Candi: Oilaskoari zerbeza bo-tatzea hobe, goxoago atera-tzen da.Mercedes: Elkartean 200 la-gunendako afaria prestatze-ra iritsi gara, pentsa!

Eta postretarako?Mercedes: Candi gozogileederra da, munduko aingerutorradarik hoberena egitendu, arrautzen gorringoarekinegiten da,15 gorringo, ura etaazukrea.Candi: Esne-gain likidoa,zainzuriak edo onddoak bal-din badauzkazu, pudinak ereegin daitezke hasierako pla-tererako. Oso erraza da. Gauregungo laberako bereziak di-ren paper horiek onak diraere.

gabonetako sukaldaritzaz

Mercedes eta Candi Lazkano, eskarmentuhandiko lakuntzar sukaldariak

EGUBERRIAK SAKANAN • Guaixeren gehigarria 10

Sorgiñak tabernan giroa dago. Egia

esan, Sorgiñak tabernan beti dago

giroa. Mercedes eta Candi Lakuntzan

jaioak dira, orain dela urte pixka ba-

tzuk. Gaur goizetik sukaldaritzaz hitz

egitera etorri gara beraiengana, baina

egia esan edozeri buruz hitz egin dai-

teke beraiekin: bizitzaren gorabeherez,

parrandaz eta tristurez...

Page 11: 532 guaixe eguberritakogehigarria

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a 11

Enpresa bazkari eta afariakMahai inguruan edozein gauza ospatzeko ohitura oso errotua dago gure artean. Janarigoxoz inguraturik, giro epelean eta familia artean, Gabonetako egun hauek bihotzaberotzen digute. Azken urteotan, ohitura berri bati ekin diogu, hau ere mahai batenbueltan egiten dugu! Oporrak gertu ditugula, lankideekin bazkari edo afaria izatekoohitura, alegia. Ez dago oso urruti joan beharrik, Sakanan bertan hainbat jatetxe etaostatu ditugu, zeintzuetan egin dezakegun bazkari edo afari ederra. Bereziak, edo ezhorren berezi, gusto guzietarako menuak eta kartak aurki ditzakegu, hori bai, kategoriahandikoak, zalantzik gabe! Lanurtea despeditzeko aitzakia bikaina, oporren atarian.Atseden hartzea beharrezkoa da, baita giro onean lankideei egun batzuetarako aguresatea. Ongi pasa oporretan!

Page 12: 532 guaixe eguberritakogehigarria

12

ALTSASU ARBIZU ARRUAZU ETXARRI ARANATZ IRURTZUN

ITURMENDI LAKUNTZA OLAZTI UHARTE ARAKIL URDIAIN

ZIORDIA AGURAIN IRUÑEA EUSKAL HERRIA

Beleixeguaixe txartela eskuartean barra-barra era-biltzeko hamaika ideia aurkituko dituzu gida honetan.Aminarendako opari berezi hori, semeak nahi duenbakeroa.... Liburua, diskoa, teknologia, arropa edo zer-bitzua, behar duzun guztia Sakanan aurkituko duzu.Gainera, BG txartelarekin zure herrian bertan hamaikadeskontu eta opari berezi aurkituko dituzu.

Komertzioz komertzio, dendaz denda, probestu itzazutxartelak eskaintzen dizkizun deskontuak eta aban-tailak. Asko dira, anitzak eta herrian bertan, eskura.Atera iezaiozu etekina txartelari, erabili BG txartela.

Jarraian aurkezten dizuegun katalogoa herrika eta al-fabetikoki ordenatu dugu.

NOLA ESKURATU BG TXARTELA?Bazkidetuz. Horretarako sar zaitez www.guaixe.eus web orrira etaformularioa bete. 948 564 275 telefonora deitu edo [email protected] helbidera idatzi. BG txartelak eskeintzen dizkizun abantailez gain, %25eko des-grabazioa izango duzu errenta aitorpenean, %10eko beherapena es-keletan, %12koa zorion agurretan eta %5ekoa diseinu zerbitzuan.Horiez gain, hilabeteroko zozketetan parte hartuko duzu etaGuaixea ostiralero postontzian jasoko duzu.

aukera, eskaintza, abantaila

ALDASORO HARATEGIA

30€ko erosketa batengatiketxeko produktua opari.

ALFA INMOBILIARIA

Etxe edo pisu batenerosketagatik 100€ko

txekea opari.

