39
Euskara eta Literatura Lehen Hezkuntza 6. MAILA

203202708 i Blai Euskara LMH 6 Programazioa Doc

  • Upload
    ggoiuri

  • View
    135

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

Euskara eta LiteraturaLehen Hezkuntza

6. MAILA

PROGRAMAZIOA

Ibaizabal argitaletxea 2009 2

1. unitatea: Elikadura kate... bitxia

OINARRIZKO GAITASUNAK

Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna• Osasuna zaintzeko ohiturak hartzea.• Ikastean gorputz jarrera egokiak hartzea.• Norberarekiko eta gainerako pertsonekiko ardurazko eta errespetuzko jarrerak erakustea.

Ikasten ikasteko gaitasuna• Norbera gauzak egiteko gai dela sentitzea.• Lanak planifikatzen jakitea.• Banaka nahiz taldean lan egiten jakitea.

Matematikarako gaitasuna• Arazoak konpontzeko arrazoiak erabiltzea.• Matematika jarduerak hainbat testuingurutan erabiltzen jakitea.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Ahozko nahiz idatzizko testuetan lexiko egokia erabiltzea.• Adostasunera iristeko, elkarrizketa erabiltzea, eta horren balioaz jabetzea.• Norberaren ideiak eta emozioak funtsean eta formaz egoki adieraztea.• Kritika eraikitzaileak onartzeko eta egiteko ahalmena izatea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Informazioa bilatzeko eta lortzeko gaitasuna izatea.• Informazio iturriak eta testu motak aztertzen eta erabitzen jakitea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Errealitatea aztertzeko ikuspegi bat baino gehiago daudela jakitea.• Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herri tradizioko ipuinak eta abestiak ezagutzea eta balioestea.• Hitzen bidez adierazteko, irudimena eta sormena baliatzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea.• Akatsetatik ikasteko eta arriskuak hartzeko ahalmena izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 3

HELBURUAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea.• Ikaslea bere iritziak, sentimenduak, beharrak... argi eta era koherentean azaltzeko gai izatea.• Hitz egiterakoan ozen eta garbi hitz egitea, intonazio egokia erabiliz eta solaskideek entzuteko moduan.• Idatziko narrazioetan oinarrizko elementuak eta egitura ezagutzea, eta eredutik abiatuta, antzeko narrazioa idaztea. • Kaixo, Kattin! ipuina arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Ahozko literatura zer den jakitea.• Hitz monosemikoak eta polisemikoak bereiztea.• Perpaus bakunaren elementuak ezagutzea eta bereiztea.• Puntu eta segi, puntu eta aparte eta azken puntua noiz erabili behar diren jakitea.• Ikasketaren antolamenduaren garrantziaz jabetzea eta, norberaren ohiturak aztertu eta gero, horiek hobetzeko jarrera hartzea.• Koplaren doinua ezagutzea eta abestuz gozatzea.• Hizkuntz jarduera ludikoetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu.• Bere iritziak, sentimenduak, beharrak... argi eta era koherentean azaltzeko gai da.• Hitz egiterakoan ozen eta garbi hitz egiten du, intonazio egokia erabiliz eta solaskideek entzuteko moduan.• Idatziko narrazioetan oinarrizko elementuak eta egitura aztertu ditu, eta eredutik abiatuta, antzeko narrazioa sortu du.• Kaixo, Kattin! ipuina irakurri eta ulertu du eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz.• Ahozko literaturaren ezaugarriak ezagutzen ditu.• Hitz monosemikoak eta polisemikoak zer diren badaki.• Perpaus bakunaren elementuak ezagutzen eta bereizten ditu.• Puntu eta segi, puntu eta aparte eta azken puntua zuzen erabiltzen ditu.• Ikasketaren antolamendua hobetzen ahalegindu da.• Koplaren doinua barneratu du eta abestu du.• Logika eta hizkuntz jolasetan parte aktiboa hartu du.

EDUKIAK

Kontzeptuak• Elikadura kate... bitxia komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak.• “Bumpfi-ren arazoa” entzungaia.• Narrazioa I: oinarrizko elementuak eta egitura.• Kaixo, Kattin! ipuina.

Ibaizabal argitaletxea 2009 4

• Ahozko literatura.• Monosemia eta polisemia.• Perpaus bakunaren elementuak.• Puntua: puntu eta segi, puntu eta aparte eta azken puntua.• Ikasketaren antolamendua.• Hizkuntza ludikoa: kopla nagusia (Axuri beltza), azalpena, txisteak, logika jolasa.

Prozedurak• Elikadura kate... bitxia komikia entzun, irakurri eta interpretatu.• Komikiko esamolde bizi eta espontaneoak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak egin.• “Bumpfi-ren arazoa” entzungaia entzun eta ulermen prozedurak egin.• Narrazio testuen elementuak eta egitura aztertu, eta narrazio testu bat sortu.• Kaixo, Kattin! ipuina irakurri ,ulertu, aztertu eta hausnartu.• Ahozko literaturaren ezaugarriak ezagutu.• Hitz monosemikoak eta polisemikoak bereizi.• Perpaus bakunaren elementuak ezagutu eta bereizi.• Puntu eta segi, puntu eta aparte eta azken puntua testu barruan zuzen erabili.• Ikasketaren antolamendua ezagutu eta horretaz gogoeta egin.• Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu.

Jarrerak• Hizkuntzei eta hiztunei buruzko aurreiritziak aztertu.• Ahozko azalpenak ematerakoan zehaztasuna eta argitasuna izan.• Besteen ideien azalpen uneetan jarrera irekia eta errespetuzkoa erakutsi.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa ezagutzeko interesa eta berorren erabileragatiko gozamena eskuratu.• Hizkuntza idatzia eguneroko bizitzan ongi moldatzeko beharrezko tresna modura eta dibertsio bide eta atsegin iturri modura balioetsi.• Hizkuntza idatziaren arauekiko errespetuzko jarrera garatu.• Norberaren iritzien defentsarako gizalegezko argudioak erabili eta besteen iritzientzako errespetuzko jarrera erakutsi.

Ibaizabal argitaletxea 2009 5

2. unitatea: Etxera joateko ordua

OINARRIZKO GAITASUNAK

Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna• Kontsumo arduratsuko ohiturak zein diren ikastea.• Bizitzako eremu askotan autonomiaz eta ekimenez jardutea.• Osasuna zaintzeko prebentzio ohiturak hartzea.• Pertsonen ekintzek ingurunean duten eraginaz jabetzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna • Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea.• Lanak planifikatzea.

Matematikarako gaitasuna• Matematika jarduerak askotariko testuingurutan erabiltzeko aukera erreala izatea.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Norberaren ideiak eta emozioak funtsean eta formaz egoki adieraztea.• Kritika eraikitzaileak onartzeko eta egiteko ahalmena izatea.• Elkarrizketaren balioaz konturatzea.• Ipuinak irakurriz eta idatziz gozatzea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Informazioa bilatzeko eta lortzeko gaitasuna izatea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Norberaren ideiak eta iritziak ezagutzea eta adieraztea, eta gainerako pertsonenak arretaz eta errespetuz entzutea.• Gizarte bizitzan, jarrera negatiboak baztertu eta positiboak balioesten ikastea.• Balio sistema propioa sortzea, eta horiekiko koherentziaz jokatzea, erabaki bat hartzeko edo gatazka bati aurre egiteko.• Gatazkak konpontzeko, elkarrizketara eta negoziaziora jotzea, eta adostasunetara iristea, bai esparru pertsonalean, bai sozialean.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herri tradizioko abestiak balioestea.• Sen estetikoa garatzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Etxeko lanetan elkarlana eta laguntzeko jarrera balioestea.• Sormena lantzea.• Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 6

HELBURUAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea.• Hitz egiterakoan, egiten dituen keinuak eta gorputz espresioa esaten ari denera egokitzea.• Solaskideen azalpenak arretaz eta errespetuz entzutea.• Ahoz iritziak eta hausnarketak egoki aurkeztea.• 1. pertsonan idatzitako narrazioa aztertu, eta urrats jakin batzuei jarraituta, antzerakoa sortzea.• Kaio zuriaren misterioa ipuina arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Literatura genero desberdinak ezagutzea eta bereiztea (narratiboa, dramatikoa eta lirikoa).• Sinonimoak eta antonimoak ezagutzea eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpenetan zuzen erabiltzea.• Izenordain zehaztuak eta zehaztugabeak ezagutzea eta testuetan zuzen erabiltzea.• Koma zein kasutan erabili behar den jakitea.• Aurkibideek zer informazio ematen diguten jakitea eta horren erabileran trebatzea.• Lehen pertsonan idatzitako narrazioaren ezaugarriak ezagutzea eta horien araberako kontakizuna ekoiztea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu.• Hitz egiterakoan, keinuak eta gorputz espresioa esaten ari denera egokitzen ditu.• Solaskideen azalpenak arretaz eta errespetuz entzuten ditu.• Ahoz iritziak eta hausnarketak egoki aurkezten ditu.• 1. pertsonan idatzitako narrazioa aztertu du, eta urrats jakin batzuei jarraituta, antzerakoa idatzi du, lehenengo, zirriborroa eta, gero, behin betikoa.• Narrazioa irakurri eta ulertu du eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz.• Literatura genero desberdinak ezagutzen ditu (narratiboa, dramatikoa eta lirikoa).• Sinonimoak eta antonimoak ezagutzen ditu, eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpenetan zuzen erabiltzen ditu.• Izenordain zehaztuak eta zehaztugabeak ezagutu eta testuetan zuzen erabiltzen ditu.• Koma zuzen erabiltzen du testuak idazterakoan.• Aurkibidea begiratuz liburu barruan interesatzen zaiona bilatzen badaki.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

EDUKIAK

Kontzeptuak• Etxera joateko ordua komikia. Bertako ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak.• Asiakleta entzungaia.

