60

Elhuyar283

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Elhuyar283

00 Azala 283 25/1/12 09:26 Page 1

Page 2: Elhuyar283

00A Bazkidetza berria 24/1/12 16:09 Page 2

Page 3: Elhuyar283

....

....

...

ELHUYAR 283 1

2834“Hanketatik zintzilik, helikopteroz garraiatu zituzten 19 errinozero”

“Erle erreginak eta langileek genoma berdina dute”

38“Ia beti konponbidea berandu etorri ohi da”

36“Nekez gertatzen direnak baztergarriak direla uste izatea okerra da”

“Pertsona bakoitzak genoma bakarra du,baina, epigenomak, 150 inguru” 33

31

01 Aurreaurkibidea 283 26/1/12 11:06 Page 1

Page 4: Elhuyar283

DNA ez dena

“Pertsona bakoitzak genoma bakarra du, baina,epigenomak, 150 inguru. Zelula-mota bakoitzekobat”. Manel Estellerren hitzak dira, zenbaki honetanepigenetikaz prestatu dugun erreportajean partehartu duen ikertzailearenak. Minbiziaren epigenetikaikertzen du Estellerrek, eta epigenetikaren arloakizan duen bilakaeraren adibidea da haren lana.

DNAren sekuentzia aldatu gabe, baina geneenespresioan eraginez, fenotipoan aldaerak agertzeaeragiten duten mekanismoak biltzen dituepigenetikak. Kontzeptua enbriologiari lotuta sortuzen 1930eko hamarkadan, Conrad Waddingtoneneskutik, geneen erregulazioak garapena nolamodulatzen duen azaltzeko. Enbriologian,epigenetikak deskribatzen du zer egiten duenbiokimikak zelula eta genoma bakarretik abiatutahainbeste zelula-mota eta organismo oso batsortzeko; pertsona bat eta haren 150 epigenomakgure kasuan.

Enbriologiara mugatuta ere txundigarria daepigenetikaren mundua, baina epigenetikareneragina ez da jaiotzan amaitzen, eta hala ulertzen dagaur egun ere ikerketa-arlo hori: banakoaren bizi-ziklo osoan gertatzen diren geneen erregulazio-prozesuak biltzen ditu barnean, eta hedapen horrenbidetik iritsi dira Estellerren ikerketa-lerroak etahoriek bezalakoak. Izan ere, zeluletan gertatzen direnaldaketa epigenetikoek gaixotasunak eraginditzakete, adibidez, minbizia. Edo marka epigenetikodesberdinen ondorioz, minbizia izateko aldezaurretiko joera genetiko bera duten bi pertsonakbilakaera desberdina izan dezakete gaitzaren aurrean.Orain arte ez baitut esan, baina inguruneareneraginpean aldatzea da epigenomaren ezaugarrinagusietako bat.

Hain justu ere, ingurunearekiko duensentikortasunak dei zuzena egin dio gureirudimenari, eta genetikak ustez itxita zuen ate batirekitzen ari da poliki-poliki. Inguruneak eta bizi-ohiturek ezaugarri epigenetikoetan eragin eta markauzten badute, posible al da banako bateangertatutako aldaketa epigenetikoak ondorengoeitransmititzea? Posible al da gure guraso edo aitona-amonen bizimoduaren aztarnak gure zeluletangordeta izatea?

ELHUYAR 12/02

283

12.02zientzia eta teknologia

atarikoa[

...........

Eider Carton Virto

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren zuzendaria

atarikoa[

...........

28

16

IzotzezkopenitenteakProzesioan doazen txano zurizestalitako penitenteak dirudite. 4.000 metrotik gora sortzendiren izotzezko egitura bereziakdira. Zentimetro gutxibatzuetatik hasi eta bostmetrorainokoak izan daitezke.

Biki monozigotikoek izaten dituzte bata bestetik bereizten dituzten ezaugarriak. Eta, adinean aurreraegin ahala, gero eta gehiago. Desberdintasun horiek, ordea, ez dituzte geneetan gordeta izaten; genehorien espresioan dago gakoa. Eta espresioan eragiten duen faktore-multzoari epigenoma deritzo.

DNA EZ DA DENA

02-03 Aurkibidea 283 26/1/12 11:23 Page 2

Page 5: Elhuyar283

Hizkuntza-teknologiakeuskarazBerbatek proiektuaren helburuetako batikerketa erabilera praktikora bideratzeaizan da. Hala, hiru demo sortu dira:zientzia eta teknologiako bilatzailesemantiko multimedia bat, dokumentalenbikoizketa automatikoko demo bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutorepertsonal bat.

........................................................................................................................................................

FLASHA

Errinozeroak airean

ALBISTEAK

MU NDU IKUSGARRIA

Penitente zuriak

MU NDU DIGITALA

BerbaTek: euskarazko hizkuntza-teknologiak martxan

ELKARRIZKETA

Fernando Cossío

DNA EZ DA DENA

Fukushimaren lezioa

Polo bakarra, amets bat

ISTORIOAK

Aingiren sekretuak

LIBURUTEGIA

John Emsley eta gusturairakurtzen den kimika

SATORRAK IL ARGIAN

GAI LIBREAN

Begiari begiraMaialen Sistiaga

ASTRONOMIA

HURRENGO ZENBAKIAN

ELHUYAR 283 3

46

49

48

51

54

56

4

6

16

20

24

28

34

40

aurkibidea ]

56

46 ANALISIA

Eskisto-gasa, etorkizuna? Inaki Irazabalbeitia

44

........

........

24

Monopolomagnetikoaren bilaFisikari batzuek esaten dute monopolomagnetikoak existitu behar duela, kalkulu teorikobatzuek hala adierazten dutelako; beste batzuekesaten dute fantasia bat besterik ez dela.Nolanahi ere, modako gaia da puntakolaborategietan.

40

34

Fukushimaren lezioaFukushimako hondamendiaren urteurrenairistear denean, kontuak aurkezteko garaia iritsizaie zentralaren arduradunei eta Japoniakogobernuari. Bitarte horretan, zenbait aditukberen iritziak eta azterketak plazaratu dituzte,eta, askok Fukushimakoak lezio garrantzitsurenbat irakatsi diela aitortu dute.

20

ELKARRIZKETA

Fernando CossíoIkerbasqueko presidentea Euskadiko ikerkuntza lehiakorrago egitekonazioarteko puntako ikertzaileak erakarribehar direla dio Fernando Cossíok. Eta harrobia bultzatzea eta ibilbidezientifikorako azpiegitura-sare egokiaeraikitzea beharrezko jotzen ditu.

02-03 Aurkibidea 283 26/1/12 11:23 Page 3

Page 6: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

Errinozeroak airean

Lasaigarria eman, begiak bendatu,eta, hanketatik zintzilik, helikopterozgarraiatu zituzten 19 errinozero beltzHego Afrikako WWF erakundeko kideek.Horixe da lur gorabeheratsuetangarraiatzean errinozeroek ahalik etagutxiena sufritzeko aurkitu dutenmodurik onena. Hamar bat minutukohegaldiak izan ziren, kamioiak zainzeuden lekuraino. Eta handik aurrerakoakamioiz, Lurmutur Ekialdetik,Limpopora, 1.500 km guztira.

Errinozero beltza hedatzeko proiektua2004an hasi zenetik, 120 errinozeroinguru garraiatu dituzte. Hasieran, denakamioiz egiten zuten, edo sareetanbilduta eramaten zituzten helikopteroz.Baina proiektuan parte hartzen dutenalbaitari guztiek uste dute askoz hobedela txorkatiletatik lotuta aireaneramatea: kamioian lurgorabeheratsuetan ibiltzea saihesten da, baita sareekin izaten direnarnasketa-arazoak ere; lasaigarrieneraginez leku zailetan erori direnakhartzea errazagoa da, eta azkarragoa ere bai. ARG.: MICHAEL RAIMONDO/WWF.

04-05 Flasha 26/1/12 11:55 Page 4

Page 7: Elhuyar283

flasha

ELHUYAR 283 5

04-05 Flasha 26/1/12 11:55 Page 5

Page 8: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

L B I S T E A Kaa

Prozesu luze baten ondoren, EspainiakoGobernuak erabaki du non egingo duenhondakin nuklearrentzako biltegia.Guadalajaran dauden José Cabrera etaTrilloko zentraletatik 100-155 km-radagoen Cuencako herri bat aukeratudute,Villar de Cañas. Bi zentral horiekdira, hain justu, hondakinak azalean etalehorrean gordeta dituzten Espainiakozentral bakarrak; gainerakoekdesaktibazio-urmaeletan dituzte.Edonola ere, horiek ez dira nahikoakzentralek sortzen dituzten hondakinerradioaktiboak epe ertain-luzeangordetzeko, eta, arazo horri irtenbideaeman nahian, biltegi berria egingo duteVillar de Cañasen.

Hortaz, biltegi horrek Espainiakozentraletan sortzen direnerradioaktibitate-maila altukohondakinak jaso eta gordeko ditu.Biltegi-mota horri ATC edo aldi baterakobiltegi zentralizatu deitzen zaio: aldibaterakoa, 60 urtez gordeko dituelakohondakinak; biltegia, eraikin pasiboadelako; eta zentralizatua, Espainiakozentraletako hondakinak lekubakarrean bilduko dituelako.

Orain arte, Espainian dagoen biltegizentralizatu bakarra El Cabrilekoa da(Kordoba). Han erradioaktibitate-mailaertaineko eta txikiko hondakinakgordetzen dira, bai zentraletatikdatozenak, bai ospitaleetan, ikerketa-zentroetan eta industrian sortzendirenak. Zentraletan sortzen denmaterial erradioaktibo nagusia, baina,erabiltzen den erregaia da, eta horrenerradioaktibitate-maila altua da.

Hain zuzen, zentraletako erregaiauranio oxidoa da, eta erabili ondorenere, beroaz gain, alfa, beta eta gammaerradiazioak igortzen ditu (erradiazioionizatzailea).

Horrenbestez,Villar de Cañasekobiltegiak erabilitako 7.000 tona erregaigordeko ditu, eta baita zentralak itxiahala geratuko diren beste materialbatzuk ere. Enresak du hondakinakkudeatzeko eta biltegia egiteko ardura, eta, haren arabera, erradiazio-isuriak eragozteko, hormigoizko 1,5 m-ko lodierako paretak izango ditubiltegiak, eta sortzen den beroakanporatzeko hodiek 45 m-ko garaierahartuko dute.

Enresak nabarmendu duenez,instalazio erabat segurua da, kokatutadagoen ingurua oso egonkorra delakogeologikoki. Alabaina, erakundeekologistek eta zenbait eragilekzalantzan jarri dute lekuarensegurtasuna, ez geologikokiezegonkorra izateagatik, baizik eta uste dutelako hondakinakzentraletatik haraino garraiatzeaarriskutsua izan daitekeela,Villar deCañasek ez baitauka trenbiderik, eta,beraz, errepidez egin beharko delakogarraioa.

Biltegiaren eta kokapenaren bestealderdi batzuek ere sortu dute aldekoen eta aurkakoen artekoeztabaida, baina EspainiakoGobernuaren erabakia behin betikoa da,eta, dena aurreikusita dagoen bezala ateratzen bada, 2015erakoamaituta egongo da biltegia egitekolehen fasea.

Ordurako, dena den, gainezka egongodira Ascó 1 eta 2 zentraletako urmaelak(2013rako beteko dira, Enresarenarabera), eta beste zentraletakoak erenahiko beteta egongo dira. Gainera,Vandellós 1 zentraleko hondakinakoraingoz Frantzian daude gordeta,Areva enpresaren ardurapean, bainadagoeneko amaitu da hitzartutakoepea, eta laster itzuliko dituzte. Antzekozerbait gertatzen da Britainia Handiangordeta dituzten Garoñakohondakinekin.

Bitartean, biltegi geologiko sakon bategiteko pausoak ematen ari diraFrantzian. Biltegi horrekerradioaktibitate-maila ertaineko etaaltuko hondakinak hartuko lituzke, etaepe luzean gordeko lituzke lur azpian.Aukeratutako lekua Meusedepartamenduan dago, Frantziakoekialdean. Edonola ere, hondakinakehun urteko epean berreskuratzekoaukera egotea eskatzen du Frantziakoaraudiak.•

Cuencako Villar de Cañasen egingo dutehondakin nuklearren biltegiaAldi baterakoa izango da, eta Espainiako zentralen hondakinak hartuko ditu

Havogeko biltegia (Herbehereak). Villar de Cañasen egingo dutena haren antzekoa izango da. ARG.: COVRA.

06-14 Albisteak 283 26/1/12 14:27 Page 6

Page 9: Elhuyar283

06-14 Albisteak 283 26/1/12 14:27 Page 7

Page 10: Elhuyar283

L B I S T E A Ka

ELHUYAR 12/02

Otso iberikoa ez dago desagertzekoarrisku bizian, baina, BartzelonakoUnibertsitate Autonomoko etaDoñanako Estazio Biologikoko adituekegindako ikerketa baten arabera,arriskuan egotera irits daiteke, otso-taldeek dibertsitate genetiko txikiadutelako.

Egia da otsoaren populazioak goraegin duela azken urteetan. 60ko eta70eko hamarkadetan minimo bat izanzuen; adituek kalkulatzen dute 500 alebizi zirela orduan, eta gerora kopuruakgora egin du. Gaur egun, uste dute2.000 otso iberiko daudela, gutxigorabehera. Hala ere, biologoak

kezkatuta daude, etorkizuneanirauteko, ale asko izateaz gainera,espezie guztiek dibertsitate genetikoaizan behar dutelako. Populazioakisolatuta daudenean, elkarrekingurutzatzeko aukerarik izan gabe, ezda gertatzen material genetikoarentrukerik, eta horrek endogamia-arazoak eragiten ditu.

Bartzelonako UnibertsitateAutonomoko eta Doñanako EstazioBiologikoko adituek otso iberikoarenpopulazioak XX. mende osoan zeharizan duen gainbehera aztertu dute,eta, horrekin batera, gaurko otso-taldeen azterketa genetikoak egindituzte. Haien arabera, otsoaren egoerauste baino okerragoa izan zen 60ko eta70eko hamarkadetan, eta horregatikdute gaur egun dibertsitate genetikooso txikia. Taldeak Errusiako otsoakere ikertu ditu, eta ikusi du hangopopulazioek ez dutela izanhemengoen adinako gainbehera etahaien dibertsitate genetikoa hobeadela. Eta hala izan arren, hango otso-taldeak ere nahiko isolatuak daude,eta epe luzean haiek ere arazogenetikoak izan litzakete.•

Otso iberikoaren populazioek dibertsitate genetiko txikia dute

ARG.: GABRIEL GONZALEZ

Ostadar bikoitzarensekretuaZientzialariek aspaldi aurkitu zuten zeinzen ostadar arrunta sortzeko sekretua.Alabaina, ostadar bikoitzarenak misteriobat izaten jarraitu du, duela gutxira arte.Hain zuzen, ostadar bikoitzak nolasortzen diren azaltzen duen artikulu bat argitaratu da ACM Translation onGraphics aldizkari espezializatuan.

Artikulu horren arabera, sekretua ur-tantaren itxuran dago: haizeareneraginez, euri-tanta handi batzuekitxura zapala hartzen dute. Argi-izpiekhaietan jotzen dutenean, tantengeometria irregularra dela eta, argia biangelutan islatuta ateratzen da. Horrenondorioz, bi ostadar agertzen dirazeruan. Ikertzaileek ordenagailu bidezkosimulazioei esker lortu dute horifrogatzea.•

ARG.: NICHOLAS/ ESKUBIDE BATZUK ERRESERBATUTA

06-14 Albisteak 283 26/1/12 14:27 Page 8

Page 11: Elhuyar283

06-14 Albisteak 283 26/1/12 14:27 Page 9

Page 12: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

L B I S T E A Ka

Intsekturik txikienaknukleorik gabekoneuronak dituLomonosov Mosku EstatuUnibertsitateko ikertzaile batekArthropod Structure & Developmentaldizkarian azaldu du nola moldatudituzten Megaphragma generokoliztorrek nerbio-sistemako zelulak beren gorputzak organismozelulabakarren neurrietara parekatzeko (irudian paramezio bateneta ameba baten ondoan ageri da).

Egindako ikerketan, ikusi dute alehelduetan nerbio-sistema zentralekoneurona gehienek ez dutela nukleorik (ez gongoiletan, ez garunean).Hain zuzen, 339-372 neurona nukleodun bakarrik aurkitu dituzteliztor helduetan. Larbetan, aldiz,7.400 neuronak dute nukleoa; larben garapeneko azkeneko faseangaltzen dute nukleoa. Ikertzaileaknabarmendu du ezen, nukleorik ez izan arren, intsektuok gai direla baihegan egiteko bai ostalariak bilatzeko.•

Megaphragma mymaripenne liztor bat parameziobaten eta ameba baten ondoan. ARG.: ALEXEY POLILOV.

Gainazalean irudiak proiekta ditzaketenukipen-lenteak sortu dituzteUntxietan probatu dituzte lentillak, eta ez dute hauteman albo-ondoriorikWashingtongo Unibertsitatekoeta Finlandiako AaltoUnibertsitateko ikertzaile-taldebatek gainazalean irudiak proiektaditzaketen ukipen-lenteenprototipoak sortu dituzte. Oraingoz,pixel bakarra du gailuak, baina,ikertzaileek adierazi dutenez,nahikoa da funtzionatzen duelafrogatzeko. Azkenean, mezu motzakzuzenean erabiltzaileen begianbistaratu ahal izango direla diote.

“Lehenengo aldiz lortu dugu bizirik dagoen begi batean jarritako pantaila bat kablerik gabe elikatzea eta kontrolatzea”,adierazi du Babak ParvizWashingtongo Unibertsitatekoingeniaritza elektrikoko irakasleak.Izan ere, sortutako lenteak untxi bizien begietan probatu dituzte,eta, Journal of Micromechanis andMicroengineering aldizkarian adierazidutenez, ez dute albo-ondoriorikhauteman untxien begietan.

Informazioa kablerik gabe jaso eta bistaratzeko, ukipen-lenteak,batetik, antena bat du kanpoko

iturri batetik energia jasotzeko.Bestetik, zirkuitu bat du integratuta jasotako energia horigordetzeko eta zafirozko txip gardenbatera transmititzeko.Txipak,azkenik, LED urdin bat du,milimetro-heren batekodiametrokoa. Gaur-gaurkoz, inonjarri gabe, metro bateko distantziatikjaso dezake lenteak beharrezkoenergia. Untxiaren begian jarrita,berriz, bi zentimetrora egon behardu energia-iturriak.•

Untxi bat, gainazalean irudiak proiekta ditzakeenlentearekin. ARG.: WASHINGTONGO UNIBERTSITATEA.

Neke kronikoari buruz duela bi urteargitaratutako lan bat atzera bota duorain Science aldizkariak, “txosteneaneta ateratako ondorioetan konfiantzagaldu duelako”. Lan hartan, nekekronikoaren jatorrian XMRV birusa egonzitekeela eman zen aditzera, eta halaxeargitaratu zuen aldizkari honek 2009koabenduko zenbakian. Hori baieztatuizan balitz, aurrerapauso bat zatekeengaitza ezagutzeko eta tratamenduakbilatzeko bidean. Alabaina, txostenakhasieratik piztu zuen susmoa munduosoko ikertzaileen artean, argitaratuziren emaitzetan azaltzen zenaren

aurka haiek ez baitzuten topatzenbirusaren arrastorik beren pazienteenodolean. Ikertzaileen ustez, txosteneanazaltzen ziren ikerketan akatsakzeuden, eta, beraz, ondorioak ez zirenzuzenak.

Kritikak aintzat hartuta, Sciencealdizkaria txostenaren egileekinharremanetan jarri zen, zuzenketa bateskatzeko. Aldizkariko editoreakadierazi duenez, ordea, egile guztiak ezzeuden okerra onartzeko prest.Horrenbestez, Sciencek ezohiko erabakiahartu du, eta, atzera bota du lan hura.•

Sciencek atzera egin du neke kronikoaren auzian

06-14 Albisteak 283 31/1/12 10:23 Page 10

Page 13: Elhuyar283

06-14 Albisteak 283 26/1/12 14:27 Page 11

Page 14: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

L B I S T E A Ka

Donostiako eta Japoniakozientzialarien lankidetzari esker,espazio erreal batean behatu ahal izanzaie hidrogeno-atomoei ‘txandaka’erreakzionatzen. Materiamanipulatzeko modu berri honekbeste bide bat eskain dezake

informazio-trukeak sortzeko tresnamolekular berrietan oinarritutakoetorkizuneko elektronikan. ThomasFrederiksen doktorea DonostiaInternational Physics Center-eko(DIPC) ikertzailea da, eta ikerketa-lanhori burutu duen lantaldeko kidea da.

