56
1 Jainkoak egina da mundua Eguzkia, ilargia, mendiak, itsasoa, loreak... Jainko Egileaz hitz egiten digu. Bizirik gabeko izadiari begira jarriko gara gai honetan, hurrengo gaietan agertuko diren abere eta gizakirik gabeko Izadiari begira. Komeni da haurrak “sortu” eta “ Sortzaile” hitzekin ohitzen joatea. Hauxe da hitz horien esanahia: ezerezetik zerbait egitea; ezerezetik zerbait egiten duena. MEZUA Bizileku harrigarria antolatzen dio Jainkoak gizakiari. Sorturiko gauza guztiek, txikienetatik hasi eta handienetaraino, Jainkoaren jakinduria eta handitasuna azaltzen digute, eta Jainkoak gu izan gaituela gogoan gauza guztiak egitean. HELBURUAK Sortutako gauza guztien aurrean harridura piztu eta jakin-mina erakutsi. Sortutakoaren mirespenetik Sortzailearenganako onespen eta gorespenera jo. Elkarrizketa 1. Izan al zarete inoiz itsasoan edo hondartzan? Zer sentitu duzue? 2. Zer iruditu zaizue harrigarri? 3. Inoiz igo al zarete mendira? Altua al da? Zer izen du? 4. Zein da ezagutzen duzuen ibairik handiena? Bainatu al zarete ibairen baten? 5. Zein zuhaitz, landare eta lore zaizkigu gogokoen? Ba al da lore edo landarerik zuen etxean? 1

familiagidak01

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Familia katekesian gurasoei laguntzeko gidak lehen mailakoak

Citation preview

Page 1: familiagidak01

1Jainkoak egina da mundua

Eguzkia, ilargia, mendiak, itsasoa, loreak... Jainko Egileaz hitz egiten digu.

Bizirik gabeko izadiari begira jarriko gara gai honetan, hurrengo gaietan agertuko diren abere eta gizakirik gabeko Izadiari begira. Komeni da haurrak “sortu” eta “ Sortzaile” hitzekin ohitzen joatea. Hauxe da hitz horien esanahia: ezerezetik zerbait egitea; ezerezetik zerbait egiten duena.

MEZUABizileku harrigarria antolatzen dio Jainkoak gizakiari. Sorturiko gauza guztiek, txikienetatik hasi eta handienetaraino, Jainkoaren jakinduria eta handitasuna azaltzen digute, eta Jainkoak gu izan gaituela gogoan gauza guztiak egitean.

HELBURUAK Sortutako gauza guztien aurrean harridura piztu eta jakin-mina erakutsi. Sortutakoaren mirespenetik Sortzailearenganako onespen eta gorespenera jo.

Elkarrizketa1. Izan al zarete inoiz itsasoan edo hondartzan? Zer sentitu duzue?2. Zer iruditu zaizue harrigarri?3. Inoiz igo al zarete mendira? Altua al da? Zer izen du?4. Zein da ezagutzen duzuen ibairik handiena? Bainatu al zarete ibairen baten?5. Zein zuhaitz, landare eta lore zaizkigu gogokoen? Ba al da lore edo landarerik

zuen etxean?6. Nork egin du dena? Nork egin ditu eguzkia, hodeiak, mendiak, ibaiak, itsasoa?7. Zertarako eta norentzat egin ditu?

Orain haurraren liburua zabaldu Haurrek 4. orrialdean irekiko dute liburua. Isilean, une batean, “Jainkoak egina da

mundua” esaldiarekin agertzen den irudiari begira jarriko dira. Banan-banan aipatuko dituzte han ikusten dituzten sorkariak: mendiak, lurbira, itsasoa, ohiana...

1

Page 2: familiagidak01

Hori guztia presaka ibili gabe egin behar dute, xehetasunak ikusi eta adierazteko aukera izateko.

Bi irudi eskaintzen zaizkigu 5. orrialdean: batean, egunez ageri zaigu; bestean, gauez ageri zaigu. Idatzita ageri zaigun...”eguzkia eta ilargia” esaldi hori, 4. orrialdeko “Jainkoak egina da mundua” esaldiaren jarraipena da. Gauzak egunez, eguzkiaren argitan, ala gauez, ilargiaren argitan, ikustearen arteko aldea adieraziko dute haurrek. Esan dezakete gaua gogoko duten ala ez, eta zergatik. Noizbait gauez etxetik kanpo izan diren ala ez. Ilargia beti neurri eta itxura berean azaltzen al zaigun galdetuko zaie.

HITZIK ONENA

Sorkariak ikustean haurrek egin zituzten galderak ekarriko ditu gogora gurasoak. Gizon-emakumeek, umetatik, galdera berberak egin dituzte historian zehar.Badugu kristauok Biblia izeneko liburua; liburu horrek esaten digu Jainkoarengan sinesten zuen herrialde bateko gizon emakumeek nolako erantzuna eman zieten aipatutako galderei. Biblia erakutsiz, gurasoak hau esango die: liburu hau, Biblia, pixkanaka-pixkanaka gero eta gehiago ezagutzen eta maitatzen joango zarete.Gurasoak astiro eta begirunez irakurriko du testu hau.

“Hasieran ez zegoen ezer, Jainkoa eta bere maitasuna besterik ez zen.Bere hitzez argia sortu zuen, eta ederra zela ikusi zuen; eguna deitu zion,eta gauaren ilunetik bereizi egin zuen. Horrela hasi zen kreazioa.Gero Jainkoak lurra uretatik banandu zuen; zerua sortu zuen, eta bertan eguzkia, ilargia eta izarrak jarri zituen, egunak eta urteak bereizteko.Egin zuenagatik pozez beterik, Jainkoak belarrez, lorez eta era guztietako fruituz apaindu nahi izan zuen lurbira.”

Gurasoak haurrei 4 eta 5. orrialdeetako irudiak isilean berriro ikusteko eskatuko die. Lehen ikusi dutenari astiro-astiro botatzen dioten begirada berria dute hau, entzun duten hitzaren argira zuzendutako begirada berria.

OTOITZAHaizea

Haizeak gogor jotzen dueneanZuhaitzak bere indarrez makurtzen diraEta belaontziak ereUraren gainean hegaz dabiltzala dirudiBaina haizea ez dugu ikustenBaita haizea goxo dabileneanGure ilearekin jolaseanEskegitako arropak lehortuzHaize hori ere ezin dugu ikusiJauna, ez zaitugu ikusten, baina bizi-arnasa zara guretzat.

2

Page 3: familiagidak01

2Jaunaren izaki guztiok, bedeinka ezazue jauna

Lurreko abere, zeruko hegazti, itsasoko arrain, Jainkoaren izaki guztiok, kanta Jainkoari.

Gai honetan animalien mundua dugu begien aurrean. Aurreko gaian bizirik gabeko Izadia ikusi dugu; oraingoan, agertoki hura ibilian dabiltzan bizidunez hasi zaigu betetzen. Haurraren liburuan orrialde asko eskaini zaio gai honi, beti aurrekoarekin lotuta.

MEZUABiziaren doinua entzuten da zeruan, lurrean, itsasoan. Jainkoak mila motatako hegazti, arrain, eta beste hainbat animalia harrigarri asmatu ditu, eta bizia eman die.

HELBURUAK Jainkoak sortu dituen era askotako animaliengan biziaren indarra nabaritu. Jainkoari eskerrak eman lurbiran bizi diren animaliengatik.

Elkarrizketa1. Gogoko dituzue animaliak? Zergatik? Zeintzuk dira zuen gogokoenak?2. Herri honetako kaleetan, parkeetan ikusten al da animaliarik? Zer animalia?3. Ba al duzue etxean animaliaren bat: txakurra, katua, txoria...? Zaintzen al duzue?4. Gogoko al duzue telebistan animaliei buruzko telesailak ikustea?5. Zein da zure animaliarik maiteena?6. Ikus dezagun zenbat animalia ezagutzen ditugun. Has gaitezen arrainekin, gero

txori eta hegaztiekin, eta azkenean ikus ditzagun lur gainean dabiltzan animaliak.

7. Orain gainbegiratua emango diogu animalien munduari, euren zenbait ezaugarri kontuan harturik: lehenengo, txikienengandik hasita handienengana joko dugu; gero, begira diezaiegun politenei; gero,bizkorrenei eta azkarrenei.

3

Page 4: familiagidak01

4

Page 5: familiagidak01

Haurraren liburua zabaldu Haurrek 6. orrialdean irekiko dute liburua. Orrialde tolesgarri hori zabalduz,

euren bizitokietan bizi den zenbait animalia ikusiko dute. Orrialdeari begiratu zabala eman diezaiotela eskatuko die gurasoak, eta animalien izenak esanez nolako tokietan bizi diren ager dezatela: basamortuan, basoetan, iparburuan, itsasoan...

Orrialde tolesgarriaren goialdeko eskuinean, zortzi zirkulu ikusten dira. Imitatu dezatela zirkulu horietan agertzen denaren soinua edo hotsa.

Jarraian haurrek 7. orrialdea margotuko dute. 11. orrialdean indioilar irudia daukagu. Irudi hori osatu egin behar da kolorezko

paper zati txiki-txikiak egin eta itsatsiz, orrialdearen goiko eskuinaldean ikusten den indioilar txikiaren ereduaren arabera.