Ibaizabal argitaletxea 2009 7

• Narrazioa II: 1. pertsona. Ekoizpena• Kaio zuriaren misterioa narrazioa.• Literatura generoak: narratiboa, dramatikoa eta lirikoa.• Sinonimoak eta antonimoak.• Izenordain zehaztuak eta zehaztugabeak.• Koma.• Aurkibidearen informazioa.• Hizkuntza ludikoa: kopla nagusia (Donostiako hiru damatxo), azalpen testua, igarkizunak, esaera zaharrak, obserbaziorako jolasa.

Prozedurak• Etxera joateko ordua komikia entzun, irakurri eta interpretatu.• Komikiko esamoldeak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak burutu.• Asiakleta entzungaia entzun eta galderei erantzun.• Lehenengo pertsonan idatzitako narrazioa aztertu eta antzekoa ekoiztu.• Kaio zuriaren misterioa narrazioa irakurri, ulertu, aztertu eta iritzi kritikoa azaldu.• Literatura generoak ezagutu eta bereizi (narratiboa, dramatikoa eta lirikoa).• Sinonimoak eta antonimoak ezagutu eta produkzio propioetan zuzen erabili.• Izenordain zehaztuak eta zehaztugabeak ezagutu eta testuetan zuzen erabili.• Koma testu barruan zuzen erabili.• Aurkibidea begiratuz liburu barruan interesatzen zaiguna bilatzen trebatu.• Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu.

Jarrerak• Hizkuntza komunikazio beharrak asetzeko tresna bezala balioetsi.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa eta sortzailea estimatu.• Esamolde bizi eta herrikoiak ikastearen garrantziaz jabetu. • Lexikoaren alorrean zehaztasuna eta aberastasuna balioetsi.• Hizkuntza gogoetaren garrantziari balioa ematea, norberaren ekoizpenak arautzeko bide gisa.• Euskara esparru guztietan erabiltzeari buruzko jarrera positiboa eta aktiboa garatu.• Testuak idatziz aurkezterakoan garbitasuna eta ulergarritasuna balioetsi.

Ibaizabal argitaletxea 2009 8

3. unitatea: Lotsatuta

OINARRIZKO GAITASUNAK

Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna• Norberaren gorputza onartzea, eta adinarekin lotutako gorputz aldaketak barneratzea.• Pertsonen itxura fisikoan dauden aldeak modu positiboan balioestea.

Ikasten ikasteko gaitasuna• Abestiak memorizatzea.• Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea.• Banaka eta taldean lan egitea.• Norbera gauzak egiteko gai dela sentitzea.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Kritika eraikitzaileak onartzeko eta egiteko ahalmena izatea.• Elkarrizketa erabiltzea, eta horren balioaz jabetzea.• Deskribapenak egiten ikastea.• Esamolde eta esaera zaharren esanahia ulertzea eta ikastea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Informazioa bilatzeko eta lortzeko gaitasuna izatea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Aurkezpenak egiten trebatzea.• Arazoen aurrean espiritu solidarioa: elkar animatzea.• Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea.• Ikasleek pertsonen arteko diferentziak balioestea, eta kolektibo guztiek eskubide berdinak dituztela aitzat hartzea.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herri tradizioko abestiak balioestea.• Ipuinak irakurtzea.• Norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta borondatea izatea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Norberaren gorputza eta beronen aldaketak onartzea.• Jardunean egindako akatsak ikasteko prozesuaren parte direla barneratzea.• Lankidetzan aritzeko gai izatea.• Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 9

HELBURUAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea.• Ahozko eta idatzizko testuak edo mezuak ulertzea, ikuspegi kritiko eta pertsonalean interpretatuz, eta testu horiek ikaskuntza berrien egoeretara aplikatzeko gai izatea.• Ahozko ekoizpenak asmatzea eta aurkeztea.• Testuak idazterakoan izenondo egokiak aukeratzea eta erabiltzea. Deskribapenak egiterakoan, hitz egokiak aukeratzearen garrantziaz jabetzea.• Ezkutuko maitea ipuina arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Narrazioa, deskribapena eta elkarrizketa genero narratiboko elementu bezala ezagutzea eta bereiztea.• Esamoldeen aberastasunaz jabetzea eta esapide herrikoi eta adierazgarriak ezagutzea, eta horiek erabiltzeko gai izatea.• Perpaus barruan hitzen ordenak duen garrantziaz jabetzea.• Elkarrizketa marra noiz erabili behar den jakitea.• Ahozko aurkezpenak egiteko teknikez jabetzea, eta aurkezpenetan erabiltzea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Ikaslearen inguruko ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu.• Ahozko eta idatzizko testuak edo mezuak ulertzen ditu, ikuspegi kritiko eta pertsonalez interpretatuz eta testu horiek ikaskuntza berrien egoeretara aplikatzeko gai da.• Ahozko ekoizpen laburrak sortu eta aurkeztu ditu. • Badaki testuak idazterakoan izenondo egokiak aukeratzen eta erabiltzen. Deskribapenak egiterakoan, hitz egokiak aukeratzearen garrantziaz jabetu da.• Ezkutuko maitea ipuina irakurri eta ulertu du, eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz.• Narrazioa, deskribapena eta elkarrizketa genero narratiboko elementu bezala ezagutzen eta bereizten ditu.• Esamoldeen aberastasunaz jabetu da eta hainbat esapide herrikoi eta adierazgarri ezagutu ditu eta ekoizpen lanetan erabiltzen ditu.• Perpaus barruan hitzen ordena nola ematen den aztertu du, eta bere ekoizpenetan zuzen erabiltzen saiatzen da.• Elkarrizketa marra noiz erabili behar den badaki, eta zuzen erabiltzen du.• Ahozko aurkezpenak egiteko teknikez jabetu da, eta berak egindako aurkezpenetan kontuan hartu ditu.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

EDUKIAK

Kontzeptuak• Lotsatuta komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak.• Sararen basoa entzungaia.

Ibaizabal argitaletxea 2009 1

• Deskribapena I: baliabideak.• Ezkutuko maitea kontakizuna.• Literatura generoak: narrazioa, deskribapena eta elkarrizketa.• Esamoldeak.• Perpaus bakuna: hitzen ordena.• Elkarrizketa marra.• Ahozko aurkezpena.• Hizkuntza ludikoa: Egun da Santimamiña abestia, azalpena, irudimenezko jolasa.

Prozedurak• Lotsatuta komikia entzun, irakurri eta interpretatu.• Komikiko esamolde bizi eta espontaneoak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak egin.• Sararen basoa entzungaia entzun eta galderei erantzun.• Deskribapenerako baliabideak landu: izenondoak eta izenlaguank.• Ezkutuko maitea kontakizuna irakurri, aztertu eta ulertu. Gero, elkarrizketa erabiliz, iritzia azaldu.• Narrazioa, deskribapena eta elkarrizketa genero narratiboko elementu bezala ezagutu eta bereizi.• Esamoldeen aberastasunaz jabetu, eta esapide herrikoi eta adierazgarriak ezagutu eta erabili.• Hitzen ordena perpausean nola ematen den aztertu eta zuzen erabili.• Elkarrizketa marra noiz erabili behar den jakin eta zuzen erabili.• Ahozko aurkezpenak egiteko teknikez jabetu eta aurkezpenak egiten trebatu.• Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu.

Jarrerak• Ahozko komunikazio egoeretan parte hartzeko jarrera garatu.• Ahozko hizkuntza balioetsi elkarren arteko harremanetarako tresna gisa.• Komunikazio arauak balioetsi eta errespetatu.• Edozein motatako diskriminazioren edo bereizkeriaren aurkako jarrera garatu.• Irakurtzeko eta idazteko zaletasuna landu.• Besteei entzuteko ohitura norbereganatu.

Ibaizabal argitaletxea 2009 1

4. unitatea: Usaimen fina

OINARRIZKO GAITASUNAK

Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna• Bizitzako eremu askotan autonomiaz eta ekimenez jardutea.• Mundu mailako elkartasunari eta belaunaldien arteko elkartasunari eustea.

Ikasten ikasteko gaitasuna • Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea.• Akatsak identifikatzea eta zuzentzea.• Banaka, binaka eta taldean lan egitea.• Irakurketari buruz hausnarketa egitea.

