13
bildu.info webgunea erabiltzeko manuala Esku artean duzuen hau bildu.info erabiltzeko modua azaltzen duen testua da. Irakurri bertan agertzen dena arretaz eta saiatu jarraibideak pausoz pauso egiten eta gure webgunea tresna bikaina izatea lortuko dugu. Lehen pausoa: sarrera Gure herriko blogaren sarrera aurkitzeko modua sinplea da: aski da http://bildu.info/wp-admin helbidera joatea eta bertan gure e-postan jaso dugun pasahitza jartzea. Gogoratu letra txikiz idatzi behar dela, ñ letra duzuenek n erabili beharko duzuela eta bi hitz dituzten herriek – bat dutela erdian. Hau da, webgunean duzuen helbidea eta zuen postan duzuena berdina izango da. Helbide horretara goazenean pantaila hau ikusiko dugu: Zuen erabiltzaile izena ere posta elektronikoan duzuen bera izango da. Pasahitza aurkitzeko e-postan jaso duzuen emaila ikusi beharko duzue. Ez da e-postara sartzeko duzuen berdina. Jaso duzuen postan [Bildu] Zure erabiltzaile-izen eta pasahitza jarriko du. Behin saioa hasita honako pantaila ikusiko dugu:

Ahots boletinaren 4. zenbakia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Udalgintzako boletina

Citation preview

Page 1: Ahots boletinaren 4. zenbakia

bildu.infowebgunea erabiltzeko manuala

Esku artean duzuen hau bildu.info erabiltzeko modua azaltzen duen testua da. Irakurri bertan agertzen dena arretaz eta saiatu jarraibideak pausoz pauso egiten eta gure webgunea tresna bikaina izatea lortuko dugu.

Lehen pausoa: sarrera

Gure herriko blogaren sarrera aurkitzeko modua sinplea da: aski da http://bildu.info/wp-admin helbidera joatea eta bertan gure e-postan jaso dugun pasahitza jartzea. Gogoratu letra txikiz idatzi behar dela, ñ letra duzuenek n erabili beharko duzuela eta bi hitz dituzten herriek – bat dutela erdian. Hau da, webgunean duzuen helbidea eta zuen postan duzuena berdina izango da.

Helbide horretara goazenean pantaila hau ikusiko dugu:

Zuen erabiltzaile izena ere posta elektronikoan duzuen bera izango da. Pasahitza aurkitzeko e-postan jaso duzuen emaila ikusi beharko duzue. Ez da e-postara sartzeko duzuen berdina. Jaso duzuen postan [Bildu] Zure erabiltzaile-izen eta pasahitza jarriko du.

Behin saioa hasita honako pantaila ikusiko dugu:

Page 2: Ahots boletinaren 4. zenbakia

Hemendik kontrolatu ahal dugu gure webgunean egin daitezkeen gauza guztiak. Hala ere idazten hastea sinplea da, eta ez du behar WordPress plataformaren ezagutza handirik. Gainera gauza asko automatizatu ditugunez horien kudeaketaz ez zarete kezkatu beharko.

Idazten hasiko gara

Ziur idazten hasteko irrikitan gaudela, ezta? Ba pauso gutxi hauek jarraituta, berehala lortuko dugu gure webgunea edukiz betetzea.

Lehenengo fijatu gaitezen gure “Arbela”ren ezkerrean dagoen menuan. Goian “Bidalketak” izeneko atala aurkituko dugu. Bere eskubian duen gezitxoaren gainean klik eginda 4 atal agertuko zaizkigu. (Batzuetan gezitxoa ikusteko Bidalketak hitzaren gainean kokatu beharko dugu sagua).Klik eginez gero ikusiko dugu 4 atal hauek oso errazak direla ulertzeko. Lehenengoa “Bidalketak” izenekoa izango da. Bertan idatzi dugun guztia kudeatu ahal izango dugu, baita nahi duguna ezabatu, aldatu edo argitaratzeari utzi.Bigarrena “Gehitu berria” da. Horren gainean egin beharko dugu klik artikulu berri bat idazteko. Ondoren datorren “Atalak” EZ DUGU ukitu behar. Bertan agertzen dira gai ezberdinak eta, beraz, guztientzako berdina izango da.Azkenik “Bidalketen etiketak” izango genuke. Hau etiketa ezberdinak kudeatzeko earbiltzen da eta, hasiera batean, ez da beharrezkoa ezer egitea bertan.