HITZIK ONENA

Hitza entzun aurretik gurasoak galdera hauek egingo dizkie haurrei:Nork egin ahal izan ditu horrenbeste animalia-mota, eta hain ederrak gainera? Harrigarriak dira zuhaitzak, loreak, oihanak, eguzkia izarrak... baina askoz ederragoa da animalien munduan ageri zaigun bizia.

Irakurketa amaitzean, orrialde tolesgarrian ageri diren animaliei begira jarriko dira haurrak; oraingoan isilean. Bitartean, gurasoak berriro irakur dezake testua astiro-astiro.

OTOITZAUra

Euriak zerua garbitzen du,belarra prestatu,lur guztian zehar zabaldueta bat-batean desagertzen da.Ur gardenakbizi den guztia elikatzen du.Bera gabe ez legoke bizitzarik

Jauna, guk zu igarri ez arren, bizi-iturri zara.

5

Jainkoak bizidunez bete zituen zeru lurrak: urak, arrainez; zeruak, hegaztiz; eta lurra, animaliaz, narrastiz, eta xomorroz. Horrela, dena gerturik zegoen Jainkoak gogoan zeukan ekintzarik bikainena burutzeko.

BIBLIAK ESATEN DIGU

Page 6: familiagidak01

3Jainkoak sortua da gizakia

Neurrigabeko maitasunez sortu ditu Jainkoak gizona eta emakumea.Ardura berezia jarri behar dute gurasoek gai hau lantzerakoan, “gure gaia” baita.

MEZUAJainkoak bere maitasun samurrena jarri du gizona eta emakumea egitean. Arraza eta herri guztietako gizon-emakumeok garrantzian berdinak gara, bere irudira egin gaituen Jainkoaren maitasun berberak sortu gaituelako guztiok.Eskertzekoa da arte eta kultur adierazpen hain ezberdin eta ederrak dituzten gizon-emakumeen aniztasuna hain handia izatea, arte eta kultur adierazpen horiek mila eratara azalduz: etxegintzan, janzkeran, ohituretan, abestietan, dantzetan, hizkuntzan...

HELBURUAK Ohartu gizon-emakumeak sorkari garrantzitsuenak eta samurtasun bereziz

egindako sorkariak direla. Jainkoak sortuak izatearen poza adierazi. Edozein arraza, herri eta kulturakoak direla ere, gizaki guztiak neurri berean

baloratu eta maitatu. Mundua zaintzeko eta gidatzeko Jainkoak ematen digun eginkizuna geure gain

hartu.

Elkarrizketa1. Ezagutzen al duzu beste arrazaren bateko gizakirik? Non bizi dira? Desberdinak

al dira guregandik?2. Guztiok berdin janzten al gara?3. Era desberdinetakoak al dira etxebizitzak, herrialdeen edo eskualdeen arabera?4. Hizkuntza desberdinak al dira munduan? Esan batzuk.5. Kulturen arabera, ezagutzen al duzu agurtzeko era desberdinik?6. Ezagutzen al duzu herrialdeak bereizten dituen musika tresnarik?7. Gizon emakume guztiok, haur nahiz heldu, zoriontsu izateko, ikasketak egiteko,

jateko... eskubide berak ditugula uste duzu?

Haurraren liburua zabaldu Garai ezberdinetako gizakien irudiak dauzkagu ikusgai 14. orrialdean. Gurasoak

irudiei begiratzeko eskatuko die haurrei, eta horien artean dauden parekotasunak eta desberdintasunak aipa ditzatela.

6

Page 7: familiagidak01

Orrialdean idatzitako esaldia irakurtzen du gurasoak. “Jainkoak sortua da gizakia”. Hurrengo orrian mutikoaren eta neskatoaren irudia moldatzeko aukera eskaintzen da. Lehenengo eta behin, orria agindutako puntuetatik moztu behar da, liburua honda ez dadin. Gero gorputzaren atalak mozten dira, erakusten den eran, eta behar bezala kokatu behar dira bata besteari hariaren bidez lotuta.

HITZIK ONENA

Aurreko gaietan, munduko gauzak eta animaliak nork egin dituen galdetu dugu.Orain geure buruari galdetu nahi diogu: nori esker bizi gara gizakiok? Nork asmatu du giza bizitza? Arretaz irakurriko dugu testu hau.

Etengabe azpimarratu behar du gurasoak gizonaren eta emakumearen arteko eta gizon eta emakume guztien arteko oinarrizko berdintasuna. Aniztasuna aberasgarria da.

7

Orduan Jainkoak esan zuen:“Gizona eta emakumea egitera noa. Nire antzeko egingo ditut, itsasoko arrainen, zeruko hegaztien eta lurreko animalia guztien, txiki eta handien, ardura izan dezaten”. Eta Jainkoak arraza eta kultura guztietako gizon eta emakumeak egin zituen. Bedeinkatu zituen eta hala esan zien: “Hasi eta ugaldu zaitezte lurbira betetzeraino. Egin dudan guztia zuen ardurapean hartuko duzue: zeruko hegaztiak, lurreko animaliak, itsasoko arrainak”. Eta horrela gertatu zen. Jaunak begiratu zion egin zuen guztiari, eta dena miresgarria zen.

Page 8: familiagidak01

4Jauna, gure jauna, bai miragarria dela zure izena

Zenbat gauza egin dezakegun gizakiok! Eskerrik asko, Jainko Aita.

Oso zabala dugu gai hau, giza jardueraren eremua zabala baita. Haurrak patxadaz heldu behar dio gai honi, presarik gabe, Jainkoak bere lankide izateko eskaintzen digun aukeraz ondo jabetzeko.

MEZUAGizon-emakumeok gure lanaren bidez gauza asko egiteko gai gara; Jainkoak eman digu gaitasun hori. Gu haren lankide izan nahi du, mundua gero eta ederrago eta bizitzeko egokiago bihurtuz, bertan zoriontsu bizitzeko eta besteei zoriona zabaltzeko. Munduak giza jarduerari esker aurrera egiten du.

HELBURUAK Jainkoaren lankide bezala gizakiok egiten dugunaren aurrean, harridurarako

gaitasuna esnatu guregan. Jainkoari eskerrak eman, gauza asko egiteko ahalmena eman digulako.

Elkarrizketa1. Gizakiek egiten dituzten lanetatik, zeintzuk zaizkizu aipagarrienak?2. Zer lan egiten dute zuen gurasoek?3. Zer da zuek egin nahiko zenuketena?4. Ezagutzen al duzu herri honetan lantegirik? Zer egiten dute bertan?5. Daramatzazun soineko eta oinetakoak nork eginak dira?6. Zer gertatuko litzateke gizakiekin, ezer egiteko gai izango ez balira?

8

Page 9: familiagidak01

Haurraren liburua zabaldu Haurraren liburuko 16. orrialdea tolesgarria da. Orrialde hori zabalduz gero, giza

jardueraren era askotako emaitzak ikus ditzakegu. Orrialdearen buruan hau esaten da: “Jauna, gure Jauna, bai miragarria dela zure izena”. Aurrena, isilean begiratu, eta gero irudian ageri diren lanen izenak esango dituzte haurrek, gizakiaren jardueraren emaitza diren lanen izenak: etxeak, hegazkina, itsasontzia etab.

Gurasoak haurrei esango die munduan ez direla beti izan ikastetxeak, etxeak, ospitaleak, supermerkatuak, hegazkinak, autobusak, liburuak, boligrafoak, etab. Garai batean kobazulotan bizi ziren gizakiak, ehiza eta arrantza eginez. Poliki-poliki gizateriak aurrera egin du. Gogoangarriak dira gizakiak gurpila, sua eta nekazaritza asmatu zituen egunak.

17. orrialdean haurrek margotu egingo dute agertzen dena. 19. orrialdeko irudian lau ate daude. Haurrek papera moztuko dute, ate bakoitza

benetako atea balitz bezala irekitzeko eran. Irekitzean, atzealdean, pertsona bat aurkituko dute bere eginkizunaren ezaugarriarekin eta beste aldean bere lanaren gaia: arrainak, altzariak, oinetakoak, ogia.

HITZIK ONENA

Gurasoak gogora ekartzen du aurreko gaian ikusitakoa: Jainkoak, berak sortutako gizon-emakumeei mundua zaindu eta gidatzeko betebeharra eman ziela. Gauza bakoitza nola egin behar zuten ez zien erakutsi Jainkoak, baina adimena eta sormena eman zien, bere lankide izateko. Jainkoak, gizakia ekinean ikusi nahi du.Gurasoak 8. salmotik txatal batzuk irakurriko ditu

OTOITZALurrak,ematen zaion guztia onartzen duudako eguzkia,udazkenean eroritako hostoak...izotza, elurra, euria.egunero jasotzen du guztia,apaltasunez.Haziak babesten ditueta landareak gozoro elikatu.

9

Jauna gure jauna, bai miragarria zure izena lurbira osoan!Zure eskuen lana den ortzia, eta han ipini dituzun ilargia eta izarrak.Ikustean, galde egiten diogu geure buruari: Zer da gizakia, zu hartaz oroitzeko?Ia-ia, aingeruen pareko egin duzu: lan handiak egiteko gai egin duzu, eta zure izaki guztien ardura ezarri diozu.

