NOAUA! 387 alea

  • View
    223

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Transcript

  • ASTEKARIA - 2009ko azaroaren 20an - XIII. urtea - Usurbil, 387. zenbakia

    EEgunkargunkaria auziaria auziari buri buruzkouzko

    hitzaldia, hitzaldia, TTorrorrealdairealdairen eskutiken eskutik

    www.noaua.com

    Gure kulturaren aztarnak

    biltzen dituen liburua

    Gure kulturaren aztarnak

    biltzen dituen liburua

  • 3Noaua! - 2009ko azaroaren 20anATA R I KO H A I Z E A

    AurkibideaNOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - elkartea@noaua.com - www.noaua.com

    Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

    Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com

    Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com

    Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com

    Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com

    Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoa Rekondo, IakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iaki Labaka, KoldoHuegun, Aloa Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloa Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

    Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua.

    Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

    Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola.

    Tirada: 2.800 ale

    Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

    Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

    Euskal Herrira!

    Euskal presoak

    12. Or.IGANDEAN, HAURRENTZAT ZINEA

    ZUBEROAKO IKASTOLAK, LAGUNTZA ESKE

    BERTSO BAZKARIA ANDATZPEN

    5. Or.

    8. Or.

    9. Or.

    BERDINTASUNERAKO TEKNIKARI BILA

    Albistea iruditan

    Azaroaren 28ko manifestaziora joateko deialdia

    Erle Egunean, ekitaldi bat egitekoasmoa zuten Usurbil Bizirik tal-deko kideek baina eguraldi txa-rrak zapuztu zuen ekimena. Dena den,pasa den larunbatean gune informatiboajarri zuten Mikel Laboa plazan. Bidebatez, azaroaren 28an errausketaren aurkaDonostian egingo den manifestaziorakodeia egin zuten.

    Donostiako manifestazioa arratsaldeko17:00etan irtengo da Anoetatik. Deialdiaerrausketaren aurkako plataformen koor-dinadorak egin du (tartean dira ZubietaLantzen eta Usurbil Bizirik taldeak). ANOETATIK 17:00ETAN ABIATUKO DA AZAROAREN 28KO MANIFESTAZIOA.

  • 4 Noaua! - 2009ko azaroaren 20anHE R O R R E K E S A NARITZ GORRITI

    Gidatu behar baduzu, alkoholik ez eta halako kanpaina,lelo eta bestelakoak ezagunak dira gurean. Egia da,sarri errepideek berri txarrik baino ez digute uzten. Alkoholada, errepideetako istripu askoren kausa nagusietako bat.

    Aisialdian, ospakizunak edo bestelakoak tarteko, aitzakiahandirik izan gabe alkoholaren kontsumoa ohikoa da gurean.Norberak kontsumitzen duenarekiko daukan ardura ezin daukatu, ezta legedia zenbaiteraino gogortu den ere. Puntukakogida gaimena hor dago. Isunak handitzen eta zigor epaiakindartzen ari dira. Bestalde, euririk egiten ez duen asteburukogau ilunetan (ez ordea, astetartean, goiz, eguerdi edo arratsal-de partean) geure alkohol tasa neurtzeaz arduratzen direnzaintzaileak hor ditugu. Haiek gogorarazten digute, ustezalkohola gehien kontsumitzen den gauetan, ostiral eta larun-batetan alegia, autoko giltzak etxean utzi eta garraiobidepublikoa erabiltzera gonbidatzen gaituzte. Baina nola ba, bestealternatibarik ez eta oraindik gaur egun askorentzat merkea-goa eta eskuragarriagoa denean, ostiral gau batean autoa har-tzea. Honaino, betiko kontua.

    Nobedadea, ezusteko tristea, beste behin justiziarik gabeko

    justizia agerian uzten duen albistea, azken egunotan gertatudena. Gai berarekin jarraituta, alkoholemia frogan positiboedo negatibo ematearen muga zenbaki batek bereizten omendu. Zero askoko zenbaki batek zehaztuko da, herritarrokegoki gidatzeko hainbat erakunde publikotatik gu hezitzerabideratu den inbertsioa. Berdintasun gaiak ere neurri etamodu berean aintzakotzat hartuko balira Bestela ezin uler-tu gertatu berri dena.

    Odolean alkohol tasa gutxi edo gehiago daramanaren unejakin bateko kontzientzia maila neurtzea zaila da, are konpli-katuagoa norbaitek alkohola edan duelako kontzientzia erabatgaldua duela baieztatzea. Adibidez egin behar ez zuen zerbaitegin duenean, egin behar ez zuen hori beste delitu larriagoadenean gainera. Argi dagoenez, legedia gogor aplikatzen zaieauto gidariei. Horregatik guztiagatik edo ulergaitza da generoindarkeriari lotutako hilketa baten epaiketan, nola baliatuduten alkoholaren kontsumoa ustezko hiltzaileari zigorra arin-tzeko. Kasua argi dagoenean; ustezko hiltzaileak egindakoaonartu duenean, alkoholaren kontsumoa beste edozer egindadelitutzat jotzen denean Posible ote?

    Luis Aranalde - Aitor Landaluze - Imanol Ubeda - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Maialen Unanue - Joxe Pias - Unai Agirre - Idoia Torregarai

    Alkohola edan eta egin nahi duzuna?

    Ika-mika

    35.000 sinadurek, bost minutuko eztabaida...

