8

arteaKT06

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Arteako katekesiak egindako aldizkaritxoa 2011. maiatzari dagokiona

Citation preview

Page 1: arteaKT06
Page 2: arteaKT06

2

JESUSEN LAGUNAK

Page 3: arteaKT06

3

ETA ORAIN BIGARREN MAILAKO ARGAZKIAK

GAZTETXOEN EKINTZAK

Jende askok ez jakin arren KT egin eta lehen jaunartze ostean gure Arteako parrokiko gazte talde batek ez deutso itxi Jesusen lagunak izateari. Famili aospakizunean dagoenean, adibidez, dirua batzen ikusiko dozuez mezatan.

Baina ez da hori bakarrik eurak egiten dabena. Bedia eta Zeanuriko gaztetxoekin batera ekintza ezbardinak egiten dabez. Aurten, adibidez, hoinako honeetan hartu dabe parte: Arratiarrak pozik Urkiolan gaztetxoen batzarrean parte hartuz

Bedia eta Arteatik hainbat gaztetxo hurreratu da Urkiolara martxoak 12an ospatu dan Gaztetxon batzarrera. Ehunka ume eta gazte izan da berton. Laurehun bat Urkiolako parroko dan Xabier Eskauriatzaren berbetan, seirehun bat tabiraelizak informatu dauenez. Aurtengo gaia argi izatea, Jesusen argia eroatea krisi egoeratara.

Ondo etorria, tailerrak adinaren arabera, eukaristia globotsua eta alaia, herri bokata eta dantzaldia izan dira osagai nagusiak. Alaitasun eta sinismen beroaz lotu dira ekintza guzti honeek alkarregaz egun ona igarotzeko eta hurrengoan ere etortzeko moduan.

Eskerrak benetan antolatzaileek egin daben lanagaitik, partehartzaileei. Hobetzeko gauza bakarra, betiko moduan, gehingoa ume eta gazte euskalduna izanik, antolatzaileen ahalegina ospakizunaren berbaldia eta oharrak eta dantzaldia gaztelaniaz egiteko gehien bat. "A" ereduko topaketa bat "B" eta "D" ereduko neska-mutilentzat. Iaztik hona aurrerapauso nabarmena egin da norabide artezean, baina oraindino badago zertan ibili.

Page 4: arteaKT06

4

Arratiatik Ziortzara Bakearen bidea pausoz pauso prestatzen 200

lagun urreratu ziran Gauean hotz egin zuela nabaria zen. Belar gainean izoztutako ihintzak hala baieztatzen

zuen. 10:00etarako, ostera, eguzki berotzen hasita zegoen, eta iaz ez bezala, aurten egun zoragarria aurreikusten zuten Ziortza-Bolibarren batutako ehundaka kristauek. Bakeraren aldeko eskaria zuten ahoan guztiek.

Bakea norbere barnean hartzeko prestatu eta kanpoan, haren alde lan egitea zuten guztiak

buruan. Horretarako, hitz bakanetan gelditu beharrean, bakerako bidea egitea zen asmoa. «Bakeari bidera urten nahi diogu. Haren aldeko ekintza egin eta oinez egitea bera ekintza bat da», gogorarazten zuen Ziortza-Bolibarko parrokoak.Aukeratutako bidea Bolibarko plazan hasten zen. 100 parrokietatik etorritako kristauek plaza bete zuten; gainezka egin zuten plazaren mugetatik.

Elizako kanpaiek 10:00ak iragartzean hasi ziren martxan. Lehenik otoitz egin zuten eta

ondoren, Emon bidea bakerari zioen pankartari jarraituz Ziortzako monastegirako bidea osatzeko prestatu ziren. Bi kilometro zituzten aurretik. Otoitz giroan osatuko zituzten kilometro bi.

Ziortzarako bidegurutzea

hartuta, bidean zeuden bozgorailuetatik bideari ekitera zihoazela iragarri zuten. Jendetza izugarria zen, eta bozgorailuei esker, jendeak osatutako zutabe osoan zeukaten, momentu oro, gertatzen ari zenaren berri.