Matematikarako gaitasuna• Arrazoibideak erabiliz, errealitatea interpretatzea.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Deskribapenak egiten trebatzea, eta horien erabileraz konturatzea.• Lexiko egokia erabiltzea.• Beste pertsona batzuen lekuan jartzeko ahalegina egitea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Informazio iturriak eta testu motak aztertzen eta erabitzen jakitea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Arazoen aurrean espiritu solidarioa izatea.• Gizartean eduki beharreko jarrera egokiez jabetzea.• Eskuzabaltasuna balioestea.• Munduko herritarra dela sentitzea.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herri tradizioko bertsoak eta pasadizoak ezaagutzea balioestea.• Olerkiak ulertzeko ahalegina egitea eta balioestea.• Norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta borondatea izatea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Norberaren autonomia eta indibidualtasuna gordetzen jakitea.• Helburuak finkatzea eta proiektuak planifikatzea eta aurrera eramatea.• Harremanetarako, lankidetzarako eta talde lanerako gizarte trebetasunak izatea.• Gainerako pertsonen lekuan jartzen jakitea, gainerako pertsonen ideiak balioestea, elkarrizketatzea eta negoziatzea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 1

HELBURUAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea.• Ikasgelako harreman egoeretan parte hartzea, behar bezalako naturaltasun, egokitasun eta zuzentasunez hitz eginez, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.• Hitz egitean edota ozenki irakurtzean, euskararen lege fonetikoak aplikatzen ikastea.• Urrats jakin batzuei jarraituz, idatzizko deskribapenak sortzea, eta horien funtzionaltasunaz konturatzea.• Ilargia eta Neure buruari begira poemak arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Genero lirikoak sentimenduak eta barne mundua azaltzen dizkigula ezagutzea.• Hitz eratorriak ezagutzea eta ekoizpen lanetan erabiltzea: -aldi, -te, -aro, -le, -garri, -kizun…• Leku-denborazko deklinabide kasuak ezagutzea eta zuzen erabiltzea, bizidunentzako eta bizigabeentzako kasuak bereiziz.• Al, ala eta ahal bereiztea.• Irakurketa motak bereiztea eta helburuak ezagutzea.• Albistea idazten trebatzea, haren egitura ezagutuz.• Hizkuntz jarduera ludikoetan parte aktiboa hartzea.• Irakurketa atsegin iturri dela konturatzea.• Liburu interesgarrien erreseinak irakurtzea eta, fitxen bidez, ingurukoei gomendatzea.• Autoebaluazioa eginez, norberak egindako lana eta aurrerapenak balioestea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertu ditu.• Ikasgelako harreman egoeretan parte hartu du, behar bezalako naturaltasun, egokitasun eta zuzentasunez mintzatu da, eta harremanaren oinarrizko arauak bete ditu eta gainerako pertsonei begirunea erakutsi du.• Hitz egitean edota ozenki irakurtzean, euskararen zenbait lege fonetiko aplikatzen ikasi du.• Urrats jakin batzuei jarraituz, idatzizko deskribapenak sortu ditu, eta horien funtzionaltasunaz konturatu da.• Ilargia eta Neure buruari begira poemak irakurri, ulertu eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzia azalduz.• Genero lirikoak sentimenduak eta barne mundua azaltzen dizkigula aztertu du eta badaki.• Besteak beste, -aldi, -te, -aro atzizkien esanahia ulertzen du ,eta horiek erabiliz hitz eratorriak sortu eta ekoizpen lanetan erabiltzen ditu.• NON, NONDIK, NORA, NORAINO, NORENGAN, NORENGANDIK, NORENGANA, eta NORENGANAINO deklinabide kasuak singularrean, pluralean eta mugagabean ikasi eta zuzen erabiltzen ditu.• Al, ala eta ahal bereizten ditu, eta horietako bakoitza behar den kasuetan ondo erabiltzen du.• Irakurketa tekniketan trebatu da eta irakurketa ulerkorra egiten ikasi du.• Albistearen egitura ezagutzen du eta albistea, informazioa ordenan emanez idatzi du.

Ibaizabal argitaletxea 2009 1

• Hizkuntzaren ariketa ludikoetan parte hartu du.• Liburuen erreseinak irakurrita, irakurketarako aukera egin du, eta, gero, horri buruzko iritzia azaldu du.• Autoebaluazioa egin du, eta hiruhilabetean zehar egindako lanaz eta aurrerapenez konturatu da.

EDUKIAK

Kontzeptuak• Usaimen fina komikia. Ahozko esamoldeak. • Neskak eta mutilak, mutilak eta neskak entzungaia.• Igerilekuak eta burusailak entzungaia.• Deskribapena II: adibideak eta erabilerak. Ekoizpena.• Ilargia eta Neure buruari begira poemak.• Lirika: sentimenduen adierazpena.• Atzizkiak: -aldi, -te, -aro…• Deklinabidea: NON, NONDIK, NORA, NORAINO, NORENGAN, NORENGANDIK, NORENGANA eta NORENGANAINO.• Al, ala eta ahal.• Irakurketa teknikak.• Hizkuntza ludikoa: zortziko txikia, obserbaziorako jolasa, hizkuntz jolasa.

Prozedurak• Usaimen fina komikia entzun, irakurri eta interpretatu. Esamolde bizi eta espontaneoak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak egin.• Neskak eta mutilak, mutilak eta neskak entzungaia entzun, eta horren inguruko arikteak egin.• Igerilekuak eta burusoilak entzungaia entzun, eta, gero, ozen irakurri.• Deskribapenetan trebatzeko proposatutako ekoizpen balan egin.• Ilargia eta Neure buruari begira poemak irakurri, ulertu, eta iritzia azaldu.• Genero lirikoak sentimenduak eta barne mundua azaltzen dizkigula ezagutu eta aztertu.• Atzizkidun hitzak sortu eta erabili (-aldi, -te, -aro…).• NON, NONDIK, NORA, NORAINO, NORENGAN, NORENGANDIK, NORENGANA, eta NORENGANAINO kasuak singularrean, pluralean eta mugagabean ikasi eta erabili. Kasu bizidunak eta bizigabeak bereizi.• Al, ala eta ahal bereizi, eta horietako bakoitza behar den kasuetan erabiltzeko gai izan.• Irakurketa tekniketan trebatu eta irakurketa ulerkorra egin.• Logika eta hizkuntz jolasak egin, eta antzekoak sortu.• Liburuen erreseinak irakurri, eta horien fitxak osatu.• Autoebaluazioa egin eta hausnartu.

Ibaizabal argitaletxea 2009 1

Jarrerak• Hizkuntzei eta hiztunei buruzko aurreiritziak aztertu.• Norberaren ahozko mezuen koherentzia, zuzentasuna eta egokitasuna balioestea.• Ahozko azalpenak ematerakoan zehaztasunaren eta argitasunaren garrantziaz konturatzea.• Irakurketa dibertsio bide eta atsegin iturri izan daitekeela jabetzea.• Norberaren idatzizko lanetan ordena, argitasuna eta txukuntasuna estimatzea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa eta sortzailea balioestea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 1

5. unitatea: A zer lasaitasuna!

OINARRIZKO GAITASUNAK

Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna• Osasuna zaintzeko prebentzio ohiturak hartzea • Pertsonen ekintzek ingurunean duten eraginaz jabetzea.• Mundu mailako elkartasunari eustea.

Ikasten ikasteko gaitasuna• Bertsoak entzutea eta memorizatzea.• Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak ikastea.• Norberaren akatsak identifikatzea eta onartzea.• Ikasteko esfortzuak merezi duela konturatzea.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen garatzea.• Norberaren ideiak eta emozioak funtsean eta formaz egoki adieraztea.• Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Informazio iturriak eta baliabide teknologikoak autonomiaz, arduraz, ikuspegi kritikoz, eta zuhurtasunez erabiltzea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Gizarte bizitzan, jarrera negatiboak baztertu eta positiboak balioesten ikastea.• Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea.• Norberaren ideiak eta iritziak ezagutzea eta adieraztea, eta gainerako pertsonenak arretaz eta errespetuz entzutea.• Herritarren eskubide eta betebeharrak jarrera eraikitzailez, elkartasunez eta arduraz erabiltzeko eta betetzeko…

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herri tradizioko bertsoak eta ipuinak ezagutzea eta balioestea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Gainerako pertsonen lekuan jartzen jakitea, gainerako pertsonen ideiak balioestea, elkarrizketatzea eta negoziatzea.• Arriskuak kalkulatzeko eta arazoei aurre egiteko ahalmena izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 1

HELBURUAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutzea.• Gure inguruan dauzkagun zaraten presentziaz gogoeta egitea eta horren inguruko iritzia azaltzea.• Ikasgelako harreman egoeretan parte hartzea, behar bezalako naturaltasun, egokitasun eta zuzentasunez hitz eginez, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.• Jarraibide testuak aztertzea, eta horien xedea eta ezaugarri nagusiak ezagutzea.• Zugarramurdiko sorginak kondaira arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Literaturaren arloan lehen pertsonako narratzailea ezagutzea eta testu ezberdinetan aztertzea.• Hitz elkartu mota desberdinak ezagutzea eta bere ekoizpen lanetan zuzen erabiltzea.• ZEREZ, ZERTZAT eta ZERIK deklinabide kasuen atzizkiak ezagutzea eta zuzen erabiltzea.• H letra behar den kasuetan zuzen erabiltzen ikastea.• Testu idatzietan ideia nagusia edo mezu garrantzitsuena zein den jakiteko azpimarratzen ikastea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu, eta, laguntza emanda, testu horien ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizteko gai da.• Gure inguruan dauzkagun zaraten presentziaz gogoeta egin eta bere iritzia eman du.• Ikasgelako harreman egoeretan parte hartzen du, behar bezalako naturaltasun, egokitasun eta zuzentasunez hitz eginez, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.• Jarraibide testu batzuk aztertu ditu, eta badaki zein diren horien xedea eta ezaugarri nagusiak.• Zugarramurdiko sorginak kondaira irakurri eta ulertu du, eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz.• Lehen pertsonako narratzailea ezagutzen du, eta testu jakin batzuetan aztertu du.• Hitz elkartu mota desberdinak ezagutzen ditu, eta bere ekoizpen lantean zuzen erabiltzeko gai da.• ZEREZ, ZERTZAT eta ZERIK deklinabide kasuak ikasi eta zuzen erabiltzen ditu.• H letra behar den kasuetan zuzen erabiltzen badaki.• Testu idatzietan ideia nagusia edo mezu garrantzitsuena zein den jakiteko azpimarratzen ikasi du.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

Ibaizabal argitaletxea 2009 1

EDUKIAK

Kontzeptuak• A zer lasaitasuna! komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak.• Roberto, Angolak mutil bat entzungaia.• Jarraibide testua I: ezaugarriak eta xedea.• Zugarramurdiko sorginak kondaira.• Lehen pertsonako narratzailea.• Hitz elkartuak.• Deklinabidea: ZEREZ, ZERTZAT eta ZERIK.• H letra.• Azpimarratzea.• Hizkuntza ludikoa: zortziko txikia (Neska zahar bat tentatzen), azalpena, behaketarako jolasa, umorezko pasadizoa.

Prozedurak• A zer lasaitasuna! komikia entzun, irakurri eta interpretatu.• Komikiko esamolde bizi eta espontaneoak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak burutu.• Roberto, Angolako mutiko bat entzungaia entzun eta ulermen ariketa egin.• Jarraibide testuen ezaugarriak eta helburua aztertu.• Zugarramurdiko sorginak kondaira irakurri, aztertu eta ulertu.• Kondaira gai hartuta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu.• Lehen pertsonako narratzailea ezagutu eta testu jakin batzuetan aztertu.• Hitz elkartu mota desberdinak ezagutu eta produkzio propioetan zuzen erabili.• Deklinabidea: ZEREZ, ZERTZAT eta ZERIK kasuak ikasi eta zuzen erabili.• H letra behar den kasuetan zuzen erabiltzen trebatu.• Testu idatzietan ideia nagusia identifikatu eta azpimarratu.• Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu.

Jarrerak• Ahozko komunikazioa egoeretan parte hartzeko borondatea eta jarrera eskuratzea.• Besteen mezuak interpretatzeko eta haiei erantzuteko jarrera irekia garatzea.• Jasotzen dituen mezuekiko jarrera kritikoa izatea, arraza, sexu, klase eta beste edonolako bereizkerien aurrean sentsibilitatea azalduz.• Hizkuntza gogoetaren garrantziari balioa ematea, norberaren ekoizpenak arautzeko bide gisa.• Testuak idatziz aurkezterakoan garbitasuna eta ulergarritasuna balioestea.• Ikasgelako lanetan elkarlanerako jarrera izatea.• Euskal Herriko ipuin eta kontakizun tradizionalak estimatzea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 1

6. unitatea: Argirik gabe zer egin?

OINARRIZKO GAITASUNAK

Ikasten ikasteko gaitasuna• Abestiak eta txisteak memorizatzea.• Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea.• Jarduerak eta denbora modu efektiboan planifikatzen eta antolatzen ikastea.• Ikasteko esfortzuak merezi duela konturatzea.

Matematikarako gaitasuna• Arazoak konpontzeko eta informazioa lortzeko arrazoiak erabiltzea.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Elkarrizketa erabiltzea, eta horren balioaz jabetzea.• Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea.• Zenbait esamolderen esanahia ulertzea eta ikastea.• Arauak eta betebeharrak adostea eta idatziz ematea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Informazioa antolatu, lotu, aztertu eta laburtzeko gai izatea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Gizarte bizitzan, jarrera negatiboak baztertu eta positiboak balioesten ikastea.• Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea.• Balio sistema propioa sortzea, eta horiekiko koherentziaz jokatzea, erabaki bat hartzeko edo gatazka bati aurre egiteko.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herri tradizioko abestiak ezagutzea balioestea.• Norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta borondatea izatea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Jardunean egindako akatsak ikasteko prozesuaren parte direla barneratzea.• Lankidetzan aritzeko gai izatea.• Helburuak finkatzea eta proiektuak planifikatzea eta aurrera eramatea.

HELBURUAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutzea.• Ikasgelako elkarrizketetan eta bestelako ahozko ekoizpenetan parte hartzea, behar bezalako naturaltasun, egokitasun eta zuzentasunez hitz eginez, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.• Ozenki irakurtzean, ahoskera, intonazioa eta erritmoa zaintzea, testu motari egokituz.

Ibaizabal argitaletxea 2009 1

• Jarraibide testuen ezaugarriak eta helburua ezagutzea eta, horien arabera, urrats jakin batzuei jarraituz, testu bat ekoiztea.• Ustekabea testua arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Ikasleek beraien irakurzaletasunaz gogoeta egitea, eta idatziz azaltzea.• Narratzaile objektiboa eta orojakilea ezagutzea eta bereiztea.• Emozioak adierazteko interjekzioak ezagutzea eta erabiltzea.• ZERIK kasua, partitiboa, ezagutzea eta zuzen erabiltzen ikastea.• S, z eta x zuzen erabiltzea testu idatzietan eta ahoskeran ere bereizten direla jakitea.• Laburpena egiteak zertarako balio duen eta nola egiten den jakitea, eta horretarako lehen pausoak ematea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Ikaslearen inguruko ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu, eta, laguntza emanda, testu horien ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizteko gai da.• Ikasgelako elkarrizketetan eta bestelako ahozko ekoizpenetan parte hartzen du, behar bezalako naturaltasun, egokitasun eta zuzentasunez hitz eginez, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.• Ozenki irakurtzean, ahalegindu da ahoskera, intonazioa eta erritmoa zaintzen eta testu motari egokitzen.• Jarraibide testuen ezaugarriak eta helburua ezagutzea ditu, eta, urrats jakin batzuei jarraituz, idatziz testu bat sortu du.• Ustekabea narrazio testua irakurri eta ulertu du, eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz.• Ikasleak bere irakurzaletasunaz gogoeta egin du, eta idatziz eman du zaletasun horren berri.• Narratzaile objektiboa eta orojakilea bereizten ditu.• Emozioak adierazteko interjekzioak ezagutu eta zuzen erabiltzen ditu.• Zerik kasua, partitiboa ezagutu eta zuzen erabiltzen du.• S, z eta x zuzen erabiltzen ditu testu idatzietan eta ahoz nola bereizten diren badaki.• Laburpenak zertarako balio duen badaki eta horiek egiteko lehen urratsak ematen ahalegindu da.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

EDUKIAK

Kontzeptuak• Argirik gabe zer egin? komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak.• Coca-Cola Erdi Aroan entzungaia.• Jarraibide testua II: ezaugarriak eta xedea. Ekoizpena.• Ustekabea narrazio testua.• Narratzaile objektiboa eta narratzaile orojakilea.• Interjekzioak.• Deklinabidea: ZERIK (partitiboa).

Ibaizabal argitaletxea 2009 2

• S, z eta x.• Laburpena.• Hizkuntza ludikoa: Agur, Zuberoa abestia, azalpena, txisteak, obserbaziorako jolasa.

Prozedurak• Argirik gabe zer egin? komikia entzun, irakurri eta interpretatu.• Komikiko esamoldeak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak burutu.• Jarraibide testuen ezaugarriak eta helburua aztertu. Gero, urrats jakin batzuei jarraituta, jarraibide testu bat sortu.• Ustekabea narrazio testua irakurri, ulertu, eta, testua gai hartuta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu.• Narratzaile objektiboa eta orojakilea ezagutu eta bereizi.• Emozioak adierazteko interjekzioak ezagutu eta erabili.• ZERIK (partitiboa) ezagutu eta zuzen erabili.• S, z eta x zuzen erabili testu idatzietan eta ahoz bereizteko ahalegina egin.• Laburpena egiteko teknika ikasi eta laburpena egin.• Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu.