ARKANGOA

Postrea edo kopa doan.

ASENSIO

100€tik gorako erosketetan hurrengo erosketarako

10€ko balea.

BASOMUTUR

Menuan eta kartan%6ko deskontua.

BILTOKI

Eguneko menuan, kafea doan eta karta menuan,

kopa doan.

CITROËN SAN MIGUEL

Total olioetan %30eko deskontua. Pneumatikoen

aldaketetan %30eko deskontua.

DANTZALEKU TABERNA

Eguneko menuan postreaedo kopa doan.

EKIN

100€ko erosketengatik10€ko balea

(beherapenetan izan ezik).

EUSKARA SUSTATUZATERA ETEKINA

ZURE NEGOZIOARI

948 564 275948 562 107

[email protected]@guaixe.eus

Page 13: 532 guaixe eguberritakogehigarria

LARKA

100€ko erosketengatik10€ko balea

(beherapenetan izan ezik).

LASTAI GASOLINDEGIA

Litroko 0,04€ko deskontua,erregai guztietan.

LIBURUNDA

%5eko deskontuapapertegian.

LOGURE

Bandalux 59,00€/m2.

LURESU

Manikura set bat.

13

FORD GABIRONDO

Olio aldaketetan %30eko deskontua. Lan mota

guztietako eskulanetan %15eko deskontua.

GERTU SAKANA

Sukalderako tresnerian 50€koerosketa egitean %10eko deskontu balea hurrengo

erosketarako.

GIXANE ESTETIKA

Produktua opari.

GK KOMUNIKAZIOA

Argitalpen eta diseinu zerbitzuan %5eko deskontua.

GOIKO LOREDENDA

30€tik gorako erosketetan landare bat opari. Eskaintza ez

metagarria.

IKER KIROLAK

50€tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-bale bat hu-rrengo erosketan erabiltzeko.

IL PADRINO

Eguneko menuarekin txupitoa doan.

IORTIA HORTZ KLINIKA

%10ekodeskontua ahogarbiketetaneta hortz ateratzeetan.Errebisioakdoan.

IOSUNE MARAURIFISIOTERAPEUTA

Bakarkako sesioetan%5eko deskontua.

IRUBIDE JATETXEA

Gosaria (kafea+pintxoa edo bo-lloa +laranja zuku naturala)

2,50€

IZARA

%5eko deskontu zuzena etxekojantzi eta osagarrietan

IZASKUN BEUNZAARKITEKTOA

%10eko deskontua obra berrieta eraikuntza berrien proiek-tuetan, %20a ziurtagiri energe-tikoan eta energia faktura ira-

kurketa eta analisia doan.

JULENE KORTSETEGIAETA LENTZERIA

%5eko deskontua 50€tikgorako erosketetan.

KIKI ARGAZKI DENDA

15x20 cmko 8 argazkikoerreportaje batean beste

bi argazki opari.

LA CIGÜEÑA

60€tik gorako erosketetan%10eko deskontu-bale bat

hurrengo erosketarako.

ML

100€tik gorako erosketetan,10€ko bale bat

hurrengoan erabiltzeko.

NAMASTE YOGA

Bi klase doan.

NORTE ERLOJUDENDA

%7ko deskontua produktuberrietan, konponketetan eta

aldaketetan izan ezik.

NUEVA IMAGENILEAPAINDEGIA

%10eko deskontua.

EROSKI BIDAIAK

%5eko beherapena, hiri hotele-tako eta garraio hutsen erreserbetan izan ezik.

Eskaintza ez metagarria.

58€

Txartelarekin

45€

59,90€Txartelarekin

53,90€

Page 14: 532 guaixe eguberritakogehigarria

14

REDIN LURRINDEGIAETA KOSMETIKA

%5eko deskontuaosagarrietan.

SAKANA OPTIKA

2X1 Betaurrekoetan eta 2x1 audifonoetan

(abenduaren 31era arte).

XAGU

Asus 15,6" X554LJordenagailu eramangarria

Eguberrietako eskaintza: 490€.

ZELANDI KIROLDEGIA

Lehenengo matrikula doan.

JUGA TAILERRAK

Sort olioa botaz gero, %10deskontua filtro aldaketan.

Mª JOSE ILEAPAINDEGIA

Art Decomakillaje produktuetan

%10eko deskontua.