Page 3: Ahots boletinaren 4. zenbakia

Beraz bi aukera baino ez ditugu ikusiko: zerbait berria gehitzea eta egin duguna aldatzea.

Has gaitezen idazten: egin ezazue klik “Gehitu berria” jartzen duen lekuan eta pantaila hau ikusiko dugu:

Egin behar dugun lehenengo gauza Izenburua jartzea da. Hori goian, lehenengo eremuan jartzen da.

Ikus daitekeenez izenburua hor jartzen da. Izenburua BETI letra txikiz jarri beharko dugu. Izenburuak laburrak izan beharko dira, saiatu ez erabiltzen 13 hitz baino gehiago eta ahal bada esaldi bakar batean sar dadila. Izenburueetan ez da erabiltzen puntuaziorik bukaeran (ez puntua ez ! ezta ?). Horiek erabili nahiko bagenitu kakotx artean sartu beharko genuke. Eta inolaz ere egin behar ez dena da !! edo !!! erabiltzea (lehenengoa Euskaltzaindiaren arabera gaizki dagoelako eta hirugarrena ez zaigulako ezer hain pozgarririk burura etortzen 3 harridura marka erabiltzea merezi duenik). Izenburu sinpleak, bukaerako punturik gabe eta ahal bada menua ondo zehazten dutenak erabiliko ditugu.

Ondoren testua idatzi behar dugu. Joera dugu testu luzeak jartzeko, inork irakurriko ez dituen parrafada luzeak. Jendeak horren aurrean “Oso luzea, ez dut irakurri” esango du. Testu motzak, 3-4 paragraforekin nahikoa. Zerbait luzeagoa esan nahi badugu zatitu dezakegu edo irudi askorekin hornitu. Eta jada orrialdeak baldin badira dokumentu osoa eskegi ahal dugu nahi duenak sakon dezan.

Page 4: Ahots boletinaren 4. zenbakia

Esan ohi da lehenengo paragrafoan argitzen ez dena ez dela iritsiko jendearengana. Ondo pentsatu behar dugu, beraz, zer esan nahi dugun, eta nola.

Testua jartzeko hurrengo eremua bete beharko dugu. BAINA egin aurretik gauza bat ondo dagoela ziur eduki beharko dugu:

Hor ikusten dugun bezala bi aukera ditugu testua sartzeko. Lehenengoak Bisuala izena du. Bigarrenak HTML. Bigarrenaren gainean egingo dugu klik. Honela gure testuak izan ditzakeen formatuak apurtuko ditugu eta errazagoa izango da webgunea homogeneo eta irudi koherente batekin geratzea. Hau OSO GARRANTZITSUA da, batez ere OpenOffice, email edo Wordetik testuak kopiatu baditugu. Gogoan izan, eh!

Ondoren testua idatzi edo itsasi dezakegu:

Beno, jada egin dugu lanik zailena, zorionak!

Kolore eta edizio apur bat

Orain testu huts bat dugu, baina merezi du iruditxoren bat jartzea, kolore pixka bat ematea, indarra eman nahi diogun esaldiari letra lodia jartzea... horretarako egin dezakegun hoberena lehen ikusi dugun Bisuala botoiari ematea da.

Page 5: Ahots boletinaren 4. zenbakia

Orduan botoi hauek agertuko zaizkigu gainean, gehienek ezagutuko dituzuenak:

B botoiak zerbait letra lodiz jartzeko balio du.I botoiak zerbait letra etzanaz jartzeko balio du.ABC botoiak zerbaiten gainean lerro bat jartzeko balio du. Ez da oso erabilia gure kasuan.

