9
1 2016ko otsailaren 16a L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria AURKIBIDEA Familia bat baserrian 2.or Tomasen desioa 3.or Ba al zenekien??? 4.or Griezmanni galdeketa 6.or Denbora-pasak 7.or Gomendioak 8.or Iragarkiak 9.or IKASTOLAKO ALBISTEAK Otsailak 5ean inauteriak izan ziren. 6. mailari tokatu zitzaigun pregoia irakurtzea. Egun horretan oso ondo pasa genuen.Hauek dira mozorro batzuk: Heriotza, Zonbiak, Sorginak, Banpiroak, Ume bihurriak, Udaltzaingoak, Sebilanak, Lapurrak... Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen: IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA MOZORROEKIN, TXARANGAREKIN PENAK UXATZEN ELKARREKIN MOZORROEKIN, TXARANGAREKIN KALEAK BETEZ IRRIPARREKIN EGIN DUGU LANA GOGOR ETA ORAIN PARRANDA DUGU ZOR EGIN DUGU LANA GOGOR ETA ORAIN PARRANDA DUGU ZOR EUSKARAREKIN, BIHOTZAREKIN BERTAKO ZEIN HURRUNEKOEKIN EUSKARAREKIN, BIHOTZAREKIN HERNANI KOLOREZ JANTZI DEDIN PARTE IZAN, HARTU PARTE INAUTERIAK BUKATU ARTE PARTE IZAN, HARTU PARTE INAUTERIAK BUKATU ARTE FESTARI EKIN TA DANTZA EGIN OSPATU DEZAGUN LAGUNEKIN FESTARI EKIN TA DANTZA EGIN HERNANI UMOREZ BETE DEDIN doinua: Arllero ESAERA ZAHARRAK A, zer parea! Karakola eta barea! Zozoak beleari ipurbeltz Usteak, erdi ustel Amen! zu hor eta ni hemen! Jan eta edan, eta pakea eman Su gaberik, ez da kerik EGILEAK: Ane eta Asier L. I.A. hitza aurkitu aldizkari barruan. Portadakoak ez du balio. 21. Zenbakia

L. I.A. - Langile Ikastola · Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen: IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA IRITSI DA HERNANIRA A, zer parea! Karakola eta barea!

  • Upload
    lydat

  • View
    227

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: L. I.A. - Langile Ikastola · Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen: IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA IRITSI DA HERNANIRA A, zer parea! Karakola eta barea!

1

2016ko otsailaren 16a

L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria

AURKIBIDEA

Familia bat baserrian 2.or

Tomasen desioa 3.or

Ba al zenekien??? 4.or

Griezmanni galdeketa 6.or

Denbora-pasak 7.or

Gomendioak 8.or

Iragarkiak 9.or

IKASTOLAKO ALBISTEAK

Otsailak 5ean inauteriak izan ziren. 6. mailari tokatu zitzaigun pregoia irakurtzea. Egun horretan oso ondo pasa genuen.Hauek dira mozorro batzuk: Heriotza,

Zonbiak, Sorginak, Banpiroak, Ume bihurriak, Udaltzaingoak, Sebilanak, Lapurrak... Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen:

IRITSI DA HERNANIRA

FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA

IRITSI DA HERNANIRA

FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA

MOZORROEKIN, TXARANGAREKIN

PENAK UXATZEN ELKARREKIN

MOZORROEKIN, TXARANGAREKIN

KALEAK BETEZ IRRIPARREKIN

EGIN DUGU LANA GOGOR

ETA ORAIN PARRANDA DUGU ZOR

EGIN DUGU LANA GOGOR

ETA ORAIN PARRANDA DUGU ZOR

EUSKARAREKIN, BIHOTZAREKIN

BERTAKO ZEIN HURRUNEKOEKIN

EUSKARAREKIN, BIHOTZAREKIN

HERNANI KOLOREZ JANTZI DEDIN

PARTE IZAN, HARTU PARTE

INAUTERIAK BUKATU ARTE

PARTE IZAN, HARTU PARTE

INAUTERIAK BUKATU ARTE

FESTARI EKIN TA DANTZA EGIN

OSPATU DEZAGUN LAGUNEKIN

FESTARI EKIN TA DANTZA EGIN

HERNANI UMOREZ BETE DEDIN

doinua: Artillero

ESAERA ZAHARRAK

A, zer parea! Karakola eta barea!