    Azaroaren 7an GipuzkoakoAldundiak herritarrak parte-har-tzean trebatzeko lau saioko ikastaroponpoxoa bukatu zuen Donostian. Bai,baina estrategikotzat jotzen dituen gaie-tan (dirua mugitzen direnetan, alegia),azpiegituretan adibidez, ederto molda-tzen da bera bakarrik. Han izan ginen,AHT-aren aurkako taldea eta JaizkibelBizirik-ekin batera iruzur lotsagarri hausalatzen.

    Duela ez asko Gasteizko legebiltzarokupatuan EAJ, PSOE eta PP alderdiekdemokrazia parte-hartzaileaz zer ulertzenduten erakutsi ziguten: hondakinen eus-kal legea proposamena aurkezteko beha-

    rrezko ziren 30.000 sinadura biltzeko seihilabeteko lana, diru eta material inber-tsioa eta batez ere pertsonen ahaleginak,eztabaidarako eta defendatzeko aukera-rik eman gabe sikiera, zuzen zuzeneanzabor-ontzira bota zuten, kleenex batbotatzen den bezalaxe. 35.000 sinadurekbost minutuko arreta baino ez dutemerezi izan. Eta tartean ehundaka usur-bildarrenak. Haietako batek beraiekbadakitela zer behar duen herriak eta lauurtetik behin bere nahia adieraztearekinnahikoa dela esateko muturra izan zuen.

    Errauskailuaren kasuan ere herriaribizkarra ematen diete, interes orokorraeta gutxi batzuen interes partikularra

    (dirua) kontrajarrita eta bateraezinakdirelako. Ez dute birziklatu nahi erraus-kailua eraikiz eskrupulu gabeko negozio-gileak aberastu egingo direlako eta hanerretzeko zerbait behar dutelako.

    Datorren azaroaren 28an, Donostian,kalera atera beharra daukagu ozen mani-festatzera ez diegula utziko gure osasuna-ren kontura aberasten, ez diegula utziko35.000 sinatzaileetaz barre egin dezateneta benetako gizarte demokratiko etaparte-hartzailea nahi dugula.

    Jon Mikel Larraaga Maiz, Usurbil Bizirik

  • 5Noaua! - 2009ko azaroaren 20anPI L-P I L E A N

    Merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko

    plana aurkeztuko da datorren astean

    Siadeco enpresak Usurbilgo mer-kataritza eta ostalaritza biziberri-tzeko plangintza egin du. Aurretikegindako diagnostiko batean oinarritudira plangintza osatzeko.

    Merkatariei eta ostalariei plangintzaaurkezteko asmoz, deialdi ireki bat egindu udalak. Bilkura hori Artzabalenegingo da, azaroaren 25ean asteazkena.13:30ean hasiko da merkatari eta osta-larei zuzendutako bilkura.

    Berdintasuneko teknikari

    lanpostu bat betetzeko lan-deialdia

    Urriaren 20ko ebazpenarenbidez, emakume eta gizonenberdintasuneko teknikaria-ren plaza txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bitartez betetzeko deialdiaonartu zuen Usurbilgo udalak.Lehiaketa honetan izena emateko epeaazaroaren 25ean amaituko da.Informazio gehiago udaletxean.

    Deialdi honen helburua emakumeeneta gizonen berdintasuneko teknikaria-ren lanpostu bat (karrerako funtziona-rioa) jabetzan betetzea da, lehiaketa-oposizio sistemaren bidez. Lanpostuhori lanaldi erdikoa izango da.

    Lanpostuaren eginkizunak, lanak,rolak eta gainerako ezaugarriak, hona-koak dira, aurkezten diren pertsonekezagutu ditzaten, eta hautapen prozesuaebaluatzeko irizpideen oinarria izangodira.

    EginkizunakOrokorrean, aukera berdintasunaren

    inguruan udalerrian egingo diren jar-duerak zuzentzea, zaintzea eta sustatzea.

    Funtsezko eginkizunak- Urtean zehar egingo diren jardueren

    antolakuntza-lanak zuzentzea, zaintzeaeta berauetan parte hartzea.

    - Espedienteak bideratzea eta txostenzein proposamenak egitea.

    - Plan, programa eta proiektuen disei-nuaren ardura izatea.

    - Bere sailari dagokion urteko aurre-kontu-proiektua egitea.

    - Udaleko beste saileko arduradune-kin lankidetza koordinatzea.

    - Programazio-lanak egitea zerbitzuabehar den moduan eskaintzeko, eta betiere, ezarritako irizpideekin bat etorriz.

    -Deitutako Batzordeetan partehar-tzea, koordinazio eta funtzionamendu-irizpideak zehazteko eta departamentuezberdinen harremanak bideratzeko.

    Zehaztutako helburuak lortzekobeharrezko diren eta horrela eskatzenzaizkion beste edonolako lanak burutu,bere gaitasun eta lanpostuaren sailkape-narekin bat datozenak.

    LANALDI ERDIKOA IZANGO DALANPOSTU BERRI HAU.

    UDALBATZA ARETOAN SALTOKIETAKOARDURADUNAK, UZTAILEAN

    EGINDAKO BILERAN.

    Iparraldeko laborantza, hitzaldiireki batean aztergai

    Ipar Euskal Herriko lurralde-ak berezko instituzio bateanaitortuak izatea eskatzen ari diraaspaldi. Nekazal arloan erakundepropioa onartzen ez zietela ikusi-rik, ELB sindikatuko laborariekEuskal Herriko LaborantzaGanbera sortu zuten 2005ean.

    Aitzagaren eskutikMaritxu Lopepe kazetaria da,

    nekazaritza arloan aditua, etaAitzaga Elkartearen ekimenezhitzaldia eskainiko du azaroaren19an osteguna, arratsaldeko19:30ean Sutegin. Sarrera doan.

    Presoen e