Ikerketaren emaitzak Nature Materialsaldizkari ospetsuan argitaratu dira2011ko azaroan.

Txandakako lasterketa batean, taldebakoitzeko kide bakoitzak bide-zati bategiten du lekukoa gainean daramala,bere taldeko hurrengokidearenganaino iritsi arte. Ondodefinitutako bide bateko mutur batetikbestera zerbait elkarrekin garraiatzekomodu hori ez da soilik gizakiarenasmakuntza eta jarduera. Atomoeneskalan, hidrogeno-atomoen etaprotoien garraioa erraztekomekanismoak ere izaten dirahidrogeno-zubien loturak gertatzendiren sareetan; ur likidoan, sistemabiologikoetan eta konposatufuntzionaletan, esaterako. Aldiz, osozaila da halako transferentzia-prozedurak zuzenean ikustea egoerahorietan, kontuan hartuta zer mediokonplexutan gertatzen diren.

Donostiako eta Japoniakozientzialariak ohartu dira txandakakoerreakzioak gainazal metaliko bateanmihiztatutako kate molekularretan eregertatzen direla. Urrats berri horrekatomoen eskalan gertatzen diren‘txandakako’ erreakzioak hobetoulertzen lagundu die ikertzaileei, eta,tunel-efektuko mikroskopioa erabilita,prozesua ikustea lortu dute. Molekula-kate baten mutur batean dagoen ur-molekula bati elektroi-pultsu batbidalita, hidrogeno-atomoak banan-banan barreiatzen dira katean zehar,domino-piezak balira bezala. Emaitzada hidrogeno-atomoa katearen muturbatetik bestera transferitzeatxandakako mekanismo horren bidez.Oinarrizko arazo bat hobeto ulertzenlagundu du molekula-kateetanzeharreko atomo-transferentziengainean erakutsi den kontrol horrek,eta, hori ez ezik, aukera berriakirekitzen ditu aurkikuntzakinformazio-trukeak hidrogeno-atomoen zirkulazioaren bidezeragiteko tresna molekular berrietanoinarritutako etorkizunekoelektronikan.•

Atomoen arteko txandakako lasterketa: materia manipulatzeko modu berri bat

Atomoen ‘txandakako’ erreakzioen prozeduraren irudia. ARG.: H. OKUYAMA.

06-14 Albisteak 283 26/1/12 14:27 Page 12

Page 15: Elhuyar283

Nafarroako Unibertsitateko IkerketaMediko Aplikatuaren Zentroko (CIMA)ikertzaileek iktusak eragiten dituentronboak deuseztatzeko gai denmolekula bat (MMP-10) aurkitu dute.Caengo Neurozientziak Unitateko(Frantzia) eta WashingtonUnibertsitateko (AEB) ikertzaileekinelkarlanean egin dute ikerketa,eta Circulation aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

Iktus iskemikoa gaixotasun baskularbat da. Odol-isuria eragozten dutengaruneko arteria nagusi bateanodolbildu bat agertzen denean sortzenda, eta garuneko lesio bat eragiten dubat-batean. Kaltetzen den garunekoeremuaren arabera, sintomakaskotarikoak izan daitezke, oinezibiltzeko zailtasunak, zorabioa, orekaedota koordinazio-galera, gorputz-adarretako paralisia eta hitz egitekoarazoak, besteak beste”, azaldu du José Antonio Páramok, CIMAkoAterosklerosi eta InflamazioLaborategiko zuzendariak.

Iktus iskemiko akutuadiagnostikatzean, koagulu horideuseztatzeko gai diren botikak,hala nola t-PA, hartu behar dira garaiz(sintomak igarri eta lehenengo 4 orduetan). Hala ere, botika hori ezdago albo-ondorioetatik salbu,garuneko hemorragia izatekoarriskutik libre, alegia. “Gure lanean,iktus iskemikoa duten ereduesperimentaletan egindako laneanhain zuzen ere, egiaztatu dugu MMP-10molekula ohiko tratamendua bezaineraginkorra dela infartuaren tamainamurrizteko, eta, gainera, odoluste-arriskua 30 aldiz txikiagoa dela.Emaitza horiek aukera berriak irekitzendituzte iktus bat duten gaixoentzat”,azaldu du Josune Orbek, azterketarenikertzaile nagusiak.

Orain, MMP-10 molekula eta ohikobotika dosi txikitan konbinatuz, efektubera baina arazo hemorragikogutxiagorekin lortzen ote den edo ezaztertzera bideratu dituzte ikerketak.•

Iktusa tratatzeko molekula berri bataurkitu dute

Ana Purroy, Jaione Barrenetxe, Josune Orbe, José Antonio Páramo eta José Antonio Rodríguez CIMAko ikertzaileak. ARG.: NAFARROAKO UNIBERTSITATEA.

06-14 Albisteak 283 26/1/12 14:27 Page 13

Page 16: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

L B I S T E A Ka

Patogenoak izan dira gizakionhautespen naturalean gehien eraginduten inguruneko faktoreak, eta,bereziki, zizare bizkarroiak. Ondoriohorretara iritsi da KaliforniakoUnibertsitateko ikertzaile bat buru izanduen talde bat, PLoS Genetics aldizkarianberri eman duenez.

Beste eskualde batzuetara hedatzean,bertako klimara, elikagai-iturrira etapatogeno berrietara egokitu behar izandu gizakiak, eta ingurune bakoitzerahobekien egokitzen diren kideenaldaera genetikoak egin dira nagusitaldean.

Inguruneko hiru kondizio horienartean hautespen naturalean presiogehien zeinek egiten duen argitzealdera, 55 populaziotako 1.500 lagunaztertu zituzten ikertzaileek.

Populazio bakoitzean aldaera genetikobakoitzaren maiztasuna kalkulatuzuten, eta eredu bat sortu, aldaerenbanaketa aurreikus zezan. Ereduan,gainera, giza genoman hautespen-presioa eragin dezaketen hiru faktoreaksartu zituzten.

Ondoren, faktoreak banaka ezabatuzituzten eredutik, ikusteko zeinek zuen eragin handiena ereduarenaurreikusteko gaitasunean. Emaitzetanohartu ziren hirurak zirelagarrantzitsuak, baina indar handienapatogenoek egiten zutela. Patogenoenartean, badirudi zizare bizkarroiekeragin handiagoa dutela birusek etabakterioek baino, mantsoago

eboluzionatzendutelako, eta, hortaz,

denbora nahikoa ematendiotelako giza genomari

haietatik babestu etasortutako aldaera genetikoak

finkatzeko. Eredua erabilita,ikertzaileek patogenoen

aurreko erantzunari lotutako 103 gene identifikatu zituzten.Ikerketa horretan, zientzialariak

jabetu dira patogenoei erantzutekoagertutako aldaera genetikoek,

gainera, gaixotasun autoimmuneekikosentiberago bihurtu gaituztela. Oraindikerabat baieztatu ez badute ere,ikertzaileen hipotesia da patogenoeneraginez immunitate-sistemaagresiboagoa garatu dugula.Patogenorik egon ezean, beraz,litekeena da, ikertzaileen ustez,haietatik babesten gaituzten geneek

gaixotasun autoimmuneaksortzea.•

Bizkarroiek egin dute indar handienagizakion gene-aldakortasuneanPatogenoetara egokitzea hautespen naturalareneragile handiena da, klima eta dieta baino gehiago

Schistosoma generokozizare bizkarroia. ARG.: BRUCE WETZEL ETA HARRY SCHAEFER.

Bilduma batean bildu dituzte azken 30 urteotanGipuzkoan egindakolan arkeologikoakZazpi liburuz osatutako bilduma bateanbatu dituzte azken 30 urteotanGipuzkoan egin diren lan arkeologikoguztiak. Gipuzkoako Foru AldundikoKultura, Gazteria eta Kirol Sailak abianjarritako ekimena izan da eta ForuAldundiko arkeologia-teknikaria etaAranzadiko kide den Carlos Olatxeakkoordinatu du argitalpena. Egileenartean daude Alvaro Arrizabalaga,Joxean Mujika, Xabier Peñarlver,Merche Urteaga, Alfredo Moraza etaBeatriz Herreras.

Bildumak ehiztari-biltzaileen garaitikhasi eta, zazpi geltokiren bitartez,industria-garaira eramango du irakurlea.Lehenengo alean, Paleolitoariburuzkoan, Lezetxiki, Praileaitz, Irikaitzeta Astigarragako aztarnategietan izandiren azken aurkikuntzak azaldu dituzteidazleek. Gero aurreneko nekazari etaabeltzainen garaia dator, eta guremendietan utzi zituzten megalitoenazken aurkikuntzen berri ematen dute.Hirugarren geltokia Burdin Arokoa da,non Intxur, Basagain eta Munoandirenbitartez lehen herrixka harresidunenberri izango dugun. Jarraian, arkeologiaerromatarrak, Erdi Arokoak eta XVI.,XVII. eta XVIII. mendeetakoek hartukodute erreleboa, IndustriaArkeologiarekin bukatzeko. Liburubakoitzean, 180 argazkitik gora sartudira.•

06-14 Albisteak 283 26/1/12 14:27 Page 14

Page 17: Elhuyar283

15 Elh ZT Hiztegia 25/1/12 09:34 Page 15

Page 18: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

M U N D U I K U S G A R R I A

ARG.

: ESO

16-18 Mundu ikusgarria 1/2/12 08:51 Page 16

Page 19: Elhuyar283

PENITENTE ZURIAK

PENITENTE ZURIAK

ELHUYAR 283 17

16-18 Mundu ikusgarria 1/2/12 08:51 Page 17

Page 20: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

M U N D U I K U S G A R R I A

ZENTIMETRO GUTXI BATZUETATIK HASI

eta bost metrorainokoak izan daitezkeizotzezko penitente zuriak. Prozesioandoazen txano zuriz estalitakopenitenteak gogora ekartzen dituztelakodeitzen zaie horrela. Altitude handietansortzen dira; adibidez, argazkihauetakoak bezala, Txileko Atacamabasamortuaren erdian, 4.000 metrotikgora.

Penitenteak deskribatu zituen lehenaDarwin izan zen, Txileko SantiagotikArgentinara bidean, penitentez jositakoeremu batetik pasatu behar izanbaitzuen. Hark idatzi zuen bertakoenustez haize bortitzen eraginez sortzenzirela egitura bitxi haiek.

Baina, gerora frogatu denez, haizeak ezdu ezer ikustekorik penitenteensorreran, eguzkiak baizik. Lehendabizi,eguzki-izpien eraginez zulo txiki batzuksortzen dira elur izoztuan. Eta, behinzulo horiek eratuta, eguzki-izpiakzuloaren paretetan islatuz erradiazioazuloaren barruan kontzentratzen da.Horren ondorioz, sublimazioa azkartuegiten da zuloaren barruan. Hala, zuloagero eta sakonagoa egiten da, etazuloen tartean tente gelditzen diraizotzezko gailurrak; penitente zuriak.•

KEVIN RAUCH

KEVIN RAUCH

16-18 Mundu ikusgarria 1/2/12 08:51 Page 18

Page 21: Elhuyar283

19 Sendabidea 25/1/12 09:37 Page 19

Page 22: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

Igor Leturia AzkarateInformatikaria eta ikertzailea

Azken ia hiru urte hauetan “Mundu digitala”atal honen jarraipena egin baduzu, konturatutaegongo zara hizkuntza-teknologiak gero eta ga-rrantzitsuagoak izango direla gailu mugikor etabeti konektatutakoen munduan. Hitz egin di-zuegu mundu berri horretan presentzia nabar-mena duten (eta gero eta handiagoa izango du-ten) hainbat teknologiaz: web semantikoaz etateknologia semantikoez, itzulpen automatikoazeta corpusez, galderak erantzuteko sistemez, el-karrizketa-agenteez, bilatzaile adimendunez...Teknologia horiek oraindik bidea dute egiteko,baina zenbait kasutan erabilgarri izateko adinaaurreratuta badaude eta gailu askok eta zerbi-tzu askok badituzte integratuta, hemen konta-tu dizuegunez.

Baina, oro har, hizkuntza hedatuenentzat soilikdaude martxan horrelakoak (ingelesez besterikez sarritan); konpainia handiek ez dute intere-sik euskara horietan txertatzeko. Eta izango ba-lute ere, ez daude prest teknologia horiek eus-

karara egokitzeko kostua beren gain hartzeko.Euskarara egokitze hori ez baita lan hutsala; ba-tzuetan, oinarrizko ikerketa egin beharra dago,oinarrizko baliabideak garatu...

Bada horretan aritu gara Elhuyar Fundazioa,EHUko IXA eta Aholab ikerketa-taldeak, eta Vi-comtech-IK4 eta Tecnalia teknologia-zentroak,BerbaTek proiektuaren barruan, 2009. eta 2011.urteen artean, euskararentzako (nagusiki) hiz-kuntza-, ahots- eta multimedia-teknologiakikertzen. Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kul-tura sailek finantzatu dute BerbaTek proiektua-ren aurrekontuaren zati bat, Etortek programa-ren bitartez.

Ez da lehen aldia 5 erakunde horiek elkarlaneanhizkuntza-teknologien ikerketan aritzen gare-na. Aurretik 2002-2004 aldian Hizking XXIproiektuan aritu ginen, eta 2006-2008 aldian,AnHitz proiektuan. Azken horren amaieran,zientzia-aditu birtual baten demo bat eraiki ge-nuen, AnHitz izenekoa hori ere: ahozko interak-

Azken hiru urteotan, euskararentzako hizkuntza-teknologiak ikertzen eta garatzen

aritu gara Euskal Herriko hainbat erakunde BerbaTek proiektuan. Eta, proiektuaren

helburuetako bat izanik ikerketa erabilera praktikora bideratzea, hiru demo ere

sortu ditugu: zientzia eta teknologiako bilatzaile semantiko multimedia bat,

dokumentalen bikoizketa automatikorako demo bat, eta hizkuntzen

irakaskuntzarako tutore pertsonal bat.

Hizkuntza-teknologiak gero etagarrantzitsuagoak izango diragailu mugikor eta betikonektatutakoen munduan.

M U N D U D I G I T A L A

euskarazko hizkuntza-teknologiak martxan

20-23 Mundu digitala 26/1/12 12:07 Page 20

Page 23: Elhuyar283

ELHUYAR 283 21

zioa zuen 3D avatar bat zen, zientziari buruzkogalderei erantzuteko eta bilaketa eleaniztunakegiteko gai zena.

BerbaTek proiektuan, oinarrizko ikerketa han-dia egin dugu: oinarrizko baliabide eta tresnaasko garatu edo hobetu ditugu (testu- edoahots-corpusak, lexikoiak, hiztegiak, ontologiak,gramatika konputazionalak, analizatzaile mor-fosintaktikoak, ahots-ezagutza, ahots-sintesia,elkarrizketa-sistemak...), eta hainbat teknologialandu ditugu (itzulpen automatikoa, informa-zio-bilaketa, informazio-erauzketa, idazketanlaguntzeko sistemak, ezagutzaren kudeaketa,galderei erantzuteko sistemak, tutore pertsona-lak, e-learning sistemak, ahoskera zuzentzekosistemak, ariketen eta adibideen eraikitze auto-matikoa...). Eta bertan landutako teknologiakzenbait proiektu eta zerbitzutan erabili dira.

HIZKUNTZEN INDUSTRIAREN ZERBITZURABerbaTek proiektua ikerketa-proiektua badaere, ikerketa horren erabilera praktikoa izan da

hasieratik guretzat helburu nagusietako bat. Etapraktikotasun hori hizkuntzen industriaren alo-rrean eman nahi izan diogu.

Hizkuntzen industriatzat ulertzen da hiru azpi-sektore hauek osatzen dutena: itzulpena (itzul-penak, lokalizazioak, interpretazioa, bikoizke-ta...), edukiak (argitaletxeak, komunikabideak...)eta irakaskuntza (hizkuntzen irakaskuntza, ira-kaskuntza arautua...). Euskal Herrian, duela gu-txi hasi dira ematen lehen pausoak hizkuntzenindustriaren sektorea egituratzeko: 2010ean,Langune hizkuntzen industriaren alorreko Eus-kal Herriko enpresen elkartea sortu zen; 30 baz-kide baino gehiago ditu. BerbaTek-eko kideekaktiboki hartu dute parte han sorreratik, eta in-dustriaren eta elkartearen euskarri teknologikoizateko bokazioa du BerbaTek proiektuak.

BerbaTek-en landu diren teknologia askok zu-zeneko aplikazioa dute hizkuntzen industriakohiru sektoretako batean, eta beste tresna, balia-bide eta teknologia batzuk horietako edozeine-

BerbaTek-enlandu direnteknologia askokzuzenekoaplikazioa dutehizkuntzenindustriako hirusektoretakobatean.

BerbaTek proiektuan sortutako hizkuntzen irakaskuntzarako demoa. ARG.: DANEL SOLABARRIETA.

20-23 Mundu digitala 26/1/12 12:07 Page 21

Page 24: Elhuyar283

tan aplikatzekoak dira edo beste teknologiakgaratzeko oinarriak dira.

Eskemak adierazten du grafikoki hizkuntzenindustria eta haren alorrak, eta BerbaTek-ekzer ekarpen egin diezaiokeen bakoitzari etaoro har.

DEMOAKEsan bezala, BerbaTek-ek hizkuntzen indus-trian aplikazio praktikoa izateko bokazioa du,eta, horren erakusgarri, industria horren hiruazpisektoreentzat demo bana eraiki dugu tek-nologia ezberdinak konbinatuz.

Edukien arloan hizkuntza-teknologiek egin de-zaketen ekarpenaren frogagarri, zientzia eta tek-nologiako bilatzaile semantiko multimedia bategin dugu. Bilatzaile horrek Elhuyarrek eta IXATaldeak eraikitako zientzia eta teknologiakoWNTerm ontologia espezializatua du oinarri(zientzia eta teknologiaren alorreko kontzeptuaksemantikoki erlazionatuta ageri diren sare bat, azpiklaseekin, sinonimoekin eta abar), eta Elhuyarren edukiaren gainean (Elhuyar aldiz-kariko irudi eta testuak, Teknopolis telebista-programako bideoak eta Norteko Ferrokarrilla irra-tsaioko audioak) funtzionatzen du. Tecnaliak garatutako teknologiaren bidez, termino bat bila-tzen denean, ontologiaren bidez termino horrensinonimoak, azpiklaseak edo superklaseak di-tuzten edukiak ere bila daitezke. Gainera, emai-

tza irudi bat denean, antzeko irudiak ere ematenditu,Vicomtech-IK4ren teknologia erabiliz.

Itzulpenaren alorrerako, dokumentalen bikoiz-keta automatikoko demo bat egin da. Filmak au-tomatikoki bikoiztea erronka zaila da oraingoz(ahots asko, hizkera kolokiala, abiadura ezberdi-nak...), baina dokumental-mota batzuekin (hiz-lari bakarra, off-eko ahotsa, ezpainekin koordi-nazioa ez da beharrezkoa edo garrantzitsua...)ongi funtzionatzen duen demo bat egin dugu.Gaztelaniaz dagoen dokumental bat eta hanesaten denaren transkripzio bat emanik (trans-kripzio hori nahi bada automatikoki lor daiteke,merkatuan egon bai baitaude diktaketa-progra-mak gaztelaniarako), Vicomtech-IK4ren denbo-ra-lerrokatzearen teknologiaren bidez azpititu-lu-fitxategi bat lortzen da (transkripzioa, bainaesaldi bakoitzaren hasierako eta bukaerakouneekin). Gero, IXA Taldearen Matxin itzultzaileautomatikoak euskarara itzultzen ditu azpititu-luok, eta Aholab-en testu-ahots bihurketa-tek-nologiak euskarazko ahots sinkronizatua sor-tzen du. Demo hori arrakastaz aplikatu zaieElhuyarrek egiten duen Teknopolis saioko hizlaribakarreko atalei.