Zozoak beleari ipurbeltz

Usteak, erdi ustel

Amen! zu hor eta ni hemen!

Jan eta edan, eta pakea eman

Su gaberik, ez da kerik

EGILEAK: Ane eta Asier

L. I.A. hitza aurkitu aldizkari barruan.

Portadakoak ez du balio.

21. Zenbakia

Page 2: L. I.A. - Langile Ikastola · Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen: IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA IRITSI DA HERNANIRA A, zer parea! Karakola eta barea!

2

Bazen behin,familia bat urtero baserri batera joaten zela,egun batean baserrira joan ziren. Baserrira iritsi ondoren,bakoitza bere logelara joan zen,maleta guztiak desegin eta baz-

kaltzera joan ziren.Bazkaldu ondoren, animaliei jana ematera eta garbitzera joan ziren bi anaiak. Dena egin eta gero, dutxatu, afaldu eta ohera joan ziren.L. I.A. Gau erdian, bi ana-

iak soinu arraro batzuk entzun egin zituzten eta orduan esnatu egin ziren, geroago, kanpora

atera ziren ikusteko zer pasatzen zen eta ikusi zuten zaldi batzuk, txerri batzuk eta hipopota-

mo batzuk hitz egiten. Orduan harritu egin ziren, ondoren, hipopotamo batek esan zion

anaia bati:

-Kaixo, nahi al duzu gurekin jolastu? Eta erantzun zuen anaiak: -Sentitzen dut, baina lo egitera joan behar dut. Geroago esan zuen txerri batek:

-Mesedez, gelditu gurekin jolasten, ez dugu nahi gaua bakarrik pasa! Ordun erantzun zuen anaiak: -Bale,pixka bat geldituko naiz jolasten zuekin. Eta erantzun zuen zaldiak:

-Ederki, eskerrik asko jolasteagatik gurekin. Azkenean, jokoetan hari zirenean, ama eta aita esnatu ziren. Amak eta aita ikusi zutean ani-

maliak hitz egiten hari zirela,esan zion bere umeari: -Seme oso arriskutsua da animaliekin jolastea. Eta erantzun zuen semeak: -Baina ama, niri gustatzen zait animaliekin jolastea. Geroago erantzun zuen amak:

-Bale, utziko zaitut pixka batean. Hurrengo goizean, maletak egin eta beraien herrira itzuli ziren. Lagun guztiei kontatzera al-

de egin zuen eta handik haurrera poz pozik bizi izan ziren.

EGILEA:UXOA ESNAL

Page 3: L. I.A. - Langile Ikastola · Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen: IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA IRITSI DA HERNANIRA A, zer parea! Karakola eta barea!

3

TOMASEN DESIOA

Bazen behin, Hernani izeneko herri txiki batean Tomas izeneko mutiko bat 9 urte zituela

eta bere desio handiena txakur bat edukitzea zen, baina bere gurasoak ez zuten nahi, ezetz

esaten zioten beti.

- Ama, ama!!! Utzi txakur bat edukitzen, mesedez. – esan zuen Tomasek.

- Ezetz Tomas, ez saiatu ez dizut utziko eta. – esan zion bere amak.

Orduan, Tomas egunero bere logelan jolasten egoten zenean, txakur imajinagarri batekin

jolasten egoten zen. Baina egun batean, bere logelan jolasten ari zela, bat-batean, armai-

rutik mago bat azaldu zitzaion eta mutikoa beldurtu egin zen baina magoak esan zion:

- Ez, beldurtu, ni mago bat naiz eta zuk nahi duzun desioa eskatu eta nik egia bihurtuko

dizut.

- Bale, nik nahi dudana eskatuko dut.- erantzun zion Tomasek.

Tomas pentsatu eta gero, magoari txakurra eskatu zion eta magoak bere magia erabiliz

txakur txikia eta marroia oparitu zion.

- Hau ezin diozu inori esan.- eskatu zion magoak.

- Ez, ez diot inori esango.- erantzun zion Tomasek.