Hurrengo bi botoiek buletak edo zenbakiak jartzeko balio dute. Hauek erabilgarriak dira puntu askodun testu bat dugunean, baina ekidin behar dugu denbora guztian erabiltzen egotea. Hobe da testuaren erredakzioa egitea puntu askodun eskema bat baino.

Kakotxen sinboloak norbaitek esandako zerbait jartzeko balio du, nolabaiteko zita bat jartzeko.

Hurrengo hiru botoiek alineazioa zehazteko balio dute. Ez ditugu ukituko, berezko alineazioa erabili beharko genukeelako. Abesti edo olerki baten letra jarri nahi badugu erdian zentratuta erabili beharko genuke.Hemendik aurrera dauden hiru botoik garrantzi handia dute. Lehenengoa loturak jartzeko botoia da. Testu bati lotura egin nahi badiogu (eta hau oso gomendagarria da) hori erabili beharko dugu. Erabiltzeko era erreza da: lotu nahi dugun testua hartu behar dugu, aukeratuz. Behin lotu nahi dugun testua aukeratuta Kate bateko irudia agertuko zaigu horko botoian. Beraren gainean klik eginda honakoa agertuko da.

Page 6: Ahots boletinaren 4. zenbakia

Lehenengo atalean Estekaren URLa agertzen da. Bertan lotu nahi dugun helbidea jarri beharko dugu, oso-osorik (hasierako http:// hori barne). Helburua atalean erabaki ahal dugu ea gurean irekiko den edo leiho berri batean. Beste atalak betetzea ez da beharrezkoa. Txertatu botoiari ematen badiogu dagoeneko lotura bat izango dugu.

Hurrengo botoiak ere garrantzi handia du. Ikusten baduzue orrialde moztu baten itxura du: Botoi hori OSO erabilgarria da, batez ere testu luzeak ditugunean (oro har, 3 paragrafo luzea dela esan daiteke). Hala ere gure sisteman portadan lehenengo hitzak agertuko dira defektuz, beraz ez da kasu guztietan derrigorrezkoa erabiltzea.

Hurrengo botoiek koloreak, zuzenketak eta antzekoak egiteko balio dute. Azken botoiari ematen badiogu beste menu oso bat agertuko zaigu azpian. Hor aukeratu ahal dugu izenburuak jartzeko modua, koloreak eta beste hainbat aukera.

Formatuan ikasi behar dugun gauza garrantzitsu bat paragrafo eta lerro hausturen arteko diferentzia da.Hau lerro haustura bat da.

Hau paragrafo berri bat.

Normalki Officen bi aldiz Enter botoiari emanez lortuko genuke paragrafo berri bat. Baina WordPressen Enter botoiari ematen badiogu paragrafo bat eratuko da. Beraz lerro berria eratu nahi badugu baina ez paragrafo bat Shift+Enter botoiei eman beharko diegu aldi berean. Shift botoia letra bAt hAnDia iZateKo erabilTzeN duGunA dA.Horrela lortuko genuke lerro berri bat hastea baina ez paragrafo bat.

Orain arte ikasitako honekin gure bloga elikatu ahal dugu, baina, noski, askoz aukera gehiago ditugu zerbait ederra egiteko.

Irudiak eta argazkiak sartzen

Blogan irudiak eta argazkiak sartu ahal ditugu eta gomendagarria da, guztiz, sartzea. Baina hori egiteko gauza batzuk izan beharko ditugu kontuan:

1- WordPressek argazkiak automatikoki murrizten ditu hainbat tamainutara, beraz ez kezkatu gehiegi tamaina handia duten argazkiak murriztearekin.3- Argazki bat igotzerakoan automatikoki agertuko da Multimedia/Irudiak izeneko orrialdean. Beraz kontuz ibili igotzen direnekin (ez igo edozein gauza) eta bestetik asko zaindu kalitatea. 4- 600 pixeleko zabalera izan beharko dute gutxienez. Bestela Irudiak orrialdean gaizki ikusiko da. 5- Ez da beharrezkoa ekimen berdineko 20 argazki igotzea. Aukeratu ondo zeintzuk diren onak, esanguratsuak. Ez egotea ez mugituak, ez desenfokaturik. Argazkietan kolorea ondo ikustea eta kalitatea izatea garrantzitsua da, ezta?