Page 10: familiagidak01

Jauna, zu eskuzabala eta itxarote onekoa zara, lurra bezala

5Haur bat jaioko da

“Semea izango duzu eta Jesus ezarriko diozu izena”

Asko eta nabarmenak dira Eguberri jaiak hurbil ditugula aldez aurretik adierazten dizkiguten ezaugarriak. Ez diegu aurrea hartuko gertakariei: Maria lagun dugula prestatuko ditugu Eguberriak, Jesusen Gizakundearen iragarpenetik hasita.Komenigarria da Gabriel aingeruak Mariari egiten dion iragarpena haurrek ezagutzea.Mariarekin joango gara Isabeli egingo dion bisitaldian. Ondo legoke “Deikundea” hitza haurren belarrietan hitz ezaguna izaten astea.

MEZUANorbaiten jaiotza iragartzea berri handia da. Jesusen jaiotzaren iragarpena berririk onena da. Jainkoak ez gaitu berri onik gabe utzi nahi.

HELBURUAK Presarik gabe Eguberri-jaia antolatu. Jesusen jaiotzaren iragarpen handia ezagutzeak eman digun poza adierazi.

Elkarrizketa1. Baduzue neba-arreba txikiagoren bat?2. Nork eta noiz esan zizuten neba-arreba hori izango zenutela?3. Nolako jarreraz jaso zenuten jaiotzaren berria? Pozez, alaitasunez?4. Zuetariko norbaitek ba al du seniderik edota lehengusu-lehengusinarik

jaiotzeko? Ba al dakizue noiz jaioko den?5. Noiztik dakizue? Nork esanda?6. Pozik al daude gurasoak eta etxeko guztiak? Nolako prestaketak ari dira egiten?

Haurraren liburua zabaldu 23. orrialdean irekitzeko eskatuko zaie haurrei, bertako irudia ikusi eta

aztertzeko. Haurrek konturatu behar dute ez dela nahikoa Eguberria etortzea: egin egin behar dela.

24. orrialdeko irudian, haurrek haurdun agertzen den emakumeari begiratuko diote. Hor ageri da sehaska ere, laster espero den jaiotzaren adierazle. Gurasoak eskatuko die haurrei azaltzeko ikusten dutena. Ikusitakoaren azalpena egin ondoren, haurrek zuriz agertzen diren aurpegiak marraztu eta margotuko dituzte.

10

Page 11: familiagidak01

HITZIK ONENA

Bibliak esaten digu Jainkoak gizakiei garrantzi handiko mezua bidali nahi dienean, “aingeruak” bidaltzen dizkiela, “mezulari bereziak”.

Jesusek izango duen garrantzia azpimarratu behar zaie haurrei: Jesus berezi berezia da. Jainkoak gure artean bizi nahi du, gure alde gauza miragarriak egiteko. Horregatik, Jesus izango du izena, hau da, Salbatzailea.

Haurrek 25. orrialdean ageri den Jesus Haurtxoaren irudia margotuko dute; haurtxo horren jaiotza iragarri dio Gabrielek Mariari.

Gurasoak Mariaren garrantzia azpimarratzen du, Jainkoaren lankide izatea pozez onartzen duen Mariarena, horregatik esaten baitu: “Hemen nauzu Jauna, zuk nahi duzunerako”. Zorionak Maria, Jesusen ama izango zara eta.

11

Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret deritzan Galileako herri batera, Maria izeneko neskatxarengana. Jose izeneko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen Maria. Aingeruak Mariarenean sarturik, esan zion:

- Agur Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.Hitz hauek entzutean ikaratu egin zen Maria, eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari.Aingeruak esan zion:

- Ez beldurtu Maria! Jainkoak gogoko zaitu. Semea izango duzu, eta Jesus ezarriko diozu izena. Handia izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote.

Mariak esan zion:- Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.

Eta aingeruak utzi egin zuen.

Page 12: familiagidak01

6Jesusen jaiotza honela gertatu zen

“Berri on pozgarria dakarkizuet: Salbatzailea jaio zaizue gaur Belenen”

Gai honetan Jesusen jaiotza aurkezten da, baina jaiotzaren aurretik eta ondoren gertatutakoari lotuta: lehenik, Maria eta Jose, Belenerako bidean; gero, aingeruek artzainei eginiko iragarpena eta artzainen gurtza; Ekialdeko Jakintsu edo Erregeei izarraren bidez egindako iragarpena eta Jesus haurra gurtzeko Jakintsu horiek Belenera etortzea.

MEZUA Jainkoak Mariari aingeruaren bidez iragarritakoa gertatu egin da. Jaio da Jesus. Lurbira pozez eta bake egarriz bete da. Neurrigabe ona den Jainkoak, bere bizilekua gure bizilekuaren ondoan jarri du. Gizon egin da eta gure artean bizi da.Jende xumeak —artzainak— zein jende garrantzitsuak —Ekialdeko jakintsuak—jasotzen du zeruko iragarpena. Artzainek, aingeruen bidez; Ekialdeko jakintsuek, izarraren bidez.

HELBURUAK Jesusen Jaiotzaren poza bizi eta adierazi. Jesusen jaiotza gizon emakume guztientzat berri ona dela ospatu.

Elkarrizketa1. Zertan igartzen duzue oso hurbil direla Eguberri jaiak?2. Zer apaindura jarri dituzte azken egun hauetan eliza, kale, erakustoki, zuen etxe

eta eskoletan?3. Ba la dakizue zer izen duten Eguberrietako abestiek?4. Zergatik bidaltzen ditu jendeak zorion txartelak?5. Zeintzuk dira Eguberri-aldian gehien esaten diren hitzak?6. Ezagutzen al dituzue egun hauetan agertzen diren ohiko pertsonaiak? Olentzero,

Erregeak, etab.

Haurraren liburua zabaldu Haurrek liburuko 26. orrialdeko irudiei begiratuko diete. Gurasoak haurrei hitz

egiteko eta dakiena esateko aukera emango die. Kontaeran egiten dituzten hutsuneak gurasoak beteko ditu. Hona hemen irudiek adierazten dutena: Maria eta Jose Belenera doaz. Egun gutxi barru Mariak haur bat izango du. Ostatu bila dabiltza Belenen eta ez dute aurkitzen. Animalien babesleku den estalpea aurkitzen dute Belenen inguruan. Bertara sartzen dira Maria eta Jose, eta tokia egokitu egiten dute.

12

Page 13: familiagidak01

Aurrera jarraituz, 27. orrialdeko irudietan, Jesus haur jaio berria ikus daiteke, eta aingeruek artzainei gertatuaren berri ematen eta artzainak estalpera bidean doazela. Azkenik artzainak Jesus gurtzen ikus daiteke.

Liburuko 28. orrialdean gizon-emakume guztientzat bake-mezua abestuz aingeru taldea ageri da. Ondoren, bide luzea eginez, urrutiko lurraldetik Belenera bidean doazen Ekialdeko jakintsuak, Erregeak, ikus daitezke. Hurrengo irudian, Jesus gurtzen eta opariak eskaintzen ageri dira.

Jesusen jaiotza ez da gertukoentzat bakarrik gertatu, urrutikoentzat ere bai. Denentzat.

Jaiotza osatzeko irudi ebakigarriak dituen orrialdea moztuko dute haurrek.

HITZIK ONENA

13

Egun haietan Maria etxetik atera eta Elisabet bere lehengusina bizi zen herrira joan zen arin-arin. Elisabet ere haurdun zegoen. Elkar ikustean bi lehengusinak pozez bete ziren eta Jainkoa bedeinkatu zuten. Hiru hilabete egin zituen Mariak Elisabetenean, eta gero bere etxera itzuli zen.Jose eta Maria Galileako Nazaret herritik Judeako Belen zeritzan Dabiden herrira igo ziren, hiritarrei zegokien erroldan izenak ematera. Haurdun zegoen Maria. Belenen zeudela, haur izateko egunak bete zitzaizkion Mariari, eta lehen semea izan zuen.Oihaletan bildu eta abere aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen. Jaunaren aingerua aurkeztu zitzaien, eta Jaunaren aintzak argiz inguratu zituen.Orduan beldur ikaraz gelditu ziren, baina aingeruak esan zien:Ez beldurtu! Hara berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere: Salbatzailea, hau da, Mesias jauna jaio zaizue gaur. Hona seinalea: jaioberri bat aurkituko duzue oihaletan bildua eta askan etzana. Eta bat-batean, zeruko aingeru talde handi bat azaldu zen aingeruaren inguruan. Jainkoa goretsiz: “Aintza zeruetan Jainkoari eta bakea lurrean berak hain maite dituen gizon emakumeei”.Sortaldeko jakintsu batzuk azaldu ziren Jerusalenen galdezka:Non da juduen errege jaioberria? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz. Belenen jaio zela jakin ondoren, abiatu egin ziren berriro, eta haurra zegoen tokira iritsi ziren. Etxean sarturik, haurra aurkitu zuten, Mariarekin, eta gurtu egin zuten. Ondoren, beren kutxatilak zabalduz, opariak eskaini zizkioten: urrea, intsentsua, eta mirra.

