33
1. PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA LOEk eskola curriculumerako aurkeztutako orientabideak ez dio, orain arte bezala, lehentasuna jakintzak eskuratzeari ematen, gaitasunak eskuratzeari baizik. Gaitasuna definitzean, zeregin, eginkizun edo lanbide bat gauzatzeko beharrezkoak diren jakintza, trebetasun eta jarrerak direla esaten da. Gaitasunari esker, gainera, baliabide pertsonal horiek hasiera batean gaitasunak helburu zuen zeregin, eginkizun edo lanbidetik kanpoko zenbait esparrutan arazoren bat konpontzeko edo emaitzaren bat lortzeko erabil daitezke. Eta bistakoa da horrela lortutako gaitasunak, era berean, bizitzak aurkezten dituen era bateko eta besteko arazo, erronka edo egoerei eraginkortasunez aurre egiteko aukera ematen duten tresna pertsonalak direla. Horrela, eskola ikaskuntza munduaren errealitateari aurre egiteko entrenamendutzat jotzen da batez ere, eta ez errealitate horren jakintza zientifikoa lortzetzat, nahiz eta hori positiboki bazterturik geratu ez. Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen, eta hainbat curriculum arlotako berariazko gaitasunen garapena ere bilatzen du. Ondorioz, Erlijio katolikoaren eskola irakaskuntzak bere egin du, era berean, orientabide hori, eta, horrela, Erlijioaren curriculuma Autonomia Erkidegoko gainerako curriculumekin uztartu du.

1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

1. PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA

LOEk eskola curriculumerako aurkeztutako orientabideak ez dio, orain arte bezala, lehentasuna jakintzak eskuratzeari ematen, gaitasunak eskuratzeari baizik.

Gaitasuna definitzean, zeregin, eginkizun edo lanbide bat gauzatzeko beharrezkoak diren jakintza, trebetasun eta jarrerak direla esaten da. Gaitasunari esker, gainera, baliabide pertsonal horiek hasiera batean gaitasunak helburu zuen zeregin, eginkizun edo lanbidetik kanpoko zenbait esparrutan arazoren bat konpontzeko edo emaitzaren bat lortzeko erabil daitezke. Eta bistakoa da horrela lortutako gaitasunak, era berean, bizitzak aurkezten dituen era bateko eta besteko arazo, erronka edo egoerei eraginkortasunez aurre egiteko aukera ematen duten tresna pertsonalak direla. Horrela, eskola ikaskuntza munduaren errealitateari aurre egiteko entrenamendutzat jotzen da batez ere, eta ez errealitate horren jakintza zientifikoa lortzetzat, nahiz eta hori positiboki bazterturik geratu ez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen, eta hainbat curriculum arlotako berariazko gaitasunen garapena ere bilatzen du. Ondorioz, Erlijio katolikoaren eskola irakaskuntzak bere egin du, era berean, orientabide hori, eta, horrela, Erlijioaren curriculuma Autonomia Erkidegoko gainerako curriculumekin uztartu du.

Erlijio katolikoa eta gaitasunen eredua

Gaitasunen eredua nork bere egiteak erlijioa gizaki osoaren jarduera osatzailetzat hartzea eskatzen du, eta ez mezu bati edo sineste batzuen formulazioari baiespen intelektuala ematea bakarrik. Erlijioa giza jardueratzat hartzen ez bada, ezingo dira delako gaitasun batzuk lortu, bere gauzatzea bermatzeko. Era berean, gaitasunen ereduak honako hau eskatzen du: erlijioa inguruan azaltzen den giza eta gizarte errealitatetzat hartzea, eta eskola curriculumean jasotzea, bizitza pertsonalean edo giza harremanean eragina duten inguruko gainerako errealitateen antzera.