Jarrerak• Elkarrizketetan errespetuzko jarrera azaltzea eta hitz egiten hasteko txanda gordetzea.• Literatura testuekiko, hots, ipuin, olerki eta abarrekiko interesa, norberaren aberastasun eta atsegin iturri den neurrian.• Irakaslearekin eta lagunekin euskara erabiltzeko jarrera positiboa eta aktiboa izatea.• Besteen izaera eta itxura fisikoarekiko errespetua erakustea.• Esamolde bizi eta herrikoiak bereganatzeko ahalegina egitea.• Irakurtzeko eta idazteko zaletasuna garatzea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 2

7. unitatea: Planetarioan

OINARRIZKO GAITASUNAK

Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna• Umeak zaindu eta elikatu egin behar direla jabetzea.• Garapenaren onurak gizaki guztiengana helaraztearen garrantziaz jabetzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna• Testuetan aditzaren inguruko hausnarketa egitea. • Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea.• Lanak planifikatzea.• Ikasteko esfortzuak merezi duela konturatzea.

Matematikarako gaitasuna• Informazioak, datuak eta arrazoibideak erabiliz, errealitatea interpretatzea.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Hizkuntza behaketarako eta azterketarako objektutzat balioestea eta erabiltzen jakitea.• Gai baten azalpena egiten trebatzea. • Biografia ezagutzea eta idazten saiatzea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Informazioa bilatzeko eta lortzeko gaitasuna izatea.• Informazioa antolatu, lotu, aztertu eta laburtzeko gai izatea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Gizarte bizitzan, jarrera negatiboak baztertu eta positiboak balioesten ikastea.• Norberaren ideiak eta iritziak ezagutzea eta adieraztea, eta gainerako pertsonenak arretaz eta errespetuz entzutea.• Munduko herritarra dela sentitzea.• Ikasleek pertsonen arteko diferentziak balioestea, eta kolektibo guztiek eskubide berdinak dituztela aitzat hartzea.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herriko ohiturak balioestea.• Artea eta bestelako kultura adierazpenak balioestea eta horiez gozatzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea.• Lankidetzan aritzeko gai izatea.• Helburuak finkatzea eta proiektuak planifikatzea eta aurrera eramatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 2

HELBURUAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutzea.• Komikiko hizkuntza interpretatzen ikastea eta bertan ageri diren eguneroko esamoldeak ezagutzea.• Irakurketa eta idazketa atsegin eta informazio iturri, komunikazio bide eta jakinduriarako bitarteko dela jakitea.• Biografien ezaugarriak eta helburua ezagutzea, eta, eredu batetik abiatuta, antzerakoa sortzea.• Kakalardo sakratuak narrazioa arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Literatura baliabideen artean pertsonifikazioa ezagutzea eta testuetan aztertzea.• -tu eta -dun atzizkien funtzioa ezagutzea, horiek identifikatzea eta zuzen erabiltzea.• NOR motako eta NOR-NORI motako aditzen arteko desberdintasuna ezagutzea eta zuzen erabiltzea.• Tz noiz eta non erabili behar den jakitea.• Testu baten eskema egiteko pausoak ezagutzea eta hori egiteko lehen urratsak ematea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu, eta laguntza emanda, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizteko gai da.• Komikiko hizkuntza interpretatzeko gai da, eta bertan ageri diren eguneroko esamoldeak ezagutzen ditu.• Irakurketa eta idazketa atsegin eta informazio iturri, komunikazio bide eta jakinduriarako bitarteko dela konturatzen da.• Biografien ezaugarriak eta helburua ezagutzen ditu, eta, eredu batetik abiatuta, antzerakoa sortu du.• Irakurketa eta idazketa atsegin eta informazio iturri, komunikazio bide eta jakinduriarako bitarteko dela jabetu da.• Kakalardo sakratuak narrazio testua irakurri eta ulertu du, eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz.• Literatura baliabideen artean pertsonifikazioa ezagutu eta testu ezberdinetan aztertu du.• -tu, -dun atzizkiak erabiliz badaki hitz eratorriak sortzen eta horiekin sortutako hitzak zuzen erabiltzen ditu.• NOR eta NOR-NORI motako aditzen arteko desberdintasuna ezagutzen du eta zuzen erabiltzen du.• Tz noiz eta non erabili behar den ikasi du.• Testu baten eskema modu grafikoan egiteko pausoak ezagutzen ditu, eta eskema egiteko ahalegina egin du.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

Ibaizabal argitaletxea 2009 2

EDUKIAK

Kontzeptuak• Planetarioan komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak.• Harkaitz Merndiguren biologoaren elkarrizketa.• Biografia I: ezaugarriak eta helburua.• Kakalardo sakratuak narrazioa.• Literatura baliabideak: pertsonifikazioa.• Eratorpen atzizkiak: -tu, -dun.• Aditza: NOR eta NOR-NORI.• Ortografia: tz.• Eskema.• Hizkuntza ludikoa: zortziko handia, azalpena, igarkizuna, obserbaziorako jolasa, logika jolasa.

Prozedurak• Planetarioan komikia irakurri eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak egin.• Harkaitz Mendiguren biologoaren entzungaia entzun eta galderei erantzun.• Kakalardo sakratuak narrazio testua irakurri, aztertu, ulertu eta narrazioa gai hartuta, elkarrizketa erabiliz, iritzia azaldu.• Pertsonifikazioa identifikatu eta aztertu.• -tu, -dun atzizkien bidez eratorritako hitzak, identifikatu, sortu eta erabili.• NOR eta NOR-NORI motako aditzen desberdintasunak identifikatu eta testuetan erabili.• Tz erabili.• Testu baten eskema osatu, pausoei jarraituz.• Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu.

Jarrerak• Gaizki esanak zuzentzeko eta euskara jatorragoa erabiltzeko ahalegina eta gogoa izatea.• Ahozko komunikazioan argitasuna eta zehaztasuna estimatzea.• Euskara komunikazio hizkuntza gisa balioestea.• Jasotzen ditugun mezuekiko jarrera kritikoa izatea, arraza, sexu, klase eta beste edonolako bereizkerien aurrean sentsibilitatea azalduz.• Beste hizkuntzekiko errespetu eta onarpen jarrera garatzea.• Besteen mezuak interpretatzeko eta hauei erantzuteko jarrera irekia izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 2

8. unitatea: Nora joan ezin erabaki!

OINARRIZKO GAITASUNAK

Ikasten ikasteko gaitasuna• Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea.• Jarduerak eta denboran planifikatzen eta antolatzen ikastea.• Nork bere burua ebaluatzea.• Norberaren akatsak identifikatzea eta onartzea.• Ikasteko esfortzuak merezi duela konturatzea.

Matematikarako gaitasuna• Arazoak konpontzeko eta informazioa lortzeko arrazoiak erabiltzea.• Oinarrizko matematika elementuak ezagutzea eta horiek eguneroko bizitzako egoera erreal edo simulatuetan erabiltzea.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Norberaren ideiak eta emozioak funtsean eta formaz egoki adieraztea.• Kritika eraikitzaileak onartzeko eta egiteko ahalmena izatea.• Sentimenduak azaltzea eta elkar trukatzea.• Biografia ezagutzea eta idazten saiatzea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Informazioa bilatzeko eta lortzeko gaitasuna izatea.• Informazioa antolatu, lotu, aztertu eta laburtzeko gai izatea.• Informazioaren gaineko inferentzia eta dedukzio sinpleak egitea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Familian eta gizartean eduki beharreko jarrera egokiez jabetzea.• Hainbat familia eredu daudela jakitea, onartzea eta errespetatzea.• Gauzak testuinguru anitzetan komunikatzen jakitea.• Gatazkak konpontzeko, elkarrizketara eta negoziaziora jotzea, eta adostasunetara iristea, bai esparru pertsonalean, bai sozialean.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herri tradizioko ohiturak eta bertsoak ezagutzea eta balioestea.• Olerkiak ulertzeko ahalegina egitea eta balioestea.• Sen estetikoa garatzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Norberaren autonomia eta indibidualtasuna gordetzen jakitea.• Etxeko lanetan elkarlana eta laguntzeko jarrera balioestea.• Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 2

HELBURUAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutzea.• Komikiko hizkuntza ulertzea eta, horrekin batera, pertsonaien jarrerak balioestea, norberaren jarrerekin alderatuz.• Testu bat ozenki irakurtzean, z, s eta tz bereizteko ahalegina egitea.• Biografien ezaugarriak eta helburua ezagutzea, eta, urrats jakin batzuei jarraituta, antzerakoa sortzea.• Geltokian eta Esaten dute poemak arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Tokien deskribapenak literatura testuetan duen funtzioa eta horren ezaugarriak ezagutzea.• Denbora adierazten duten aditzondoak eta esapideak ezagutu eta zuzen erabiltzea.• NOR-NORK motako aditzak ezagutzea eta zuzen erabiltzeko gai izatea.• Ts, tz eta tx zuzen erabiltzea testu idatzietan eta ahoskeran ere bereizten direla jakitea.• Testu baten eskema egiteko urratsetan trebatzea.• Biografiaren ezaugarriak ezagutzea eta norbaiten biografia laburra idaztea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.• Liburu interesgarrien erreseinak irakurtzea eta, fitxen bidez, ingurukoei gomendatzea.• Autoebaluazioa eginez, norberak egindako lana eta aurrerapenak balioestea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu, eta, laguntza emanda, testu horien ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizteko gai da.• Komikiko hizkuntza ulertzen du eta, horrekin batera, pertsonaien jarrerak balioesten ditu.• Testu bat ozenki irakurtzean, z, s eta tz bereizteko gai da.• Biografien ezaugarriak eta helburua ezagutzen ditu, eta, urrats jakin batzuei jarraituta, antzerakoa sortu du.• Geltokian eta Esaten dute poemak irakurri eta ulertu ditu, eta ondorengo ariketetan parte aktiboki hartu du.• Literatura atestuetan tokien deskribapenak duen funtzioa ezagutzen du, eta horiek sortzeko baliabideak ere bai.• Denbora adierazten duten aditzondoak eta esapideak ezagutu eta zuzen erabiltzen ditu.• NOR-NORK motako aditzak ezagutu eta zuzen erabiltzen ditu.• Ts, tz eta tx zuzen erabiltzen ditu testu idatzietan eta ahoz nola bereizten diren badaki.• Testu baten eskema modu grafikoan egiteko urratsei jarraitu die.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.• Liburu interesgarri batzuen erreseinak irakurrita, irakurketarako aukera librea egin du, eta horri buruzko iritzia azaldu du.• Autoebaluazioa egin du, eta hiruhilabetean zehar egindako lanaz eta aurrerapenez konturatu da.

Ibaizabal argitaletxea 2009 2

EDUKIAK

Kontzeptuak• Nora joan ezin erabaki! komikia.• Komikiko ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak.• Ainhoaren eskola egutegia entzungaia.• Txistukarien ahoskera.• Biografia II: ezaugarriak. Ekoizpena.• Geltokian eta Esaten dute poemak.• Tokien deskribapena.• Denbora esapideak eta aditzondoak.• Aditza: NOR-NORK.• Ts, tz eta tx.• Eskema.• Hizkuntza ludikoa: zortziko handia, azalpena, logika jolasa.

Prozedurak• Nora joan ezin erabaki! komikia irakurri eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak egin.• Ainhoaren eskola egutegia entzun eta taula bete.• Testu jakin bat ozen irakurri, txistukariak ondo ahoskatuz.• Biografia testuak aztertu, eta ereduei eta urratsei jarraituta, beste testu bat asmatu eta idatzi.• Geltokian eta Esaten dute poemak irakurri, ulertu eta, olerkia gai hartuta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu.• Tokien deskribapena aztertu.• Denbora adierazten duten aditzondoak eta esapideak ezagutu eta zuzen erabili.• NOR-NORK motako aditzak aztertu eta zuzen erabili.• Ts, tz eta tx zuzen erabili.• Testu baten eskema egin, urratsez urrats.• Logika eta hizkuntz jolasak egin, eta antzekoak sortu.• Liburuen erreseinak irakurri eta horien fitxak osatu.• Autoebaluazioa egin eta hausnartu.

Jarrerak• Hizkuntzei eta hiztunei buruzko aurreiritziak aztertu.• Ahoskera eta intonazio egokiz hitz egiteko ardura izatea.• Ahozko hizkuntzak elkarren arteko komunikazioa errazteko dituen baliabide propioak erabiltzeko jarrera eta zaletasuna garatu (keinuak, gorputz mugimenduak...).• Talde lana eta lankidetzarako jarrera balioetsi.• Edozein motatako diskriminazio edo bereizkeriaren aurkako jarrera eskuratu.• Elkarbizitzako arauak eta ohiturak balioetsi eta bete.• Irakurtzeko eta gelako liburutegia erabiltzeko jarrera positiboa garatu.• Besteen iritzien aurrean interesa eta errespetuzko jokabidea erakutsi.

Ibaizabal argitaletxea 2009 2

9. unitatea: Negozioak

OINARRIZKO GAITASUNAK

Ikasten ikasteko gaitasuna• Abestiak entzutea eta memorizatzea.• Testuetan aditzaren inguruko hausnarketa egitea. • Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea.• Taldean erabakiak hartzea.• Norbera gauzak egiteko gai dela konturatzea.• Kontzeptuen mapak egiten ikastea.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Hizkuntza behaketarako eta azterketarako objektutzat balioestea eta erabiltzen jakitea.• Norberarenak ez diren iritziak sentikortasunez eta ikuspegi kritikoz irakurtzea.• Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea.• Gai baten azalpena edo iritzia ematen jakitea.• Albisteak ezagutzea eta interpretatzea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Informazioa bilatzeko eta lortzeko gaitasuna izatea.• Informazio iturriak eta testu motak aztertzen eta erabitzen jakitea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea.• Komunikabideei buruzko gogoeta eta iritzi trukatzea.• Norberaren ideiak eta iritziak ezagutzea eta adieraztea, eta gainerako pertsonenak arretaz eta errespetuz entzutea.• Egungo gizarteen ezaugarriak ulertzea (gero eta aniztasun handigoa, bilakaera…)• Errealitatea aztertzeko ikuspegi bat baino gehiago daudela jakitea.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herri tradizioko abestiak balioestea.• Ipuinak irakurtzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Albistea taldean aztertzeko talde estrategiak garatzea.• Lankidetzan aritzeko gai izatea.• Helburuak finkatzea eta proiektuak planifikatzea eta aurrera eramatea.

HELBURUAK

• Irakurritako narrazioen, elkarrizketen, albisteen… mezua ulertzea.• Ikasgelako solasaldietan ideiak, iritziak eta bizipenak argi adieraztea. • Albisteak aztertzea: helburua, ezaugarriak eta egitura.

Ibaizabal argitaletxea 2009 2

• Lur berdintzailea kontakizuna arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Literatura baliabideen artean metafora ezagutzea, eta metafora berriak sortzen ahalegintzea.• Ber-, bir-, des- eta ez- aurrizkien esanahia eta erabilera ezagutzea.• NOR-NORI-NORK motako aditzak ezagutzea eta zuzen erabiltzeko gai izatea.• Barruan -zt- eta -st- dituzten hitzak zuzen idaztea.• Buruz ikasteko estrategia berrien jabe egitea eta buruz ikastearen balioaz jabetzea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Irakurritako narrazioen, elkarrizketen, albisteen… mezua ulertu du.• Ikasgelako solasaldietan ideiak, iritziak eta bizipenak argi adierazi ditu.• Albisteak aztertu ditu: helburua, ezaugarriak eta egitura.• Lur berdintzailea kontakizuna arretaz eta gogotik irakurri eta ulertu du, eta ondorengo ariketetan parte hart du.• Metafora zer den badaki, eta ahalegindu da metafora berriak sortzen.• Ber-, bir-, des- eta ez- aurrizkiak identifikatzeko gai da, eta horien esanahia ulertzeaz gain, badaki zuzen erabiltzen.• Nor-Nori-Nork motako aditzak ezagutu eta zuzen erabiltzen ditu.• Barruan -zt- eta -st- dituzten hitzak zuzen idazten ditu.• Buruz ikasteko estrategia berriez jabetu da.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

EDUKIAK

Kontzeptuak• Negozioak komikia.• Komikiko ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak.• Iluntzero elkarrekin entzungaia.• Albisteak I: ezaugarriak, egitura eta antolamendua.• Lur berdintzailea kontakizuna.• Literatura baliabideak: metafora.• Eratorpen aurrizkiak: ber-/bir- eta des-/ez-.• Aditza: NOR-NORI-NORK.• Barruan -zt- eta -st- dituzten hitzak.• Ikasteko estrategiak.• Hizkuntza ludikoa: Errota zahar maitea abestia, azalpena, hizkuntza jolasa, Antonio Bolasen pasadizoak.

Prozedurak• Negozioak komikia irakurri eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak egin.• Iluntzero elkarrekin entzungaia entzun, eta galderei erantzun.

Ibaizabal argitaletxea 2009 2

• Albisteen ezaugarriak, egitura eta antolamendua aztertu.• Lur berdintzailea kontakizuna irakurri eta ulertu, eta, narrazioa gai hartuta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu.• Literatura baliabideen artean metafora aztertu, eta metafora berriak sortu.• Ber-/bir- eta des-/ez- aurrizkien bidez eratorritako hitzen esanahia ondorioztatu eta hitzak zuzen erabili.• NOR-NORI-NORK motako aditzak ezagutu eta zuzen erabili.• Barruan -zt- eta -st- dituzten hitzak zuzen idatzi.• Buruz ikasteko estrategia berriak erabili.• Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu.

Jarrerak• Gizarteko elkarbizitzan eta komunikazio egoeretan ezarrita dauden arauekiko errespetua garatu.• Koherentzia, egokitasuna eta zuzentasuna zaintzeko, norberaren testu idatziak berrikusteak duen garrantzia balioestea.• Hizkuntza gogoetaren garrantziari balioa ematea, norberaren ekoizpenak arautzeko bide gisa.• Pertsona eta toki berriak ezagutzeko interesa eta berorienganako begirunea izatea.• Lexikoan zehaztasunaren eta aberastasunaren garrantziaz konturatzea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 3

10. unitatea: Merezi al du egia esatea?

