17

Donostiako txoko kuttunak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

LH3ko ikasleek egindako deskribapenak

Citation preview

Page 1: Donostiako txoko kuttunak
Page 2: Donostiako txoko kuttunak

SANTA KLARA Donostiako badiaren erdian

dagoen uharte malkartsu eta luzanga da, 48

metroko altuera eta 400 metro luze ditu.

Uhartean ez da inor bizi, baina itsasargi bat

badago gailurraren ondoan. Badiaren barrualdea

begira dagoen aldean moila bat dago eta haren

alboan taberna bat eta hondartza txiki bat.

Hondartza hori

itsasbeheran bakarrik ez da azaltzen, baina badu

sorosle zerbitzua.

ALAITZ ETA MARA

Page 3: Donostiako txoko kuttunak

Eduardo Chillida(Donostia,1924-2002)eta Luis Peña Ganchegui

(Oñati 1926-Donostia-2009) eskultoreek eginda, Haizearen orrazia

edertasunaren adibide garbia da.

Itsasoaren suhartasunak eta burdinazko egituraren indarrak bat egin

dute artelan horretan, eta bat- egite horrek artelan garaikidearen izaera

naturala donostiarren eta turisten topaleku eta atseden-leku izatera

eraman du.

Obrari buruz gehiago jakiteko, bisitatu CHILLIDA-LEKU MUSEOA.

Eduardo Chillida mundu osoko hogei museotan baino gehiagotan

dago, eta Houstonen eta Berlinen, Madrilen eta Caracasen, Londresen

eta Palermon bere obrari buruzko atzera begirako erakusketak egin

izan dira.

Kontxako baiaren punta batean dago, Ondarreta hondartzaren

amaieran, Donostian, Euskal Herrian. Burdinezko hiru eskulturaz

osatuta dago, bakoitzak 10 tona pisatzen dituelarik, eta itsaso

Kantabrikoari begira dauden arroka batzuetan sartuta daude.

Jone J. eta June F.

Page 4: Donostiako txoko kuttunak

LORETOPEA (PICO DEL LORO) Loretopea Donostiako Antigua dagoen lurmutur txikia da , Kontxa eta

Ondarreta hondartzak banatzen dituena.

IZENA NONDIK DATOR?

Gutxik dakite erderazko izena nondik datorren. Asko dakien batek esaten du

Loreto izenetik gaizki itzuli zela gaztelaniaz eta loro bihurtu zen.

HISTORIA

Gaur egun Miramar jauregiko lorategiak dauden tokian,orain urte asko,

Loretok o ama birjinaren ermita zegoen. Garai hartan inguruko baserritan bizi ziren

baserritarrek Loretopia edo Loretopea deitzen zioten lurmutur honi,

Loretoko Ama birjinaren ermitaren azpian zegoelako.

Telma eta Jone U.

Page 5: Donostiako txoko kuttunak

Igeldo 1.105 pertsona dituen Donostiako auzo bat da. 1.845an

herri bat izan zen. Geroago Donostiako auzo bihurtu zen.

Zer aurkitu dezakegu Igeldon:

- Jolas parkea

- Itsasargia

- Igeldoko igela

- Meteorologia zentroa

PERTSONA

GARRANTZITSUAK:

- Juan Karlos Izagirre (alkatea)

- Euken Ostolaza (kontratenorea)

- Joxe Mari Olasagasti (aizkolaria)

- Mikel Azurrmendi (idazlea)

- Alejandro Alberdi (musikaria)

NOLA JOAN:

-Kotxez

-Funikularrez

-Autobusean

AKELARRE:

- Munduko jatetxe onenetarikoa da.

Naia eta Jaione

Page 6: Donostiako txoko kuttunak

DONOSTIAKO UDALETXEA

Donostiako udaletxea eraikina Donostiako udalaren egoitza da eta

Kontxako Badia eta Klub nautikoaren aldamenean dago, parte zaharra ,

Donostiako portua eta Alderdi Ederreko lorategiaren artean kokatzen delarik.

Hasieran, eraikina Donostiako Kasinoa izan zen.

EZAUGARRIAK

Eraikina Donostiako Alderdi Eder Lorategietan eraiki zen. Bere

inauguraziora Maria Kristina Austriakoa joan zelarik. Klub nautikotik hurbil

dago.Kasino gisa 1924an itxi zen.