Gizadiak Sakratuaren esperientzia eta esperientzia horrek bizitzari eta munduari ematen dion berariazko zentzua adierazteko erabili izan dituen –eta gaur egun erabiltzen dituen– elementu haiek guztiek osatzen dute errealitate erlijiosoa. Erlijioari buruzko

Page 2: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

gaitasuna, ondorioz, honetan datza: egun errealitate erlijiosoa osatzen duten hainbat adierazkortasun molderen bidez, gizakiari gizadiaren esperientzia erlijiosoaz jabetzen, nahiz kasuan kasuko erantzun egokia ematen laguntzen dioten trebetasun, jakintza eta jarreren multzoa. Gaitasun horren eraginez, fededun izanez gero, gizakiak Sakratua (Transzendentziaren Misterioa, jainkotasuna) antzeman dezake, errealitate erlijiosoaren elementuen bitartez.

Sinesteak, liburu sakratuak, elkarte erlijiosoa, gurtza, kode etikoa, arte erlijiosoa, sinestearen gizarte kultura adierazpenak, esperientzia erlijiosoa eta hainbat erlijioren inguruko presentzia dira “errealitate erlijiosoaren elementuak edo esparruak” deitzen ditugunak. Esparru horiek eratzen dute erlijioaren unibertsoa, hura gizakiari aurkezten zaion moduan. Baina esparru edo elementu generiko horiek ez dira inoiz abstrakziotzat gauzatzen, hau da, erlijio bakoitzaren berariazko elementuetan zehazten dira beti. Era berean, erlijioari buruzko Gaitasuna, erlijio jakin baten ikuspuntutik edo erlijioari lotutako aukera pertsonaletik eskuratzen eta gauzatzen da beti. Eta, horregatik, gaitasun erlijiosoa eskuratzea helburutzat duen erlijioaren irakaskuntza, Erlijio katolikoaren irakaskuntza konfesionala da curriculum honetan.

Erlijio katolikoaren Curriculuma

Curriculum honetan programatzen diren Helburu eta Edukiak, errealitate erlijiosoaren esparruetako bakoitzari dagozkio, berariaz.

Sinesmenek aitortzen dituen talde erlijiosoa identifikatzen dute. Dagozkien edukien multzoan zehazten diren trebetasun, jakintza eta jarreretan zehazten dira. Formulazioak logikoak eta hitzezkoak direnez, sinesmenei buruzko gaitasunak koherentzia logikorantz jotzen dute beren sorkuntzan, adierazpen argian eta argudioen eraginkortasunean.

Biblia da, kristau erlijioan, sinesmenen funtsezko iturria, beste erlijio batzuetan haien testu sakratuak diren bezala. Israel herriaren eta kristau elkartearen esperientzia erlijiosoa Bibliako testuetan jasota geratu da.

Page 3: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

Kristau elkartea kristautasunaren esperientzia erlijioso originalean parte hartzen duten eta, gaur egun, Jesus berpiztuarengan adierazten den Sakratua antzematen jarraitzen duten kideez osaturiko giza taldea da.

Otoitzak eta Gurtzak gizakiaren sentimendu eta esperientzia erlijiosoa adierazten dute, sinboloen unibertso zabalaren bidez.

Kode etiko-moralak, inguruarekiko harremanari dagokionez, esperientzia erlijiosoak sinestedunarentzat dituen ondorioak adierazten ditu. “Jokaera morala” deritzoguna da.

Erlijioaren adierazpen artistikoa esperientzia erlijiosoaren adierazpenerako ezinbesteko gertaera eta, era berean, leku pribilegiatua da. Etapa honetan musika adierazpena hartu dugu aintzat bereziki.

Giza talde jakin batek edo gizarte osoak bere egindako esperientzia erlijiosoan sortzen diren instituzioak, usadioak, mintzamoldeak, adierazpen folklorikoak, erlijiotasun herrikoiaren adierazpenak… dira erlijioaren gizarte eta kultura adierazpenak. Molde horietako askok irauten du gaur euskal gizartean.

Erlijioaren historiak erlijioaren presentzia justifikatzen eta konfiguratzen du, nahiz eta ez den ziklo honetako alderdirik garrantzitsuena.

Talde erlijioso anitzek askotariko aukera kulturalak eta munduaren hainbat ikuskera dakartzate berekin, eta horiek guztiek gizarte bereko talde erlijiosoen arteko begirunea, bizikidetza, elkarlana eta parte hartzea eskatzen dute. Proiektu honetan kristautasunaren eta erlijio juduaren nahiz islamiar erlijioaren arteko harremanera mugatu gara.

