AGENDA 21. ORTUA

Preview:

DESCRIPTION

AGENDA 21. ORTUA

Citation preview

Zer da ortu bat?Barazkiak, lekaleak eta frutariak landatzeko lur txiki bat, normalean itxita dagoela.

Ortuan elikagaiak lortzen ditugu

Ortuan guk nahi ditugun landareak bakarrik egon behar dira, horretarako aurretik zegoen guztia kendu behar da.

Nola egiten dugu hori?Eguraldi txarra dagoenean (udazkenean eta udan) belarrak eta landareak kentzen dira, atxurraz edo makinaz. Lurra aireatu eta atsedena eman

Garbitu, atxurtu, jorratu

Lurzoruan animali asko bizi dira: zizareak, intsektuak…

Ortuan, lurzorua oso garrantzitsua da, landareek bertatik ura eta gatz mineralak hartzen dituzte eta.

Landareentzako gatz mineralak guretzat bitaminak bezain inportante dira, kantitate txikian baina premiazkoak dira beraientzako.

Landareek hazteko airea behar dute, berarekin elikatzen dira eta.

Landareak izaki bizidunak direnez, animalien moduan elikatu, ugaldu eta ingurunearekin erlazionatu egiten dira.

Lurzorua prestatu dugu…Goazen landatzera!Landareak lortzeko bi aukera daukagu:

Haziak ereinLandare txikiak landatu

Hazitegia oso babestuta dagoen toki berezi batean ipiniko dugu Gero, landareak koskortzen direnean ortura eramango ditugu.

Udazkenean eta neguan…Eguraldia nahiko txarra da, hotza, euria, txingorra, elurra…Baina landare batzuk baldintza txarretan ere iraun daitezke.

Udazkeneko eta neguko barazkiak:azak, berakatzak, porruak, kalabazak

– Zein plater prestatu dezakegu horrekin?

Udaberrian…Natura bizkortu da. Fruita-arbolak loratu dira!!!!

Berriro hazitegiak martxan ipini behar ditugu udako landareak prestatzeko. (Tomateak, piperrak…)

Udaberrian ortuan landare hauek landatuko ditugu:Barazkiak: Letxuak, zerbak,patatak tipulak,...Lekariak: ilarrak, babak, indabak…

Udan…

Orain bai ederra ortua, mota guztietako barazkiak eta frutak ditugu!!!

Patatak, artoa, indabak, lekak, sagarrak, madariak, marrubiak, tomateak, piper berdeak…

Udazkenean…Eguraldi txarra heldu bitartean ortuan…

Kalabazak, piper gorriak, zerbak, letxugak…

Baina laster hotza helduko da eta lurzorua prestatu behar dugu hurrengo uzta lortzeko.

Landareen atal guztiak jan daitezke:

ZURTOINAK: zainzuriak, porruak, patatak…

HOSTOAK: letxuak, azak, porruak, zerbak, espinakak…

FRUITUAK: kalabaza, tomateak, piperrak, sagarrak, madariak, laranjak…

LOREAK: azaloreak…

HAZIAK: ilarrak, indabak, babak

SUSTRAIAK: tipulak, berakatzak…

Barazkiak, lekaleak eta frutak lortzeko esfortzu handia egin behar da…

Orain, zure txanda da…