GURE ARTEAN JARRI BIZITZEN

Page 14: familiagidak01

7Hau da nire familia

Jaungoikoak seme bezala bihotzez maite gaitu guztiok. Aita da Jainkoaren izena

Biziki sumatzen du haurrak familiaren esperientzia. Alai eta lasai bizitzen laguntzen dioten maitasuna, zaletasuna eta samurtasuna etxean aurkitzen ditu. Sendian bizi ditu guraso, senide eta aitona-amonen arreta eta axola gozoak. Denek maite dute eta denek erakusten diote euren maitasuna. Haurrek ere hamaika modutan erakusten eta adierazten diete etxekoei euren zaletasuna. Maitasunezko harreman samur eta gozo hauetan, pozik bizi dira neska-mutikoak, pozik euren buruarekin eta pozik besteekin.

MEZUADohainik eta musu-truk jaso eta ematen dugu maitasuna familian. Zoragarria da familia izatea; hamaika modutan zaintzen gaituzte familian. Guri deitzeko, izena ipini ziguten gurasoek.Gure izenez ezagutzen gaitu Jainkoak, eta aitak maite gaituen legez maite gaitu, neurrigabeko maitasunez. Izan ere, AITA da Jainkoaren izena guretzat. Horregatik uste on osoz jo dezakegu Berarengana. Etxekoa dugu. Beti begi onez begiratzen digu.

HELBURUAK Poza adierazi onartzen, maitatzen eta babesten gaituen familia badugulako. Izena izatearen poza adierazi. Jaungoikoa Aita dugula ezagutzera iritsi, maite gaituen eta zaintzen gaituen Aita.

Elkarrizketa1. Zergatik jarri zizuten daramazun izena?2. Ba al dakizue zer esan nahi duen izen horrek? Nondik dator izen hori?3. Nola azaltzen dizuete beren maitasuna guraso, senide, aitona-amonek?4. Nola zaintzen zaituzte?5. Nola erakusten diezue maitasuna zuen guraso, senide, aitona-amonei?

Haurraren liburua zabaldu 32. orrialdeko irudiari begirada botako diote haurrek. Bertan esaldi hau irakur

daiteke: “Hau da nire familia”. Berehala konturatuko dira etxeko egongela dela. Ez dago inor oraindik bertan. Hurrengo orrialdean adin ezberdinetako pertsonak ikus daitezke, jarrera ezberdinetan ageri diren pertsonak: eserita, zutik, katamar… Beren familietako kideak izan daitezkeenak aukeratu behar dituzte haurrek. Horretarako, puntuen lerroari jarraituz, orrialdea moztuko dute; gero, aukeratutako irudiak moztu eta 32. orrialdean jarriko dituzte erantsita, bakoitza bere tokian. Horrela haur bakoitzak bere familia osatuko du.

14

Page 15: familiagidak01

Haurrenganako maitasuna agertzen duten pertsona batzuk ikus ditzakegu 33. orrialdeko irudietan. Esaldi hau irakur daiteke: “Asko maite naute”. Haurrek irudiak aztertzen dituzte, maitasunaren ezaugarri diren irudiak.

34. orrialdean haurren ardura duten pertsonen ekintzak ikus daitezke. Esaldi hau dago idatzita: “zaindu egiten naute”. Haurrek ikusten dutenaren berri ematen dute. Aitonari maitasuna erakusten dion haurra ikusten dugu 34. orrialdeko azken irudian. Haurrek irudiaren esanahia azalduz, esango dute beraiek horrelakorik egiten duten ala ez, eta irudia margotuko dute.

HITZIK ONENA

Asmo hau dugu hemen: haurrak iritsi daitezela Jainkoa familiakoa dugula ezagutzera, zaintzen gaituen Aita Ama dugula. Oseas 11,1, 3-4 aukeratu dugu. Pasarte horretan, Israel haurra zaintzen duen aita samurraren modura agertzen zaigu Jainkoa.

Jesusek 12 urte zituenean gertatua adierazten digute 36 eta 37. orrialdeetako irudiek. Jesusek Jerusalenera eginiko bidaia kontatzen da. Etxera itzultzeko garaia iritsi zenean, tenpluan geratzen da Jesus, Maria eta Jose konturatu gabe. Galdu dutela konturatzean, jendeari galdezka ari dira. Inork ez daki ezer. Jerusalenera itzultzen dira eta han aurkitzen dute lege maisuen erdian. Nola gelditu den Jerusalenen ezer esan gabe galdetzen diote Mariak eta Josek. Jesusek honela erantzuten die: “Ez al zenekiten nik nire AITAREN etxean egon behar nuela?”. Maria, Jose eta Jesus Nazaretera itzultzen dira. Irudi hori marraztu egingo dute haurrek.

38. orrialdean, esaldi hau ikus daiteke: “Aita da Jainkoaren izena”. Esaldia txukun margotuko dute haurrek.

AITA da Jainkoaren izena

15

“Israel haur zela maite izan nuen eta Egiptotik ateratzeko dei egin nion neure semeari. Nik erakutsi nion oinez Efraimi, besoetan eraman nuen. Hala ere, ez ziren ohartu nik nituela zaintzen. Amodio-lokarriz erakartzen nituen, maitasun-loturaz. Haurtxoa musuraino jasotzen duenaren antzeko nintzen haientzat: makurtu eta jaten ematen nion.”

Page 16: familiagidak01

8Handia egin naizPozik eta alai hazten gara.

Adin honetako haurrentzat hazkundearen esperientzia pozgarrienetakoa da. Haurren hazkundea ez dagokio soinari edo gorputzari bakarrik. Gauza asko ari dira ikasten. Trebetasun mordoa bereganatzen dute. Badituzte orain lehen ez zituzten adierazpideak. Gauza horien aurrean, harridura eta bizi poza sumatzen dute.

MEZUASorkari asko eta asko dira hazi egiten direnak. Landare, lore eta zuhaitzen hazkundea nabarmena da. Hazi egiten dira animaliak. Beste sorkarien artean ezaugarri berezi bereziak ditu gizakiak. Gorputzari dagokion hazkundeaz gain, beste garapen batzuk ere bizi ditugu: psikologiari eta espirituari dagozkienak. Gai gara ikasteko, gero eta gehiago maitatzeko eta gure trebetasunak gehitzeko. Guzti hori Jainko Aitaren dohaina da; poztu egiten da gu hazten ikusiaz.

HELBURUAK Hazteak ematen duen poza adierazi; ez gorputza hazteak soilik, baita hazkunde

psikologikoak eta espiritualak ere. Jainkoari eskerrak eman, era askotara hazteko ahalmena eman digulako.

Elkarrizketa1. Ba al dira hazten ez diren gauzak? Zeintzuk dira hazten ez diren gauzak?2. Zergatik gauza batzuk hazten dira eta beste batzuk ez?3. Hazi egin zaretela esaten al dizuete? Nork esan dizue?4. Zertan ikusten duzue hazi egin zaretela?5. Zer egin behar da hazteko?6. Zer dakizue gaur, orain urtebete edota orain lau urte ez zenekitenaren aldean?

Haurraren liburua zabaldu. Haurraren liburuko 40 eta 41. orrialdeetan, “Handia egin naiz” eta “Hazi eta hazi

ari naiz”, esaldiek zehazten dute gaiaren nondik norakoa. Orain arte neska edota mutiko bakoitzak egin duen ibilbidea da. Haurrek irudiak aztertzen dituzte: umea sehaskan, ibiltzen ikasten, besteen laguntzarik gabe jaten. Ikus daiteke jirafa antzeko zerbaitekin bere burua neurtzen.

42 eta 43. orrialdeetan, ikus dezatela, zenbat gauza egiteko gai diren adin horretan.

Hazkunde-prozesuan haurrek ikasten eta egiten dituzten gauzak ikus daiteke 44 eta 45. orrialdetan. Haurrek zenbait eginbeharretan parte hartzen dutela ikusten da irudietan. Margotzeko daudenak margo ditzatela esango zaie haurrei.

16

Page 17: familiagidak01

46. orrialdean, gurasoak esango die Jesus dela eredua, izan ere, Jesus euren moduan hazten zen, gorpuzkeran, jakintzan eta Aitarekiko eta ingurukoekiko maitasunean. Idatzirik ageri den esaldiak lagundu egiten digu irudiaren esanahia jasotzen: “Jesusen antzera hazi nahi dugu”.

HITZIK ONENA

Jerusalengo tenpluan gertatutakoaren ondoren Jesus bere etxera, Nazaretera, itzuli zela esaten die gurasoak haurrei. Irakurri egiten dugu ebanjelioko kontaera; Lukasen bitartez

Jesusek, guk egin dugun bezala, ibiltzen ikasi zuen, hitz egiten, barre egiten, jolasten, otoitz egiten…

“Eskerrak ematen dizkizugu Jainko Aita” Eskerrak ematen dizkizugu indartsu eta osasuntsu hazi garelako. Eskerrak ematen dizkizugu janariarengatik. Eskerrak ematen dizkizugu etxekoek elkartuta jaten dugulako. Eskerrak ematen dizkizugu eskolarengatik. Eskerrak ematen dizkizugu abestu jolas eta igeri egin dezakegulako. Eskerrak ematen dizkizugu Jainko Aita, zure maitasunez elikatu eta zure seme-

alaba egin gaituzulako.“Entzuiguzu, Jainko Aita”

Jatekorik ez dutenen alde eskatzen dizugu. Gauzak ondo egin ditzagun eskatzen dizugu. Gauzak ematen eta elkarrekin banatzen ikas dezagun eskatzen dizugu. Gaixo dauden haurren alde eskatzen dizugu. Ikastetxerik, libururik, jostailurik ez duten haurren alde eskatzen dizugu. Otoitz egiten ez dakitenen alde eskatzen dizugu.