Erlijioaren Curriculuma eta hezkuntza Gaitasun nagusiak

Page 4: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculumaren ezarpenerako Dekretuak Hezkuntza Gaitasun Nagusiak deitutakoak jartzen ditu helburu nagusitzat, eta honela definitzen ditu: “hezkuntza testuinguru guztietan, formaletan zein informaletan, ikasten diren oinarrizko osoko hezkuntzarako zein bizitza osorako hezkuntza iraunkorrerako erreferentzia ardatz nagusiak”; gainera, oinarrizko Hezkuntzako arlo edo gai guztiei dagozkie. Erlijioa, gure kasuan, bere hezkuntza testuinguru formal eta informalak dituen eskola irakasgaia da, eta horregatik eta bere edukien berariazkotasunagatik, hezkuntza gaitasun nagusi horien lorpenerako esparru bereziki egokia da.

Biziaren zentzua da Erlijioaren edukiaren funtsezko helburua. Hura formulatzeko eta bizitzeko hainbat aukera daude, eta etapa honetan ekiten zaio lehen urrats orientagarriak emateari.

Gaitasun erlijiosoa, lehenik eta behin, gaitasun hermeneutikoa da, erlijioaren hainbat esparru (sinesmenak, liburu sakratuak, gurtza, etika, artea…) interpretatzeko ezartzen delako, eta norberaren esperientzia gizatiar, pertsonal, estetiko eta erlijiosoarekin harremanetan jartzen dituelako; esperientzia horrek eratzen du erabaki pertsonalen ondorio den pentsaera.

Erlijio jarduera ororen elkarte alderdiak taldearen jardueretan truke, harrera eta ulermenezko jarreraz parte hartzeko beharrezko jarrerei eta gaitasunei lehentasuna ematea eskatzen du.

Alderdi etikoa beharrezkoa da irizpide morala etengabe gauzatzeko, erabaki askeak eta arduratsuak hartu ahal izateko.

Erlijioek aurkezten dituzten erakunde eta gizabanakoen eredu historikoak erlijioak, mundua eraldatzeko duen premia dela eta, egiteko eta ekiteko ematen duen gaitasunaren adierazle dira. Eskolako erlijio irakaskuntza funtsezkotzat jotzen du nork bere burua auzi baten alde eskaintzea eta gizatasuna suspertzeko egitekoetan arduraz parte hartzea dakarten gaitasun guztien garapena.

Erlijioaren berariazko elementu horiek guztiek ahalbideratu dute eskola sistemak ikasleak aldi honetan lortzea nahi dituen irakasgaiaren Oinarrizko Helburuak curriculumean jasotzea.

Page 5: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

Erlijioaren Curriculuma eta oinarrizko Gaitasunak

LOEk, Curriculum orokorra argitaratzen duen Errege Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko berariazko Curriculumak curriculum arlo guztiek oinarrizko Gaitasunen garapena sustatu behar dutela nabarmentzen dute. Oinarrizko Gaitasunak gaitasun unibertsalak dira, ezinbestekoak bizitzako errealitateari aurre egiteko, oinarrizko eskolatze aldia bukatzen duen gazteari bizitzak aurrez aurre jartzen dion edozein inguruabarretan eta aukeratan. Oinarrizko gaitasunak eskuratzea zeharkako hezkuntza jardueratzat jotzen da, eta eskola irakasgai guztiek lagundu behar dute horretan. Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculumaren arabera, honako hauek dira gazteak, oinarrizko eskolatze aldia bukatzen duenean, bizitzari aurre egiteko behar dituen oinarrizko gaitasunak:

a) Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna.b) Ikasten ikasteko gaitasuna.c) Matematikarako gaitasuna.d) Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna.f) Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna.g) Giza eta rte kulturarako gaitasuna.h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Erlijioaren arloak, curriculumeko gainerako gaiekin batera, oinarrizko gaitasun horiek eskuratzen lagundu behar dio oinarrizko hezkuntzako ikasleari.

