Aralarko San Migel

Embed Size (px)

Citation preview

Arkitektura eta pintura erromanikoa:
Aralarko San Migel

Erdi Aroa

Erdi Aroa 476.urtean hasi zen germaniarrek Mendebaldeko Erromatar Inperioa bereganatzean eta XV. Mendean amaitu zen.

Aro honetan gerrak etengabeak ziren eta erresuma eta inperio asko egon ziren.

Feudalismoa sortu zen ( gizarte sistema bat ) eta gizartea hiru estamentutan ( taldetan ) banaturik zegoen.

Arkitekturaren aldetik, eraikin pisutsuak egiten zituzten, erlijioari lotutakoak, garai hartan erlijioak garrantzia eta indar ugari zuelako ( kristautasunak gehienbat, europar gehienen erlijioa hori zelako ).

Bi arte estilo berri hedatu ziren Europatik nagusiki: Erromanikoa eta Gotikoa.

Erromanikoa

Gotikoa

Leongo katedralaErregeaNobleak eta klerikoakZaldunak,Abadeak...Nekazariak

Erromanikoa

XI. mendetik aurrera, arte-estilo berria hedatu zen Mendebaldeko Europa osoan zehar: Erromanikoa. Erromatar artea gogoratzen duelako izena du horrela.Artistak eskulangiletzat hartzen zituzten erromanikoaren garaian eta lan gehienak anonimoak ziren ( dira ).Ezaugarri nagusiak:Erlijiozkotasuna da arte erromanikoaren ezaugarri nagusia; artearen helburu nagusia fededunak Jainkoarengana hurbiltzea zen ( elizak, katedralak... ).

Beste ezaugarri bat sinboloak dira: gauza orok mezu bat transmititzen zuen.

Arkitektura:Eraikin erromanikoak harriz eraikitzen zituzten.Eraikin handiak harriz estaltzeko, arkitektoek kanoi-gangak eta kupulak ( erromatar elementuak ) erabiltzen zituzten.Horma oso lodiak zituzten eraikinek ( kontrahormek eutsiak ), bai eta oso leiho txikiak ere. Ondorioz, itxura sendo eta trinkokoak ziren, eta barruan argi gutxi zuten. Tenpluek latindar gurutzeko oinplanoa zuten.

Gaur egun, arte-estilo erromanikoko eraikin garrantzitsuetako bat dugu gugandik gertu:Aralarko San Migel

San Migel 1000 urte baino gehiago dauzkan santutegi bat da. Aralarreko mendilerroan kokaturik dago, Artxueta menditik gertu. Donejakue bidean ( Santiagoko bidearen Espainiako zatian )dagoen santutegietako bat da.Urteetan zehar, santutegi honetan hainbat berrikuntza egin izan dira ( VIII, XI, XII. eta XVIII. mendeetan ), baina gaur egun hiru nabez osaturik dago, eta Europan oso preziatua den erretaula berezi bat dauka bere barnean ( behin lapurtua izan zena ).Santutegi honek elezahar bat ezkutatzen du, Aralarko herensugearena.

Aralarko San Migel

Aralarko San Migel

Elezaharra:Teodosiok, gerrara joan zen. Gurutzada bukatutakoan bere herrira itzuli zen, baina bere etxera iritsi aurretik, erromes bat aurkitu zuen ( deabrua zen ) eta bere emaztea gizon batekin bere etxeko ohean zegoela esan zion..Haserre bizian Teodosio etxean sartu eta ohean bi gorputz zeudela ikusi zuenean biak ezpataz hil zituen. Beranduago bere gurasoak zirela ohartu zen.Teodosio konfesatzera joan zen, eta parrokoak Erromara erromes bidali zion; bertan, Aita Santuak, lepoan eta gerrian loturiko kate batekin ibiltzea agindu zion katea bakarrik apurtu arte.Mendian zebilen egun batean, herensuge bat bizi zen kobazuloaren ondoan zegoen eta herensugea irteten hasi zenez, San Migeli laguntza eskatu zion. Momentu hartan aingerua zerutik jaitsi zen buruan gurutze batekin eta herensugea hil zuen Teodosiori kateak apurtuz ondoren.