Magoak desagertu egin zen eta Tomas bere txakurrarekin jolasten hasi zen.

Arratsalde batean, Tomas txakurrarekin parkean zegoela bere aita agertu zen eta ikusi zio-

nean:

-Tomas zer ari zara txakur batekin, norena da txakur polit hori?. Esan zion bere aitak.

-Kalean aurkitu dut, bakarrik zegoen eta pena eman dit, orduan hartu egin dut, al dut

etxera eraman?.- erantzun zion Tomasek.

-Neregatik bai baina badakizu etxean emakumeak agintzen dutela, orduan amari galdetu. –

esan zion aitak.

Aita, Tomas eta txakurra etxerantz abiatu ziren. Amak txakurra ikusi zuenean esan zion:

-Norena da txakur hori?.

-Txakurra kalean ikusi dut eta pena eman dit, al dut geratu?._ erantzun zion Tomasek.

Amak errukituta baietz esan zion eta azkenean Tomas bere txakurrarekin poz-pozik bizi

izan zen.

EGILEA: UNAI ETXARRI

Page 4: L. I.A. - Langile Ikastola · Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen: IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA IRITSI DA HERNANIRA A, zer parea! Karakola eta barea!

4

BA AL ZENEKIEN?

Satorren gorputza zilindrikoa dela

eta ez dela leporik ageri? Beren

hankek azkazal handi eta in-

dartsuak dituzte,150 metroko lu-

zera har dezaketen zuloak egiteko

prestatuak. Euren habia,hostoz bi-

gunduak,5 metroko sakoneran dau-

de. Satorrak hain txikia izanda ere,

5 ume edukitzen dituzte.

Egileak:Maddi

BA AL ZENEKIEN?

Jaiotzean elefante-kumeek 120 kg pi-

satzen dutela? Normalean 50 eta 70 ur-

te artean bizi dira, baina inoiz ezagutu

den elefanterik zaharrena 82 uzte bizi

izan zen.Inoiz ikusitako elefanterik han-

diena Angolan ehizatu zen 1956 an eta

12.000 Kg pisatu zituen.

Egileak: Irati eta Maddi

Page 5: L. I.A. - Langile Ikastola · Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen: IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA IRITSI DA HERNANIRA A, zer parea! Karakola eta barea!

5

Langile ikastolan...700 ume inguru gaudela lanean?? Eta 45 langile

(helduak) inguru??

BA AL ZENEKIEN???

Euskal Herrian gutxi gora behera... 3.114.276 biztanle bizi

garela??

BA AL ZENEKIEN ???

Munduko emakumerik zaharrena Estatu batueta-

koa dela, eta 116 urte eta 220 egunekoa dela?? Eta SUSANNAH

MUSHATT JONES izena duela?

Laia Etxandi 5.B

BA AL ZENEKIEN??? ARGINDARRA

Ba al zenekien?

Dorre elektrikoetatik nola pasatzen den argindarra?

Ba al zenekien?

Eguzki plaketatik nola pasatzen den argindarra?

Ba al zenekien?

Nork asmatu zuen argindarra?

Ba al zenekien?

Zenbat zentral hidroelektrikoak dauden Gipuzkoan?

Ba al zenekien?

Zer energia iturri mota dauden?

Ba al zenekien?

Zenbat energia mota dauden?

Ba al zenekien?

Dorre elektrikoetako kablea ikuitzen baduzu elektrokutatu egingo zinela?

Egilea: Ainhoa Garin 5.B

Page 6: L. I.A. - Langile Ikastola · Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen: IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA IRITSI DA HERNANIRA A, zer parea! Karakola eta barea!

6

GRIEZMANNI GALDEKETA NON ETA NOIZ JAIO ZINEN?

1991ko martxoaren 21ean borgoñan (frantzia).

ZENBAT URTEREKIN HASI ZINEN FUTBOLAREN MUNDUAREKIN?

2009an real sociedad talderakin 1.mailan.

ZENBAT DENBORALDI EGONZINEN REALAREKIN?

lau denboraldi, eta gero atleticora joan nintzen

-ZENBAT URTEREKIN DEBUTATU ZENUEN FRANTZIAKO TALDEAREKIN?

2014.urtean, eta brasileko mundiala jokatu nuen.