Jarraitu aurretik lotura bat erakutsi nahi dizuegu. http://www.boston.com/bigpicture/. Badakigu hau egitea oso zaila dela, baina ideia hartu. Gertakari bakotzaren 20-30 argazki biltzen dituzte, kalitate handikoak. Ez dira 1000 argazki ez bakarra. Ez dugu kalitate hau eskatzen, baina bai ispiritua. Beno... ekingo diogu lanari!

Lehen ikusi dugu irudi hau:

Page 7: Ahots boletinaren 4. zenbakia

Ikusten duzue Igo/Txertatu jartzen duen lekua, ezta? Ba bertatik egin daiteke argazkien kudeaketa osoa. Beste loturak, bideoak, audioak edo objektuak jartzearena ez da oso erabilgarria gure kasuan. Beraz leheengoari helduko diogu. Bertan klik eginez gero, honakoa ikusiko dugu:

Pantaila hau agertuko zaigu. Hortxe aukera ezberdinak izango ditugu. Lehenengoa gure ordenagailuan dugun argazki bat txertatzea da. Hau egiten badugu automatikoki agertuko da gero Irudiak orrialdean. Bigarren aukeran URLtik jartzen du. Hau urrun dagoen argazki baten helbidea jartzeko erabiltzen da, adibidez beste komunikabide edo webgune batean. Teorian ez dugu erabili behar, baina baliteke beharrezkoa izatea. Hala bada nahikoa da bertan helbide osoa jartzea (http://www.(......).jpg) eta txertatzea. Azken aukera Media liburutegia da. Hori erabiliko dugu aurretik igotako argazki bat berriro erabili nahi badugu.

Page 8: Ahots boletinaren 4. zenbakia

Baina has gaitezen lehenengo aukeratik. Egin klik Hautatu fitxategiak jartzen duen lekuan eta nahi dugun argazkiak igotzeko garaia da. Gogoratu goian aipatu ditugun irizpideak!

Irudia igotzerakoan aukera ezberdinak emango dizkigu. Lehenengoa da Izenburua aldatzea. Testu alternatibo bat ere jarri ahal diogu, argazkia ez bada kargatu ager dadin. Epigrafea argazki oina da eta Azalpena argazkia zer den aipatzen duen zerbait. Hau interesgarria izango da Argazkiak orrialdean azpian ager dadin.

Azpian ikusten duzuen Estekaren URLa helbide absolutua da. Hori erabili ahal duzue nahi duzuen lekuan, edo bidaltzeko edo beste testu batzuetan erabiltzeko. Hala ere ez da beharrezkoa memorizatzea, nahi dugunean ikus daiteke.

Azpian ditugun bi hauek dira garrantzitsuak. Lerrokatzea eta Tamaina kuadroekin aukeratuko dugu argazkia nola sartuko den gure berrian. Baina hori lehendik pentsatu behar dugu: argazkiak pantaila osoa okupatuko du? Ezkerrean edo eskuinean egongo da eta testua inguratzen? Iruditxo txikia izango da?

Argazkia ezkerrean edo eskuinean agertzea nahi badugu eta testua inguruan egotea aukera horiek hartu beharko ditugu, irudiak dagoen bezala: Ezkerra eta Ertaina. Baina nahi badugu zabalera osoa hartzea hartu Bat ere ez edo Erdia eta Handia aukerak. Gero aukera dago irudia txikiago egiteko, 600 pixeleko tamainararte (hori izango baita erabili beharko dugun tamainarik handiena.)

Irudia bakarra bada klik egin beharko dugu ere Erabili nabarmendutako irudi gisa aukeran. Argazki bat baino gehiago jarriko baditugu, orduan zein den nabarmendutakoa pentsatu beharko dugu. Hau da, 4-5 argazkidun testua bada, hoberena zein den aukeratu beharko dugu, hori izateko portadan agertzen dena.