1928ko apirilaren 14ean eraikin honetan turismogunea irekitzeko akordio

batera ailegatu zen.Geroago erakunde hau gertu dagoen Maria Kristina

hotelera mugiarazi zen.

1945eko urtarrilaren 20ean udala eraikin honetara lekualdatu

Zuten.1943an aldai eta arizendi argitektoek lehenbiziko

Proiektua aldatu eta aintzinako kasinoa udaletxea

Gaur egunudal liburutegia dagoen lekuan.

Gorka eta Ander

Page 7: Donostiako txoko kuttunak

Ulia oso polita da, taberna, zelaia eta parkea ditu. Herriko

berdegunerik handiena da. Mendi honek Donostia eta Pasaia lotzen

ditu, kostaldeko labar ikusgarriaren ertzean zehar.

Gros auzotik oinez igo daiteke, edo, bestela, autoz, Ategorrieta

hiribidetik.

Oso handia denez, flora mota ugari du. Mendiaren gorenean, gazte

aterpetxe bat, piknik gune bat eta antzinako uso tirorako instalazioak

daude, itsasoaren gaineko terrazadun taberna txiki baten ondoan.

Joan den mendean Donostian uda pasatzen zuten aristokratak askotan

joaten ziren bertara. Oraindik errota formako teleferiko txiki baten

geltokiaren aztarnak ikus daitezke. Leku hura baleak ikusteko

talaiatzat erabiltzen zuten.

Nerea eta Ander

Page 8: Donostiako txoko kuttunak

Oso atsegina da hortik pasatzea. Ondo jantzita joan behar zara olatuen

zipriztinek busti ez zaitzaten. Ibilbide hau Zurriolatik hasten da . Urgull mendia 1924an estreinatua izan zen 1812ko batailan hil

zirenentzat. Donostiarentzat Urgull mendia gaztelu bezala da. Urgullerako bidean ingelesen

hilerria ikusiko duzu. Urgull mendiko goialdean La Mota izeneko gaztelua aurkituko duzu eta

bertan museo bat dago.

Izaro eta Julen

Page 9: Donostiako txoko kuttunak

Kristinaenea Donostiako Egia auzoan dagoen hiri parke zabala

da. 94.960 m dituelarik Euskal Herriko hiri parkerik

handietakoa eta landaretsuetakoa da . Cristina enea du izena

ofíziala .Bestalde Gladysenea ere deitzen zaio, guardia zibilak

1979 ko ekainaren 3 an Tuteran manifestazio baten aurka

egindako kargan hildako Gladis del Estal egiatar ekologistaren

omenez .

Kristinaeneako lurretan dago, gorenean, Mandasko dukearen

jauregia, duke horren bizileku izana. Hain zuzen ere Mandasko

dukearen asmoen gauzatzea da kristinaenea bera horretarakoxe

eman baitzion jabetza Donostiako udalari. 1926 tik aurrera da

udalaren jabetzakoa.

Xabi eta Egor

Page 10: Donostiako txoko kuttunak

Otxoki parkearen eta Loiola auzoaren arteko muinoan dago parke hau.

Bertako elementurik adierazgarrien karlistaldietako gotorleku baten

aztarnak dira (XIX. Mendekoak). Baso hostotsua eta zelai zabalek

ditu. Laster berrantolatu egingo dute guztia, parkerako sarbide

berriak, pasealekuak eta jolaslekuak prestatzeko.

LEKUA:Loiola-Intxaurrondo-Martutene.

AZALERA: 380.000 metro koadro.

NORA ETA EIDER

Page 11: Donostiako txoko kuttunak

Artzain Ona Donostiako katedrala da, 1902an Manuel

Etxabe arkitektoak eraiki zuen. Gipuzkoako eliza-

barrutiko egoitza nagusia izateaz gain Donostiako

elizarik handiena da.

Artzain onaren plazan kokatzen da. Donostiako

erdialdean dago kokatuta, San Martin azokaren alboan.

Egunero dago irekita eta igande eta larunbatero ematen

dituzte mezak.

Sara eta Maite

Page 12: Donostiako txoko kuttunak

Aieteko parkea 1878ean egin zen. Baileneko

dukeek egin zuten. Aieteko parkean

liburutegi bat dago. Aieteko jauregian “Tres

60” pelikula filmatzen ari dira. Herritar

ororentzat ireki zuten Aieteko parkea erre

zenetik, eta hamaika aietear eta

donostiarren bilgune bilakatu da. 80.777

metro koadroko parkea da.