Azkenik, irakaskuntzaren alorrerako, hizkuntzenirakaskuntzako tutore pertsonal baten demoaegin dugu. Tutore hori emozioak adieraz ditza-keen 3Dko pertsonaia bat da,Vicomtech-IK4k ga-ratutakoa, euskaraz mintzatzen dena eta eus-

ELHUYAR 12/02

M U N D U D I G I T A L A

Tutore horiemozioak adierazditzakeen 3Dkopertsonaia bat da,euskarazmintzatzen da etaeuskaraz ahozesaten zaionaulertzen du.

Edukiak

• Terminologia, lexikografia• Argitaletxeak• Komunikabideak• …

• Informazioaren bilaketa(elebakarra, eleaniztuna,semantikoa, multimedia…)

• Informazioaren erauzketa• Zuzentzaileak• Ezagutzaren kudeaketa• Galderei erantzutea• …

Irakaskuntza

• Hizkuntzen irakaskuntza• Irakaskuntza arautua• Master eta doktoregoak• ...

• Tutore pertsonalak• E-learning sistemak• Ahoskatze-zuzentzaileak• Ariketa eta adibideen

sorkuntza automatikoa• ...

Hizkuntza-teknologiak: testu-corpusak, lexikoiak, hiztegiak eta ontologiak, gramatikakonputazionalak, analizatzaile morfosintaktikoak, lengoaia naturalaren prozesamendua…

Ahots-teknologiak: ahots-corpusak, ahotsaren ezagutza, ahotsen transformazioa, ahots-sintesia,elkarrizketa-sistemak…

Multimedia-teknologia: irudien analisia…

Itzulpena

• Itzulpena• Lokalizazioa• Interpretazioa• Bikoizketa• …

• Itzulpen automatikoa• Itzulpen-memoriak• Ahots-ahots itzulpena• Bikoizketa automatikoa• …

20-23 Mundu digitala 26/1/12 12:07 Page 22

Page 25: Elhuyar283

karaz ahoz esaten zaiona ulertzen duena, Aho-lab-en teknologiari esker. Eta tutoreak hainbatgauzatan lagundu gaitzake: IXAren tek-nologiaren bidez, automatikoki sortutako gra-matika-ariketak (aditzak, deklinabidea...) edoulermen-ariketak (testu batean hutsuneak be-tetzea, hainbat aukera emanda) egin ditzakegu;ahoskera ebaluatzen digu, Aholab-en teknolo-giari esker; edo idazketarako laguntzak ematenditu (aditzen jokabidea, zenbakien idazketa,hiztegi-kontsultak...), IXA eta Elhuyarren tekno-logiaren bidez.

DIBULGAZIOABerbaTek proiektuan garrantzia ematen diogu,oinarrizko ikerketaz eta aplikazio praktikoaz gai-nera, dibulgazioa egiteari. Guretzat funtsezkoa daegindako lanaren berri ikerketako foro, kongresueta aldizkari espezializatuetan ematea, baina bai-ta gizarte zabalari hizkuntza- eta ahots-teknolo-gien garrantzia erakustea eta euskararentzat arlohorretan egin ditugun lorpenak ezagutaraztea

ere. Azken helburu hori lortzeko, webgune bategin dugu (http://www.berbatek.com), non, Ber-baTek proiektuari buruzko informazio orokorraemateaz gainera, aldian-aldian bertan egindakoaurrerapenen berri ematen baitugu. Eta horrezgainera, hizkuntza-teknologien munduan gerta-tzen dena ezagutarazten dugu Hizkuntza, Ahotseta Multimedia Teknologien Behatokiaren bidez(beste webgune batzuetako albisteen batzailebat), bai eta hemengo nahiz nazioarteko ekitaldigarrantzitsuenen berri eman ere Ekitaldien egu-tegiaren bidez.

Oso gustura eta harro gaude BerbaTek proiek-tuan lortutako emaitzekin. Baina euskarak hiz-kuntza-teknologietan eta, beraz, mundu digitalberri horretan atzean gelditu nahi ez badu,oraindik gogor lan egitea tokatuko zaigu hu-rrengo urteetan ere. BerbaTek proiektua aurre-ra eraman dugun kide guztiok prest gaudeerronka horri heltzeko.•

ELHUYAR 283 23

Dokumentalenbikoizketaautomatikorakodemoa.

20-23 Mundu digitala 26/1/12 12:07 Page 23

Page 26: Elhuyar283

Fernando Cossío

gungo ikertzaileencurriculumak askoz hobeak dira,eta lehiakortasuna eta presioa, gero eta handiagoak”

Manex Urruzola ArrateElhuyar Zientziaren Komunikazioa “E

ELHUYAR 12/02

Ikerbasqueko presidentea

ARGAZKIAK: JON URBE/ARGAZKI PRESS

24-27 Elkarrizketa F Cossio 27/1/12 09:51 Page 24

Page 27: Elhuyar283

Ikerbasque agentziaren arduradun izendatu zutenetik, kimikaren ikerkuntza eta zientzia-

sistemaren kudeaketa bateratzen ditu Fernando Cossíok. Euskadiko ikerkuntza lehiakorrago

egiteko nazioarteko puntako ikertzaileak erakarri behar direla dio. Era berean, harrobia bultzatzea

eta ibilbide zientifikorako azpiegitura-sare egokia eraikitzea beharrezko jotzen ditu.

ELHUYAR 283 25

Duela hiru urte Ikerbasqueko presidente izendatu zintuzten.Kimikarako denborarik geratzen zaizu?Bai; izan ere, Ikerbasqueko lantaldea oso ona eta era-ginkorra da. Kasu honetan, posible da ikerkuntza etakudeaketa bateratzea.

Europako Batzordeak Ikerbasque saritu du Euskal Herrikoikerkuntza zientifikoaren garapenerako puntako ikertzai-leak erakartzen egindako lanagatik. Zorionak.Saiatu gara irizpideak eta baldintzak betetzen. Ebalua-ketarako oso ongi finkaturiko prozedurak daude, etaguk pauso guztietan araudi horiek oso ongi jarraitu di-tugu, emaitza bermatzeko.

Ikerbasque erakundeak euskal zientzia-sistema indartzeadu helburu. Nola egiten da hori?Zaila da. Kontuan izan behar da hemen duela 40 urteikerkuntza ez zegoela oso garatuta. Eusko Jaurlaritzazientzia-sistema garatzen hasi zen duela 30 urte ingu-ru. Nahiz eta oso historia laburra izan, garapena nabar-mena da. Nire ustez, gaur hemen dugun ikerkuntza-maila duina da, eta esparru batzuetan oso ona da.

Nolakoa da Euskadiko ikerketaren egoera?Natura-zientzia batzuk oso garatuta daude: fisika, kimi-ka, matematika, biologia molekularra, biokimika… Es-parru horietan une honetan daukagun ikerketa-mailaona da; izan ere, natura-zientzia horiek oso finkatutadaude, eta tradizio propioa daukate. Badaude beste arlobatzuk ere, berriagoak izan arren Euskadin oso garatutadaudenak: nanozientziak eta neurolinguistika, adibidez.

Euskal Herrian zentro teknologiko ugari daude, eta azkenal-dian punta-puntako instalazio zientifiko berri asko eraikidira. Zer ibilbide ikusten diozu sare zientifiko horri? Garrantzitsua da koordinatua dagoen kudeaketa mar-txan jartzea. Badugu zentro anitz dituen sare bat, etazentro horien arteko koordinazioa garatzea oso garran-tzitsua izango da. Baina zentroen autonomia berma-tzea ere garrantzitsua da. Izan ere, sistema burokratikobat martxan jartzen badugu, hori oso kaltegarria izandaiteke, bai zentroentzat, bai sarearentzat.

Etorkizunean izango da ikerketa-zentro guztientzat nahikoamasa kritiko, alegia, nahikoa ikertzaile, finantziazio eta ba-liabide? Zientzialariok beti pentsatzen dugu ez daukagulabehar adina baliabide. Baina kontuan hartu behar daEuskal Herria txikia dela, eta, beraz, ezinezkoa da es-parru guztietan beharrezko den masa kritikoa lortzea.Zein esparrutan gabiltzan ondoen eta zeinetan hobetunahi dugun aukeratu beharra daukagu. Ezinezkoa da

Fernando Cossío

Fernando Cossío (1.960) Kantabrian jaio eta Huescanhazi zen. Zaragozara joan zen kimika ikastera, etahandik Donostiara, EHUko Kimika Fakultateandoktoregoa egitera. Donostian ikasi zuen euskaraz.Frantzian eta Kalifornian doktorego ondoko egonaldiakegin ondoren, EHUko Donostiako Kimika Fakultateraitzuli zen. Fakultate horretako dekanoa izan da, etakatedraduna da egun. EHUko errektoreorde ere izan da,eta hainbat sari jaso ditu bere ikerketa-ibilbidearengatik. 2009an Eusko JaurlaritzarenIkerbasque agentziako presidente izendatu zuten.Ikerbasquek Euskadiko ikerkuntza zientifikoarengarapena du helburu, eta, horretarako, nazioartekopuntako ikertzaileak erakarri eta atxikitzen ditu.

24-27 Elkarrizketa F Cossio 27/1/12 09:51 Page 25

Page 28: Elhuyar283

den-dena ongi garatzea. Nik uste dut garatuen daudenarloetan ia lortu dugula beharrezko den masa kritikoa:Europako beste zentroen mailarekin parekatzeko,oraindik ikertzaile batzuk erakarri beharko ditugu; bai-na helburua gertu dago. Aldiz, beste arlo batzuetan, zai-la izango da aipatzen didazun masa kritiko hori lortzea.

Zein dira zailtasuna duten arlo horiek?Biomedikuntzaren arloan, adibidez, ikertzaileak erakar-tzeko gai izan behar dugu. Esparru hori oso garrantzi-tsua da, eta zerbait gehiago egin beharra daukagubeharrezkoa den ikerketa-maila lortzeko.

Nazioarteko adituak erakartzeko, urtero 20 lanpostu fin-koen eskaintza egiten du Ikerbasquek, eta, iaz, mundu guz-tiko 427 ikertzailek eman zuten izena.Ikerbasque nazioarteko radarretan agertzen da. Zien-tziarako fundazio gisa, Ikerbasquek badu prestigioa, etaikertzaileentzat oso interesgarria da. Azpimarratu nahinuke 20 kontratazio egitea dela helburua, bai, baina gu-

retzat garrantzitsuena kalitatea dela. Horrek esan nahidu maila handiko ikertzaileak 13 badira, 13 horiek kon-tratatuko ditugula; ez dugu mailarik jaitsiko hogeira iris-teko. Kalitatea da helburua, ez aurreikusitako zenbakia.

“Euskadik nazioarteko beste 200 ikertzaile erakarri behar-ko lituzke datozen urteetan, Europako biztanle-kopurukoikertzaile-ratioetara iristeko”. Zerorrek esana da.Hori topea litzateke. Orain arte 99 ikertzaile kontratatuditugu. Lehen esan dudan bezala, guretzat maila da ga-rrantzitsuena, eta ez zenbaki hutsa. Dena dela, ongi le-goke helburu hori lortzea.

Desadostasunik topatu duzue hemengo ikertzaileen artean,kanpotik erakarritako ikertzaileen baldintzei dagokionez?Bai, eta logikoa da, gainera. Ikertzaile batzuek esatendute: “Zer egiten du Ikerbasquek hemen gauden iker-tzaileon taldeak eta azpiegiturak hobetzeko?”. Alde ba-tetik, gure asmoa izan da erakarritako zientzialariakbeti hemengo ikerketa-talde batean integratzea; horre-la ikerketa-talde horrek ikertzaileak dakarren esperien-tzia aprobetxatzeko. Ulergarria da hemengo ikertzai-leek Ikerbasque ikertzaileek dituzten baldintzak nahiizatea; nik ere nahi nituzke, kasu batzuetan, behintzat.Baina masa kritikoa sortu beharra daukagu, eta, bestal-de, aurrekontu-arazoak ditugu. Gustatuko litzaidakehemengo zientzialariei laguntza ematea, baina onartubehar dut gaur egun zaila dela.

Bestalde, ikerketa-zentroak askotan kexatzen dira bekadunaritzeko eta tesia egiteko bokazioak falta direla, eta horrekharrobia kolokan jartzen duela…Bai, egia da hori. Lehen bazegoen baldintza bat zioenahemengo ikertzaileek ezin zutela Ikerbasque progra-metan parte hartu; baina guk baldintza hori kendu egingenuen. Orain hemengo ikertzaile gazte nahiz senio-rrek ere parte har dezakete gure programetan, baldineta kontratu egonkorrik ez badute, behintzat. Gainera,harrobia bultzatzeko eta kanpoan dauden ikertzailegazteak berreskuratzeko programa berri bat martxanjartzeko asmoa dugu. Badakigu oraingo hau ez dela ga-rairik onena, baina ikertzaile gazteak erakartzeko pro-grama garatuta dugu dagoeneko, eta, orain, proiektuberri hori lehenbailehen martxan jarri nahi dugu.

ELHUYAR 12/02

“biomedikuntzaren arloan, zerbaitgehiago egin beharra daukagu,beharrezkoa den ikerketa-mailalortzeko”

24-27 Elkarrizketa F Cossio 27/1/12 09:51 Page 26

Page 29: Elhuyar283

Bokazioak pizteko formularik onena behar bezalako solda-ta eta lan-baldintzak eskaintzea dela entzun genion Fisika-ko Nobel saridun bati. Ados zaude?Ez dut uste soldata denik irizpiderik garrantzitsuena.Beharrezkoa da soldata duina izatea, noski; baina iker-keta garatzeko baldintzek ere duinak izan behar dute.Horrek esan nahi du ibilbide zientifiko baten beharradagoela, azpiegitura egokiak, kontaktuak, aldeko girobat… Eta ikertzeko askatasuna ere beharrezkoa da.Ikerbasquen irizpidea bikaintasuna da, baina ez da ar-lorik mugatzen maila handiko ikerketa bada.

Doktorego-tesia egiten ari diren gazteek izango dute ibilbi-de zientifiko bat Euskal Herrian?Zaila da bermatzea, jakina. Ibilbide zientifikoa hasi,doktoregoa egin, doktorego-ondoko egonaldia… den-boraren poderioz posible da ibilbidea egonkortzea. Bai-na ez dut uste komeni denik hasieratik den-dena ber-matuta edukitzea eta lanpostu finkoa izatea. Izan ere,pertsonak aldatzen joaten dira, baina garrantzitsua dainguruneak ikertzaileari aukerak eskaintzea interesa-tzen zaion bidea hartu ahal izateko.

Ikertzaile-karrerak bizimodu nomada dakar berarekin. Halabehar luke? Bai, hasieran behintzat oso nomada da karrera hori. Bai-na ekidinezina da. Izan ere, zer lekutan ikas dezakezunola egiten den bikaintasunezko zientzia? MITen, Hard-varden, CERNen… Ezinbestekoa da hara joan eta ikas-tea. Kontua da han lortzen den esperientzia gero hemenaprobetxatzea. Nola? Ikertzaile horiek berreskuratuz.

Duela urte batzuk posible zen unibertsitatetik mugitu gabekatedradun izatea, baina gaur egun mugikortasun geogra-fikoa ezinbesteko baldintza bihurtu da. Bai, hala da. Eta, gainera, curriculumak askoz hobeakdira, eta lehiakortasuna gero eta handiagoa da. Eta pre-sioa izugarria da.

Ikerkuntza behar bezala balioesten da gizartean?Baietz uste dut. Elhuyarrek egindako azterketaren ara-bera, adibidez, gizarteak oso ongi baloratzen ditu iker-tzaileak. Beste kontu bat da gazteek ikerkuntza bizimo-du gisa nola ikusten duten. Iruditzen zait lanbide

ezegonkor gisa ikusten dutela, bohemio samarra agian,eta beste lanbide batzuk egonkorrago eta errazagoikusten dituzte. Bi ikuspegi kontrajarri daude hor.

Arlo pertsonalean, ikerkuntzara lanaldi osoan itzultzea gus-tatuko litzaizuke, ala kudeaketan epe luzerako erronkak di-tuzu?Niri gustatzen zaidana ikerkuntza da. Zorionez, Ikerbas-quen posible da kudeaketa eta ikerkuntza bateratzea.Dena dela, uste dut zientzialariok zientziaren kudeake-tan parte hartu behar dugula. Hori da nire ekarpena. Da-tozen urteotan beste zientzialari batzuk etorriko dira,ikerkuntzaren kudeaketan beren ekarpena egiteko. Ustedut gure erantzukizuna dela, kudeaketak garrantzia bai-tu. Ikerkuntza eta kudeaketa, biak dira garrantzitsuak,eta zientzialariok konpromisoa hartu beharko genukezientziaren sistema kudeatzen laguntzeko.•

“ulergarria da hemengo ikertzaileekIkerbasque ikertzaileek dituztenbaldintzak nahi izatea; nik ere nahinituzke, kasu batzuetan, behintzat”

ELHUYAR 283 27

24-27 Elkarrizketa F Cossio 27/1/12 09:51 Page 27

Page 30: Elhuyar283

Inguruneak desberdin

egin dezake berdina dena

ELHUYAR 12/02

28-33 DNA ez da DENA 30/1/12 11:24 Page 28

Page 31: Elhuyar283

ELHUYAR 283 29

“Geneak gure osaeraren hitzak balira, epigene-tika hitz-segida horiek ulergarri egiten dituztenzeinuak lirateke; alegia, ortografia eta gramati-ka. Horren eraginez, gene-aldaera berak kanpo-itxura desberdina eman diezaieke bi pertsona-ri”. Manel Esteller ikertzaileak eman du azalpenhori. Bellvitgeko Ikerketa Biomedikoko Institu-tuko ikertzailea da Esteller; zehazki, minbizia-ren epigenetikaren eta biologiaren programarenzuzendaria.

Definizioz, faktore epigenetikoak dira DNArensekuentzia aldatu gabe fenotipoan aldaerakagertzea eragiten duten faktoreak, geneen es-presioan eragiten dutelako. Haien eraginez di-tuzte, besteak beste, gibeleko zelulek eta biho-tzekoek itxura eta funtzionamendu desberdina,eta, orobat, bikiek bata bestetik bereizten dituz-ten ezaugarriak. “Biki monozigotikoek ezin ho-

beki uzten dute agerian nola genetikoki berdin-berdinak diren banakoek ezaugarri desberdinakizan ditzaketen. Horrenbestez, eredu parega-beak dira aldaketa epigenetikoek fenotipoanduten eragina edo zeregina aztertzeko”, dio Estellerrek.

Faktore epigenetikoak geneak berak bezain ga-rrantzitsutzat jotzen ditu Estellerrek. Geneak, etagenetika, oro har, askoz ezagunagoak dira, ordea,epigenetika baino.“Hainbat arrazoi daude horre-tarako —uste du Estellerrek—. Nagusia da gene-tika-azterketak askoz lehenago hasi zirela; Men-delek egin zituen lehenengoak, XIX. mendearenbukaeran. Epigenetika modernoa, berriz, 1980kohamarkadan sortu zen. Susmoa egon, bazegoen,inguruneak nolabait geneekin hitz egiten zuela,eta ikusten zen gene berdinak zituzten pertso-nek portaera eta gaixotasun desberdinak zituz-AR

G.: ©

IST

OCKP

HOTO

.COM

/NIC

O GU

IDO

EPIGENETIKAK GENEEN ESPRESIOAN ERAGITEN DU,

BAINA HAIEK ALDATU GABE

DNADENA

Bi ur-tanta berdin ez dauden bezala, biki monozigotikoek ere izaten dituzte bata bestetik bereizten

dituzten ezaugarriak. Desberdintasun horiek, ordea, ez dituzte geneetan gordeta izaten; genetikoki

berdin-berdinak izaten dira anaia edo ahizpa bikiak. Gauza bera gertatzen da norbanako bakoitzaren

zelulekin: zelula guztiek dute informazio genetiko bera. Kristalinoko zelulek, ordea, antz txikia dute

urdaileko zelulekin, edo giharretako zelulekin. Desberdintasuna, kasu guztietan, informazio

genetikoaren espresioan dago.

ez da

Oihane Lakar IraizozElhuyar Zientziaren Komunikazioa

28-33 DNA ez da DENA 30/1/12 11:24 Page 29

Page 32: Elhuyar283

tela. Baina ez zegoen azalpen biologikorik. Epi-genetikak eman du azalpen biologikoa”.

DNAn ETA HAREN INGURUAN TXERTATZEN DIREN MARKAKGeneen espresioan eragina izatea da gene batzukespresatzea eta beste batzuk isiltzea. Horretara-ko, ez dago DNAren sekuentzia aldatu beharrik,hau da, mutaziorik egin beharrik. Nahikoa da se-kuentzian bertan, edo harengandik hurbil, espre-sioa bultzatuko edo etengo duten markak jartzea.Bi dira mekanismo epigenetiko nagusiak: meti-lazioa eta histonen azetilazioa.