Erlijioko irakasgaiak gaitasun zientifikoa eta teknologikoa lortzen laguntzen die ikasleei errealitate erlijiosoko gertaeren behaketa eta deskribapen zehatzak egiten direnean, gertaera horiei buruzko galderak sustatzen direnean, sinesmen jakin bat zorroztasunez oinarritzen denean, hermeneutika egokiak eskatzen dituen urrats metodologikoak ematen direnean edo hainbat erlijioren formen eta sinesmenen arteko konparazio prozesua egiten denean.

Ikasten ikasteko gaitasunak fededunaren bilakaera erlijiosoa eta morala bermatzen ditu, eta gaitasun hermeneutikoari bizirik eusten dio. Fede erlijiosoa prozesu dinamikoa da, eta egindako aukerari buruzko gogoeta etengabea eskatzen du.

Page 6: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

Gaitasun matematikoa sinesmenak argudiatzen dituen arrazoiketa logikoa martxan jartzen den bakoitzean, edo moral erlijiosoaren oinarri orokorrak aplikatzen eta jokaera arauetan edo haietan inspiratutako irizpide moraletan gauzatzen diren bakoitzean garatzen da.

Hizkuntza komunikazioaren gaitasuna sinesmen baten edukia zehazten denean, eta taldeko edo bakarkako otoitzaren bidez taldean edo bakarka adierazten denean garatzen da.

Gaitasun sozialak eta herritarrak esanahi berezia du testuinguru erlijiosoan, elkartea bultzatzen dutenen artean nagusi baita, eta norbanakoaren eta taldearen ekintza eta konpromisoa sustatzen baititu.

Proiektuaren hartzaileen adina kontuan hartuta, ondare kulturala eta artistikoa oinarrizkoa ez bada ere, garai honetan hasten da erreferentziazko elementua izaten kultura humanistikora eta artistikora hurbiltzeko.

Informazioaren tratamendu eta gaitasun digitalerako gaitasunak ez dauka harreman zuzenik errealitate erlijiosoarekin, baina esanguratsua da aukera metodologikotzat, eta horregatik dago txertatuta lan metodoan.

Azkenik, autonomia eta garapen pertsonalerako gaitasuna ez da funtsezkoa etapa honetan, baina oinarrizkoa izango da pertsonaren etorkizunean, hark izan beharko baitu bere aukeren eta orientazio moralaren jabe.

Erlijioaren Curriculumaren osagaiak

Gaitasunen curriculum ereduan, irakaskuntzaren helburuak aipatu ditugun oinarrizko gaitasunak berak dira.

Bestalde, Haur Hezkuntzako lehen zikloko Erlijioko helburuak gaitasunen eskuratzearen lehenengo fasea dira; gaitasunak espiral ereduaren arabera eskuratzen dira.

Irakaskuntzaren Edukiei dagokienez, kontuan hartu dugu haiek adierazteko errealitate erlijiosoaren elementuetako bati egiten zaiola erreferentzia, orokorrean, eta ez berariazko ezagutza batzuei; Eduki

Page 7: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

Multzoari dagokion gaitasunak eskatzen dituen trebetasunak edo/eta jarrerak dira. Trebetasun horiek gaitasun edukiak dira, eta geure kasuan irakasgai edukiak direnez, sinesmen erlijioso katolikoaren edukiei egiten diete erreferentzia.

Ebaluaziorako irizpideen bitartez, helburuak nola eta zenbateraino lortu diren ikus daiteke. Ziklo bakoitzerako irizpideak aurkezten direnez, ikaskuntzako helburuak ahalik eta gehien mugatu dira, mailari eta kopuruari dagokienez, ziklo bakoitzean dagozkion eduki multzoetan zehaztu izan diren trebetasunen bidez. Eta irizpide erako ebaluazio moldea da, hau da, ikasleak ekintzei eta egoerei aurre egiteko irtenbideak osatzen hasten dira.

Azkenik, Erlijioaren Curriculumak Biderapen metodologiko bat aurkezten du, eta hura eredu praktikoetan zehazten da, eta gaitasunen garapena du oinarri.