17

Jesus Nazaretera jaitsi zen gurasoekin, eta haien menpean jarraitu zuen. Haren amak gogoan hartzen zituen gertakari guztiok. Jesus aurrera zihoan jakintzan, gorpuzkeran eta grazian, Jainkoaren eta gizakien begietan.

ESKERRAK JAINKOARI

Page 18: familiagidak01

9Ikusten zaitut eta ikusten nauzu

Jaungoikoak maitasunez begiratzen gaitu beti

Gure aurrean dauzkagun gauzen berri izateko, leiho zoragarriak ditugu begiak. Pertsonak ezagutzeko begiratu egiten diegu aurpegira. Norbaitekin aspalditik egoteko aukerarik izan ez dugunean, hala esaten diogu: “zenbat denbora elkar ikusi gabe”. Eta elkartzen garenean, hori ospatzeko, hauek esaten ditugu: “zorionekoak ikusten zaituzten begiak”. Alde egitean, honela mintzo ohi gara: “agur, ikusi arte”. Garrantzi handikoa da begiratzen ikastea gauzak sakon ikusteko.

MEZUAGure begien gozagarri egin du Jainkoak mundua, miretsi eta ikus dezagun harriduraz.Maitekiro begiratzen digu Jainkoak eta “Aitaren begiradarekin” jarraitzen digu.Gure begiek egoera ezberdinetan bizi diren pertsonak aurkitu eta ezagutzeko aukera eskaintzen digute. Gure begiek esaten digute besteak nola dauden: goibel, alai, pozik.

HELBURUAK Begiratze eta ikuste saioak egin. Jainkoaren begiradan adiskidearen begirada sumatu.

Elkarrizketa1. Gaur jaikitzean, etxetik irtetean, eskolara joatean, katekesira etortzean. Zeintzuk

ikusi dituzue? Aurpegi alaiak ala ilunak zituzten?2. Gaur ikusi duzuen zerbait, harrigarria iruditu al zaizue? Zergatik?3. Zein kolore duzue gogokoen? Zergatik?4. Kalean zoaztenean, zein erakusleihori gelditzen zarete begira?5. Gogoko al duzue telebista ikustea? Zeintzuk dira gogokoen dituzuen

programak?6. Etxean nola begiratzen dizuete guraso, aitona-amona, senideek?7. Nola igartzen duzue maitekiro begiratzen dizuetela?

18

Page 19: familiagidak01

Haurraren liburua zabaldu Kolorerik gabeko begiak dituzten aurpegiak ikusten dira 49. orrialdean.

Idatzitako esaldiak honela dio: “Ikusten zaitut eta ikusten nauzu”. Aurpegi horietako begiak haurrek beren begien kolorez margotuko dituzte.

Barruan irudi asko dituen laukia ageri da 50. orrialdean. Laukiaren kanpoaldean kolorezko puntu batzuk ikusten dira. Laukiaren kanpoaldeko kolorezko puntu bakoitzaren inguruan, kolore bera duten barruko zenbait irudi edo gauza marraztuko dute haurrek: laranja koloreko puntuaren inguruan, laukiaren barruan dauden laranja koloreko gauzak, eta horrela beste koloreekin ere.

Begiradaren gaia jorratzen dugu 51 eta 52. orrialdeetan. Begirik gabeko aurpegi handia ikusten da eta, eskuin aldean begirada ezberdinen zerrenda: alaia, harritua, betiluna, haserretua. Haurrek moztu egingo dute zerrenda osoa, eta gero zerrendako begiraden laukiak moztuko dituzte: horien atzealdean beste begi batzuk ageri dira: mozorrotuak, urpekarien betaurrekodunak, etab.Gero, banan-banan, begiraden laukiak begirik gabeko aurpegian jarriko dituzte, eta begirada bakoitzaren azalpena egingo dute: “begirada honekin, betilun dago; honekin, alai; honela, urpean igerian ari da”, etab

HITZIK ONENA

Mundua egitean, Jainkoak egin zuen lehena argia izan zen. “Argia eman zuen” guk gauzak ikusi ahal izateko.Maitasunez begiratzen digu beti jainkoak eta guk ere maitasun handiz begiratzen diogu Jainkoari. Begirada samurrak Jainkoak, begirada samurra Jainkoari. Maitasunez eta uste osoz begira diezaiokegu Jainkoari, Berak ere horrelaxe begiratzen digulako.Gizakiak antzinatik dei egiten dio Jainkoari. 123. salmoa:

19

Begiak Zuregana jasoak ditut, zeruan errege zaren horrengana.Nola semeen begiak aitaren begietara, halaxe daude gure begiak Jaunaren, gure Jainko Aitaren begietara. Haren maitasuna iritsi zain.

Page 20: familiagidak01

10Hitz egin eta entzun

Beti komunikatu gaitezke gure Jainko Aitarekin

Harreman edo komunikaziorako gaitasun nabarmena dute 6-7 urteko haurrek. Gauza berriak ikasten ari dira eta haien hiztegia zabaltzen ari da. Gogoko dute mintzatzea, galdetzea eta entzunak izatea; ongi egindakoagatik onarpen-hitzak eta txaloak jasotzea ere gogoko dute, aurrera egiteko indarra hartuz. Haurrei ere hitzek bizia ematen diete.

MEZUAZorte ederra dugu besteekin harremanetan jarri ahal izatearekin. Komunikazio-bide asko dago, baina hitza dugu bide nagusia. Komunikazioa ona izan dadin, hitz egin behar da, eta, neurri berean, entzuten jakin. Txikitandik hasten gara elkarrekin komunikatzen.Jainkoa komunikatu egiten da gurekin. Arretaz eta maitasunez hitz egiten digu eta entzuten, gure Aita delako; seme-maitasunez hitz egin eta entzuten diogu.

HELBURUAK Hitzaren bidez elkarren berri izateak ematen digun poza adierazi. Arretaz begiratu gure inguruan gertatzen denari, batik bat jendeari gertatzen

zaionari. Hitz egin Jainkoarekin “Gure Aita” otoitzaren bidez.

Elkarrizketa1. Zeinek erakutsi dizue berba egiten? Zelan?2. Zeintzuk dira umeek lehenengo ikasten dituzten berbak?3. Norekin gustatzen zaizue berba egitea?

20

Page 21: familiagidak01

4. Azken aldi honetan ikasi duzue berba berririk?5. Zuei jaramon egin eta entzunak izatea gustatzen zaizue?6. Badira berba egiteko edo entzuteko gai ez direnak edo zailtasunak dituztenak?7. Ikusi dituzue mutuak eta gorrak elkarrekin komunikatzen? Zelan egin dute?.8. Jaungoikoari berba egiteko eta entzuteko gai gara? Zelan egiten hori jendeak?

Orain haurraren liburua zabaldu Entzutea eta aditzea da 55. orrialdean aurkezten zaigun gaia. Neskatila dugu

irudian, eta neskatilaren ahotik loreak ateratzen dira, hitzak bailiran. Mutiko baten belarria ere ageri da; lore-hitz horiek mutikoaren belarrira doaz. Silaba batzuk daude idatzita goialdean; horiekin zenbait hitz osatzeko aukera dugu.

Lau lagunez osatutako adiskide-taldea ikus daiteke 56. orrialdean. Irudien gainean, hitzik gabeko bunbuilo batzuk ageri dira. Haurrek asmatu egin behar dute zer esaten ari diren lagunen arteko elkarrizketan.

HITZIK ONENA

Gurasoak hau esaten die haurrei: Jainkoak gure hitzak entzun nahi ditu, eta guk Haren hitzak entzutea nahi du. Hori da otoitz egitea: Jainkoari hitz egitea eta Jainkoari entzutea, asko maite gaituen eta asko maite digun Jainko Aita/Amari.

Jesusek bere ikasleei “Gure Aita” erakutsi zieneko pasartea irakurriko du gurasoak .

“Jesusek bere ikasleei esan zien:Zuek honela egingo duzue otoitz:“Gure Aita zeruetan zarena; santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia, zeruan bezala lurrean ere.Emaiguzu gaur egun honetako ogia; barka gure zorrak guk ere zordunei barkatzen diegunez gero; eta ez gu tentaldira eraman, baina atera gaitzazu gaitzetik”.

21

Page 22: familiagidak01

11Usaindu eta dastatu

“Dastatu eta ikusi zein ona den Jauna”

Zaporeen, usainen, lurrinen munduan bizi gara. Oso laster ikasten dugu zaporeak eta usainak bereizten. Badira gustatzen zaizkigun zaporeak, eta badira gustatzen ez zaizkigunak. Badira erakartzen gaituzten usain eta lurrinak, eta badira nazka ematen digutenak. Eguneroko hizkera josia dago zapore eta usainei buruzko aipamenez: “ez zait gustatzen”, “gustatzen zait”, “honek ez du usain onik”. Pertsonak horrek “aurpegi gozoa” duela edota “gatzik gabea” dela…

MEZUAFedea ez da, berez, Jainkoari buruz gauzak jakitea; Jainkoa dastatzea da fedeak bere-berea duena, Jainkoaren esperientzia bizitzea. Behin eta berriz Bibliak Jainkoa ahogozatzera eta dastatzera dei egiten digu. Fededunarentzat Jainkoaren aginduak edo orientabideak ez dira mikatzak; ahogozagarriak dira. Jainkoaren maitasun eta samurtasunak barren-barreneraino sartzen den usain gozoaren antza du.