Metilazioa zuzenean DNA-sekuentzian gerta-tzen da: zitosina baseari metilo talde bat erans-ten zaio. Oro har, ondoan guanina basea dutenzitosina asko dauden eskualdeetan gertatzenda metilazioa; eta base-konbinazio hori geneeneskualde promotorean egoten da. Bada, “metila-zioa etengailu baten modukoa da: zitosinari lo-tzen zaionean, itzali egiten du gene horren es-presioa”, argitu du Estellerrek.

Histonen azetilazioak, berriz, berez isilduta egonbeharko luketen geneak espresatzea dakar. Al-daketa hori, izenak berak adierazten duen beza-la, histonetan gertatzen da. Histonak proteina-multzo batzuk dira, DNAri paketatzen laguntzendiotenak. Izan ere, DNAk bi metroko luzera du,eta oso trinkotuta egon behar du zelulen nu-kleoan sartzeko. Bada, paketatze horretan, his-tonen inguruan kiribiltzen da DNA-harizpia (per-lazko lepoko baten antza hartzen dute). Harizpiaestuago edo lasaiago lot dakieke histonei, histo-nek duten azetilazio-mailaren arabera: azetilotaldeak lotzen badira histonetan, DNA lasaiagogaratzen da.

DNAren paketatze-maila hango geneen espre-sio-mailarekin lotuta dago: zenbat eta trinkoa-go egon, zailagoa da geneak espresatzea, trans-

kripzioaz arduratzen diren elementuak ezinzaizkiolako lotu DNA-sekuentziari. Aitzitik, la-saiago baldin badago, transkripzioaren aktiba-tzaileak lotu, eta geneen transkripzioa gertadaiteke.

EZINBESTEKOAK, ETA ALDAKORRAKMetilazioak eta histonen azetilazioak eraginda-ko gene-aktibazio eta -desaktibazioak “ezinbes-tekoak dira —Estellerren esanean— bizirik irau-teko; haiek gabe, garapenaren fase goiztiarretanhilko ginateke. Zelulen desberdintzapeneaneragina izateaz gain, emakumezkoetan X kro-mosometako bat inaktibatzea ere mekanismoepigenetikoen bidez egiten den zerbait da, adi-bidez”. Izatez, emakumezkoek X kromosomakogeneen bi kopia dituzte, eta, gizonezkoek, be-rriz, bakarra. Bada, bi sexuetako banakoetangene horien produktuen dosiak berak izan dai-tezen inaktibatzen da bi kromosometako batemakumezkoetan.

Bizidun bakoitzak patroi epigenetiko jakin batdu. “Espezie gisa patroi jakin bat dugu, Homo sa-piens izatea ahalbidetzen diguna”, adierazi duEstellerrek. Eta patroi hori aldatuz joaten daadinean aurrera egin ahala: “Jaiotzean, epigeno-ma bat dugu; nerabezaroan, beste bat; eta hel-duaroan eta zahartzaroan, beste bat”, dio iker-tzaileak.

Gizakiok bakarrik ez; animalia askotan ikusi diragarapenarekin batera gertatzen diren aldaketaepigenetiko horiek. Har dezagun kontuan txime-leta bat. Tximeleta horrek jaiotzetik genoma ja-kin bat du, baina itxura erabat desberdina dumetamorfosia gertatu baino lehen eta ondoren.“Patroi epigenetikoa aldatuz doalako gertatzenda hori —dio Estellerrek—. Gauza bera ikus dai-teke, adibidez, erleetan: Erle erreginak eta langi-leek genoma berdina dute; bakoitzaren patroiepigenetikoak eragiten du batzuen eta besteenitxura eta portaera hain desberdinak izatea”.

Zelulak bikoizten direnean, patroi epigenetikoeta guzti bikoizten dira. Hala, ehun horretakogainerako zelulen itxura hartzen dute. Bikoiz-keta-prozesuan, dena den, tarteka aldaketakgertatzen dira, eta ondorengo zelulek ez dute

“susmoa egon, bazegoen,inguruneak nolabait geneekinhitz egiten zuela”

Marka epigenomikoak aztertzeko eta des-berdinen bat ote dagoen begiratzeko, se-kuentziazioaren antzeko zerbait egitendute, “baina neketsuagoa”, zehaztu duManel Esteller Bellvitgeko Ikerketa Biome-dikoko Institutuko ikertzaileak. Metilazioada bi marka epigenetikoen artean aztertue-na, “aztertzeko ere errazena delako”, azal-du du Estellerrek. DNAn gene jakin batensekuentzia irakurtzen den bezala, nukleo-tidoak banan-banan irakurtzen dira, metil-

zitosina bat aurkitu arte. Histonen kasuan,berriz, zelulen arteko konparazioa egitenda, eta ikusten da zeinek dituzten histone-tan besteek ez dituzten azetilo taldeak.

Hala, pertsonen profil epigenetikoaezagututa, azetilazio- eta metilazio-aka-tsak identifika daitezke, eta jakin daiteke,esate baterako, “zer eragin izango dutenbotika epigenetikoek (metilazioak edoazetilazioak jartzen eta kentzen dituztenbotikek)”, argitu du ikertzaileak.

Manel Esteller

Bellvitgeko Ikerketa BiomedikokoInstitutuko ikertzailea da.Minbiziaren epigenetikaren etabiologiaren programaren zuzendaria.Nazioarteko erreferentea daepigenetikaren alorrean.ARG.: MANEL ESTELLER.

Aztertzeko, sekuentziazioaren antzeko zerbait

ELHUYAR 12/02

28-33 DNA ez da DENA 30/1/12 11:24 Page 30

Page 33: Elhuyar283

zehazki zelula “arbasoaren” patroi epigeneti-koa. “Oso garbi ikusten da hori biki monozigo-tikoetan”, azaldu du Estellerrek. 2005eanbikiekin egindako ikerketa batargitaratu zuen bere lanki-deekin batera PNAS aldiz-karian. Han esaten zu-ten patroi epigenetikoagero eta desberdinagoadela bikietan zenbat etagehiago zahartu.

Aldaketa horiek barneko zein kanpoko fakto-reen eraginez gerta daitezkeela azaltzen du ar-tikuluan: “Zelulen bikoizketan ere akats txikiakgerta daitezke zoriz, eta, horren eraginez, jato-rrian berdin-berdinak ziren bi banako pixkana-ka desberdinduz joaten dira denborak aurreraegin ahala. Hala ere, bizi-ohiturek eta kanpo-faktoreek, hala nola erretzeak, jarduera fisikoakedo dietak, epe luzean aldaketa epigenetikoakeragin ditzakete. Bikietan ikusi dugu desberdin-tasun epigenetiko gehiago zituztela zenbat etazaharragoak izan, bizimodu desberdinagoakeraman, eta denbora gutxiago eman elkarrekin.Horrek agerian uzten du zer garrantzia duteninguruneko faktoreek bi genotipo berdinetatikfenotipo desberdinak emateko”.

Kanpo-faktoreei dagokienez, “Oro har, ikusidugu geneetan aldaketak eragiten dituzten fak-tore edo agente berek eragin ditzaketela alda-keta epigenetikoak. Hau da, geneetan muta-zioak eragiten dituzten faktoreek, halaber,metilazioak eta histonen azetilazioak eragin di-tzakete”, zehaztu du Estellerrek.

Edonola ere, askoz ugariagoak dira eta askoz az-karrago gertatzen dira aldaketa epigenetikoakgenetikoak baino. “Zailagoa da aldaketa geneti-koak gertatzea, milioika urteko eboluzioan ika-si egin baitugu genomako informazioa bere ho-rretan gordetzen eta gertatzen diren akatsakzuzentzen —argitu du Estellerrek—. Aldiz, ezgara hain onak epigenoma zuzentzen. Izan ere,ez dute genomak bezain eragin handia bizirau-penean, eta zelulek ez dituzte garatu haiek zu-zentzeko hainbeste mekanismo”.

EPIGENETIKA,GAIXOTASUNEI LOTUTAEpigenomaren aldaketek gaixo-tasunak ere eragin ditzakete. Adi-bidez, minbizia. Hori da, hain zu-zen, Manel Estellerren aztergaietakobat Bellvitge institutuan: “Minbizia daepigenetikari lotutako gaixotasun ezagu-nena, eta aitzinarazlea. Oso gaixotasun ohi-koa delako izan daiteke hori, eta erraza delakoaztertzeko laginak lortzea. 1995ean aurkitu zenlehen aldiz epigenetikoki aldatutako gene batekminbizia eragin zezakeela”.

Zelulak neurriz gain bikoiztea ekiditen dutengeneak (tumore-ezabatzaile deritze) behar ezbezala metilatzen badira, esate baterako, genehoriek isilduta gelditzen dira, eta ez dute berenfuntzioa betetzen. Histonetan aldaketak gerta-tzea ere lotuta dago zelulen neurriz gainekougaritzearekin, eta, horrenbestez, baita minbi-ziarekin ere. Marka epigenetiko desberdineneraginez gertatzen da, bestalde, mutazio gene-tiko jakin baten eraginez minbizia izateko aldez

tximeletek genoma jakin bat dute jaiotzetik; patroi epigenetikoa dametamorfosian aldatzen dena.

Erdialdeko zitosinakmetilatuta dituen DNA-zatibaten ilustrazioa. Metilo-taldeak itzalgailuak dirageneentzat, eta haienespresioa isiltzen dute.ARG.: CHRISTOPH BOCK/MAX

PLANCK INSTITUTE FOR

INFORMATICS/ ESKUBIDE BATZUK

ERRESERBATUTA

ELHUYAR 283 31

28-33 DNA ez da DENA 30/1/12 11:24 Page 31

Page 34: Elhuyar283

aurretiko joera bera duten bi pertsonari unedesberdinetan agertzea minbizia, edo bati ager-tzea eta besteari ez.

Minbizia alde batera utzita, “azkenaldian epi-genetikak eragindako beste gaixotasun ba-tzuen azterketak ari dira aurrera egiten —dioEstellerrek—. Adibidez, gaixotasun autoimmu-neenak. Gaixotasun horietan, gorputzak bereproteinen kontrako antigorputzak sortzen ditu,proteina horiek sintetizatzen dituzten genee-tan marka epigenetikoak ez direlako behar be-zala kokatu. Halaber, neuroendekapenezko gai-xotasunekin azterketa epigenetikoak egitenhasi dira berriki, bai eta gaixotasun kardiobas-kularrekin ere”.

Aldaketa epigenetikoek gaixotasunekin dutenlotura argituz joan ahala, agertuz doaz gaixota-sun horien kontra egiteko botikak. Izan ere, al-daketa epigenetikoak itzulgarriak izan daitez-ke, kanpotik metilazio edo azetilazio aldrebesazuzentzen baldin badira. Estellerrek adieraziduenez, gaur egun “bost botika epigenetikodaude onartuta Europan erabiltzeko, leuzemia-eta linfoma-mota batzuk tratatzeko. Medika-mentuok DNAren metilazioa eta histonen de-sazetilazioa inhibitzen dute”.

Botikez gainera, aldaketa epigenetikoak gaixo-tasunen adierazle gisa erabiltzen hasi dira da-goeneko ikertzaileak. “Kasu batzuetan aurkitudugu metilatuta egon behar ez lukeen gene ja-kin bat metilatuta agertzeak pertsona horrekminbizia duela adierazten duela; edo gene batmetilatuta egoteak pertsona horrek kimiotera-piaren aurrean erantzun ona izango duela.

Aplikazio horiek guztiek oinarrizko ikerketadute abiapuntu. “Oinarrizko ikerketan, aurkitunahian gabiltza zer mekanismok eragiten dituz-ten aldaketak, eta gizakion epigenoma-patroiguztiak deszifratu nahi ditugu”. Azkeneko hel-buru horretarako, Giza Epigenoma deritzonproiektua dago martxan, eta “gu haren kide

ELHUYAR 12/02

aldaketa epigenetikoekgaixotasunekin duten loturaargituz joan ahala, agertuzdoaz gaixotasun horien kontraegiteko botikak.

DNA-harizpia histona proteina-multzoetan kiribiltzen da (bolazuriak) behar adina paketatzeko. Osoestu lotzen den zatietan ez da gene-espresiorik gertatzen, eta lasaiagodagoen zatietan, berriz, bai.IRUDIA: CHRISTINA ULLMAN/PENN STATE

UNIVERSITY.

28-33 DNA ez da DENA 30/1/12 11:24 Page 32

Page 35: Elhuyar283

gara. Gizakion zelula-mota bakoitzaren epige-noma zein den zehaztea da azkeneko helbu-rua. Izan ere, pertsona bakoitzak genoma bakarra du, baina, epigenomak, 150 inguru.Zelula-mota bakoitzeko bat”.

Dagoeneko zenbait zelula-motaren metiloma(metilazio-patroia) dago definituta, hala nolalinfozitoena, koloneko zelulena eta zelula amabatzuena.“Beraz, oraindik beste zelula batzuenmetiloma argitzeke dugu, bai eta histonen aldaketa-patroi orokorra ere”, argitu du Este-llerrek.•

Posible al da aldaketaepigenetikoakheregadarriak izatea? Erantzun azkarra da ez dakigula baina baztertu ereez dela baztertu hala izateko aukera: “Orain, pun-tako ikerketa-gaietako bat da ea posible den banako batek bizitzan izan dituen aldaketa epige-netikoak bere ondorengoei transmititzea —dioBellvitgeko Ikerketa Biomedikoko Institutuko Ma-nel Esteller ikertzaileak—. Horretarako, aldaketekzelula germinaletan gertatu beharko lukete (esper-matozoo eta oozitoetan)”.

Aukera horrek —hau da, belaunaldiz belaunaldipasatzen diren aldaketak geneetatik harago ego-teak— Lamarckek proposatutako ideia berpiztudu, hein batean, ikertzaile askoren buruetan etatestuetan. Izan ere, hartutako ezaugarriak hurren-go belaunaldietara pasa daitezkeela uste zuen Lamarckek, eta hori zela eboluzioaren motorra. “Bi-zitzan hartutako marka epigegenetikoak gurasoen-gandik seme-alabengana pasatzea posible izateakhain du kutsu lamarckar erakargarria, zaila baitadeterminismo genetikoaren balizko antidoto gisaez hartzea”, dio Edinburgheko UnibertsitatekoAdrian Bird ikertzaileak, Nature aldizkarian argita-ratutako “Perceptions of epigenetics” artikuluan.

Alabaina, landare eta onddoetan ez bezala,ugaztunekin egindako ikerketetako datuak osourriak direla ere azpimarratzen du artikulu berean:“Laborategian sortutako landare-barietate gehie-nak ohiko mutazioei zor bazaizkie ere —aldaketaepigenetikoei baino gehiago—, existitzen dira be-launaldietan zeharreko epigenetikaren adibideondo dokumentatuak landare eta onddoen artean.Animalietan, aldiz, ezaugarri epigenetikoen belau-naldietan zeharreko arteko transmisioa analisi ge-netiko oso sentikorrak erabilita bakarrik detekta-tu ahal izan da orain arte”. Ugaztunekin egindakoikerketetako datuak urriak izanagatik, epigeneti-ka-mota honek jendearen irudimena harrapatuduela nabarmentzen du Birdek, ingurunearen era-ginpean egon daitezkeen aldaketa printzipioziraunkorrei buruz ari baikara hizketan, eta, horrenondorioz, inguruneak fisiologia eta portaeran duenepe luzeko eragina azaltzeko balizko mekanismobat ikusi dute askok hor.

28-33 DNA ez da DENA 30/1/12 11:24 Page 33

Page 36: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

34-39 PostFukushima 26/1/12 15:47 Page 34

Page 37: Elhuyar283

ELHUYAR 283 35

Iritzia eman eta Fukushimaren lezioa ikasi du-tenen artean daude Matthew Bunn eta Olli Hei-nonen. Joan den irailean, Science aldizkarian ar-gitaratutako analisi baten egileak dira, etaizenburu esanguratsua jarri zioten analisi ho-rri: Preventing the next Fukushima (Hurrengo Fu-kushimari aurre hartzen).

Bunn Harvard Unibertsitateko Belfer Zientziaeta Nazioarteko Auzietarako Zentroko ikertzai-lea da, eta Heinonen, berriz, zentro bereko oho-rezko kide da gaur egun, baina IAEA EnergiaAtomikoaren Nazioarteko Agentziaren segurta-sun-kontrolen saileko zuzendari izan zen2010era arte. Bien iritziz, agintarien ahuleziak,batetik, eta araudiak neurri batean borondatez-koak izateak, bestetik, mugatu egiten dute na-zioarteko erakundeek nuklearren segurtasu-nean izan dezaketen eragina.

Are gehiago; analisian azaldu dutenez, erakun-deek orain arte “herrialde bakoitzaren esku”utzi dute segurtasun-araudiak ezartzeko eta be-tetzen direla kontrolatzeko ardura, eta, Fu-kushimakoaren ondoren araudiak bateratzeko

asmoa erakutsi badute ere, ez dute aldaketahandirik somatu.

Epe luzera, egingo diren zentralak oraingoakbaino seguruagoak izango direla aurreikustendute, neurri zorrotzagoekin diseinatu beharkodirelako. Baina, datozen hamarkadetan, energianuklearraren zati handiena orain martxan dau-den zentralek sortuko dute, alegia, “diseinuzaharra” duten zentralek. Hori kontuan izanda,zentral horien segurtasuna hobetzeko sei neu-rri proposatu dituzte analisian.

Lehenik, beharrezkotzat jo dute segurtasun-es-tandar zorrotzagoak ezartzea. Horren barruan,berariaz aipatu dituzte Europako Batasunakagindutako estres-testak. Test horien helburuada ikustea ea Europako Batasuneko 143 zentra-letan ezarrita dauden segurtasun-estandarrakegokiak ote diren Fukushimakoaren antzeko fe-nomenoei aurre egiteko eta hiritarren segurta-suna bermatzeko.

Hain zuzen ere, estres-testen berri ematean,hondamendi hartatik lezio bat atera dutela onar-tu dute Europako Batasuneko arduradunek.Haien hitzetan,“atera daitekeen ikasgai nagusie-tako bat da muturreko egoerak gertatzeko arris-kua badagoela, hala nola bi hondamendi natu-ralek une berean jotzea, eta guztiz hondadezaketela energia elektrikoaren hornidura”.

Horrenbestez, estres-testetan bi eratako feno-menoak hartu dituzte aintzat: naturalak (lurri-karak, uholdeak, elurteak, izozteak, ekaitzak...),eta giza akatsak (hegazkin bat erortzea edo

Ana Galarraga AiestaranElhuyar Zientziaren Komunikazioa

“Ez dadila berriro halakorik gertatu” esatetik hori horrela izateko neurri

eraginkorrak ezartzera, tarte handia dago. Tarte horretan daude zentral nuklearren

segurtasunaz arduratzen diren erakundeak, eta, orain, Fukushimako

hondamendiaren urteurrena iristear denean, kontuak aurkezteko garaia iritsi zaie.

Bitarte horretan, zenbait adituk beren iritziak eta azterketak plazaratu dituzte, eta

askok Fukushimakoak lezio garrantzitsuren bat irakatsi diela aitortu dute.

LEZIOAFukushimaren

34-39 PostFukushima 26/1/12 15:47 Page 35

Page 38: Elhuyar283

leherketa bat gertatzea zentral batetik hurbil)eta ekintzak, (adibidez, eraso terroristak).

Europako Batasuneko herrialdeek 2011ko aben-dura arteko epea zuten estres-testak egiteko,baina, epea amaitu baino lehen ere, ondorio batatera zuten arduradunek: herrialde bakoitzakbere segurtasun-estandarrak ditu, eta alde han-dia dago batzuen eta besteen artean, esaterako,lurrikarei aurre egiteko zentralek bete beharre-ko baldintzetan.

Hortaz, Europako Batasuneko arduradunek be-rretsi egin dute, neurri batean, Bunnek eta Hei-nonenek analisian salatutakoa, alegia, araudiakez daudela bateratuta. Eta, estres-testetan be-

zala, analisian ere kontuan hartu dute zentra-len aurka erasoak egiteko arriskua. Hala, “sabo-taje terroristetatik babesteko” neurriak zorroz-tea proposatu dute.