Hiru aldiz gelditu eta

otoitzerako eta kanturako tartea hartu zuten. Halan eta be, bide gehiena ixiltasunean osatu zuten. «Barne hausnarketarako eta otoitzera beharrezkoa den giroan egiten dugu bakeren aldeko bidea».

Page 5: arteaKT06

5

JESUSEN LAGUNAK ARTEAN: ELKARRIZKETAK HERRIKO JENDEAREKIN

Simon Urigoitia, Artean bizi da.Momentu honetan jubilatua da baina irakaslea izan da hainbeste urteetan . 1-Jesusen laguna zara? Noiztik? Bai txikitatik, gure familiakoak nahiko erlijiosoak izan gara betidanik 2- Zer egiten duzu Jesusen laguna izateko? Jesusek zer gureko luken hori egiten ahalegindutan naiz egiten 3- Zure ustez jende askok laguntzen du elizan? Ez, gero eta gutxiago 4- Zein aholku emango zenieke elizan parte hartzeko? eta zuk zertan laguntzen duzu? Laguntzeak poztasun handia ematen du. Ahal dudan neurrian laguntzen dut eleizan; Irakurtzen, abestuten, abadeari lagundu prestakuntzan…. Meltxora Abasolo. Artean bizi da, ezkonduta dago eta gure ikastolako jantokian lan egiten du.Arratia mailan Karitaseko arduraduna da 1-Jesusen laguna zara? zergatik? Bai, asko maite dut.Nire etxean beti izan gara Jesusen laguna eta hori da txikitatik ikasi dudana.

2- Arteako karitasako arduraduna zu zara, zergatik aukeratu zenuen ardura hau? Bai, karitasako arduraduna naiz.Gogoa neukan elizako gauzetan behar egiteko,proposatu egin zidatenean baiezkoa esan nuen berehala eta sano gustura nabil. 3-Nola egiten duzu lan Karitasen? Igorren batzartzen gara, Arratiako arduradun guztiak eta han antolatzen ditugu lanak.Batzuk gaixoak bisitatzera joaten dira beste batzuk pobreei lagundu eta nik adibidez arropak batu eta behar izan dutenei banatu egiten diegu.

4- Uste duzu jendeak eskertzen duela zure lana? Bai eta oso pozik nabil baina ea jende gehiago animatzen den , zeren eta lan hau oso aberasgarria da

Page 6: arteaKT06

6

Josu Aginaga Artean bizi da baina izatez Artaungoa da.Ezkonduta dago eta bi alaba ditu, euskara irakaslea da. 1-Jesusen laguna zara? Noiztik? Bai, betidanik 2- Zer egiten duzu Jesusen laguna izateko? Ahalegintzen naiz guztien laguna izaten eta batzuetan hasarrAtu egiten naizenean berehala konpontzen saiatzen naiz. 3- Zure ustez jende askok laguntzen du elizan? Ez, uste dut jende gehiago inplikatu beharko litzatekeela.Ez bakarrik umeak sartuta dauden ekintzetan. 4- Zein aholku emango zenieke elizan parte hartzeko? eta zuk zertan laguntzen duzu? Kristau elkartea kristau guztiak osatzen dugu, horregatik zati handia edo txikia denok egin beharko genuke.Nik laguntzen dut ahal dudan neurrian liturgia mailan eta Arteako elizako ordezkaria naiz Arratiako Eliz barrutian Pili Abasolo Artean bizi da, jubilatua da eta bi seme ditu

1-Jesusen laguna zara? Noiztik? Bai, betidanik 2- Zer egiten duzu Jesusen laguna izateko? Lagundu behar izanean daudenei 3- Zure ustez jende askok laguntzen du elizan? Ez, beti berdinak egoten gara eta gehienak jubilatuak gara.Gureko genuke gazte gehiagok parte hartzea 4- Zein aholku emango zenieke elizan parte hartzeko? eta zuk zertan laguntzen duzu?