HELBURUAK Jainkoaren ontasuna sentitzen, gozatzen, ikasi. Egite onen usain gozoa geure inguruan zabaldu:etxean, eskolan, kalean.

Elkarrizketa1. Zergatik lurrintzen dugu gizakiok geure burua?2. Zergatik egiten ditugu keinu bitxiak gustukoak ez ditugun gauzekin?3. Zergatik gustatzen zaizkigu jendearen egite onak? Zergatik “gustuko” dugu

jendea ondo portatzea?

Orain haurraren liburua zabaldu Lau haurren buruak azaltzen dira 64 eta 65. orrialdeen aldamenetan. Buru

bakoitzak kolore nabarmeneko ilea du. Honako esaldi hauek irakur daitezke 64. orrialdean: “Usain ona du. Zapore ona du”; eta hor ageri diren aurpegiak bat datoz esaldiekin, usain eta zapore onaren keinua eginez. Hurrengo orrialdean, 65.ean, beste hau irakur daiteke: “Usain txarra du. Zapore txarra du”; eta hor ageri diren aurpegiek usain eta zapore txarraren keinua egiten dute. Kolorezko marraz inguratuko dituzte haurrek bi orrialdeetan ageri diren usain oneko eta txarreko gauzak eta zapore oneko eta txarreko gauzak, eta hori egingo dute hor

22

Page 23: familiagidak01

ageri diren lau buruen ile-kolorearen arabera; adibidez, usain txarra adierazten duenak ilea berdea badu, usain txarreko gauzak marra berdez inguratuko dira.

Etxean gerta daitezkeen egoerak ageri dira 66 eta 67. orrialdeetako irudietan. Usain eta zapore askotako gauzak daude etxean. Haurrek irudia aztertu eta era zehatzenean azalduko dute zer den hor ikusten dutena; izan ere, ezagunak izango dituzte hor ageri diren gauzen usainak eta zaporeak.

HITZIK ONENA

Jainko Aitaren maitasuna nabaritzen duenak ez dio Jainkoari beldurrik, gozoa eta maitagarria baita Jainkoa, eta erakarri egiten gaitu Haren usain atseginak, Jainkoa maite dutenek Haren etxean nahi dute bizi. Salmoen esaldi batzuk entzungo ditugu.

“Jainkoaren hitzak eztia baino gozoagoak dira” (Sal 19,11)“Gauza bakarra diot Jaunari eskatu, horixe bakarrik dut irrika: Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian, Jaunaren gozotasunari begira” (Sal 27,4)“Dasta eta ikus zein ona den Jauna” (Sal 34,8)“Jainkoak ukenduz gantzutzen dit burua” (Sal 23,5)“Jainkoak, zure Jainkoak, gantzutu zaitu jai-giro pozgarrian” (Sal 45,8)

Haur bakoitzaren eskuetan katekistak lurrin apurtxo bat ipiniko du. Jainkoak digun maitasunaren adierazpen sinbolikoa edo irudizkoa da. Guk geuk ere gure ingurua toki atseginagoa egiten dugu maitagarriak, alaiak, arduratsuak eta harrera onekoak izaten garenean.

23

Page 24: familiagidak01

12Nire esku txikiak

“Jainko Aita, bedeinkatuko zaitut eta zuri dei eginez altxatuko eskuak”

Haurrak gero eta trebeagoak dira eskuak erabiltzen eta gero eta gauza gehiago egiteko gai dira gorputzeko tresna bikain horiek erabiliz: marraztu, idatzi, plastilinaz irudiak moldatu, jolas egin, eman eta hartu...

MEZUAEguneroko eginbehar asko eskuez egiten ditugu. Gizartera iristeko bide ugari irekitzen laguntzen digute tresna txiki hauek. Jainkoaren esku indartsuek eutsi, lagundu, laztandu egiten gaituzte. Jainkoaren eskuetan egonik, ez dugu inolako beldurrik.

HELBURUAK Begiratu zer-nolako ahalbideak dituzten eskuek. Jainkoari eskerrak eman eskuengatik. Erabili eskuak zerbait emateko, hartzeko, elkarbanatzeko.

Elkarrizketa1. Zer egin duzue gaur eskuekin?2. Nortzuk erabiltzen dituzte eskuak hitz egiteko?3. Esan eskuekin egin ditzakezun hiru gauza on.4. Badakizue eskuekin agur egiten?

Orain haurraren liburua zabaldu 69. orrialdean hitz hauek irakur daitezke: “Nire esku txikiak”. Bi eskuen ondoan

hirugarrena ikusten da, zerbait adieraziz. Hirugarren esku horrek, haur bakoitzak bere eskuetako bat papereko zurigunean marraztu behar duela esan nahi digu: haurrek, eskua paper gainean behera begira zabalik jarriz, arkatzez edo margoz esku-ingurua marraztuko dute.

Eskuen bidez egin ditzakegun gauza batzuen irudiak ikusten dira 70 eta 71. orrialdeetan: txirula jo, buztinez irudiak moldatu, josi… Haurrek 71.ean zuriz dagoen irudia margotuko dute: paperezko hegazkina egiten ari den haurra.

Kontuz! Gure eskuekin min ere egin dezakegu

24

Page 25: familiagidak01

HITZIK ONENA

Bibliaren esanetan, asko dira Jainkoaren eskuak egin dituen lanak. Aurkezten ditugun pasarteak lagungarri izango zaizkie haurrei, ezagutu dezaten zenbaterainokoa den Jainkoak bere eskuz gizon-emakumeen alde egiten duena eta ezagutu dezaten, baita ere, otoitz egiteko eskuak Jainkoarengana jasoz gizakiok egiten ditugun adierazpenak.

Jaungoikoaren eskua kreatzaile“Neuk egin dut lurra, eta lur gainean gizakia sortu; neuk hedatu ditut neure eskuz zeruak, eta neuk agintzen bertako astro guztiei” (Is 45,12)

Bere eskuz babesten gaitu Jaungoikoak“Neure mezuaren bozeramaile egiten zaitut, eta neure eskupean babestu” (Is 51,16)“Jaiki zaitez, Jauna, Zure esku hori jaso egizu, ez ahaztu errukarriez” (Sal 10,12-13)

Gizakiak Jaungoikoarengana Luzatzen ditu besoak, laguntza eske“Egun osoan zuri deika nago, Jauna, eskuak zugana luzaturik”.(Sal 88,10)“Bizitza guztian bedeinkatuko zaitut, zuri dei eginez altxatuko eskuak” (Sal 63,5)

Jaungoikoarekin eskuen bidez berba egiteari buruz gurasoekin esandakoa azaltzen duen irudia ikus daiteke 74. orrialdean: eskuak jasota, batuta, zabalduta… Idatzita agertzen da “Eskuekin egiten dugu otoitz”

Egiteko zerbait

Beharrizanean dagoenari laguntza eskaini, zamaren bat eramateko, kalea zeharkatzeko…

Goibel edo triste dagoenari eman bizkarrean zapladatxo batzuk, animatzeko.

25

Page 26: familiagidak01

13Nire ondoan dut beti

“Jauna dut artzain, ez naiz ezeren beharrean”

Leku askotara norbait lagun dutela joatea izaten dute haurrek gogoko. “Nork eramaten zaitu”? “Norekin zoaz”?; horra hor, askotan batak besteari haurrek egiten dizkioten galderak. Esan ere honela esan ohi dute: “Halako lekura halakoarekin joan nintzen”. Haurrari segurtasuna ematen dio maite dituenak eta maite dutenak bidean izateak. Zenbait unetan, bera ere bidelagun zaie besteei.Beti gurekin datorren eta gure bide guztietan lagun dugun Aita Jainkoaren bizipena edo esperientzia oinarrizkoa da fede-bizitzan. Sentimenen esparru edo sailari lotua dago gai hau, Jainkoa gure ondoan “sentitzearen” poza adieraztea baita gaiaren helburua, gu zainduz eta guri lagunduz gurekin doan Jainkoaren hurbiltasun pozgarria sentitzea, alegia.

MEZUAGuztioi –haur, gazte eta helduoi– gustatzen zaigu maite ditugun pertsonak gurekin etortzea leku askotara; era berean, gogoko dute besteek ere gu beraiekin joan eta haien ondoan izatea.Jainkoak ez du nahi gu bizitzan zehar bakarrik ibiltzerik. Gurekin dator Bera, eta lagun dugu bide eta gorabehera guztietan.

HELBURUAK Besteak gure bidelagun eta gu besteen bidelagun izatearen poza azaldu. Gure ondoan dugun eta beti lagun datorkigun Jainkoaren hurbiltasuna sentitu.

Elkarrizketa1. Zenbat leku desberdinetara joan zarete gaur?2. Norekin joan zarete leku horietara?3. Gaixorik zaudetenean bakarrik joaten zarete sendagilearengana? Norekin?4. Laguntza behar duzue gauzak egiteko edo denak zuek bakarrik egiten dituzue?