2. GAITASUNAK, EDUKI MULTZOKA, ERLIJIO CURRICULUMEAN ETA LEHEN HEZKUNTZAN.

ERLIJIO CURRICULUMEKO GAITASUNAK

ERREALITATE ERLIJIOSOA(EDUKI MULTZOAK)

LEHEN HEZKUNTZAKO HELBURUAK / GAITASUNAK

Kristau fedearen eta bere inguruko hainbat talde erlijiosoren sinesmenak zehaztasun, ulermen eta enpatiaz formulatzeko, nork bere fede aukerak

KRISTAU FEDEAREN SINESMENAK

Kristau fedearen eta bere inguruko hainbat talde erlijiosoren sinesmenak zehaztasun, ulermen eta enpatiaz formulatzeko, eta horiek aditzera ematen dituzten adierazpide erlijioso edo kulturalen

Page 8: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

egokiro argudiatzeko eta nork bere sinesmen erlijiosoak eta gainerakoenak gatazkak konpontzeko nahiz gizarte proiektuetan parte-hartzea sustatzeko elementu motibagarritzat erabiltzeko gaitasuna.

bidez antzemateko gaitasuna.

Bibliako testuen testuinguru kulturalaren eta ezaugarri literarioen bidez, Israelgo herriaren esperientzia erlijiosoa (Itun Zaharra) nahiz lehenengo kristau komunitateen esperientzia (Itun Berria) identifikatzeko gaitasuna, baita esperientzia biblikoaren eta egungo kristau komunitatearen esperientziaren arteko antzekotasunak antzematekoa ere.

BIBLIA

Bibliako testuen literatur molderik bakunenen bidez, adierazten duten eduki erlijiosoa eta gaur egungo kristau elkartearen sinesmen eta jarduerekiko lotura antzemateko gaitasuna.

Kristau elkartearen bizitzan edo/eta proiektuetan parte hartzeko gaitasuna, baita inguruko erlijio taldeen gizarte ekintzetako proiektuetan parte hartzeko akordioak

KRISTAU ELKARTEA

Kristau elkarteak Euskal Herrian eta unibertso osoan gauzatzen dituen jarduera eta egitasmoetan parte hartzeko gaitasuna, dagozkion eginkizun eta zereginak bere eginez, eta elkarteak zein horietan parte hartzen duenak

Page 9: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

egitekoa ere, hierarkia erlijiosoen misioa eta eginkizunak errespetatuz.

egiteko dituen arrazoien berri emanez.

Zeinuak eta liturgia ospakizunak ulertzeko, haien bidez eta haien estetikaren bidez norberaren eta Jainkoarekiko nahiz munduarekiko harremanaren kontzientzia antzemateko eta, dagokionean, bere komunitatearen liturgia jardueretan parte hartzeko gaitasuna.

ELIZAREN OTOITZA ETA GURTZA

Kristau elkartearen zeinu eta liturgia ospakizunak ulertzeko, haien balio estetikoak eta erreferentzia historikoak antzemateko, eta, dagokionean, liturgia jardueraren garapenean parte hartzeko gaitasuna.

Kristautasunaren kode morala hartuta, norbanakoen edo taldeen ekintzei buruzko epai moralak emateko, eta kristautasuna eredutzat duen bizitza proiektu pertsonalean epai horiekin koherentea izateko gaitasuna.

KRISTAUTASUNAREN KODE MORALA

Nork bere eta taldearen edo inguruko gizartearen jokamolde, jarduera eta egoerei buruzko iritzi eta irizpide moralak emateko gaitasuna, kristau kode morala eta historian izan diren kristau jarreraren ereduak erreferentetzat hartuz.

Kodigo estetiko egokiak erabiliz, zeinuen, sinboloen eta irudien edukia, nahiz haien egileek adierazitako esperientzia erlijiosoa ulertzeko gaitasuna,

KRISTAU FEDEAREN ADIERAZPEN ARTISTIKOA

Munduko eta Euskal Herriko ondare erlijiosoaren adierazpen artistiko nagusiak ezagutzeko, haiek inspiratu edo sortu dituzten gertaera edo sinesmenekin lotzeko eta giza ekarpenaren eta norbere

Page 10: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

horiek guztiak modu egokian erabiltzeko.

kulturaren aberastasuntzat balioesteko gaitasuna.