Jesusek eskatzen digula eta gainera poztasun handia ematen duelako.Nik laguntzen dut ahal dudan neurrian irakurgaiak egiten, liturgian parte hartzen,…

Page 7: arteaKT06

7

ARTEAKO ERMITAK ETXEZARRAGAKO SAN MARTIN

San Martin ermita Arteako San Martin auzoan dago kokatuta. San Martin eguna azaroaren 11n da, baina gaur egun San Martin hurrengo domekan ospatzen da. Jaiaren egunean meza bat egoten da eta meza ostean, udaleko jai batzordeak antolatutako luntxa eta erromeria egoten da trikitilariekin. San Martin ermita oso zaharra da, XVIII. mendekoa hain zuzen be. Gaur egunean berriztatze-lanak hasita dagoz.

Leire Aginaga

SAN MIGUEL

Ermita hau parrokia izan zan 1881. urtera arte. Elexabeiti auzoan dago, Santiago ermitatik 50 metrora. Baserri hurrenak: Kantarrana , Goikokoa eta Etzenausie dira. San Migel jaia irailaren 21ean ospatzen da. Azkenengo urteetan udaleko jai batzordeak pintxoak eta edariak banatzen dauz urreratzen diran guztientzat. San Miguelen kanpo-santua dago atzealdean, eta badira 50 urte bertan inor ez dala lurperatu. Ermita nahiko handia da eta ezkontza asko ospatzen dira (Elexabeitiko neska guztienak han ezkondu dira). Kanpandorrean 3 kanpai dagoz; erdian handiena eta beste biak txikiagoak dira. Berriztatze lanak egin ziren eleizaren baldintza txarrengaitik; batez ere egurraren gaixotasunagatik. Egurrezkoa izateak egiten dau eliza hau hain ospetsu.

Ane Etxebarria

SANTIAGO

Santiago Elexabeitin dago, San Migel ermitatik oso ur. Zuhaitzez inguratuta dago. Santiagoren jaia uztailaren 25ean da, marmitako txapelketa egiten da. Barazkien azoka be egon da inoiz. Zeberio-Orozko bidegurutzearen ondoan dago. Azkenengo urteetan pintxoak eta edariak banatzen dauz udaleko jai batzordeak urreratzen diran guztientzat. Santiagoko atean zulotxo bat dago, bertan limosnea botateko eta horma nagusian 1851. urtea agertzen da. 1972. urtean zaldia eta moroaren irudia lapurtu eben. Gaur egunean zaldia eta moroaren irudia Santiagon

dagoz. Alazne Intxaurbe

Page 8: arteaKT06

8

DIMAKO SAN MIGEL

Jendeak San Migel Txiki deitzen deutso. Ermita barruan San Migeleko santua eta amabirginea. dagoz Jaialdia irailaren 29an ospatzen. Kanpaiak Arteako herrian entzuten dira ederto batean. Horregaitik, sartu dogu Arteako ermitakaz batera. Mendi puntan dago eta oso polita da. (Lamindao auzoan dago kokatuta).

Maite Agirre

SANTA MARINA Santa Mañe izenez ezagutzen dogu. Inguruko baserriak: Gaztelu, Agarre, Itzikerre, Torrea, Errotazar, Gildozabiti, Etzerre eta Azpitxota dira. Ermita oso txikia da. Piñuz osotutako baso batez inguratuta dagoan ermita da. Horman 1981. urtea agertzen da (1981an eraiki zalako). Bertako jaia uztailaren 18an ospatzen da. Baina azken urteetan aste barruan jaieguna izanez gero, hurrengo domekan ospatzen da. Santa Marinak(Gazteluk) euki eban aurreko eliza urte luzeetan jausita egon zan.

Ane Artetxe eta Maite Sanchez Lan hau gauzatzeko informatika laguntzaileak Leire Ayala eta Ane Etxebarria izan dira.