Orain haurraren liburua zabaldu Laguntasunaren gaia azpimarratzen duten irudiak ikusten dira 76 eta 77.

orrialdeetan. Hor ageri dira ibiltzeko laguna behar dutenak; hor ageri da oinez edota bizikletan ibiltzen ikasteko laguna duen haurra. Ikastolara, ibilaldira, jantziak erostera, sendagilearengana joateko laguna duten haurrak ere ikus

26

Page 27: familiagidak01

daitezke. Haurrek irudiak astiro ikusi, eta ikusitakoaren berri ematen dute. Margotu egiten dute margotu gabe dagoen irudia.

Haurren bizitzako zenbait egoera azaltzen duten irudiak ikus daitezke 78 eta 79. orrialdeetan. “Beti ondoan dut” esaldia dago idatzita. Haurrek irudi horien deskribapena egiten dute. Katekistak haurrei esaten die Jaungoikoa gure ondoan dugula bizitzako une guztietan. Haurrek 79. orrialdean prestatutako lerroetan aurkituko dute aurretik ikusi dituzten irudiei buruzko esaldiak. Marraztu eta margotzeko tokia ere aurkituko dute orrialdean.

80. orrialdea margotuko dute.HITZIK ONENA

Katekistak haurrei esango die Biblian salmo izeneko otoitz batzuk aurki ditzakegula. Otoitz horien bitartez, holako eta halako sentipenak azaltzen dizkiote Jainkoari zenbait gizon-emakumek: batzuetan, bere nahigabeak kontatzen dizkiote; bestetan, eskerrak ematen; une jakin batzuetarako laguntza ere eskatzen diote. Horietako otoitz batean, alaitasuna eta poza azaltzen ditu Jainkoarengana jo duenak. Katekistak 23. salmoko txatal batzuk irakurriko ditu: “Jauna dut artzain; ez naiz ezeren beharrean.Larre guritan etzanarazten nau,ur baretara eramaten eta indarrak berritzen;bide egokitik narama, leiala delako.Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik,Zu nirekin baitzaude. Zure ontasun-maitasuna lagun datorkitnire bizitzako egun guztietan.”Egiteko zeozer: norbaitek etxean, eskolan edo beste nonbaiten, hara edo hona joateko esaten digunean, gogo onez joan.

27

Page 28: familiagidak01

14Jesusen Pazkoa ospatzera goaz

Kanta dezagun Aleluia Pazko-jaian

Opor-garaia izanik, gizartean fama berezia dute Aste Santu eta Pazkoak. Asko dira egun horietako atsedenaren zain egoten direnak, egun horietan zer ospatzen den alde batera utzita. Haurrekin gauza bera gertatzen da; opor-egunak dira hauentzat ere.Garbi dago nabarmena dela egun horien erlijio-kutsua. Aste Santuko “irudien” ikustoki bilakatu ohi dira herri askotako kaleak. Ugariak dira prozesioak eta bestelako erlijio-adierazpenak. Horrek ez du esan nahi kristau-bizipen sakona dagoenik, ez dira gutxi ikusmira hutsez hurbiltzen direnak, erlijioaren mamira sartu gabe.Asko dira egun horietako liturgi ospakizunetan etxekoekin batera parte hartu ohi duten haurrak, bai bizi diren herrietan bai oporraldietara joandako tokietan.

MEZUASalbamenak Pazko-misterioan jotzen du gailurra. Jesusen berpiztea da askapenaren gertaera gorena, eta bera da Berri Onaren lehenengo iragarpenaren ardatza. Heriotzatik bizitzara igarotzea –Pazkoa– da gure sinesmenaren oinarria, bai haurren fedearena ere.

HELBURUAK Pazkoaren esanahiaz jabetu. Bizitzak heriotza garaitzeak dakarren poza adierazi.

Elkarrizketa1. Ba al zenuen aurretik “Aste Santuaren” berri’?2. Zergatik uste duzue horrela deitzen zaiola?3. Zer esan nahi du “Pazkoa” hitzak? Ezagutzen al zenuen hitz hori?4. Aste Santua eta Pazko-egunak etortzeko gogoa al zenuen? Zergatik?5. Egun horiek non pasatuko dituzue? Zer egiteko asmoa duzue?

28

Page 29: familiagidak01

Orain haurraren liburua zabaldu Gaiaren ataria da Haurraren liburuko 81. orrialdea. Hor dauden 4 irudiek

laburbildu egiten dute Aste Santuan ospatzen duguna: palma-adarrak, Aste Santuko prozesio-irudia, Pazko-zuzia lorez apaindua, eta Pazko-arrautzak. Gaiaren sarrera orokorra dugu.

Jesusen bizitzako azken gertaerak kontatzeko baliagarri diren irudiak ikus daitezke liburuaren 82. eta 83. orrialdeetan: Jesus Jerusalemen sartzen, ikasleen oinak garbitzen, Azken Afaria, Jesus gurutzea eramaten, Jesus gurutziltzatua, eta azkenik, Jesus bere amaren besoetan. Begiz ikusi eta ahoz kontatzeko pasarteak dira. Irudi bakoitzaren edukia eta esanahia adieraziko die katekistak.

Jesus berpiztua ageri da 84. orrialdean. Saihetsean eta esku-oinetan zaurien arrastoak ditu.

85. orrialdeko irudietan Jesus berpiztuaren bi agerpen ikus daitezke: lehenengoan, haren gorputza gantzutzeko asmoz hilobira joan diren emakumeekin ageri da; bigarrenean, Emausko bidean zihoazen ikasleekin ageri da; ikasle horiek ogia zatitzen ezagutzen dute Jesus, mahaian elkarrekin eserita Jesusek ogia zatitzen duenean.

29

Page 30: familiagidak01

HITZIK ONENA

Irakurgaia San Markosen ebanjeliotik eta San Mateorenetik hartu dugu.

Larunbata igaro zenean, Magdalako Mariak, Maria Santiagoren amak eta Salomek usain gozoko ukenduak erosi zituzten, Jesusen gorpua gantzutzeko. Eta asteko lehen egunean, goizean goiz, eguzkia atera orduko, hilobira joan ziren. Honela ari ziren beren artean:-Nork kenduko digu hilobi-sarrerako-harria?Begiratu eta harria alboratua zela ohartu ziren, oso astuna izan arren. Hilobian sarturik, gazte bat ikusi zuten eskuinaldean eseria, soineko zuriz jantzia, eta erabat izutu ziren. Baina hark esan zien:-Ez izutu! Nazareteko Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzate. Piztua da, ez dago hemen. Hilobitik arin-arin alde egin eta, ikaraz eta poz-pozik, ikasleei berri ematera joan ziren lasterka. Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agurtu egin zituen. Emakumeek, ondoraturik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten.

BIZI DA JESUS, PIZTU DA!

30

Page 31: familiagidak01

15Jaunaren eguna

Igandea, jaieguna Jesus berpiztuarekin

Astearen joan-etorrian, egun berezia dugu igandea. Baina, “Jaunaren eguna” kristau izaeraz bizi ez duen jende askorentzat igandea atseden-eguna besterik ez da, gero eta luzeago den asteburuaren barruan denbora-pasa eta gozamenerako dagoen eguna. Haurrek igandeari buruz duten esperientzia familian bizi duten giroaren baitan dago.

MEZUAJesus berpiztuarekin astero egiten dugun dugu igandea. Besteekin batean, astean behin. Pazkoa ospatzen dugu, heriotza menperatu duen Jesusen garaipena. Aldarera hurbiltzen gara, Eukaristia ospatzeko eta kristau-festaren ogia jateko.

HELBURUA Igandearen zentzua eta esanahia ulertzen hasi.

Elkarrizketa1. Asteko egunen artean, zein zaizue gogokoena?2. Nahi al duzue igandea etortzea? Zergatik?3. Zuek zer egin duzue igandean?4. Zer egin zenuten aurreko igandean?

Orain haurraren liburua zabaldu Igandeko Eukaristia ospakizuna jartzen da agerian 93. orrialdean. Katekistaren

laguntzaz, irudian ikusten dutena azalduko dute haurrek: bakoitza bere eginkizuna betetzen; apaiza, ohargilea, jendea; hor ageri diren zenbait gauza eta ezaugarri; aldarea, ardoa eta ogia, ospakizunetan aldarrikatzen den Jainkoaren Hitza jasotzen duten liburuak.

“Igandetik igandera” izeneko jolasa daukagu 94. eta 95. orrialdeetan. Antzara-jokoaren antzekoa da, eta fitxak eta dadoak behar dira jolaserako. Jokalari bakoitzak kolore bateko fitxa bat izango du. 7 zenbakia gorriz dago. Beste igandeei dagozkien zenbakiak 7aren multiploak dira eta horiek ere gorriz daude.Honako hauek izan daitezke jokoaren arauak:

31

Page 32: familiagidak01

- 49 laukira lehena heltzen dena da irabazlea.- Dadoak botatzean, 5a ateratzen duenak ematen dio hasiera jokoari.- Jokalariren baten fitxa igandera edo gorriz dagoen zenbakiren batera

heltzen denean, jokalari horrek dadoa berriro botatzeko aukera du.- 2 laukian, bizikleta hartu eta beste hiru lauki aurreratzen ditugu.- 5 laukian, igeri egitera joan eta urpean geratzen gara, hurrengo txanda

galduz.- 10 laukian, ontziak garbitzea tokatu zaigu, hurrengo txanda galduz.- 15 laukian, patinatuz, patinatuz... hiru lauki aurreratzen ditugu.- 23 laukian, etxea garbitzea tokatu zaigu, hurrengo txanda galduz.- 27 laukian, turuta eman digute zirkoan, eta musika ikastera joan behar

dugu 22 laukian dagoen musika-eskolara.- 32 laukian, arropa zabaltzera joan eta lehortu arte itxaron behar dugu,

hurrengo txanda galduz.- 34 laukian, mozorroek izutu gaituzte eta bost lauki atzerago joaten gara.- 39 laukian, nahastu egin gara “yo-yo” jokoarekin, hurrengo txanda

galduz.- 41 laukian, zoologikora goaz. Sugeek sortutako beldur-ikaraz, hiru lauki

egiten dugu atzeraka.- 46 laukian, jokoa amaitzear dagoela, gaixotu egin gara, hurrengo txanda

galduz.