OLATZEA HOTELA

Eguneko menuarekin, kafea doan: menu berziarekin,

kopa doan.

ARRUAZUKO OSTATUA

Asteburuko menuarekin kafeaedo txupitoa doan.

ILAIA ILEAPAINDEGIA

%10eko deskontua Alfa Parfproduktuetan.

IÑAKI OINETAKOAK

50 €ko gastuarekin%10eko deskontu-balea.

HOSTO GORRIETXARRI KOMERTZIALA

% 10eko deskontuaatseden ekipoetan.

KAXETA LIBURUDENDA

BAIZA MOTOR

%15eko deskontua Stihl eta Viking produktuetan

ENERITZ ILEAPAINDEGIA

%10eko deskontuaSchwarzkopf produktuetan.

ARGIRO OPTIKA

2x1 progresiboetan.

ETXARRI HORTZ KLINIKA

%10eko deskontuagarbiketetan.

AINHOAESTETIKA ZENTROA

%10eko deskontua aurpegikotratamentuetan.

FRUITIS JANARI-DENDA

%10eko deskontuafruitu tropikaletan.

URGAIN ALBAITARITZA

%20eko deskontuakontsultan.

LIZARDI ESTETIKA ZENTROA

%5eko deskontuatratamendu guzietan.

SORKUNDE

50€ko erosketetan etxekoproduktua doan.

TIPI TAPA OINETAKOAK

60€ko erosketagatik %10eko deskontua

(eskaintza ez metagarria).

TXIKITXO

60€tik gorakoerosketetan%10ekodeskontu-txar-tel bat hur-rengoerosketan erabiltzeko.

PINPILINPAUSA

50€tik gorako erosketetan%10eko deskontu-bale bat

hurrengo erosketarako.

338,80€

Txartelarekin

321,86€

27€

Txartelarekin

25,65€

Txartelarekin

490€

Page 15: 532 guaixe eguberritakogehigarria

15

EDERNE ILEAPAINDEGIAETA ESTETIKA ZENTROA

30 €ko gastuarekin, bibotea de-pilatzea doan. Ileapaindegiko ze-bitzuetan, makilaje ukitua doan.

HOSTOAK LOREGINTZA

25 €tik gorako erosketetan%8ko deskontua,garaiko

landareetan izan ezik.

J.M. AGIRRE HARATEGIA

50€ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

LAKUNTZAKO OSTATUA

Menuarekin kafeaedo kopa doan.

MENDIGAIN URDEIAZPIKOAK

50€ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

NEREA ILEAPAINDEGIA

Garbitu, moztu eta apaindu 27€.

TANIA ARRANDEGIA

50€ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

VIZU ILEAPAINDEGIA

30 €ko gastuarekin,%10eko deskontua.

MARTXUETALIBURUDENDA

PATXI GALARZAAUTOZERBITZUA

50€ko erosketa eginez gero etxeko produktua opari.

KATE INFORMATIKA

Portatila edo dorrea erostean,sagua eta maletina doan.

ZURE EKO DENDA

% 10eko deskontua kontsultaterapeutikoetan.

URREZKOA BITXI-DENDA

Bitxietan 100€ko gastuarekin%10eko deskontua

T. IRIARTE HARATEGIA

50€ko erosketa eginez gero etxeko produktua opari.

UHARTE GAZTA

40 €ko gastuarekin etxekoproduktua opari.

KALUXA TABERNA

Menuarekin kafeaedo kopa doan.

JAVIER AIZPUNHARATEGIA

50 €ko erosketa eginez gero etxeko produktua opari.

VALCARCEGASOLINDEGIA

0´08 €ko deskontuaerregai guzietan.

LOPEZ DE GOIKOETXEAHARATEGIA

50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

BERGARACENTRO OPTICO

Graduatutako eta eguzkitakobetaurrekoetan

%10eko deskontua.

TEXARTU

Opariaketa deskontuak.

KIXKURESTETIKA ZENTROA

30€kogastuarekin%20ekodeskontuaproduktue-tan.

BERRIA EGUNKARIA

Harpidetza eginez gero,%50eko deskontua.

JON CORDON TAXIA

%10eko deskontua.

CLINKER JATETXEA

Menuarekin kafeaedo kopa doan.

18€

Txartelarekin

17,10€

Page 16: 532 guaixe eguberritakogehigarria