Literatura, arte eta musika kodeen aplikazioaren bidez, munduko eta Euskal Herriko ondare erlijiosoaren adierazpen artistikoen edukia, nahiz haien egileen esperientzia erlijiosoa antzemateko eta ulertzeko gaitasuna, haietaz gozatzearren eta belaunaldiek haiek zaintzeko eta hobetzeko duten ardura onartzearren.

Jatorri erlijiosoa duten gizarteko erabilerak eta ohiturak balioesteko eta onartzeko gaitasuna, gizarte adostasuna baldin badute, bizikidetza eta kultura arteko aberastasuna sustatzearren.

FEDEAREN GIZARTE-KULTURA ADIERAZPENAK

Gizarte eta kultura inguruan dauden jatorri erlijiosoko usadio eta ohiturak deskribatzeko eta haietangogotsu parte hartzeko gaitasuna.

Gizarteko eta kristau komunitatearen bizitzako egungo gertaerak haien esanahia argitzen duten kristau historiako gertaeren argitan analizatzeko gaitasuna; baita

KRISTAU KOMUNITATEAREN HISTORIA

Kristau historiako gertaera, egoera eta pertsonaiak gaur egungo kristau elkartearen gertaera esanguratsuetan, eta Euskal Herriko nahiz mendebaldeko kultura ondarean agertzen diren erlijio gertaeraren kultura

Page 11: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

egungo komunitatearen ekintzak zuzentzeko balioko duten ondorioak ateratzeko gaitasuna ere.

adierazpenetan ikusteko gaitasuna.

Beste erlijio batzuetako pertsonekin eta sinesmenekin bizitzeko eta elkarlanean jarduteko gaitasuna, eta, horretarako, haien identitateen balioa balioestea eta norbanakoaren, gizartearen eta munduaren eraikuntzari buruzko ideiak partekatzea.

ERLIJIO EZ KRISTAUAK

Kristau sinesmenen bestelakoak diren sinesmen eta uste sendoak aitortzen dituzten inguruko gizabanako eta talde erlijiosoekin bizikide izateko eta elkarlanean jarduteko gaitasuna.

3. GAITASUNAK, EDUKI MULTZOKA, LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOAN.

1. Kristau fedearen sinesmenakEDUKIAK

GAITASUNEZKOAK IRAKASGAIKOAK(multzoko erreferentzia

ezagutzak) 1. Ebanjelioko kontakizun baten

edukia hitz batez edo esaldi labur batez adierazi.

2. Kontakizunaren osagai

1. Hauei buruzko esaldiak: “Jainkoa aita eta ama da”, “Jainkoak gizakiak sortzen eta zaintzen ditu”, “Jainkoaren seme-

Page 12: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

nagusiak –pertsonaiak, jarduerak…- antzeman Ebanjelioko kontakizun batzuetan.

3. Jesusen bizitzako funtsezko gertaerak kronologikoki ordenatu.

4. Kristau elkartearen funtsezko sinesmenak adierazten dituzten esaldi edo esamolde bakunak antzeman.

5. Bere inguruko kristau elkarteko pertsona esanguratsuek edo taldeek gauzatzen dituzten egitekoak aipatu eta zehaztasunez deskribatu.

6. Nork bere taldearen edo bizilekuaren berariazko herri erlijiotasunaren adierazpenak deskribatu, batez ere Euskal Herriko kultura edo folkloreari dagozkionak.

7. Poztasuna adierazi, kristau elkartearen jarduerak edo herri erlijiotasunaren ospakizunak kontatu edo deskribatzean.

alabak gara”, “Jesus Mesiasa da”, “Jesus Jainkoaren Semea da”, “Jesus hil eta berpiztu egin zen”, “Jesusen jarraitzaileek Eliza osatzen dute”, “Biblian dago Jainkoaren hitza”.