Ulertu da? Espero dugu baietz. Hala ere pare bat aldiz eginik azkar harrapatuko diozue honi moldea.

Irudia igo eta gorde ondoren Galeria izeneko aukera berria agertuko zaigu goian. Aukera honekin argazki galeriak egin ahal ditugu, argazki bat baino gehiago sartu ditugun bidalketatan erabiltzeko. Egin saiakeraren bat, eta ikusiko duzue ondo geratzen dela. Baina gogoratu argazki guztiak gordetzen direla Argazkiak orrialdean!

Azken aukera Media liburutegia da. Hau ere panel nagusian aurki daiteke. Bertan izango ditzue igotako argazki guztiak. Panel nagusian dagoen Media liburutegian argazkiak ezabatu edo berrizendatzeko aukera izango dugu ere.

Eskubian ere ikusiko duzue Argazkiak agertzen direneko leku bat dagoela. Hor agertuko diren argazkiak ez dira, Argazkiak orrialdean bezala igotako guztiak, baizik eta berriren batean daudenak. Horien gainean klik eginez gero albiste horretara joango da. Eginez gero laster ulertuko duzue!

Atalak zehazten

Artikulu bat igotzen dugunean garrantzitsua da zein gai jorratzen dugun esatea. Horretarako atalak ditugu, eskuma aldean. Artikulu guztiek dute, gutxienez, gai bat.

Ikusten duzuenez hor eskubian dituzue Atalak aukeratzeko. Gaiak izan daitezke (hau da, Hezkuntza, Kultura), Agenda deialdi bat izan daiteke edo bestela berri bat izan daiteke, orokorragoa dena (adibidez, aurkezpena egin dela).

Page 9: Ahots boletinaren 4. zenbakia

Azken hauetarako Albisteak atala duzue erabilgarri. Hori bakarrik gai zehatz bat ez dutenentzat erabiliko dugu, ez baita oso espresiboa.

Honen azpian Bidalketen etiketak dugu. Bertan, komaz banandurik, artikluaren gaiak aipatu beharko ditugu. Hau da, “Gazte batek katu bat erosi du Bilbon” artikuluan hitz garrantzitsuenak “gazte”, “katu” eta “bilbo” dira. Ez da beharrezkoa 300 hitz ematea, nahikoa da 5-6 hitzekin. Izan daitezela orokorrak, hau da, ez da sekulako zehaztasunik behar artikuluaren klasifikazioa egiterakoan.

Gainean ere hizkuntza zehazteko aukera ikusiko duzue, zuen bidalketaren hizkuntzeko jartzeko aukerarekin.

Hau oso garrantzitsua da. Testua euskaraz bada “euskara” dela esango diogu. “Argitaratu” botoiari eman ondoren aukera izango dugu azpian agertzen zaigun “Castellano” botoiari emateko eta itzulpena jartzeko. Ez badugu itzulpenik jartzen gazteleraz euskarazko testua agertuko da. Baina alderantziz

bada, hau da, gaztelerazkoa bakarrik sartzen badugu euskaraz ez da ezer agertuko.

Lekua jarriko diogu

Artikuluei kokapen geografikoa jartzea oso interesgarria izan daiteke, batez ere jendeak leku hori aurki dezan. Ez dugu beti erabiliko, bakarrik leku baterako deialdi bat egiten dugunean. Erabiltzeko bi gauza egin behar ditugu:

Beherantz joaten bagara ikusiko dugu WPGeo jartzen duen lekua eta bertan mapa bat. Hortxe goian lekua bilatu ahal dugu. Googlek datu base oso handia du, beraz baliteke kalea eta herria izateaz gain leku konkretuak ere egotea. Behean ditugun botoiak ez ditugu zertan ikutu, nahiz eta jolastu dezakegun zoomaren kontuekin.