HITZIK ONENA

Gurasoak haurrei esango die badela Biblian lehenengo kristauak nola bizi ziren kontatzen digun liburua. “Apostoluen Eginak” da liburu horren izena.

“Igandean ogia zatitzeko bildu ginen. Paulo ikasleei hitz egiten hasi zitzaien, eta gauerdiraino luzatu zuen hitzaldia, biharamunean joan behar baitzuen.”

32

Page 33: familiagidak01

16Loreak amarentzat

Loreak Mariarentzat, Jesusen ama eta gure ama

Lore-hila izan da aspalditik maiatza. Toki askotan hil honetako egun batean ospatu ohi da “amaren eguna”. Egia da merkataritza-indarrek beren menpe hartu nahi dutela jai hau, amari egun horretan egin behar zaizkion oparien garrantzia azpimarratuz. Gure gizarteko jokabide horretan oinarrituz, Jainkoaren eta guztion Ama Mariarengana bideratuko ditugu gure urratsak. Maria ospatzen dugu, eta Mariarekin egiten dugu jai. Maiatzean haurrek Ama Birjinari loreak eskaintzeko ohitura handia dago. Katekesi gai honek lagundu egingo die haurrei kristau-esperientzian Mariak duen tokia ezagutzen.

MEZUAMaria Jesusen ama dugu, eta Jesusen adiskide eta jarraitzaile guztien ama. Jainkoa hurbil sentitzearen poza bizi izan zuen Mariak, Jainkoaren maitasuna eta samurtasuna hurbil sentitzearen poza. Poz hori ez zuen ezkutatzerik izan. Berak lagunduko digu poz hori bizi eta adierazten.

HELBURUAK Jainkoaren errukia eta maitasuna abesten duen Mariaren poza bizi. Ama dugula eta ama-bihotzez zaintzen gaituela sentitu.

Elkarrizketa1. Katekistak Mariari buruz hitz egiten die, Jesusen ama eta gure ama den Mariari

buruz. Berak asko maite gaitu, zaindu egiten gaitu eta Jesusengana eramaten. Guk ere maite dugu bera, eta era askotara azaltzen diogu gure maitasuna.

2. Jai egiten dugu Mariarekin, haren jaia ospatuz: deitu egiten diogu eta loreak eramaten dizkiogu, Jainkoaren nahia egin zuelako beti. Berak erakusten digu Jainkoaren seme-alaba zintzo izaten eta berak laguntzen digu horretan.

3. Ama Birjinaren beste zein izen edo deitura ezagutzen duzue?4. Inoiz izan al zarete Ama Birjinaren eliza edo santutegiren batean? Non?

Norekin? Nola ospatzen zen jaia?

33

Page 34: familiagidak01

5. Zer egiten zuen jendeak? Errezatu? Abestu? Elkarrekin bazkaldu?6. Ba al dakizue noiz ospatzen den Ama Birjinaren festaren bat?

Orain haurraren liburua zabaldu 96. eta 97. orrialdeetan haurrak loreak bildu eta amari eramaten ari direla ikusten

da. Han barrenean, Ama Birjinaren irudia ikusten da lorez apainduta. Gure ama denez, askok eta askok maite dute Ama Birjina, eta era askotara adierazten diote maitasuna; adibidez, loreak eskainiz.

Haurraren liburuko 98. eta 99. orrialdeetan Maria eta Jesus haurraren irudia ikus daiteke. Haur batzuk Mariari loreak eramaten ageri dira. “Agur Mariaren” hitzak dauzkagu 98. orrialdean.

Katekesi-taldeko haurrek euren burua marraztuko dute 99. orrialdearen eskuinaldean. Mariari loreak eramanez azalduko dira marrazkian, irudian ageri diren haurrekin bat eginez.

HITZIK ONENA

“Jesus jendeari hizketan ari zitzaiola, emakume batek jendartetik deiadarka esan zion:-Zorionekoa sabelean eraman zintuen eta bularra eman zizun emakumea!Baina Jesusek esan zuen:-Zorionekoak, bai, Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak!”

Jainkoaren nahia betetzeagatik da handia Ama Birjina, horregatik deitzen dio Jesusek zorioneko. Guk maite dugu, eta gure maitasuna azaltzen diogu. Ospatu

egiten dugu berak maite gaituela. Otoitz egiten diogu, seme-alaba on eta elkarren senide izan gaitezen, Jesusen antzera. Hori da Jainkoaren hitza betetzea.

34

Page 35: familiagidak01

17Festa dugu bizitza!

Jai zoragarria Jainko Aitarekin eta senideekin.Ez galdu!

Guztiei zaigu atsegin jai egitea. Txiki eta handi, denok gabiltza pozik jaietan; zorioneko gara, eta jaiak luzatzea nahi izaten dugu. Maiz ditugu mintzagai jaiak, eta egun horien zain egon ohi gara. Poz-giroa arnasten da jaietan; alai dabil jendea, irribarrea ezpainetan. Nahi baino azkarrago amaitzen dira jaiak. Sarri entzun ohi da: “Bai motz egin zaidala!”. Inor ez da aspertzen. Jaietan, adiskideak adiskideago eta bihotzak samurrago. Jendea beti dago prest etxeko, lagunarteko, auzoko, edota herriko jaiak antolatzen laguntzeko.

MEZUAGuztiok zorioneko, alai eta pozik bizitzeko sortu gaitu Jainkoak, senide egiten gaituen Aitaren maitasuna ospatuz. Bizitza honetan eginkizunak bete ondoren, Jainkoaren etxean, zeruan, amaierarik gabeko festa izango dugu.Bizitzako egoera guztiak ez dira politak, atseginak eta errazak izaten; une zail horietan ere bihotz alaiz eta okerrago daudenei lagunduz bizi gaitezke.Astegunetan ere bizi gaitezke “jai-giroan”, jaieguna izan gabe. Bestei zorioneko izaten laguntzea da “jai-giroan” bizitzea.

HELBURUAK Giza bizitza seme-alabok gure Aita Jainkoarekin egiten dugun jaia dela ulertu. Eguneroko lan eta eginbeharrak gogo onez eta aurpegi alaiz bete. Etxekoei, adiskideei, ikaskideei zorioneko izaten lagundu.

Elkarrizketa1. Edozein egun arruntetan, zoriontasun eta alaitasunaren zer seinale edo ezaugarri

agertzen du jendeak?2. Berdin izan al gaitezke zoriontsu astegunean eta jaiegunean?3. Abestu, barre egin, maitatu, elkarbanatu, lagundu... gauza horiek edozein egun

arruntetan egin al ditzakegu?4. Jainkoaren maitasuna pozez sumatu eta adierazi dezakegu egunero?5. Gai al gara besteak zorioneko egiteko, besteei pozik eta alai bizitzen laguntzeko?

35

Page 36: familiagidak01

Orain haurraren liburua zabaldu 101. orrialdean, zoriona eta alaitasuna nabari duen haur-taldea ikus daiteke.

Arraza desberdinetako haurrak dira; hor dago hankan igeltsua duen haurra, pozik eta alai hori ere. Han, barrenean, su-festa ikusten da. Esaldi hau irakur daiteke: “Festa dugu bizitza!”

Tolesgarria dugu 102. orrialdea, eta jaiak ospatzen ari diren jende-taldeen irudiak eskaintzen dizkigu. Katekistaren laguntzaz, orrialdean agertzen diren irudien azalpena egingo dute haurrek, jaiarekin zerikusia duten jarduera horien deskribapena. Bakarrik joan ezin dutenei laguntzera joan direnak ere badira hor; haurrak horiei begira jarriko ditu katekistak.

103. orrialdean gauzatxoren bat edo beste izan ezik, beste guztia margotu gabe dago. Haurrek asmatu egin behar dute margotuak dauden horiek non ageri diren orrialde tolesgarrian. Gero margotu egingo dute orrialde osoa.

106. orrialdean ikusten den taparen barruan beren burua marraztu eta margotzeko aukera eskaintzen zaie haurrei. Besteei nola lagunduko dien eta besteak nola poztuko diren azalduko dute marrazki horien bidez.

HITZIK ONENA

Katekistak haurrei esango die Paulo izeneko Jesusen lagunak gutuna idatzi ziola kristau-talde bati orain dela urte asko; beti pozik egon behar zutela gogorarazten zien gutunean.

“Zaudete beti pozik Jaunarengan; berriro diotsuet, zaudete pozik. Ezaguna izan bedi gizon-emakume guztientzat zuen bihotz-zabala.”

ELKAR BANATU

36

Page 37: familiagidak01

37