Aralarko San Migel

Donejakue bidea

San Migelko santutegia

Datozen diapositibetan Aralarko San Migel santutegiko eraikinari buruzko informazioa agertutzen da, argazkiekin adierazita.

Eraikinaren kanpoaldea

Orokorra

Eskuin aldea

Kontrahormak

Leiho txikiak

Kupula

AbsideaHorma

Sarrera

Santutegian sartzeko lehenengo estalitako atrio bat igaro behar da, baina ondoren ate nagusia dago.

Kanpoko sarreraAtrio estaliaAte nagusia

Arkiboltak

Erdi-puntuko arkua

Sarrera

Atrioa

Atrioan zehar, urteetan zehar berreskuratzen joan diren erliebe antzekoak daude ( oraindik batzuk falta dira ).

Barrutik

Bitxikeria:Aspaldian, jaunartzea egin gabe zeukaten pertsonak, ezin ziren elizaren ekialdean sartu, elizaren mendebaldeko zatian bakarrik egon zitezkeen.

Hiru nabeak

Oinplanoa:Aralarko santutegiak, originalki, gurutze latindarreko oinplanoa zuen, baina egin ziren berrikuntzetan, gela berriak gehitu zitzaizkion.

AbsideaMendebaldeko gelaEkialdeko gela

Barrutik

Nabeetako bat

Nabe nagusia

Beste nabea

Pelikanoa

Aldarea

Erretaula

Absidea

Leiho txikiak

Barrutik

Bitxikeria: Santutegi guztiko zutabeek gurutze formakoak dira, bat izan ezik.

ZutabeakErdi-puntuko arkuaKanoi-ganga

Gurutze formako zutabea

Barrutik

Gurutzadura eta kupula ez dira gauza bera: gurutzadura kanoi-ganga guztiak elkartzen diren puntua da eta kupula berriz, esferaerdi formako estalkia da.

Gurutzaduraedo transeptu

Barrutik

Kupula

Barrutik

Santutegiaren barruan eliza nagusia egoteaz gain, kapila bat dago nabe nagusian kokatuta.

Barruko kapila

Barruko kapila

Arkitektura

Kapitela dekoraturik

KapitelaKapitelaKapitela

Arkitektura

Iruako katedralean horrelako kapitela dago.

Artelanak

Pintura:Pintura erromanikoak ez zuen naturalismorik: irudiak forma eskematikoz eta jarrera zurrunez adierazten ziren. Gainera pertsonaia garrantzitsuenak handiago irudikatzen zituzten.Erlijio gaiak marrazten ziren, kolore biziak erabiltzen zituzten, irudien ingerada lerro lodi beltzez inguratzen zituzten eta ez ziren paisaiak atzealdean marrazten.

Hiru arlo landu zeuden:Horma pintura

Miniaturak

Ohol-pintura ( erretaulak bertan sartzen dira )

IngeradaHorma pinturaKristo ( handiagoa )

Artelanak

Erretaula:Aralarko santutegian oso preziatua den erretaula bat dago, hasiera batean Iruako katedralerako egina zena.Brontzez eta afrikar harri bereziz egina dago.Zenbait zati falta zaizkio 1979kourriaren 25eko gauean Erik elbelga k bere taldearekin lapurtueta zatitan saldu bait zuen.

Artelanak

Mosaikoak

Irudia

Aralarko santutegian gurtzen den irudi nagusia San Migel Goiaingeruarena da.Irudi hau barrutik zurezkoa da eta 1756. urtean urre-koloreko zilarrez jantzitakoa.Bere barruan, Jesus hila izan zen gurutzearen zati bat dago, Teodosio Goik gurutzadetatik bueltan ekarritakoa.

Egilea:

Lorea Eraso CestauDBH 22015eko urria