Joritz eta Xabier

Page 13: Donostiako txoko kuttunak

Donostiaren elkar gunea, beti pozik edo bertan dauden

terrazetan freskatuko gara udako egun berotsuetan.

Boulevarda erdibideko espazioa da, Alde Zaharra eta

Kortazarreko ibilbidearen artean.

Boulevardaren alde batera Kursala ikusi dezakegu eta

beste aldean Udaletxea.

Bulevardaren alde batean,udaletxearen ondoan, Kiosko

elegante bat dago.

Yolanda eta Alai

Page 14: Donostiako txoko kuttunak

Mª Kristina hotela Charles Mewes arkitekto frantsesak 1912 urtean eraiki zuen. Urumea ibaiaren ondoan dago eta Victoria Eugenia Antzokiaren ondoan ere bai. Orain 100 urte egiten ditu Donostiako hotelik famatuena da. Jende asko, aktoreak, erregeak, ospetsuak joaten dira. Donostian hotel bakarra da bost izar dituena. Mª Kristina deitzen da Mª Kristina erreginak inauguratu zuelako. IZARREN HOTELA: Zinemaldi guztietan zeluloideko izar handienez betetzen da.

Martxel eta LenaMartxel eta LenaMartxel eta LenaMartxel eta Lena

Page 15: Donostiako txoko kuttunak

Kontxa pasealekua hondartzaren gainetik dagoen pasealekua

da. XX. mendearen hasieran eraikitako pasealekua da

,antzinako Bainuen

Kalea zabaldu, egungo la perla bainutegia eta pasealeku

azpiko arkupeak eraiki eta Donostiako ikur bilakatu den

baranda jarri zenean

pasealekuan zehar.

Lan honek Ralael Aldai Donostiako udal

arkitektoaren zuzendaritzapean burutu ziren.

June M. eta Maddi

Page 16: Donostiako txoko kuttunak

Kursaal Rafael Moneo arkitekto tuterarrak egin zuen proiektua. Beiraz

zeharrargizko bi prisma nagusiz osatua dago, harrizko

plataforma oinarri dituela. Zurriola hondartza alderantz

terrazak irekitzen dira, itsasoaz gozatzeko, eta hirirantz

sarrera nagusiak, dendak eta erakusketa aretoak, Zurriola

hiribideari kale giroa emateko . Proiektu hau 1999. urtean

amaitu zen. Prismek mendietara begiratzen

dute, Urgull eta Uliara, hiriarekin baino naturaren zati

bailiran . Prisma hauek beira zeharrargizko horma bikoitzez

osatuak daude eta egitura metalikoari eusten dira. Beirazko

hormen tartean argiztapena kokatua dago eta gauez pizten

dira eraikinaren nortasun publikoa azpimarratzeko. Prisma

hauetako bakoitzak areto bat du barnean, zurezko oholez

estaliak: auditorioa eta ganbera aretoa.

Saly eta Ane

Page 17: Donostiako txoko kuttunak

ANOETA

Anoeta estadioa Donostiako amara berri auzoa dagoen estadio bat da.

Bertan Real Sociedad talde donostiarra jokatzen du.

Biarritz Olimpic taldeak Europako errugbi kopa edo Heineken kopako

etxeko partiduak ere bertan jokatzen ditu.2006ko Beteranoen

atletismoko mundialak ere bertan ospatu ziren.

Estadioak 1913an inauguratutako Atotxa zelaian ordeztu Anoetako

zuen.

Inaugurazioa ofíziala 1993ko abuztuaren 13an egin zuten.

Real Sociedad eta Real Madrid arteko lagunarteko lehia bat ere jokatu

zen.

2-2Emaitzarekin amaitu zelarik.

Ordutik,norgehiagokarekin ugari jokatu dira bertan beste,uefa

txapelketa eta txapeldunen ligakoak.

32.000 Pertsonentzako eserlekuak ditu,guztiak teilatupean. Zelaiak 70

metro neurtzen ditu zabalean eta 105 metro luzetara, eta horrez gain,

atletismoko pista bat ere badu.

Maria eta Edurne