Horrez gain, zentraletako langileen trebakuntzahobetzeko pausoak emateko eskatu dute, ezus-tekoen aurrean (lurrikarak, uholdeak) nolaerreakzionatu jakin dezaten. Izan ere, analisia-ren egileen ustez, Fukushimako langileak neurrijakin batzuk hartzeko prest izan balira, ez zenhainbeste erradiazio isuriko airera eta itsasora.

Beste proposamen batzuk erakundeei dagozkiezuzenean. Besteak beste, egileek salatu dute Fu-kushimakoa gertatu zenean, IAEAren erantzuna“ahulegia” izan zela, eta “beranduegi” erreakzio-natu zela. Horren aldean, eredugarritzat jo duteMunduko Osasun Erakundeak osasun-larrialdie-tan izaten duen erantzuteko ahalmena. Gainera,nazioarteko legeak indartzea eta herrialdeen ar-teko elkarlana sendotzea aldarrikatu dute.

Proposamen guztiak egin ondoren azaldu dutezer ikasgai atera duten Fukushiman gertatutako-tik: “Nekez gertatzen direnak baztergarriak dire-la uste izatea okerra dela da Fukushimaren lezio

ELHUYAR 12/02

Europako estres-testetan,fenomeno naturalak zeingiza akatsak eta ekintzakhartu dituzte aintzat.

Fukushimako hondamendiarenondoren osatu zen larrialdi-gela,2011ko maiatzean. ARG.: TEPCO

1996tik 2010era berriztagarriek eta zentral nuklearrek sare elektriko globalera egindako ekarpen netoa (GW).ITURRIA: © MTCLE SCHNEIDER CONSULTING

34-39 PostFukushima 26/1/12 15:47 Page 36

Page 39: Elhuyar283

nagusia”. Analisiaren amaieran, garbi adierazidute nork izan beharko zukeen prebentzio-neu-rriak zorrozteko eta segurtasuna bermatzeko ar-dura nagusia. IAEAri egotzi diote ardura hori.

PARADIGMA ALDATZEKO AUKERAAnalisi hori argitaratu zen hilabete berean, bes-te egile batek lezio bera aipatu zuen zientziala-ri atomikoen buletinean plazaratutako artikulubatean. Fukushima crisis: Can Japan be at the fore-front of an authentic paradigme shift? da artikulua-ren izenburua (Fukushima krisia: Benetako pa-radigma-aldaketa baten abangoardian ote dagoJaponia?), eta egilea, berriz, Mycle Schneider da,energia-aholkulari independente bat.

Besteak beste, Belgika, Frantzia eta Alemaniakoenergia-ministroei eman die aholku Schneide-rrek, eta baita IAEAri, eta Estatu Batuetako etaEuropako Batasuneko segurtasun nuklearrekoerakundeei. Horrez gain, World Nuclear IndustryStatus Report 2010-2011 txostenaren egileetakobat ere bada.

Mycle Schneiderrek ekuazio bat erabili du lezioaazaltzeko. Ekuazio horren arabera, “arrisku po-tentzial oso handia bider istripua gertatzeko au-kera oso txikiaren emaitza arrisku onargarria da”.Alabaina, Schneiderren ustez, ekuazioa okerradela erakutsi du Fukushiman gertatutakoak.

Horren ondotik, martxotik irailera bitartean kri-siak izan duen bilakaera laburtu du (irakurketanahiko ezkorra da), eta, azkenean, ondorio batatera du. Fukushimako krisia aukera aproposadela energia-politika aldatzeko. Izan ere, hareniritziz, Fukushiman gertatutakoak industria nu-klearrak zuen egoera okertu baino ez du egin.

Hala, Schneiderrek zenbait datu eman ditu era-kusteko industria indarra galtzen ari zela azke-naldian, eta geroztik gainbehera azeleratu egindela sinesten du. “Une aproposa” da, beraz, al-daketarako, eta ez Japonian bakarrik. Are gehia-go, Japonia eta Alemania ikusten ditu aldaketagauzatzeko abangoardian.

Horretarako, energia berriztagarrien aldekoapustua egiten du Schneiderrek, nahiz etaonartzen duen berriztagarriak nagusitzeko lauarazo konpondu beharko dituela, gutxienez:

energia-zerbitzuak emateko gaitasuna izanbehar du, eraginkorra izan behar du, deszentra-lizatua, eta banaketa-sare horizontalak eta mal-guak izan behar ditu. Hala ere, aldaketaren aldeazaldu da Schneider.

INDUSTRIA NUKLEARRA, ATAKA ESTUANSchneiderrek aldarrikatzen duen aldaketa da-goeneko gauzatzen hasia dela iradokitzen dumunduko industria nuklearraren egoerari bu-ruzko azken txostenak (World Nuclear IndustryStatus Report 2010-2011).

Txostenean bildutako datuen arabera, industrianuklearra ahultzen ari da; adibidez, EuropakoBatasunean, 2011n 143 erreaktore zeuden mar-txan, eta inoiz ez dira hain gutxi izan, 1989anerreaktore-kopuru handiena izan zenetik,177rekin. Mundu osoa kontuan hartuta ere, joe-ra bera da: 2011ko apirilean 437 erreaktore zeu-den martxan, 2002an baino zazpi gutxiago.

Bitartean, energia-iturri berriztagarriak ari dirahazten gehien. Hala, 2010ean, zentral eolikoe-tan, hidroelektriko txikietan, eta biomasa eta

ELHUYAR 283 37

Logikoa denez, Fukushimako hondamen-diak kalte egin dio industria nuklearrari.Hori bereziki nabarmena da Japonian etaAlemanian. Alemaniak zituen 17 zentrale-tatik 8 itxi zituen istripuaren ondoren, eta2022rako gainerakoak itxiko dituela esandu. Baina, lehen, Alemaniak energia elek-trikoa esportatu ohi zuen, eta orain inpor-tatzaile garbia bihurtu da. Hain zuzen,Frantziatik inportatzen du behar duenelektrizitatea, eta jakina da Frantzian ener-gia nuklearra nagusi dela. Hortaz, nahizeta energia nuklearra bertan behera uzte-ko erabakia hartu duen, errealitatea dabeharrezkoa duela.

Japonian, ondorioak are gogorragoakizan dira, noski. Fukushimakoa gertatu au-rretik 54 erreaktore zituen martxan, etaorain 8 dabiltza lanean. Beste guztiak itxi-ta edo geldituta daude, eta ikusiko dugumartxan jartzen dituzten, eta, jartzekotan,zenbat. Hala ere, ez dut uste Japoniak guz-tiz baztertuko duenik energia nuklearra.

Mundu mailan, berriz, beste guztiek ezdiote ezetz esan energia nuklearrari. Horibai, segurtasun-neurriak zorroztu dituzte.

Gaur egun energianuklearrean nagusidiren herrialdeek (Es-tatu Batuak, Frantzia,Errusia, Ukrainia, He-go Korea, Erresuma Batua, Kanada, Txina...)espero dute 2020an instalatutako potentzianuklearra oraingoa baino handiagoa izatea.

Izan ere, gauza bat da gertatutakotikikastea eta zentralen segurtasun-neurriakareagotzea, eta beste bat, energia nuklea-rra bertan behera uztea. Nire ustez, horiez da gertatuko, arrazoi ekonomikoenga-tik, batez ere.

Bestalde, klima-aldaketaren ikuspuntu-tik ere, nire iritzia da ez dela komenigarriaenergia nuklearra baztertzea. Arazoa erre-gai fosilak dira, eta, nuklearra bertanbehera uzten bada, erregai fosilen kontsu-moa hazi egingo da. Horrenbestez, nireplanteamendua hau da: ahalik eta gehie-na garatzea eta hedatzea energia berrizta-garriak, eta nuklearrak ere bere lekua iza-tea. Ez du izan behar bata ala bestea; biakdira beharrezkoak.

Igor Peñalva:

“Energia nuklearra ere beharrezkoa da”Ingeniaritza Nuklearreko irakasle EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolan

Aditu batzuen ustez,Fukushimako krisia aukeraaproposa izan daitekeenergia-politika aldatzeko.

ARG.: ANA GALARRAGA

34-39 PostFukushima 26/1/12 15:47 Page 37

Page 40: Elhuyar283

hondakinak baliarazteko zentraletan instalatu-tako gaitasunak (381 GW guztien artean) nu-klearrena gainditu zuen (375 GW) lehen aldiz.

Gainera, energia-teknologia garbietan inbertitu-tako dirua % 30 hazi da 2010ean.Txina da liderra,eta ondoren datoz Alemania eta Estatu Batuak(Txinak 41,8 mila milioi euro inbertitu zituen2010ean, 2009an baino % 39 gehiago; Alemaniak31,6 mila milioi; aurreko urtean baino % 100gehiago; eta 26 mila milioi Estatu Batuek, 2009anbaino % 66 gehiago). Eta Fukushimako honda-mendiak joera indartuko duela uste dute, baitxostena egin dutenek, bai beste aditu askok.

Alabaina, denak ez datoz bat ikasgai horrekin.Iazko abenduan,Yukuya Amano IAEAko zuzen-dariak adierazpen batzuk egin zituen, eta nahizeta aitortu zuen Fukushimako “istripuak indus-tria nuklearraren hazkundea moteltzea” ekarzezakeela, esan zuen 2030erako gutxienez orainbaino 90 erreaktore gehiago egongo direla au-rreikusi dutela.

Aurreikuspen hori egiteko, arrazoi hauek emanzituen: energia-eskaera handitzea, klima-alda-ketak sortzen duen kezka, erregai fosilen pre-zioa eta energia-horniduraren segurtasuna. Aregehiago, IAEAren zuzendariaren esanean, “ezi-nezkoa izango da berotegi-efektua eragiten du-ten gasen isuria murriztea”, energia nuklearra-ri uko eginez gero.

Esanak esan, munduko enpresa nuklear handie-netako batek, Areva frantziarrak, % 34 txikitubehar izan ditu 2012-2016 eperako zituen inber-tsio-planak, eta ahalegin latzak egiten ari da,diru-galerarik ez izateko. Adituen iritziz, bi

ELHUYAR 12/02

Fukushimakoa gertatu zenean, behin eta berri-ro entzundako hitza “istripua” izan zen. Gerora,“hondamendia” zela entzun genuen (“natura-la”, hori bai), arazoaren tamainari erreferentziaeginez. Urtebete pasaturik, haren inguruko“hausnarketa” nagusitu da, “ikasgai” horretatikikasi nahi delakoan. Kontua da galderak egite-ko moduan dagoela erantzuna, eta hausnarke-ta ofizial gehienak energia nuklearrari eustekoasmotan diren erakundeetatik egin direla, aldezaurretik onartuz ezen, batetik, erakunde horiekinformazio “fidagarria” ematen digutela, beste-tik, “segurtasun-neurriak” areagotu behar dire-la (lehenago seguruak ez al ziren, bada?) eta,azkenik, zentralak “beharrezkoak” direla. Haus-narketarekin hasteko, demagun gauzak horreladirela; baina...

Informazioaren “fidagarritasuna” omen dalehenengo gakoa. Zer esanik ez, IAEAk eta an-tzeko erakundeek ematen diguten informa-zioaz fidatu behar omen dugu, argi dakigunarren interes itzelak dituela energia nuklearra-ren garapenean. Baina Fukushimakoak ezererakutsi badu, “informazioaren kontrola” izanda. Berriro ere, guztiz modulaturik eman digu-te informazioa, eta denbora pasatu ahala pix-kanaka izan dugu gertatutakoaren larritasuna-ren berri, zeharka, energia nuklearraren aldekoinbertsioetan izan duen eraginagatik. Azkenbatez, energia nuklearra “negozioa” baita.

Zer esan “segurtasun-neurriei” buruz? Aposteriori aitortzen denez, kontuan hartu

behar da, nahitaez, muturreko gertaera ia si-nestezinak jazotzeko arriskua; horixe da, hainzuzen, Fukushimak emaniko leziorik handie-na: horrelako gertaerak jazotzeko “benetakoarriskua” dagoela. Kasu baterako, superpo-tentzia baten hitzak erabiltzearren, gerra etaeraso “terroristak” ere eduki behar omen dirakontuan. Bego. Baina argudio hori dela eta,kezka-iturri bihurtu zait Iranekin hartu dutenjarrera. Munduan diren estatu nuklearzalee-nek, betidanik energia nuklearraren defentsaegin dutenek, beren armategiak bonba nu-klearrez beterik dituztenek... ezin onar deza-kete Iranek bere programa nuklearra garatzea.Energia nuklearraren erabilera hain seguruaeta hain onuragarria balitz, zergatik ez litzate-ke onuragarria irandarrek ere teknologia horigaratzea?

Antza, ezin fida gaitezke irandarrez, balizkobonbak fabrikatu eta erabil baititzakete; fida-tu behar dugu, ordea, amerikarrez, israelda-rrez, errusiarrez eta NATO erakundeaz. Otsoaartzain. Ene iritziz, horretan dago arazoarenmuina; zeren, superpotentziek azken urteotanizan duten portaera ikusita (Irak, Afganistan,Libia...), erasorako aukera bakarra beren es-kuetan gorde nahi dutela baitirudi. Nago mili-tarren interesetan dagoela gakoa. Eta zalantza-rik ez dut, “otsoa” prest dagoela bere indarraerabiltzeko, baldin bere nagusitasun “estrate-gikoa” iraunarazteko beharrezkotzat badu,daukan prezioa daukala.

Paradigma orokorraaldatu behar da. Etor-kizunari buruzko gal-derak aldatu behardira. Horrek soilik eka-rriko du erantzunenaldaketa. Izan ere,ene iritziz, errotik al-datu behar da energiari buruzko planteamen-dua: irauli eta hankaz gora jarri behar da orainarteko planteamendu kontsumista, “gero etaenergia gehiago sortu behar dugula” dioena.

Ez dakit zein izango den soluzioa, baina se-guruenik, ezintasunak behartuta, uste bainolehenago, mota guztietako instalazio txiki etasakabanatuak bultzatu beharko dira, eta insta-lazio erraldoiak baztertu. Dibertsifikazioa area-gotu beharko da, eta zentralizazioari aurre eginbeharko zaio. Iturri berriztagarrien aldekoapustua egin beharko da, eta iturri berriztaezi-nak zaindu... eta kontsumitu gabe babestu,badaezpada. Eta, garrantzitsuena dena, ener-giaren kontsumoa erradikalki jaitsi beharko da,Lurra mugaturik baitago, eta baliabideek ereberen muga baitute.

Ia beti konponbidea berandu etorri ohi da, arazo larria eta krisi sakona sortu ondoren. Ho-rregatik, jadanik aldatu behar genuke joera,zalantzarik gabe etortzeko dagoen benetakokrisi energetikoari nola edo hala aurre eginahal izateko.

Jose Ramon Etxebarria: “Istripua ala benetako arriskua?”Ingeniaritzan doktore, euskara-irakasle EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolan

Areva frantziarrak % 34txikitu behar izan ditu2012-2016rako zitueninbertsio-planak.

ARG.: GAIZKA EGUZKIZA/AIKOR! ALDIZKARIA.

34-39 PostFukushima 26/1/12 15:47 Page 38

Page 41: Elhuyar283

faktorek eragin dute, batez ere, Arevaren gain-behera: ekonomia-krisiak, batetik; eta energianuklearraren aldeko zirenen babesa galtzeak,bestetik.

LEZIORIK GOGORRENA,JAPONIARRENTZATEdonola ere, leziorik gogorrena Japoniako gizar-teak jaso du. Lurrikara eta tsunamia izan zire-netik ia urtebete igaro denean, 80.000 herrita-rrek beren etxeetatik eta lantokietatik kanpojarraitzen dute, etxeak eta lantokiak zituzteneremua erradiazioak kutsatuta dagoelako; etaare herritar gehiagok bizi-ohiturak aldatu beharizan ditu, osasuna arriskuan ez jartzeko.

Daiichi zentralaren egoerari eta eremu kutsatualeheneratzeko lanei buruzko informazioa, be-rriz, partziala dela salatu dute behin eta berriroadituek. Nature aldizkariak abenduan argitara-tutako editorial batek garbi erakusten du ez di-rela Japoniako iturri ofizialekin fidatzen.

Halaber, zientzialari independenteen batzordeaholku-emaile bat eratzeko eskatzen du edito-rialak; izan ere, gobernuak hartutako erabakie-tan eragin handiena duten erakundeek (Indus-tria Ministerioko Segurtasun Nuklearreko etaIndustrialeko Agentzia eta Segurtasun Nuklea-rrerako Komisioa) interesak dituzte industrianuklearrean. Editorialaren azken hitzak hauekdira: “Japoniak hobeto egin dezake. Japoniakojendeak zerbait hobea merezi du”.

Editorial hori plazaratu zen garai berean, Japo-niako gobernuak adierazpen ofizial bat egin

zuen, Fukushimako Daiichi zentraleko hiruerreaktore egonkortzea lortu zutela jakinaraz-teko. Zehazki, gelditze hotza (cold shutdown) dei-turiko egoeran sartu zirela azaldu zuen, eta ho-rrekin bukatutzat eman zuen “istripu-fasea”.

Izan ere, egoera normalean, horrela dagoenerreaktore bat presio atmosferikoan eta 100 ºC-tikbehera dagoela esan nahi du, eta, beraz, ez dagoela berotu eta fisio-erreakzioa bere kaxa has-teko arriskurik. Hori, egoera normalean. Daiichikoerreaktoreen egoera, ordea, oso bestelakoa zen.Horregatik, Japoniako gobernuaren adierazpenakkontrakoa iradokitzen bazuen ere, adituek ohar-tarazi zuten gelditze hotzak kasu horretan ez zue-la esan nahi erreaktoreak egonkor zeudenik etabere horretan utz zitezkeenik, inondik inora ere.

Bestalde, lehen unean eta gerora ere lanean ari-tu ziren langileak gogoan izan zituen Japonia-ko gobernuak bere adierazpenean, eta oraindikasko zegoela egiteko ere onartu zuen, hitzhauekin: “guda ez da amaitu”. Badirudi leziohori, behintzat, ikasi dutela.•

Guda ez dela amaitu aitortuzuen Japoniako gobernuak,publikoki egindakoadierazpenetan.

ELHUYAR 283 39

Langileak, Fukushimakozentrala leheneratzekolanetan. ARG.: TEPCO.

34-39 PostFukushima 26/1/12 15:47 Page 39

Page 42: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

Monopolo magnetiko bat

aurkitzen duenak, ia ziur,

Fisikako Nobel saria irabaziko

du. Hala ere, ez dago inolako

ziurtasunik esateko monopolo

magnetikoak existitzen direla.

Baina merezi du bilatzea?

Fisikari askok esaten dute

baietz.

ZERGATIK ARI DIREN FISIKARIAK MONOPOLO MAGNETIKOAK BILATZEN

Polo bakarra, amets bat

1982an, Stanford Unibertsitateko fisikari ba-tzuek, ustez, monopolo magnetiko batek era-gindako seinale bat neurtu zuten. Uste horrekdio Big Bang leherketan sortutako monopoloakoraindik ere espazioan libre mugitzen direla,eta haietako bat Stanfordeko Unibertsitatetikpasatu zela, Blas Cabrera fisikaria esperimentubat egiten ari zen une berean. Material supere-roalez egindako espira baten barrutik pasatuzen, eta jauzi bat gertatu zen fluxu magneti-koan. Cabrera ziur zegoen horretaz, fluxu mag-netikoaren beherakada, hain justu, monopolobatek eragingo zukeen mailakoa izan zelako. Is-torio horri Stanfordeko gertaera deitzen zaio.

Cabrerak Physical Review Letters aldizkarian ar-gitaratu ahal izan zuen neurketa hura, eta uni-bertsitateak dirua eman zion ekipo hobea eros-teko, eta esperimentuak errepikatzeko. BainaStanfordeko gertaera ez da inoiz errepikatu. EzCabrerak, ez munduko beste inork ez dute de-tektatu beste monopolorik.

Eztabaida handia izan da geroztik. Batetik, zai-la zen onartzea Cabreraren neurketa monopolomagnetikoaren aurkikuntza zela, behaketa ba-karra zelako, eta aurkikuntza bat izateko emai-tzak errepikagarriak izan behar dutelako. Bes-tetik, ez zegoen frogatzerik ikusitakoarenjatorria monopolo bat izan ote zen ala ez.Taldeaskok azaldu zuten interesa Stanfordeko ger-taeran. Esate baterako, 1984an, Fermilab labora-tegiko CFM taldeak Cabreraren esperimentuaerrepikatu zuen kondizioak aldatuta, detekzioaerrazagoa izan zedin, eta ez zuen monopolorik

detektatu. Haien arabera, Stanfordeko gertaera-ren eragilea monopolo bat izateko probabilita-tea oso-oso txikia da. Agian, beste faktore batekere alda zezakeen neurri horretan fluxu mag-netikoa.