ZENBAT GOL SARTU ZENITUEN REALAREKIN AZKENEKO DENBORALDIAN?

22 gol,eta denboraldiko 3.goleatzailea izan nintzen.

FALTAN BOTATZEN DUZU ERREALA?

Pixka bat,velaren oso laguna nintzelako eta besteekin jolastea faltan botatzen

dudalako.

EGILEAK:ANER Z eta MIKEL Z.

Page 7: L. I.A. - Langile Ikastola · Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen: IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA IRITSI DA HERNANIRA A, zer parea! Karakola eta barea!

7

EA ASMATZEN DUZUEN PIKTOGRAMA HAUETAN ZER JARTZEN DUEN?

HEMEN AZALTZEN DIREN HITZEN ARTEAN BATZUK GOIAN ERABILTZEN DIRENAK DIRA:

HAU, DENBORA, IZEBA, ARBELA, ASMATU, AMONA, PASA, ORDENAGAILUA, ESTUTXEA, JE-

ROGLIFIKOA, IKASTOLA, HITZA, BIZIKLETA, AHAL, KAIXO, MUSIKA, GALDERA, MUSU, PIK-

TOGRAMAK, ARGAZKIAK, ETXEA, BONBILA, ASMATU.

GALDERAK ONDO ERANTZUTEN BADITUZU HITZ SEKRETU BAT ATERAKO DA.

-BEROA EGITEN DUENEAN JOATEN GARA.

-GALDUTA BAZAUDE HORI ERABILTZEN DUZU.

-GUREAK HIRU EDIFIZIO DITU.

-MUNDUKO TURISTA GEHIEN JOATEN DEN HIRIA DA.

-MAKARROIA ASMATU ZEN HIRIA.

-OPORRETAN ASKO EGITEN DA.

-GARRAIATZEKO BALIO DU,HEGAN EGITEN DU…

EGILEAK: Irati eta Larraitz

Page 8: L. I.A. - Langile Ikastola · Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen: IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA IRITSI DA HERNANIRA A, zer parea! Karakola eta barea!

8

GOMENDIOAK

Harry potter

Gabon hauetan Harry Potterren pelikulak ikusten egon naiz eta gehien gus-

tatu zaidan Harry Potter y la cámara secreta izan da. Niri abentura asko

daukalako gustatu zait. Lehenengo Harryk ahots batzuk entzuten hasten da

eta lagunek erotua dagoela uste dute. Gero, irakasle batek hoberena beza-

la egiten asten da. Bueno gehiago jakin nahi baduzue bideo klub batean

lortu dezakezue.

EGILEA:Eider Goikoetxea

GOMENDIOAK

Abenduko zubian Durangoko azokara joan nintzen eta liburu hau erosi nuen,

bere izenburua Oihaneko Adiskide magikoa da. Lili eta June dira pertsonai

nagusiak. Nik liburu hau polita eta interesgarria delako hartu nuen. Egilea

Meadows da.

Orain laburpen txiki bat emango dizuet: Lili eta June lagun minak animalia

zaurituei laguntzeko ospitalean lanean ari direla,bisitari misteriotsu agertu

zaie: Urrezko katu bat.

EZ GALDU LIBURU HAU!!!!

EGILEA:Katixa Goikoetxea

Page 9: L. I.A. - Langile Ikastola · Batzuk kantatu genuen bertsoa hau zen: IRITSI DA HERNANIRA FESTAK BEREZKO DUEN DIZDIRA IRITSI DA HERNANIRA A, zer parea! Karakola eta barea!

9

Toyota orain uretan ere ibiltzen da munduko bakarra eta bakarrik 3.000.000 euroren gai-

tik !!! Erosi ezazu !!! Oso merkea delako. Gainera internetez erosi daiteke.

Erosi Toyota eta akabo la ota !!!

Gomendatzen dizuet harry pajoter ikustea eta orain you tuben aukera ezin hobea du-

zue!!! Klikatu eta gozatu

Gomendagarria da Kareta de Kareto videoa ikustea oso barregarria delako eta gainera

gutariko edonor izan daiteke ja ja ja ja

EGILEAK: EKAIN A, JULEN D UNAX M ETA UNAX O