OINARRIZKO GAITASUNAK

Ikasten ikasteko gaitasuna• Bertsoak entzutea memorizatzea.• Testuetan aditzaren inguruko hausnarketa egitea. • Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea.• Nork bere buruari galderak egitea.• Jarduerak eta denbora modu efektiboan planifikatzen eta antolatzen ikastea.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen garatzea.• Elkarrizketa erabiltzea, eta horren balioaz jabetzea.• Harridurak eta galderak intonazio egokiz egitea.• Sentimenduak eta horien arrazoiak azaltzea.• Gai baten azalpena edo iritzi bat ematen trebatzea. • Albisteen ezaugarriak ezagutzea eta idazten saiatzea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Informazioa bilatzeko eta lortzeko gaitasuna izatea.• Informazioa antolatu, lotu, aztertu eta laburtzeko gai izatea.• Teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eskuratzea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Gizarte bizitzan, jarrera negatiboak baztertu eta positiboak balioesten ikastea.• Komunikabideei buruzko gogoeta eta iritzi trukatzea.• Gainerako pertsonen lekuan jartzeko gai izatea.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herri tradizioko bertsoak balioestea.• Sen estetikoa garatzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Albistea taldean aztertzeko talde estrategiak garatzea.• Helburuak finkatzea eta proiektuak planifikatzea eta aurrera eramatea.• Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea.• Akatsetatik ikasteko ahalmena izatea.

HELBURUAK

• Komikiko pertsonaien jarrerak balioestea eta norberarenak hobetzeko ahalegina egitea.• Irakurritako komikien, elkarrizketen, albisteen… mezua ulertzea.• Ahozko ezkoizpenetan ekintzak eta elkarrizketak argi adieraztea.• Ozenki irakurtzean, ahoskera, intonazioa eta erritmoa zaintzea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 3

• Albisteen ezaugarriak, egitura eta antolaketa aztertu, eta, urrats jakin batzuei jarraituz, albistea idatzi.• Gezurtiarena kontakizuna arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Pertsonaien deskribapenek literatura testuetan zertarako balio duten jakitea, eta horien zehaztasunaren balioaz jabetzea.• Homonimoak eta paronimoak ezagutzea eta bereiztea.• NOR sintagma duten aditzetan, singularra eta plurala bereiztea, eta biak zuzen erabiltzea.• Laburdurak zer diren jakitea, eta horietako batzuk erabiltzea.• Internet zer den eta zertarako erabiltzen den jakitea, eta euskarazko orrialde baliagarri batzuen berri izatea.• Hizkuntza jarduera ludikoetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Komikiko pertsonaien jarrerei buruzko iritzia eman du eta norbere jarrerak modu kritikoan aztertu ditu.• Irakurritako komikien, elkarrizketen, albisteen… mezua ulertu du.• Ahozko ezkoizpenetan ekintzak eta elkarrizketak argi adierazi ditu.• Ozenki irakurtzean, ahoskera, intonazioa zaintzen ahalegindu da.• Albisteen ezaugarriak, egitura eta antolaketa aztertu ditu, eta, urrats jakin batzuei jarraituz, albistea idatzi du.• Gezurtiarena kontakizuna irakurri eta ulertu du eta ondorengo ariketetan parte hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz.• Literatura testuetan pertsonaien deskribapenek duten funtzioa ezagutzen du, eta horien zehaztasunaren balioaz jabetu da.• Homonimoak eta paronimoak ezagutzea ditu eta bereizteko gai da.• Nor sintagma duten aditzetan, singularra eta plurala bereizten ditu, eta biak zuzen erabiltzen ditu.• Laburdura erabilienak interpretatzen badaki, eta horietako batzuk zuzen erabiltzen ditu.• Internet zer den eta zertarako erabiltzen den badaki, eta euskarazko orrialde baliagarri batzuen berri badauka.• Hizkuntza jarduera ludikoetan parte hartu du.

EDUKIAK

Kontzeptuak• Merezi al du egia esatea? komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak.• Gezurrak hanka motza entzungaia.• Albisteak II: ezaugarriak, egitura eta antolamendua. Ekoizpena.• Gezurtiarena kontakizuna.• Literatura: pertsonaien deskribapena.• Homonimoak eta paronimoak.• Aditza: NOR singularra eta plurala.

Ibaizabal argitaletxea 2009 3

• Laburdurak.• Internet: erabilerak eta orrialde interesgarri batzuk.• Hizkuntza ludikoa: zortziko handia, azalpena, Artzainaren egiak, obserbaziorako jolasa.

Prozedurak• Merezi al du egia esatea? komikia irakurri eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak egin.• Gezurrak hanka motza entzungaia entzun eta hutsuneak bete.• Miraria Amazonian testua ozen irakurri.• Albisteen ezaugarriak, titularra, antolamentua eta egitura aztertu, eta, urrats jakin batzuei jarraituta, albistea idatzi.• Gezurtiarena kontakizuna irakurri eta ulertu ,eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu.• Literatura testuetan pertsonaien deskribapena aztertu.• Hitz homonimoak eta paronimoak aztertu eta bereizi.• NOR sintagmak singularrak eta pluralak identifikatu eta zuzen erabili.• Laburdura erabilienak interpretu eta horietako batzuk erabili.• Interneko erabileraz hausnarketa egin eta orrialde interesgarri batzuk ezagutu.• Logika eta hizkuntza jolasak egin eta antzekoak sortu.

Jarrerak• Testu literarioak herri eta kultura baten espresio historiko, sozial eta estetiko bezala balioetsi.• Euskara esparru guztietan erabiltzeari buruzko jarrera positiboa eta aktiboa garatu.• Gizarteko elkarbizitzan eta komunikazio egoeretan ezarrita dauden arauekiko errespetua izan.• Ahozko azalpenetan zehaztasunari eta argitasunari balioa eman.• Idazterakoan zuzentasun ortografikoa eta hitz egiterakoan zuzentasun fonetikoa lortzearen garrantziaz jabetu.• Interneten erabilpena informazio iturri bezala.

Ibaizabal argitaletxea 2009 3

11. unitatea: Lagunarteko erabakiak

OINARRIZKO GAITASUNAK

Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna• Bizitzako eremu askotan autonomiaz eta ekimenez jardutea.• Informazio eta publizitate mezuak ikuspegi kritikoz aztertzea.• Osasuna zaintzeko prebentzio ohiturak hartzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna• Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea.• Taldean erabakiak hartzea.• Lanak planifikatzea.

Matematikarako gaitasuna• Matematika trebetasunak askotariko testuingurutan erabiltzeko aukera erreala izatea.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmena garatzea.• Norberaren ideiak eta emozioak funtsean eta formaz egoki adieraztea.• Elkarrizketa erabiltzea, eta horren balioaz jabetzea.• Harridurak eta galderak intonazio egokiz egitea.• Sentimenduak eta horien arrazoiak azaltzea.• Ipuinak irakurriz gozatzea.• Iragarkiak ezagutzea eta aztertzea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Oinarrizko hizkuntza espezifikoak ezagutzea (testuak, zenbakiak, ikonoak, ikusizko hizkuntza, grafikoak eta soinuak), eta hizkuntza horiek deskodifikatzen jakitea.• Informazioaren gaineko inferentzia eta dedukzio sinpleak egitea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Gizarte bizitzan, jarrera negatiboak baztertu eta positiboak balioesten ikastea.• Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea.• Komunikabideei buruzko gogoeta eta iritzi trukatzea.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herri tradizioko bertsoak ezagutzea eta balioestea.• Elkarrrizketen antzezpenak egitea.• Artea eta bestelako kultura adierazpenak balioestea eta horiez gozatzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Sormena lantzea.• Lankidetzan aritzeko gai izatea. • Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 3

HELBURUAK

• Irakurritako komikien, elkarrizketen, albisteen… mezua ulertzea.• Taldeko erabakiak hartzerakoan, komikiko pertsonaiek izan dituzten jarrerak kritikoki baloratzea eta norberarenak hobetzeko ahalegina egitea.• Gai jakin batzuei buruz iritzi pertsonalak emateko gai izatea.• Jarrera desberdineko pertsonaien lekuan jarri eta antzezpena egitea.• Iragarkiak aztertzea, eta horiekiko iritzi kritikoa garatzea.• Perfektuak narrazioa arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Antzerkia zer den jakitea ,eta bere elementuak ezagutzea.• Kortesiazko esapideak ezagutzea eta erabiltzeko gai izatea.• Perpaus bakunak eta konposatuak bereiztea.• Ordenagailuz idaztean, letren arteko hutsuneak behar diren tokietan uzten ikastea eta horren garrantziaz jabetzea.• Liburutegiak nola antolatuta dauden ezagutzea, eta informazioa nola bilatu ikastea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Irakurritako komikien, elkarrizketen, albisteen… mezua ulertu du.• Komikiko pertsonaien jarrerak baloratu ondoren, norberarenak hobetzeko ahalegina egin du.• Gai jakin batzuei buruz iritzi pertsonalak emateko gai da.• Eguneroko egoera baten gidoia egin du, eta antzezpenean parte hartu du.• Iragarki batzuk aztertu ditu (esloganak, helburuak…) eta horiekiko iritzi kritikoa garatzeko urratsa eman du.• Narrazioa irakurri eta ulertu du eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz.• Antzerkia eta beronen elementuak eta ezaugarriak ezagutzen ditu.• Kortesiazko esapideak ezagutzen ditu, eta horiek zuzen erabiltzeko gai da.• Perpaus bakunak eta konposatuak bereizten ditu.• Ordenagailuz idaztean, letren arteko hutsuneak behar diren tokietan uzten ditu.• Eskura dituen liburutegiak nola antolatuta dauden badaki, eta informazioa nola bilatu ere ikasi du.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

EDUKIAK

Kontzeptuak• Lagunarteko erabakiak komikia.• Komikiko ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak.• 40 urte elkarrekin hitzik egin gabe entzungaia.• Iragarkiak I: ezaugarriak, helburuak, esloganak. Jarrera kritikoa.