Hain zuzen ere, denborarekin, fisikari askok aur-kitu zuten gailu elektriko bat pizteak eta itzal-tzeak berak ere aldatzen duela fluxu magneti-koa. Hori bazen benetan aurkikuntza bat. (The BigBang Theory telesailean aurkikuntza hori etaStanfordeko gertaera erabili z monopolo magne-tikoarekin zerikusia duen kapitulu batean.)

FANTASIARAKO AUKERADenborarekin, Stanfordeko gertaerak garrantziagaldu du. Zientzia-komunitateak ez zuen aur-kikuntzatzat hartu, eta monopolaren bilaketakaurrera segitu zuen. Oraindik horretan ari dira.Fisikari batzuek esaten dute monopoloak exis-titu behar duela, kalkulu teoriko batzuek halaadierazten dutelako; eta aurkituko balute, iraul-tza bat izango litzateke fisikan. Beste fisikari ba-tzuek esaten dute monopolo magnetikoa fan-tasia bat besterik ez dela.

Guillermo Roa ZubiaElhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kalkulu teoriko batzuenarabera, monopoloak existitubehar du. Fisikari batzuentzat,ordea, fantasia bat besterik ez da.

40-43 Monopoloak 26/1/12 15:32 Page 40

Page 43: Elhuyar283

Eta egia da gaurko fisikafantasiaz beterik dagoela. Fisika-riek beti ez diote unibertsoari behatzen aur-kikuntzak egiteko; batzuetan, teoria bat gara-tzen dute aurreko datuak erabilita, eta teoriahorri eutsiko liokeen guztia bilatzen dute. Kasuaskotan, kalkulu teorikoek iragartzen dute zerkexistitu behar duen eta zerk ez. Baina fantasiahutsa izan daiteke. Gaur egun, adibide askodago: unibertso paraleloak, takioiak (argia bainopartikula azkarragoak), oinarrizko partikulaarraroak, materia eta energia ilunak, eta abar.

Neurri batean, ez da bidezkoa fantasia deitzeahoriei guztiei, noizean behin horrelako hipote-si teorikoak baieztatu egiten baitira. Adibidez,horrela aurkitu zuten Neptuno planeta; fisikaribatek kalkulatu zuen ezen, planeta ezagunaknola mugitzen ziren ikusita, eguzki-sistemareninguru jakin batean planeta batek egon beharzuela. Astronomoek bilatu zuten planeta berrihura, eta Neptuno aurkitu zuten. Beste adibidebat Higgs bosoia da; 1964an, Peter Higgs fisika-ri ingelesak partikulen masa azaltzen duen teo-ria bat garatu zuen, eta teoria hura ustezko par-tikula batean (bosoi batean) oinarrituta zegoen.Partikularen existentzia iragarri zuen, eta2011ko bukaeran aurkitu zuten (oraindik baiez-tatu beharreko aurkikuntza bat da, dena den).

Baina porrot handiak ere izan dira. Adibidez,XIX. mendean, fisikari batzuek esan zuten pla-

ELHUYAR 283 41

Monopolo magnetikoaren bilaketa argiabaino azkarrago mugitzen diren neutrinoenkasuarekin parekatu daiteke. Azken ba-tean, neutrinoen kasuaren zirrara AlbertEinsteinen pertsonaian datza; litekeena dazientzialari ospetsuenaren teoria handiazalantzan jartzea, eta horrek morbo-puntubat eragiten du.

Antzeko zerbait gertatzen da monopo-loaren bilaketarekin. Detektatuko balitz,beste zientzialari handi baten teoria fisikoorokorra aldatu edo behintzat egokitu eginbeharko litzateke: James Maxwell eskozia-rraren elektromagnetismoa. XIX. mendea-ren bukaerako kontuak dira; Maxwellekteoria orokor bakarrean bildu zituen elek-trizitatearen eta magnetismoaren jakintza,eta lau ekuaziotan adierazi zuen jakintzaosoa. Ekuazioak ez dira Maxwellek berak

sortutakoak, bai-na hark bildu zi-tuen teoria orokorbatean, eta adie-razpen matemati-ko dotore bat sor-tu zuen.

Hala ere, Maxwellen teoriak ez du mono-polorik. Karga elektriko baten eremua infi-nituraino zabaltzen da; polo magnetikoek,aldiz, bikoteka funtzionatzen dute, polo ba-tetik sortzen den eremua nahitaez bestepolo batera doalako, eta ez infinitura. Mo-nopolo magnetikoa aurkituko balute, be-rraztertu egin beharko lirateke Maxwellenekuazioak. Erabat aldatu edo egokitu, bai-na zerbait egin beharko litzateke. Einstei-nen erlatibitate bereziarekin eta neutrinoazkarrekin gertatzen den bezala.

Monopolo magnetikoa vs.James Maxwell

Imanek bi polo magnetiko dituzte,bata positiboa eta bestea negatiboa

(ezkerrean). Iman bat zatituz gero,puska bakoitzak ere bi polo ditu. Monopolo

magnetikoa polo bakarra duen iman bat da(eskuinean); fisikariak horixe hari dira bilatzen,

baina partikula batean. IRUDIA: GUILLERMO ROA.

ARG.: G.J. STODART

40-43 Monopoloak 26/1/12 15:32 Page 41

Page 44: Elhuyar283

neta batek egon behar zuela Eguzkiaren etaMerkurioren artean. Argudio gisa, Neptuno ira-gartzeko erabilitako argudio bera baliatu zuten;alegia, Merkuriok oso orbita arraroa zuela, etabeste planeta batek esplikatuko zuela orbitahura. Ustezko planetari Bulkano izena emanzioten, eta gogoz bilatu zuten. Baina Albert Eins-teinen erlatibitate orokorrak azaldu zuen Mer-kurioren orbita arraroa Eguzkiarekiko gertuta-sunaren ondorioa dela, eta Bulkano ez delaexistitzen.

Beste adibide bat eterra da, unibertsoaren hu-tsa betetzen duen substantzia. Fisikari askokuste zuten existitzen zela. Baina AlbertAbraham Michelson eta Edward Morleyk espe-rimentu bat diseinatu zuten, eta eterraren ideiaerabat baztertu zuten (esperimentu hura izanzen Einsteinen erlatibitate bereziaren oinarrie-tako bat).

Neptuno eta, ustez, Higgs bosoia benetakoakdira. Bulkano eta eterra fantasiak besterik ez.Eta monopolo magnetikoa? Oraingoz, monopo-loa fantasia fisikoen zerrendaren osagaia da.Baina aitortu behar da zerrenda horretan osogoian dagoela.

DIRAC DIXITUrtero izaten dira albisteak monopoloaren aur-kikuntzari buruz. Monopolo moduan jokatzenduten sistemak aurkitu izan dira; 2009ko irai-lean, adibidez, Berlingo Helmholtz zentroko fi-sikariek iragarri zuten lehen aldiz detektatu zu-tela monopoloa disprosio titaniozko imanbatean. Material hori geometria bitxi bateankristalizatzen da, eta kristalaren barruko gunebatzuek monopolotzat jo daitezke. Baina nahizeta aurkikuntzak garrantzia duen, hori ez dazientzialariek espero dutena. Benetako aurki-kuntza izango litzateke polo magnetiko bakarraduen partikula bat aurkitzea. Ustez, existi daite-ke. Paul Dirac fisikari ingeles handiak 1931negin zituen kalkuluek horixe adierazten zuten.Diracek esaten zuen ez zela monopoloa bera bi-latzen ari, baina kalkuluetan agertu egiten zela;kalkuluek polo magnetiko bakarra duten soka-itxurako egitura batzuk (oinarrizko partikulabatzuk, alegia) iragartzen zituzten. Diracen so-kak dira.

Eta litekeena da Diracen sokak fotoien tokiahartzea indar elektromagnetikoaren teorian.Orain arte fisikariek onartzen dute fotoiektransmititzen dutela magnetismoa (eta elektri-

ELHUYAR 12/02

Monopolomoduan jokatzenduten sistemakaurkitu izan dira.Baina nahiz etaaurkikuntza horiekgarrantzitsuakdiren, hori ez dazientzialariekespero dutena.

Paul Dirac britaniarrak (goian)kalkulatu zuen monopolomagnetikoa existi daitekeelasoka-itxurako egiturabatzuetan. Ustezko egiturahoriei, hain zuzen ere, Diracensokak deitzen zaie. Hala ere, oraingoz inork ez ditu aurkitu.

ARG.: NOBEL FUNDAZIOA

IRUDIA: GUILLERMO ROA

40-43 Monopoloak 26/1/12 15:32 Page 42

Page 45: Elhuyar283

zitatea). Alegia, iman baten polo positiboak era-kartzen du polo negatiboa, gertu daudenean fotoiak trukatzen dituztelako. Baina, agian, ho-rren errudunak ez dira fotoiak, baizik eta Dira-cen sokak. Teoriak batzuen araberako kalku-luek, Diracek egin zituenek, hori iragartzendute.

Eta, fisikari askoren arabera, logikoa da. Kargaelektriko bakarra duten partikulak ezagunakdira (elektroia eta protoia, adibidez); zergatik ezdira existituko polo magnetiko bakarra dutenpartikulak? Orain ulertzen den bezala, elektri-zitatea eta magnetismoa ia berdinak dira sal-buespen horrekin, hau da, ez dela ezagutzenmonopolo magnetikoa baina bai elektrikoa.

Matematikoki erraza da monopolo magnetikoaaurkitzea. Ohiko iman batek muturretan ditu bipoloak; egitura hori luzatuta, poloak bata bes-tetik urrunduko dira. Infinituraino luzatzen denegitura batean, mutur bakoitza monopolo batizango da. Eta infinituraino iritsi gabe ere, hori-xe lortu dute Berlingo Helmholtz zentroko fisi-kariek; material bateko zati edo gune batzuekmonopoloa balira bezala jokatzen dute. Nola-

nahi ere, hori ez da monopolo magnetiko pu-rua. Ez da polo bakarra duen partikula bat. Par-tikula hori bilatzeko erronka ez da bukatu.

Diracek berak onartu egiten zuen egoera 50 urtepasatu ondoren. 1981ean honako hau idatzizuen monopoloari buruz: “Ikuspuntu teorikotik,joera dut pentsatzeko monopoloak existitzendirela, haien sorreraren matematikak duenedertasunarengatik. Nahiz eta saiakuntza askoegin diren detektatzeko, batek ere ez du izanarrakastarik. Hortik ondorioztatu beharko ge-nuke edertasun matematikoa bera ez delanahikoa naturak teoria bat aplika dezan. Askogeratzen zaigu ikertzeko naturaren oinarrizkoprintzipioei buruz”.

Beste 30 urte pasatu dira, eta bilaketa antzekoegoeran dago. Zero absolututik gertu bilatu da,topologia berezi baten arabera kristalizatzen di-ren material bereziekin; monopoloek eragingolituzketen efektu magnetiko arraroak neurtzensaiatu dira, Hall efektu kuantikoa, adibidez. Etamonopoloa ez da agertu. Fantasia fisikoen ze-rrendan dago oraindik. Fisikarien artean orain-dik ere modako gaia da. Noiz arte?•

ELHUYAR 283 43

Soken teoria eta monopoloak

Matematikoki, monopolo magnetikoaren existentzia oso ondo egokitzen da soken teoriarekin, fisikako indarguztiak batzen dituen teoriarekin. Teoria zaila da, 11 dimentsioko (edo gehiagoko) soka batzuetan oinarritu-ta baitago; soka horiek gaur oinarrizkotzat hartzen diren partikulen oinarrizko osagaiak izango lirateke. So-ken teoria, baina, gainbehera doa, besteak beste, ezin delako frogatu; baina monopoloa aurkitzeak sekula-ko bultzada emango lioke teoriari. Horregatik dute fisikari askok monopoloa aurkitzeko itxaropena. Besteaskorentzat, ordea, monopoloaren bila aritzea eta soken teoria ikertzea ikerketa hutsalak dira. Borroka han-dia du fisika akademikoak barruan.

Karga elektrikobakarra dutenpartikulakezagunak dira;zergatik ez diraexistituko polomagnetiko bakarraduten partikulak?

IRUDIA: GUILLERMO ROA

40-43 Monopoloak 26/1/12 15:32 Page 43

Page 46: Elhuyar283

Badira urte batzuk Euskal Herrikoeta inguruko lurraldeetako lurzo-

rua zulatzen ari direla gas natural bila.EAEn, EEE Energiaren Euskal Erakundeaksustatu egin ditu horrelako lanak. Gas na-turalaren bila arituta ere, zundaketak ezdira ohiko gas-hobien bilatzeko, harri po-rotsuetan adsorbitutako gasaren xerka-tzeko baizik. Eskistoetan adsorbituta ego-ten denez, eskisto-gas esaten zaio horri,nahiz eta nagusiki metanoz osatutako hi-drokarburo gaseosoen nahastea den, gasnaturala bezalaxe.

EAEko “mix” energetikoan, gas naturalak% 40ko partea du, eta atzerrian erostenda. Patxi Lopezek 2011ko urrian AEBraeginiko bisitan Texasko Barnett gas-ere-mua bisitatu zuen, eta iragarri zuen EAE-ko gas-kontsumoa 60 urtez segurtatzekoadina gas dagoela Arabako lautadan.

Gorago esan dugun legez, gas naturalarenosagai nagusia metanoa da (% 80-99 bolu-menean), eta, horrez gainera, etanoa, pro-panoa eta butanoa ere badaude. Nitro-genoa, karbono dioxidoa eta hidrogeno

sulfuroa ere izaten ditu. Normalean era-biltzen dugun gas naturala, lur azpianegoten da poltsa iragazgaitzetan bildurik,askotan petrolioarekin batera. Putzua zu-latzean, poltsa zartatu egiten da, etagasa, bere presioaren eraginez, gainaza-lera ateratzen da. Eskisto-gasaren ka-suan, ordea, gasa harrian harrapatutadago, eta ez da berez isurtzen, isuriarazibehar izaten da. Horretarako, hausturaedo hauste hidraulikoa baliatzen da, in-gelesez fracking esaten diotena.

ZER DA HAUSTURA HIDRAULIKOA?Harrietan harrapatutako gasa erauzteko,lurzorua zulatu behar izaten da, harik etagasa gordetzen duen harri-geruza topatuarte. Duela 40 urte teknika hori aplika-tzen hasi zirenean, putzu bertikalak bai-no ez ziren zulatzen. Orain, ohizkoena dahorizontalak ere zulatzea. Hasieran, ber-tikalki egiten da zuloa, nahi den sakone-

ra lortu arte, eta, segidan, galeria horizon-talak zulatzen dira. Galeria horiek kilo-metro eta erdiko luzera izan dezakete.Zuloa egin ondoren, presiopean dagoenlikido bat injektatzen da, ura normalean,zeinak harria apurtzen baitu. Sortutakopitzadura eta arrakaletan barneratzen dalikidoa, harria are xeheago puskatuz etagainazal handiagoa agerian utzita. Urare-kin batera, euste-agente bat eta produktukimikoak injektatzen dira. Euste-agenteasilizea edo antzeko material bat da, etaharen funtzioa da saihestea irekitakoarrakala eta pitzadura itxi daitezen.

Produktu kimikoek injektatzen dennahastearen % 2 bitarteko proportzioaizan dezakete, eta emultsionatzaileak, li-katasunaren kontrolatzaileak edo biozi-dak izan daitezke.

Azkenik, injektatutako likido guztiaerauzten da, harriaren gainazala ageriangelditzen delarik, eta gasa isuri egiten da,gainazalean biltzen delarik.

INGURUGIRO-INPAKTUAHaustura hidraulikoak ingurumen-kezkahandiak sortzen ditu. AEBn eztabaida bi-zia dago teknologia horren segurtasuna-ren inguruan, kalean, epaitegietan, eraba-kigune politikoetan eta zientzialarien

A N A L I S I A

Inaki IrazabalbeitiaKimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Ingurugiro-inpaktuazharago, egungo garapen-eredu jasanezina ontzatjotzen du EJren asmoak.

ELHUYAR 12/02

ETORKIZUNA?Eskisto-gasa

44-45 Analisia 27/1/12 09:41 Page 44

Page 47: Elhuyar283

artean. Adibidez, 2011ko urriko ScientificAmerican aldizkariak editoriala eskainizion gaiari, izenburu adierazgarri hauzuelarik: “Safety first, fracking second”. Bes-tetik, AEBko Ingurumenaren BabeserakoAgentzia landa-azterketa sakon bat egi-ten ari da, eta 2012aren hasierarako lehenemaitzak espero dira.

Europan berriagoak dira eskisto-gasaerauzteko proiektuak. Polemikaz ez diralibratzen, hala ere. Frantzian, esaterako,haustura hidraulikoa debekatu egin da.Britainia Handiko gobernuak muzin egindio Manchesterko Unibertsitateko Tyndallinstitutuak eginiko azterketaren ondoriomoduan eskatu zen moratoriari. Halaber,Europako Parlamentuak bultzaturiko“Impacts of shale gas and shale oil extra-tion on the enviroment and on humanhealth” izeneko txostenak kezka agertzendu haustura hidraulikoaz, baiizan ditzakeen ondorio ne-gatiboez, bai Europako Bata-sunaren esparruan teknika horren gainean dagoenerregulazio ezari buruzere.

Haustura hidraulikoa-ren ingurumen-inpak-tua askotarikoa izandaiteke. Batetik, harrie-tatik isuritako meta-noak eskistoen gainekoharri-geruzak zeharkatuditzake eta akuiferoakpoluitu, fauna eta giza-kiaren ur-hornikuntzaarriskuan jarriz. Pro-duktu kimikoak kantita-te handitan erabiltzendira. Galeria horizontalbakar batean, eta horrentamainaren eta izaerarenarabera, 57.000 eta 230.000 li-tro bitartean usa daitezke. Erabil-tzen diren produktu kimikoek ere akuife-roak polui ditzakete. Halaber, ur-kantitateitzelak baliatzen dira. Galeria bakar ba-tean 7,5 eta 15 milioi litro ur bitarteanerabil daitezke.

Bestalde, putzuetatik erauzten den ura,injektatuaren % 75a gutxi gorabehera,gainazaleko urmaeletan gordetzen da. Urhorrek produktu kimikoen koktel bat iza-teaz aparte, lur azpitik arrastaka eraman-

dako material erradioaktiboak izan ditza-ke. Ura urmael horietan gordetzen da, ha-rik eta tratamendu-instalaziora eramanedo berrerabili arte. Ez dago esan beharrikur horrek ingurumenean buka lezakeela,urmaela desegoki iragazgaiztu delakoedo bat-bateko eurite handiek gainezka-razi egin dutelako.

Azkenik, azpimarratu beharra dago zula-tze-dorreek, ur zikinen urmaelek, azpie-gitura lagungarriek, ibilgailuak maniobra-tzeko eta tokira iristeko bide-azpiegitureklur-okupazio handia eta inpaktu paisajis-tiko nabarmena eragiten dutela.

AZKEN ONDORIOAGarbi dut Arabako eskisto-gasa erauztenhasi baino lehenago hainbat gauza beha-rrezkoak direla. Teknologia honen ondo-

rio kaltegarri posibleei buruz azterketasakonak eta independenteak egin behardira. Halaber, teknologia hau aplikatzenbada, erregulazio zehatza eta zorrotzabeharko du, adibidez, lur azpian injekta-tzen diren produktu kimikoei buruzkoa.Gizarte-eztabaida gardena eta patxada-tsua ere behar da. Nire ustez, gizartearidagokio erabakitzea, eta ez soilik ardura-dun politiko edo enpresarialei. Izan ere,eztabaida “gasa erauzi ala ez” dikotomia-tik harago doa, gure garapen-ereduak etaenergia-iturriek ere eztabaidagai izanbehar baitute. Lehendakariak Texasenadierazitakoak, hots, “60 urterako adinagas dago”, garapen-eredu bat adieraztendu, gaur egun duguna hain justu. Eta nireirudiko, eredu hori errotik aldatu beharda, oinarrietako bat energia berriztaga-rriak direlarik eta ez erregai fosilak.•

Haustura hidraulikoaren eskema. Putzua bertikalki zulatzen da, eskisto-geruza topatu arte. Geruza horretan,galeria horizontalak egiten dira. Ondoren, urez, hareaz eta produktu kimikoz osatutako nahaste batinjektatzen da presioz. Nahaste horrek harria pitzatzen du, eta harriaren gainazal handiagoa agerian uzten du.Nahastea erauzi egiten da, eta atzetik gasa harrietatik isurtzen hasten da. Ur-nahastea gainazalekourmaeletan gordetzen da. IRUDIA: GUILLERMO ROA.