Goiko botoien artean hau ikusiko dugu:

Page 10: Ahots boletinaren 4. zenbakia

Azken botoi hori (W bat agertzen dena) mapa txertatzeko da. Klik egiten badugu [wp_geo_map] testua agertuko da. Hori nahi dugun lekuan jar daiteke (artikuluaren goialdean, erdian, benean... nahi den lekuan!)

Bideoak jartzeko era

Bideoak jartzea oso erraza da. Baina oraingo honetan ere ezberdindu beharko dugu goiko Bideoak atal horretan agertuko dena eta gure bidalketatatan egin ahal duguna. Goiko Bideoak atala nazionala izango da eta bideoen profil nazionalean (http://youtube.com/user/bildueh) dauden bideoak agertuko dira. Ikusten duzuenez irudiak sartzeko lekuan “YouTube uploader” izeneko aukera dago. Bertan klik eginez gero kontu nazionalera igo ahal ditugu bideoak. Honek muga batzuk ditu, adibidez bideoaren luzera eta tamaina. Beraz ez igo 15 minutu baino gehiago irauten duten bideoak ez bertan agertzen zaizuena baino gehiago pisatzen dutenak.

YouTube uploader botoiari emanez gero informazioa gheitu beharko dugu:

Page 11: Ahots boletinaren 4. zenbakia

Hor txertatu beharko duzue Izenburua Title jartzen duen lekuan. Description jartzen duen lekuan azalpen bat eman behar duzue, ez oso luzea, bideoa ulertzen lagunduko duena. Azpian tags etiketak jartzeko lekua duzue. Etiketa hauek bideoaren laburpenak dira, hitz nagusiak, bilaketan laguntzeko.

Azkenik Categories atalean News aukeratzea gomendatzen dugu, hori baita kategoriarik egokiena.

Sakatu Next

Ondoren fitxategia hautatu beharko dugu. Hau ezin da 244 mega baino handiagoa izan. Tamaina handia da, baina askotan bideoak ez baditugu konprimatzen edo oso kalitate handian igo nahi baditugu, pasatuko gara.

Igo ondoren azkar agertuko da %100a egin duela eta “Crunching” jarriko digu:

Baliteke hau egin ondoren akats bat egon dela agertzea. Ez egin kasurik, konpatibilitate arazo bat baita. Bideoa igo bada “http://youtube.com/user/bildueh” profilean agertuko da epe labur batean.

Bideoak bidalketa batean sartzeko nahikoa da bere helbidea jartzea, adibidez albistean edozein lekutan http://www.youtube.com/watch?v=ur3hNEl9SOA jartzen baldin badugu bideo hori agertuko zaigu gero, zabalera osoa hartuz, albistean.

Dokumentuak jartzeko era

Dokumentuak jartzeko kanpoko zerbitzu bat erabili beharko dugu. Hau webgunearen egonkortasuna mantentzeko egiten dugu, hala nola dokumentu horien zabalpena errazago egiteko sare sozialetan.

Page 12: Ahots boletinaren 4. zenbakia

PDFak erabiltzeko zerbitzurik hoberena ISSUU izango da, ziurrenik. Bertara sartzeko http://www.issuu.com helbidera sartu behar zarete eta izena eman (Sign up). Zuen posta elektronikoa erabili ahal duzue. Bertan dokumentuak igo ondoren Embed izeneko aukeran egin beharko dugu klik ( < > zeinuarekin identifikatzen da). Hor zehaztu beharko dugu zabalera (600) eta fondo txuria nahi dugula. Ezkerreko aldean Wordpress jarriko dugu. Hor klik eginda goian kode bat eskainiko digu. Kode hori izango da berrian itsasi beharko duguna.

Kodeak honelako itxura izango du kopiatu eta itsatsi ostean:

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Fcolor%2Flayout.xml backgroundcolor=FFFFFF showflipbtn=true documentid=210763150652-ff076f6444294e9fa7e46ab549d7eb3 docname=udalprograma username=bildu loadinginfotext=Udal%20Programa showhtmllink=true tag=bildu%20herria width=600 height=424 unit=px]

Orain aldaketa txiki bat egin dezakegu gure bidalketa hobetzeko: showhtmllink=true jartzen duen lekuan showhtmllink=false jartzea. Honela behean agertuko zaigun lotura bat kentzeko aukera izango dugu.