Ibaizabal argitaletxea 2009 3

• Perfektuak narrazioa.• Antzerkia.• Kortesiazko esapideak.• Perpaus bakunak eta konposatuak I.• Ordenagailuz idaztean, letren arteko hutsuneak.• Liburutegiak: antolaketa eta erabilera.• Hizkuntza ludikoa: zortziko handia, azalpena, hizkuntz jolasa, logika jokoa.

Prozedurak• Lagunarteko erabakiak komikia irakurri eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak burutu.• 40 urte elkarrekin hitzik egin gabe entzungaia entzun eta ulermen ariketak egin.• Perfektuak narrazioa irakurri eta ulertu, eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu.• Antzerkiaren elementuak aztertu eta antzezpena egin.• Kortesiazko esapideak ezagutu eta erabili.• Perpaus bakunak eta konposatuak bereizi.• Ordenagailuz idaztean, letren arteko hutsuneak behar diren tokietan jarri.• Liburutegien antolaketa ezagutu, eta informazioa nola bilatu aztertu.• Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu.

Jarrerak• Gizarte-hedabideetatik —eta gehienbat telebistatik eta Internetetik— datozen mezuen aurrean kritikoa izatea.• Idazterakoan zuzentasun ortografikoa eta hitz egiterakoan zuzentasun fonetikoa eskuratzea..• Besteen iritzien aurrean interesa eta errespetuzko jarrera izatea.• Irakurtzeko eta idazteko zaletasuna garatzea.• Besteen lanarekiko errespetuzko jarrera izatea.• Norberaren testu idatziak berrikusteak duen garrantzia balioestea, testu koherenteak, egokiak eta zuzenak sortzeko.• Gaizki esanak zuzentzeko eta euskara jatorrago eta ederragoa erabiltzeko ahalegina eta gogoa izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 3

12. unitatea: Lana ez egiteagatik...

OINARRIZKO GAITASUNAK

Ikasten ikasteko gaitasuna• Abestiak entzutea eta memorizatzea.• Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea.• Jarduerak eta denboran planifikatzen eta antolatzen ikastea.• Nork bere burua ebaluatzea.• Norberaren akatsak identifikatzea eta onartzea.• Ikasteko esfortzuak merezi duela konturatzea.• Norbera gauzak egiteko gai dela sentitzea, eta horrek bultzatu egiten baititu motibazioa, nork bere buruan duen konfiantza eta ikasteko grina.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna• Norberarenak ez diren iritziak sentikortasunez eta ikuspegi kritikoz irakurtzea.• Elkarrizketa erabiltzea, eta horren balioaz jabetzea.• Ipuinak irakurriz gozatzea.• Iragarkiak ezagutzea eta sortzen saiatzea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Informazioa bilatzeko eta lortzeko gaitasuna izatea.• Oinarrizko hizkuntza espezifikoak ezagutzea (testuak, zenbakiak, ikonoak, ikusizko hizkuntza, grafikoak eta soinuak), eta hizkuntza horiek deskodifikatzea.• Informazioaren gaineko inferentzia eta dedukzio sinpleak egitea.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna• Besteen mezuen aurrean arreta eta errespetua izatea.• Familian eduki beharreko jarrera egokiez jabetzea.• Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea.• Komunikabideei buruzko gogoeta eta iritzi trukatzea.• Hainbat familia eredu daudela jakitea, onartzea eta errespetatzea.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna• Herri tradizioko abestiak eta ipuinak ezagutzea eta balioestea.• Artea eta bestelako kultura adierazpenak balioestea eta horiez gozatzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna• Norberaren autonomia eta indibidualtasuna gordetzen jakitea.• Etxeko lanetan elkarlana eta laguntzeko jarrera balioestea.• Helburuak finkatzea eta proiektuak planifikatzea eta aurrera eramatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 3

HELBURUAK

• Ahozko hizkuntza ideiak, esperientziak eta sentimenduak trukatzeko erabiltzea, besteen iritzien eta ekarpenen aurrean errespetuzko jarrera azalduz.• Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea, ikuspegi kritiko eta pertsonalez interpretatuz, eta testu horiek ikaskuntza berrien egoeretara aplikatzeko gai izatea.• Ozen irakurtzean, erritmoa eta intonazioa zaintzea.• Iragarkietako testuen ezaugarriez jabetzea, jarrera kritikoa garatzea, eta iragarkiak sortzea.• Arrozaren jatorria testua arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz.• Herri ipuinak ezagutzea, eta daukaten balio kulturala eta historikoa onestea.• Lexikoa lantzeko jokoan parte aktiboa hartzea, eta, modu horretan, ikasturtean landutakoa errepasatzea.• Perpaus bakunak eta konposatuak bereiztea.• H, z, s, tz, ts... testu barruan zuzen erabiltzea.• Azterketa baten aurrean nola jokatu behar den hausnartzea eta ikastea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.• Irakurketa atsegin iturri eta informazio bide dela konturatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

• Ahozko hizkuntza ideiak, esperientziak eta sentimenduak trukatzeko erabiltzen du, besteen iritzien eta ekarpenen aurrean errespetuzko jarrera azalduz.• Ahozko eta idatzizko testuak edo mezuak ulertzen ditu, ikuspegi kritiko eta pertsonalez interpretatuz, eta testu horiek ikaskuntza berrien egoeretara aplikatzeko gai da.• Ozen irakurtzean, erritmoa eta intonazioa zaintzen ahalegindu da.• Iragarkietako testuen ezaugarri batzuk aztertu ditu, jarrera kritikoa garatzeko urratsak eman ditu, eta iragarkiak sortu ditu.• Arrozaren jatorria kontakizuna irakurri eta ulertu du eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz.• Herri ipuinak ezagutzen ditu, eta daukaten balio kulturala eta historikoa baloratzen badaki.• Lexikoa lantzeko jokoan parte aktiboa hartu du eta, modu horretan, ikasturtean landutakoa errepasatu du.• Perpaus bakunak eta konposatuak bereizten ditu.• H, z, s, tz, ts... testu barruan zuzen erabiltzen ditu.• Azterketa baten aurrean nola jokatu behar den hausnartu eta ikasi du.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

EDUKIAK

Kontzeptuak• Lana ez egiteagatik... komikia.• Komikiko ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak.

Ibaizabal argitaletxea 2009 3

• Egoerak entzungaia.• Iragarkiak II: ezaugarriak, eslogana. Jarrera kritikoa. Ekoizpena.• Arrozaren jatorria kontakizuna.• Herri ipuina.• Lexikoa: berrikusketa.• Perpaus bakunak eta konposatuak II.• H, z, s, tz, ts... testu barruan.• Azterketak• Hizkuntza ludikoa: A, a, a... ardo gorri naparra abestia, azalpena, logika jokoa.

Prozedurak• Lana ez egiteagatik... komikia irakurri eta interpretatu. Esamolde bizi eta espontaneoak ezagutu eta erabili.• Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak burutu.• Iragarkiak eta horien ezaugarri batzuk aztertu, helburuak ezagutu, eta, ereduak kontuan hartuta, antzeko iragarkiak asmatu.• Arrozaren jatorria kontakizuna irakurri eta ulertu, eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu.• Herri ipuinak irakurri eta horren ezaugarriak eta balioa ondorioztatu, galderei erantzunez.• Lexiko alorreko hainbat kontzeptu gogoratu.• Perpaus bakunak eta konposatuak bereizi eta ezagutu.• H, z, s, tz, ts... testu barruan zuzen erabili.• Azterketan ondo egiteko zenbait trebetasun landu.• Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu.

Jarrerak• Gizarte hedabideetatik —eta gehienbat Internetetik— datozen mezuen aurrean kritikoa izatea.• Ahozko hizkuntza egoeretan parte hartzeko interesa izatea, eta ahozko hizkuntza elkarren arteko harremanetarako tresna bezala balioestea.• Besteen mezuak interpretatzeko eta horiei erantzuteko jarrera irekia izatea.• Ikasgelako lanetan besteei laguntzeko jarrera garatzea.• Euskal Herriko ipuin eta kontakizun tradizionalei balioa ematea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoaz gozatzea.

Ibaizabal argitaletxea 2009 3