ELHUYAR 283 45

44-45 Analisia 27/1/12 09:41 Page 45

Page 48: Elhuyar283

I S T O R I O A K

ELHUYAR 12/02

Egoitz Etxebeste AdurizElhuyar Zientziaren Komunikazioa

Irudia: Manu Ortega

Bi urte lehenago, 1875eko udan, astebetepasatu zuen Vienako Unibertsitateko zoo-logiako laborategian. Carl Claus zen labo-rategi hartako zuzendaria, anatomialarientzutetsua eta Darwinen ideien heda-tzaile nagusietako bat. Zoologia Departa-mentua modernizatzeko iritsi zen ClausVienako Unibertsitatera, eta, besteak bes-te, Triesten (garai hartan Austria-Hunga-riako Inperioan) itsas biologiako estaziobat jartzeko dirua lortu zuen. Ekimen ha-ren barruan beka batzuk zeuden, ikasleonenek ikerketa-lanak egin zitzaten. Clau-sen lehenengo aukera izan zen Freud.

1876ko martxoan iritsi zen Triestera. Or-durako bazekien zein zen bere proiektua:sekula ikusi gabeko aingiren testikuluakaurkitzea. Freudek orduak eta orduakeman zituen aingiren muki eta kirats ar-

tean, disekzioak egiten, eta laginak mi-kroskopioz aztertzen. Ehunka aingira di-sekzionatu zituen. “Aingirek eguneroko-rik idazten ez dutenez —idatzi zion lagunbati—generoa jakiteko modu bakarra daireki eta laginak hartzea. Baina, alferrik,ireki ditudan aingira guztiak emeak dira”.Bai, alferrik izan ziren Freuden ahaleginguztiak. Ez zuen aingiren testikulurik aur-kitu. Freuden karrera frustrazio batekinhasi zen.

Freudek bere artikuluko sarreran zioenmoduan, aspaldikoa zen aingiren sexua-ren misterioa. Oso-oso aspaldikoa. Aristo-telesi ere harrigarria egin zitzaion sekulaez arrautzik ez espermarik aurkitu izanaaingiretan. Halaxe kontatzen du Historiaanimalium liburuan: “Sekula ez da harra-patu likido seminalik edo arrautzik duenaingirarik, eta, erditik irekita, barruan ezdute ez hodi seminalik ezta uterinorik ere.Odol-animalia guztietatik, hau da espezie

bakarra ez dena sortzen ez ugalketatik ezeta arrautzetatik ere. Hori argi dago; izanere, paduretako urmael batzuetan, erabathustu eta lohiak atera ondoren ere, berrizateratzen dira euria egindakoan... “lurra-ren erraiak” deritzenetatik jaiotzen dira,lohitan berezko sorkuntzaz osatzen direnanimaliatxoak...”.

Gauza batean asmatu zuen Aristotelesek:konturatu zen angulak aingira gazteak zi-rela, eta behatu zuen itsasoan ere ager-tzen zirela angula horiek. Baina gainera-koan oker zebilela frogatzeko mendeasko beharko ziren.

XVII. mendearen erdialdean Redi italia-rrak, aingira helduak itsasorantz joatenzirela eta gazteak, berriz, errekan goraigotzen zirela behatuta, proposatu zuenaingiren ugalketa itsasoan gertatzen zela.

Freuden garaian ez zekiten hori baino as-koz gehiago aingiren bizi-zikloari buruz.Eta Freudek ere ezin izan zuen egin ekar-pen handirik. Baina handik hamarkadabatera beste pista bat etorriko zen, YvesDelage zoologo frantsesaren eskutik.

Delage beste arrain bitxi batzuei begirazegoen. Itsasoan harrapatutako Lepto-cephalus brevirostris ale batzuk zituenakuario batean. Zortzi bat zentimetro zi-tuzten, hosto-itxura, eta gorputza erabatgardena; uretan alde batetik bestera ze-biltzan begi-pareak baino ez ziren ikus-

“Inork ez du inoiz aurkitu aingira arheldu bat, inork ez ditu oraindik aingi-

raren testikuluak ikusi, mendeetan zeharsaiakera kontaezinak egin diren arren”,idatzi zuen Sigmund Freudek 1877an, 21urterekin, argitaratu zuen lehen artikuluzientifikoaren sarreran.

“arrain-espezieen arteanez da beste kasurikezagutzen, non planetarenzirkunferentzia-laurdenbat behar den bizi-zikloabetetzeko”

AINGIRENsekretuak

46-47 Istorioa Aingiren sekretuak 27/1/12 08:54 Page 46

Page 49: Elhuyar283

ELHUYAR 283 47

ten ia. Baina, hainbat egunen bu-ruan itxura aldatuz joan zi-tzaien, eta... angula bihurtu zi-ren! Arrain bitxi haiek aingirenlarbak ziren!

Ongi ikasia zuen hori Johan-nes Schmidt biologo gazte danimarkarrak, 1904ko uda-berrian, Feroe uharteetatikmendebaldera halako bat aur-kitu zuenean. Baina harritutagelditu zen: posible ote zen,Danimarkako erreketan bizi zi-ren aingirak, esaterako, hainurrun, Atlantikoaren erdian,jaiotzea?

Urtebete lehenago Carls-berg garagardo-fabrikarenjabearen alabarekin ezkon-du zen Schmidt, eta, hainzuzen ere, garagardo-fabri-kak finantzatutako espe-dizio ozeanografikoetanparte hartzen ari zen.1904tik aurrera, bestehainbat espedizio egingozituen Schmidtek, aingira-larben atzetik. Eta ikusizuen zenbat eta gehiagobarneratu Atlantikoan, or-duan eta txikiagoak zirelaharrapatzen zituzten lar-bak. Azkenean, 18 urterenburuan, Sargazoen itsasoanbukatu zuen. Hantxe harra-patu zituen inoiz ikusi zirenaingira-larbarik txikienak.

Horrenbestez, ondorioztatu zuenaingirek inguru hartan erruten zu-tela. Hala ere, ezin izan zuen behatuez aingiren ugalketa, ezta errutea ere.Oraindik ez du inork behatu.

“Arrain-espezieen artean ez da beste ka-surik ezagutzen, non planetaren zirkun-ferentzia-laurden bat behar den bizi-zi-kloa betetzeko”, idatzi zuen Schmidtek1923an. Ia 20 urtean bildutako datuekinondorioztatu zuen Schmidtek SargazoenItsasoko 10 mm-ko larbek Golkoko itsas-lasterrean zeharkatzen dutela Atlantikoa,eta ia hiru urte geroago iristen direla Eu-ropako kostetara, 75-90 mm-rekin, angu-

la bihurtu, eta erreketan gora egiteko. Eta,era berean, aingira helduek 5.000 km-tikgorako bidaia hori egiten dutela, berrizSargazoen itsasora ugaltzera bueltatzeko.

Gerora jakin da aldaketa nabarmenakizaten dituela aingiraren gorputzak bi-daia hori egiteko. Esaterako, begiak han-ditu egiten zaizkie, eta gorputzaren al-boek zilar-kolorea hartzen dute (itsasoan

kamuflatzeko askoz egokiagoa). Gainera,itsasoan sartu orduko erabat atrofiatzenzaie digestio-aparatua, eta, ondorioz, ezindira elikatu bidaia osoan. Bestalde, bi-daian zehar garatzen dira sexu-organoak.Ez da harritzekoa, beraz, Freudek, aingi-ren testikuluak topatu ez izana.•

46-47 Istorioa Aingiren sekretuak 27/1/12 08:54 Page 47

Page 50: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

L I B U R U T E G I A

John Emsley kimikaria eta dibulgazioko idaz-lea da, eta bi izaera horiek trebetasun handiz

uztartzen ditu. Bere web-orrian egiten duenaurkezpenean, hasieratik uzten du argi: “I’m anauthor. I’m a chemist” esaten du (“Idazlea naiz.Kimikaria naiz”). Eta, dagoeneko, bi esparruakuztartuta, 15 liburu argitaratu ditu. Kritika osoonak izan ditu, neurri batean idazteko estiloariesker, eta, beste neurri batean, ibilbidearen ha-sieratik ekin diolako gertuko kimikari buruzkotestuak idazteari. Eta gertuko kimika ez den ka-suetan, interes handiko kimikari buruzkoak.

Molecules of Murder oso adibide adierazgarria da.Pozoinei buruzko liburua da. Haren hitzetan:“Liburu hau produktu kimiko oso arriskutsu ba-tzuei buruzkoa da. Zoritxarrez, batzuek ustedute produktu kimiko guztiak direla arrisku-tsuak”. Emsley saiatzen da gauzak dagokien le-kuan uzten. Pozoi ezagun batzuen historia etaeragina azaltzen ditu, hilketa ospetsu batzukhari moduan hartuta. Esate baterako, errizinoa-ri buruz hitz egiten du Georgi Markov idazle etakazetari bulgariarraren kasuari lotuta; Marko-vek Bulgaria komunistatik ihes egin zuen, etaurte batzuk geroago Errusiako KGBk pozoituegin zuen errizinoarekin. Diamorfinaz hitz egi-

teko, Harold Shipman hiltzailearen kasua era-biltzen du Emsleyk; Shipman Ingalaterrako me-diku bat zen, eta susmatzen dute 200 pertsonabaino gehiago hil zituela diamorfina erabilita.Liburuan aipatzen den beste kasu bat da Ale-xander Litvinenko espioi errusiarraren hilketa,polonio-210 isotopoa erabilita gauzatu zena.Duela urte gutxiko albistea izan zen munduosoko komunikabideetan.

John Emsleyren beste liburu aipagarri bat Vanity,Vitality, and Virility da. Gustura erosten diren pro-duktuen kimikari buruzko liburua da. Izenbu-ruarekin lotuta, besteak beste, ezpain-barrarenhistoria kontatzen du (Vanity), elikagaien indus-trian erabiltzen diren gantzak aztertzen ditu (Vi-tality) eta Viagraren historia azaltzen du (Virility).Eta horiez guztiez gainera, erosten ditugun beste substantzia askori buruz hitz egiten du: desinfektatzaileak, depresioaren kontrako boti-kak, txikleak eta barruko arropa erotiko janga-rriak dituzten “ezkutuko” polimeroak, asfaltoaketa beste produktu asko. Kontuan hartzeko mo-dukoa da John Emsleyren lana. Kimika denon-tzat, eta ondo idatzita.•

L I B U R U T E G I A

Guillermo Roa ZubiaElhuyar Zientziaren Komunikazioa

JOHNEMSLEYeta gustura irakurtzen denkimika

iMolecules of Murder:Criminal Moleculesand Classic Murders

John Emsley

Royal Society of Chemistry

242 x 160 mm

ISBN: 978-0854049653

Vanity,Vitality,and Virility

John Emsley

Oxford University Press

234 x 165 mm

ISBN: 978-0192805096

48 Liburutegia 26/1/12 12:40 Page 48

Page 51: Elhuyar283

ELHUYAR 283 49

U M O R E G R A F I K O A

49 Satorrak Ilargian 283 25/1/12 09:44 Page 49

Page 52: Elhuyar283

50 ARGIA 25/1/12 09:39 Page 50

Page 53: Elhuyar283

Begiaren eboluzioa ikerketa ugarirenoinarri izan da, taxoi ezberdinetan

dagoen organo homologoaren eredu adie-razgarria baita. Begiaren zenbait osagaik,esaterako, ikusmen-pigmentuek, aitzindarikomuna dutela ematen duen arren, irudikonplexuak sortzeko gai diren begiak 50-100aldiz sortu dira eboluzioan, behin eta berrizproteina eta gene berdinez baliatuz.

Charles Darwinek berak Espezieen jatorria(1882) liburuan aitortzen zuen zailtasunhandiak zituela begiaren eboluzioa azaltze-ko, eta kapitulu oso bat eskaini zion begiariTeoriaren zailtasunak izenburupean, zera esa-nez: “begia moduko organo konplexu bathautespenez sortu izanak, benetan diot, izu-garrizko erokeria dirudi”. Baina gero honelajarraitzen zuen: “Horregatik, baldin begi sin-ple eta inperfektu batetik gaur egungo begiperfektu eta konplexua sortzeko adina alda-keta gertatu bazen, benetan gertatu izan di-ren bezala, eta aldaketa horien eramaileakziren animaliei erabilgarriak suertatu bazi-tzaizkien bizitzaren ingurune aldakorrarenaurrean, orduan gure begi konplexu perfek-tuak hautespen naturalez sortu izanak, gureirudimena gainditzen badu ere, ez dirudihorren ideia iraultzailea”.

ZELULA FOTORREZEPTOREEN JATORRIA METAZOOETAN Zelula fotorrezeptoreak fototransdukzioagauzatzeko gai diren erretinako nerbio-ze-lulak dira. Fotorrezeptoreak garrantzi biolo-giko handikoak dira, fotoiak xurgatuz, etabidezidor biokimiko konplexu ugari eginda,jasotako seinale hori irudi bilaka daitekee-lako burmuinean.

Bi hipotesi daude metazooetako zelulafotorrezeptoreen jatorria azaltzeko: lehe-nengoa desberdintzapenean oinarritzen da,eta bigarrena, sinbiosian. Lehen hipotesia-ren arabera, metazooak flagelatu-koloniabatetik abiatuta sortu ziren, eta zelula guz-tiek hasieratik organulu fotorrezeptore batzuten. Organulu fotorrezeptore horrek begi-orbain modura jarduten zuen, eta seinaleak

flageloan zehar transmititzen zituen fotota-xiaren aurreko erantzun gisa.

Sinbiosiaren hipotesiaren arabera, berriz,Volvox edo Chlamydomonas moduko flagela-tuetan dute jatorria; haietan, organulu foto-

sentikorra kloroplastoetan dago, eta horrekiradokitzen du argiaren pertzepzioa ziano-bakterioetatik aurrerako eboluzioan dagoela,eta gero kloroplasto modura integratu zelazelula eukariotoetan ere. Greuet-ek azaldu

Gai librean aritzeko, bidali zure artikulua [email protected] helbidera.

Begiari begiraMaialen Sistiaga Poveda

BiologoaGenetika, Antropologia Fisikoa eta

Animalia Fisiologiako saila Zientzia eta Teknologia Fakultatea, EHU

ELHUYAR 283 51

G A I L I B R E A N

ARG.: ROYNEJAY/ ESKUBIDE BATZUK ERRESERBATUTA

51-53 Gai librean 26/1/12 12:32 Page 51

Page 54: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

G A I L I B R E A N

zuen 1965ean hipotesi horren aldeko bestefroga bat, Erythropsis eta Warnovia moduko di-noflagelatuen organulu fotorrezeptoreakdeskribatzean, zeinak giza begia bezain ga-raturik baina zelula bakarraren barneanagregaturik baitaude; kornearen antzeko gai-nazal bat dute, lenteen antzeko egitura bat,erretinaren antzeko beste bat eta pigmentu-organuluak. Dinoflagelatuak koralen, itsasanemonen eta beste knidario batzuen sin-bionte arruntak direla-eta, agian argiari eran-tzuteko beharrezko geneak transferitu ziz-kieten knidarioei; horrek esplikatuko lukeknidarioei begia bat-batean agertu izana.

Sinbionteen hipotesiaren arabera, argia-rekiko sentikortasuna zianobakterioetansortu zen lehendabizi. Zianobakterio horiekalga gorrien zelula eukariotikoek barneratuzituzten, kloroplasto primario modura. Gero,alga gorriak dinoflagelatuekin sinbiosianegotera pasatu ziren, bigarren mailako klo-roplasto gisa. Zenbait dinoflagelatu-espezie-tan, Erythropsis eta Warnovia kasurako, ezdira aurkitu bigarren mailako kloroplastoak,eta uste da horiek eboluzionatu egin zutelaeta organulu fotorrezeptore eraginkor bihur-tu, Greuet-ek iradoki bezala. Azkenik, eta di-noflagelatuak knidarioen sinbionte arrun-tak izanik, fotorrezeptoreen geneak helarazizizkieten haiei. Azken hori da ereduarenurrats zalantzazkoena, nahiz eta dinoflage-latuen hainbat gene aurkitu den knidarioengenoman txertaturik.

BEGIAREN GARAPENAREN ANALISIA Animalietan, erraz detekta daitezke begiarengarapenean eragina duten mutazioak, etaDrosophila eulian gertatzen den eyeless (ey)mutazioa 1915ean aurkitu zuen lehen aldiz

Hoge ikertzaileak. Saguetan antzeko muta-zio bat aurkitu zen, eta small eye izendatu,animalia heterozigotoek begiak oso murriz-tuta zituztelako; uteroan hiltzen ziren ho-mozigotoen fetuek, aldiz, begiak falta zituz-ten, baina baita sudurra eta burmuinekozenbait zati ere (Hill et al., 1991).

Gizakian, oso antzeko fenotipoa sortzendu aniridia izeneko sindrome hereditarioak.Small eye eta aniridia geneak Walther-ek etaGruss-ek (1991), eta Ton eta haren taldeak(1991) klonatu zituzten, hurrenez hurren,eta ikusi zuten biek izugarri kontserbatutazegoen Pax6 geneari erantzuten ziotela. Qui-

ring eta haren taldeak (1994) klonatu zutenDrosophilaren Pax6 homologoa, eta harritutaikusi zuten Hoge-ren eyeless (ey) genearenberdina zela. Small eye, aniridia eta eyelessgene homologoen mutazioak izateak irado-kitzen zuen Pax6 genea zela begiaren gara-penaren kontrol-gene nagusia ornodun zeinornogabeetan.

Hipotesi hori frogatzeko, WJ Gehringikertzaileak Pax6 genearen gainespresioarenmutazioa lortu zuen 1994an, Pax6 genea es-presatuko zuten begi-egitura ektopikoaksortuz. Haren kolaboratzaileetako bik, Geor-ge Halder-ek eta Patrick Callaerts-ek, lega-mien gal14 transkripzio-faktorea erabili zu-ten eyeless cDNA begi-diskotik kanpokoegituretara bideratzeko.

Bi kolaboratzaileok lortu zuten begi-egi-tura ektopikoak antena, hanka eta hegoetansortzea. Geroago, erretinogramen bidez fro-gatu zen antenetan agertzen ziren begieta-ko batzuk guztiz funtzionalak zirela (Halderet al., 1995). Era berean, saguaren Pax6 geneaDrosophilan txertatu eta han begi ektopikoaksortzeko gai zela ere behatu zuten (Gehringet al., 1994).

Esperimentu horiek frogatu zuten Pax6kontrol-gene nagusia zela, eta gene “pizga-rri” horrek begiaren morfogenesiari hasieraeman ziezaiokeela bai ugaztunetan bai in-tsektuetan.

Pax6-ren gene homologoak aztertutakoanimalia bilateral guztietan aurkitu izan

Begien garapenaren ardurarekin erlazionatutako zenbait Pax proteina animalia-talde desberdinetan.Nabarmentzekoa da Pax6 genearen banaketa zabala animalia bilateraletan, begien jatorri monofiletikoarenadierazle. IRUDIA: KOZMIK, 2005etik MOLDATUA.

Pax6 genearen mutazioen eragina. Goian mutaziorik gabe, eta, behean, mutatuta. ARG.: WASHINGTON ET AL., 2009.

DOI: 10.1371/JOURNAL. PBIO.1000247.G001.