Dokumentua deskartzeko aukera jarri nahi badugu nonbaitera igo beharko dugu. Horretarako megaupload edo mediafire.com bezalako zerbitzuak erabili ahal dituzue. Twitter kontu bat baduzue filesocial ere erabili ahal duzue.

Hautagaitza eta programa atalak

Goian herri bakoitzean “Hautagaitza” eta “Programa” deitutako orrialdeak dituzue. Bertan zuen hautagaitzari buruzko informazioa eta programa jartzeko aukera duzue, noski! Aldatzeko Arbela nagusian duzuen “Orrialdeak” botoiari eman beharko diozue

Hortxe duzue “Orrialdeak” eta “Gehitu berria”. Goikoari eman beharko diozue, “Orrialdeak” izena duena. Hor aurkituko duzue “Hautagaitza” eta “Programa” deitzen diren orrialdeak. Bertan klik eginez gero orrialdea aldatu ahal duzue. Bertan igotzen dituzuen argazkiak gogoratu Argazkiak atalean ere agertuko direla.

Facebookeko orrialdeari lotura aldatzeko modua

Ikusiko zenuten bezala orrialdearen eskubian Facebookeko orrialdeari lotura jartzeko sistema dago. Irizpideak jarraitu eta Orrialde bat sortu baduzue (ez du balio profil batekin!) orrialde hori zuen herrian jar dezakezue. Zabaldu ezkerrean duzuen “Aurkezpena” menua. Bertan ikusiko duzue “Widgetak” deitzen den aukera. Hor duzue, eskubian, “Facebook Like Box” jartzen duena. Eskubian duen gezitxoaren gainean klik eginez gero Facebook Page ID: jartzen duen eremua ikusiko duzue. Hor jarri behar duzuen zenbakia zuen herriko orrialdeari dagokiona da.

Adibidez, Bilboko orrialdearen helbidea http://www.facebook.com/pages/Bildu-Bilbo/125015147577017 da. Azkenean dagoen zenbakia, hau da, 125015147577017 da jarri beharko duguna eremu horretan. Automatikoki agertuko da gure Facebook profilerako lotura.

Page 13: Ahots boletinaren 4. zenbakia

Zer ezin dugu aldatu?

Blog plataforma sortu dugunez gauza batzuk automatikoki eratzen dira eta, beste batzuk, aldatu badaitezke ere, ez da batere komenigarria egitea. Hauek dira egin EZIN daitezkeen gauzak. Egitekotan blogaren egitura aldatuko litzateke.

– Ezin diozue blogari izena aldatu. Goiburuan dagoen argazkia automatikoki txertatzen du zuen izenaren arabera. Beraz izena aldatzen badiozue goiburua desagertuko da.

– Ezin duzue “Irudiak” izeneko orrialdea ezabatu ez izena aldatu. Honek argazki guztiak jartzeko sistema garatua du eta aldatuz gero ez ditu erakutsiko.

– Menuak neurturik daude eta gauza gehiago txertatzen badituzue ez da ondo geratuko. Oso ondo pentsatu ea benetan beharrezkoak diren atal berri horiek txertatzea, mesedez.

– Eskubian dauden Widgetak (ikusten dituzuen irudi, banner...) guztiak ondo daude dauden bezala. Baten bat gehitu daiteke, baina saiatu ez ezabatzen daudenak (Facebookekoa ezik, noski, goian azaldu dugun bezala alda daitekeela!)

Non lortu daiteke informazio gehiago WordPressen inguruan?

WordPress softwarea jende askok erabiltzen du munduan zehar. Horregatik erraza da berarekin trebatu eta informazioa lortzea.

(Euskaraz): http://librezale.org/foroa/viewforum.php?id=44 (Ingeleraz) http://codex.wordpress.org/Getting_Started_with_WordPress(Gazteleraz) http://codex.wordpress.org/es:Main_Page

Animo eta lanera!