Gizakia Sagua Zebra-arraina Drosophila

� Pax2� Larbaren begia

� Helduaren begia

� Begi frontala� Hesse organoa

Begiaren erregeneratzea� Pax6(Ey/Toy)

Pax6

Pax6

Benetako Pax6-rik ez

Pax6� Eyg

� Pax2� Pax6

� Pax6(5a)

� PaxB

PaxB

PaxAPaxBPaxCPaxD

Ecdysozoa

Drosophila

Protostomia

Bilateria

Planaria

Lophotrochozoa

Deuterostomia

Vertebrata

MusPlatynereis

Porifera

Chordata Branchiostoma

Hydrozoa

Cubozoa

Cnidaria

Anthozoa

Begi lenteduna

Begi zuloduna

Begi konposatua

51-53 Gai librean 26/1/12 12:32 Page 52

Page 55: Elhuyar283

dira, planarietatik gizakietara, C. elegans bar-ne. Hainbat animaliarekin frogak egin dira,eta ikusi da guztien Pax6 genea begi ektopi-koak induzitzeko gai dela Drosophilan. Legehorretako salbuespen bakarra Dugesia tigrinaplanaria da, antzaz izugarri aldendu dena.Knidarioei dagokienez, soilik zenbait hidro-zook dituzte begiak, eta ez da ezagutzen eagainerako marmokek beren begiak galdu di-tuzten eboluzioan zehar edo ez dituzteninoiz izan.

KOLORETAKO IKUSMENA Zenbait ikerketaren arabera, koloretakoikusmen-sistema antzinako kontua da, ha-sieratik baitzeuden <500 nm-ra argia xurga-tzeko moldaturiko ikusmen-pigmentu bat(S deiturikoa) eta >500 nm-ra moldatutakobeste bat (L) (Mollon, 1989). Errodopsinak,horiek bezain zaharra izango litzatekeenpigmentuak, xurgapen-ahalmen maximoa500 nm inguruan du, eta ez du inolako era-ginik koloretan ikusteko ahalmenean. Orohar, kolorea ikusteko beharrezko diren pig-mentuak kono fotorrezeptoreetan daude,eta argiaren eraginpean soilik dira funtzio-nalak. Bestalde, errodopsina makil fotorre-zeptoreetan dago, eta iluntasunean dihardu.

Gaur egungo ornodunek aldakortasunhandia erakusten dute beren ikusmen-ahalmenean, hasi kono-moten dentsitateeta banaketa espazialetik, konoen pigmen-tuetako absortzio maximoraino (Yokoyama,1998). Mutur batean, ugaztun gehienek hirupigmentu baino ez dituzte: bi kono-pig-mentu aitzindariak eta errodopsina. Bestemutur ebolutiboan, oilaskoek sei pigmentudituzte.

Ornodun zaharrenetan egindako ikerke-ten arabera (gaizkatetan, esate baterako), te-leosteoen eta amniotoen aitzindari komu-nak lau fotopigmentu-mota zituen, gauregungo hegazti eta narrastiek bezala (Bow-maker, 1998). Hala ere, uste da ugaztun goiz-tiarren izaera gautarra zela-eta eboluzioanzehar bi fotopigmentu galdu zirela, eta gauregungo ugaztun euterio gehienek soilik S eta L fotopigmentuak mantentzen dituzte,hau da, dikromatikoak dira.

Gizakiek eta haien primate hurbilene-koenek konplexutasun ertaineko eredu baterakusten dute. Gizakiek lau ikusmen-pig-mentu dituzte: S familiako kide bakarra (ur-dina), L familiako bi fotopigmentu (berdeaedo LM deitutakoa, eta gorria edo LL) etaerrodopsina.

Ikusmen trikromatikoa garrantzi handi-koa da primateentzat, eta basoetan jana bi-latzeko abantailarekin lotu izan da. Lan be-rrienek trikromaziaren garrantzi ekologikoafrogatu dute, tximino bikromatikoen eta tri-kromatikoen basoan moldatzeko gaitasunaalderatuz. Primate guztietan, S fotopigmen-tua gene autosomiko batek kodetzen du; L fotopigmentua, aldiz, X kromosoman ko-deturik dago. Mundu Zaharreko primate an-tropoideoetan eta tximino ulularietan, tri-kromazia L genearen duplikazioz sortu da,LM genea sortuz. Hala ere, Mundu Berrikoprimate gehienetan X kromosoman L fami-liako gene bakarra dago. Genea X-ri loturikdagoen heinean, eme heterozigotoak tri-kromatikoak dira, eta eme homozigotoaketa arrak, dikromatikoak (berde/gorrirakoitsuak) (Jacobs, 1998).•

Gai librean aritzeko, bidali zure artikulua [email protected] helbidera.

Primateen S, M eta L ikusmen-pigmentuen xurgapen-espektroa (Surridge et al., 2003).

BIBLIOGRAFIABowmaker, J.K.: “Evolution of colour vision in

vertebrates”, in Eye, 12 (1998), 541–547.

Darwin, C.: The origin of species by means ofnatural selection, 6. argit. Londres: John Murray,(1882), 143–146.

Gehring, W. J.: “New Perspectives on EyeDevelopment and the Evolution of Eyes andPhotoreceptors”, in Journal of Heredity, 96(2005), 171–184.

Greuet, C.: Anatomie ultrastructurale desPtéridiniens Warnowiidae en rapport avec ladifferenciation des organites cellulaires. PhDdiss., Université de Nice, 1969.

Halder, G.; Callaerts, P.; Gehring, W.J.: “Inductionof ectopic eyes by targeted expression of theeyeless gene in Drosophila”, in Science, 267(1995), 1788–1792.

Hill, R.E.; Favor, J.; Hogan, B.L.; Ton, C.C.;Saunders, G.F.; Hanson, I.M.; Prosser, J.;Jordan, T.; Hastie, N.D.; van Heyningen, V.:“Mouse Small eye results from mutations in apaired-like homeobox-containing gene”, inNature, 354 (1991), 522–525.

Hoge, M.A.: “Another gene in the fourthchromosome of Drosophila”, in Am Nat, 49(1915), 47–49.

Jacobs, G.H.: “A perspective on colour vision inplatyrrhine monkeys”, in Vision Res., 38 (1998),3307–3313.

Kozmik, Z.: “Pax genes in eye development andevolution”, in Cur Opin in Genet & Develop, 15(2005), 430–438.

Mollon, J.D.: “Tho? she kneeled in that place wherethey grew…? The uses and origins of primatecolour vision”, in J. Exp. Biol., 146 (1989), 21–38.

Paley, W.: The Natural Theology 2. argit.; J. Vincent:Oxford, 1828.

Quiring, R.; Walldorf, U.; Kloter, U.; Gehring,W.J.: “Homology of the eyeless gene ofDrosophila to the Small eye gene in mice andAniridia in humans”, in Science, 265 (1994),785–789.

Surridge, A.K.; Osorio, D.; Mundy, N.I.: “Evolutionand selection of trichromatic vision in primates”,in TRENDS in Ecology and Evolution, 18 (2003),198-205.

Ton, C.C.; Hirvonen, H.; Miwa, H.; Weil, M.M.;Monaghan, P.; Jordan, T.; van Heyningen, V.;Hastie, N.D.; Meijers-Heijboesr, H.; DrechalerM.; et al.: “Positional cloning andcharacterization of a paired box- andhomeoboxcontaining gene from the aniridiaregion”, in Cell 67 (1991), 1059–1074.

Walther, C.; Gruss, P.: “Pax6, a murine paired boxgene, is expressed in the developing CNS”, inDevelopment, 113 (1991), 1435–1449.

Yokoyama, S.; Radlwimmer, F.B.: “The “five-sites”rule and the evolution of red and green colorvision in mammals” in Molecular Biology andEvolution, 15 (1998), 560-567.

sent

ikor

tasu

n er

lati

boa

uhin-luzera (nm)

ELHUYAR 283 53

51-53 Gai librean 26/1/12 12:32 Page 53

Page 56: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

A S T R O N O M I A - E F E M E R I D E A K

Ilargiaren efemerideak

Beste efemeride batzuk

Zerua1 19:22an, konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin

3,0°-ra.

2 19:57an, beheranzko nodotik pasatuko da.

6 Gutxieneko librazioa longitudean (l = –5,79º). Smythitsasoa, ilargialdiaren hasieran ikusgai zegoena,erabat desagertu da ekialdeko linboaren atzean.Orain, Ilargi ia betearen ipar-eremuak ikus ditzakegu.

7 21:55ean, Ilbetea.

10 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,54°).05:11n, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 9,0º-ra.

11 18:15ean, perigeotik pasatuko da (Ilargiaren etaLurraren arteko distantziarik txikiena): 367.928 km.

12 21:09an, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin,6,0°-ra.

14 17:05ean, Ilbehera.

15 20:17an, goranzko nodotik pasatuko da.

21 22:36an, inauterietako Ilberria. Iaz, martxoaren 4anizan zen inauterietako Ilberria.

23 00:35ean, konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin,6,0°-ra.

24 12:54an, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin 5,7°-ra.

25 18:59an, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin3,1°-ra.

27 03:43an, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin3,7°-ra.13:47an, apogeotik pasatuko da (Ilargiaren etaLurraren arteko distantziarik handiena): 404.842 km.

28 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin. Hil honetanbigarren aldiz.

29 22:32an, beheranzko nodotik pasatuko da.

otsaila 2012A A A O O L I

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10 11 12

13 14 15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25 26

27 28 29

2012ko otsailaren 15eko21:30ekoa

Planetakbukaeran. Eguzki-elongazioa gradu batzuk bainoez da handituko; baina, ekliptikakhorizontearekin osatzen duen angeluahanditzearen ondorioz, mendebaldekohorizontean 22º-raino egingo du goraarratsaldearen bukaeran. Distira ikusgarria du,eta, hori dela eta, gaueko lehen orduetakoikuskizuna da negu osoan. 23 h eta 1 hbitarteko igoera zuzena. –03° eta +10°bitarteko deklinazioa. Artizarraren magnitudeakgora egingo du pixka bat, –4,0tik –4,2ra.

MarteEguzkia sartu eta hiru ordu baino gehixeagoraaterako da hilaren 1ean, eta Eguzkia sartu etahamar minutu baino gutxixeagora hilaren 29an.Oposizioaren aurreko asteak dira; beraz,parametro guztiak nola handitzen zaizkionikusiko dugu: magnitudea –0,6tik –1,2raaldatuko zaio. Hilaren erdian, bederatzi orduzbaino gehiagoz behatu ahal izango zaio Marteri,eta 50º baino gehiagoko altitudetik igaroko dagure meridianotik. Teleskopioa erabiliz, haren bisatelite naturalak ikus daitezke: Fobos etaDeimos. 11 h-ko igoera zuzena. +06° eta

IkusgaiakGoizez: Marte eta Saturno.Arratsaldez: Merkurio (hilaren 20tik aurrera),

Artizarra eta Jupiter.Gauez: Marte, Jupiter eta Saturno.

MerkurioHilaren 7an, goi-konjuntzioan izango da. Gero,arratsaldeko zeruan ikusi ahal izango da berriro,eta, hilaren 20tik aurrera, horizontearenarrasean, Eguzkia sartu eta berehala. Hilaren29an, horizontetik 10º gora izango da. –1ekomagnitudea izango du orduan, eta nahiko errazaizango da begi hutsez ikustea. 21 eta 24 hbitarteko igoera zuzena. –20 eta –01° bitartekodeklinazioa. Magnitudea –1,2tik –1,5erahandituko zaio hilaren 18ra arte, eta –1,0rainojaitsiko zaio hilaren bukaeran.

ArtizarraEgunez egun, Lurrera hurbildu ahala, gero etadistira handiagoa izango du. Hilaren 1ean, –4ko magnitudea izango du, eta 29an, –4,2koa.Eguzkia baino hiru ordu eta erdi geroago sartukoda hilaren hasieran, eta lau ordu geroago

Mendebaldea

1 Asteazkena. Eguerdian, 2.455.959. egunjuliotarra hasiko da. Egunak 9 ordu eta 46 minutuko iraupena duhilaren 1ean, eta 11 ordu eta 7 minutukoahilaren 29an. Hileko azken egunean,lehenean baino 42 minutu lehenagoaterako da Eguzkia, eta 39 minutu geroagoezkutatuko da.Hilaren 11n, 12:00etan, denborarenekuazioa urteko lehen maximo positiborairitsiko da: +14 min 13 s.

16 Ostegun Gizen. Inauterien hasiera. Ilargi-egutegi zaharraren herentzia da.Inauterietan izan behar du Aste Santuarenaurreko bigarren Ilberriak. Aurten,otsailaren 21ean izango da Ilberri hori.Hausterre-asteazkenaren bezperanamaitzen dira inauteriak; aurten, hilaren22an.

17 Eguzkia, itxuraz, Aquarius konstelazioansartuko da (327,79°).

19 Astrologiaren arabera, Eguzkia Piscisensartuko da (330°).

29 Urte bisustua denez, egun bat gehiago duotsailak. Gure egutegi gregoriarra berezikiantolatu zuten urtearen batez bestekoiraupena ahalik eta gehiena hurbil zedinLurrak Eguzkiaren inguruan egiten duentranslazio-mugimenduaren iraupenera:365,242190 egun.

54-55 Astronomia 283.qxd 25/1/12 09:50 Page 54

Page 57: Elhuyar283

Behatzeko proposamena

Begi hutsez:

Hilaren 3an, 22:00etan, Perseuseko Algolizar aldakorraren distira minimoa. Harenmagnitudea 3,3ra hurbilduko da. Besteminimoak hilaren 6an, 9an, 12an, 14an,17an, 20an, 23an, 26an eta 29an izangodira.

Hilaren 5ean, 14:00etan, Delta Cephei izaraldakorraren distira maximoa; magnitudea3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 eguneanbehin. Hilaren 10ean, 16an, 21ean eta 27anizango dira beste maximoak.

Hilaren 6an, 10:00etan, Eta Aquilaezefeida-motako izar aldakorraren distiramaximoa; magnitudea 3,5etik 4,4raaldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren13an, 20an eta 27an izango dira bestemaximoak.

Hilaren 10ean, Europan, LurrarenEguzkiarekiko orientazioa egokia da gauekolehen orduetan mendebaldean argizodiakala ikusteko. Kasu honetan, Pisciskonstelazioa estaltzen du; han daudeArtizarra eta Aries, eta han ikusten daJupiterren distira.

Hilaren 23an, arratsaldearen bukaeran,Ilgora fin baten ondoan ikusi ahal izango daMerkurio. Mendebaldeko horizontearenarrasean.

Teleskopioarekin:

Hilabete osoan, Jupiter eta haren lauilargi galileotarrak ikusi ahal izango dira:Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto.

Marteren satelite naturalak ikus daitezke:Fobos, 12ko magnitudekoa, eta Deimos,13ko magnitudekoa.

J. MinguezAranzadi Zientzia Elkartea

* Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko.

zenita

ELHUYAR 283 55

+10° bitarteko deklinazioa. Magnitudea –0,6tik–1,2ra aldatuko zaio.

JupiterEguzkia baino zazpi ordu geroago sartuko dahilaren 1ean, eta bost ordu geroago hilaren29an. Ilunabarraren amaieran, hego-mendebaldeko horizontetik 50º-ra baino goragoizango da hilaren 1ean, eta 30º-ra hilarenbukaeran.02 h-ko igoera zuzena. +11° eta +13° bitarteko deklinazioa. Ariesen izango dahil osoan. Magnitudeak behera egingo du pixkabat, –2,3tik –2,2ra.

SaturnoEguzkia baino zazpi ordu eta erdi ingurulehenago aterako da hilaren 1ean, eta iabederatzi ordu lehenago 29an. Hilaren 7an,egonkor egongo da, eta apirilaren 15ekooposizioa baino aste batzuk lehenago hasiko dumendebalderanzko erretrogradazioa. 0,4komagnitudeko distira izatera iritsiko da, eta,teleskopioa erabiliz, ezin hobeto ikusi ahalizango dira haren eraztunak, zeinak +15,1º-tik+14,9º-ra igaroko baitira hilean zehar. 14 h-ko

igoera zuzena. –09°-ko deklinazioa.Magnitudeak behera egingo du pixka bat,0,5etik 0,4ra.Hilaren 3an, 12:08an, Titan elongaziorikhandienean planetatik mendebaldera.Hilaren 11n, 13:56an, Titan elongaziorikhandienean planetatik ekialdera.Hilaren 19an, 10:40an, Titan elongaziorikhandienean planetatik mendebaldera.Hilaren 27an, 12:15ean, Titan elongaziorikhandienean planetatik ekialdera.

UranoArratsaldez ikusgai dagoen aldiaren amaieradator, eta Artizarrarekin topo egiten duen uneaizango da Europatik ikusteko azken aukeretakobat. 00 h-ko igoera zuzena. 0°-ko deklinazioa.5,9ko magnitudea izango du.

NeptunoGoi-konjuntzioan izango da hilaren 19an. Ezinizango zaio behatu maiatzera bitartean. 22 h-koigoera zuzena. –12°-ko deklinazioa. 8,0komagnitudeari eutsiko dio.

Iparraldea Ekialdea

54-55 Astronomia 283.qxd 25/1/12 09:50 Page 55

Page 58: Elhuyar283

ELHUYAR 12/02

hurrengo zenbakian

12.03]

284

............................................................................

Argitaratzailea:

Elhuyar FundazioaZelai Haundi, 3.Osinalde industrialdea 20170 USURBIL (Gipuzkoa)tel. 943 36 30 40Faxa: 943 36 31 44aldizkaria.elhuyar.org

DOILAN TEGIA Koop. Elk.; LAGUN-ARO SERVICIOS Koop. Elk.;ORONA Koop. Elk.; IRIZAR Koop. Elk.; IKERLAN Koop. Elk.;MAIER Koop. Elk.

Zer da heriotza? Noiz jotzen da pertsona bat hiltzat? Zein dira heriotzaren seinaleak? Zein organo hiltzen daaurrena eta zeinek gordetzen du bere funtzioa luzaroago? Zer sentipen dituzte hilzorian egon eta bizitzara itzulidirenek? Zer azalpen ematen die zientziak sentipen horiei? Galdera horien erantzunak, hurrengo zenbakian.

Zuzendaria: Eider Carton, [email protected]

Erredakzio-burua: Egoitz Etxebeste,[email protected]

Zientzia-arduraduna: Guillermo Roa, [email protected]

Publizitate-arduraduna: Izaro Aizpurua,[email protected]

Hizkuntza-arduradunak: Sagrario Barandiaran, Saroi Jauregi, Alfontso Mujika.

Erredakzio-taldea: Egoitz Etxebeste, Ana Galarraga, Irati Kortabitarte, Oihane Lakar, Amaia Portugal, Guillermo Roa.

Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Dani Fano, InakiIrazabalbeitia, Igor Leturia, Josetxo Minguez (Aranzadi ZientziaElkartea), Maialen Sistiaga.

Jatorrizko diseinua: BLANCO soluzio grafikoak

Azalaren diseinua: BLANCO soluzio grafikoak

Azaleko argazkia: © Designpics/123RF

Diseinua eta maketa: Virginia Larrarte

Inprimatzailea: mccgraphics Danona

Banatzaileak: Distipress (Araba eta Nafarroa); Badiolan(Gipuzkoa); Simó (Bizkaia); Elkar.

Harpidetzak: Izaskun Etxebeste, [email protected].

Paperean eta edizio digitala: Euskal Herria eta Espainia: 49,50 €*. Beste herrialdeak: 74 €*. *Bigarren urtetik aurrera % 15eko beherapena egingodizugu harpidetza-sarian.

Edizio digitalaren harpidetza: 19 €. Ale digitala: 3,50 €.

© Elhuyar FundazioaLege-gordailua: SS-769/85ISSN: 213-3687Elhuyar Fundazioak aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik ez du derrigor bere gain hartzen.

Aldizkariari diruz lagundu dioten erakundeak eta enpresak:

Heriotza

Kutsadura ikusezina argitanHaurrek inguruan kantitate txikitan dituztentoxikoen eragina ikertzen dihardute INMA proiektuan. Gipuzkoako 550 familia daudeproiektuan sartuta. Haurraren eta haren ingurunekodatuak erregistratzen dituzte, eta Espainiako beste hainbat taldetan jasotakoekin alderatu. ARG: © ARTSIOM KIREYAU/123RF.

Ibarran jaioa, itsas zientziak ikasi zituen Vigon, eta, gero,ibilbide profesionalak itsas hegaztiak ikertzera eraman du.Azken lana Indiako Ozeanoko Kerguelen uhartean egin du;Diomedea exulans albatrosaren ugalketari egin diosegimendua, eta argitu du klima-aldaketak onura ekarridiola hegazti horri. ARG.: MAITE LOUZAOK UTZITAKOA.

ELKARRIZKETA

Maite Louzao albastrosen herrialdean

56 Hurrengo 27/1/12 15:56 Page 56

Page 59: Elhuyar283

57 Hiztegiak mugikorretan 24/1/12 16:10 Page 57

Page 60: Elhuyar283

58 Haur eta gazteen produktuak 24/1/12 16:11 Page 58