2. Ekintza eta betebehar horiek kristau komunitateko kideek egiten dituzte: apaizek; fededunek; katekista nahiz begirale lanetan aritzen diren laikoek; garbiketa, gogoeta, otoitza eta liturgia taldeetako kideek, edo Caritasen ekintzetan parte hartzen duten pertsonek.

3. Abestiak, lekuak, erritu dantzak, zenbait erlijio jai herrikoietako ohiturak… (ikus 7. eduki multzoa).

IRIZPIDEAK1.1. Sinbolo apostolikoaren esaldi esanguratsuak osatzen ditu.1.2. Fedearen formularik bakunenen barruan dauden hitzen

funtsezko esanahia daki.1.3. Sinbolo apostolikoari dagozkion esaldiak bereizteko gauza

da.1.4. Bere erreferentzia parrokian edo kristau elkartean

gauzatzen diren hiru jarduera edo gehiago zehaztasunez aipatzeko gauza da.

1.5. Erreferentziako kristau elkarteko jarduera esanguratsuenen arduradunak nor diren badaki.

1.6. Kristau elkarteak gauzatzen dituen jarduera nagusietako bakoitza zertan datzan kontatzen du.1.7. Inguruko jai erlijioso herrikoiren batean egiten diren jarduera

Page 13: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

nagusiak kontatzen ditu.1.8. Urtean bere inguruan gertatzen diren hiru jai edo gurtza edo

deboziozko jarduera aipatzeko gauza da.1.9. Ikusi duen edo parte hartu duen kristau elkartearen jarduera

bat atseginez kontatzen du.

2. BibliaEDUKIAK

GAITASUNEZKOAK IRAKASGAIKOAK(multzoko erreferentzia

ezagutzak)1. Ebanjelioko kontakizun baten

edukia hitz batez edo esaldi labur batez adierazi.

2. Kontakizunaren osagai nagusiak –pertsonaiak, jarduerak…- antzeman Ebanjelioko kontakizun batzuetan.

3. Jesusen bizitzako funtsezko gertaerak kronologikoki ordenatu.

4. Ebanjelioko kontakizunak eta kristau kultuaren otoitz edo jarduerak lotu.

5. Kontzientzia moralerako jarraibide bakun batzuk antzeman Ebanjelioko kontakizuneko esamolde edo jardueretan.

6. Poztasun eta gozamena Ebanjelioko kontakizun eta irudiak entzun edo kontatzean.

4. Ziklo honetarako programatutako Bibliako testu gehienak programak aurrera egin ahala agertuko diren narrazio ebanjelikoak dira.

5. Gertakari nagusiak kronologikoki jartzea da: jaiotza, tenpluan galdu zenekoa, bizitza publikoko jarduerak, pasioa eta heriotza, piztuera…

7. Otoitzei dagokienez, haurrek lotura hauek egin ditzakete: Agur Maria otoitzaren eta Deikundeari buruzko kontakizunaren artekoa; Aitagurearen eta Jesusek otoitza hori bere ikasleei irakatsi ziela kontatzen duen kontakizunaren artekoa. Lotura liturgikoei dagokienez, Gabonak harremanetan jarriko dituzte Jesusen jaiotzari buruzko istorioekin, edo Aste Santua – Pazkoa Jesusen

Page 14: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

heriotzari eta piztuerari buruzkoekin.

8. Ziklo honetan, jokabide moralerako aginduak errazak eta oso zehatzak dira beti, hala nola: gurasoak errespetatzea, egia esatea, mina eman ordez laguntzea, errespetatzea, partekatzea, barkatzea…

IRIZPIDEAK2.1. Kontakizun ebanjeliko baten edukia kontatzen du.2.2. Sinesmen batzuen edo izenburu batzuen artean, Bibliako

kontakizun batekin bat datorren edukia dutenak aukeratzen ditu.

2.3. Ebanjelioko kontakizun baten edukia adierazten duen izenburua jartzen du.

2.4. Ebanjelioko kontakizun bateko pertsonaiak izendatzen ditu.2.5. Pertsonaia bakoitzak kontakizunean egiten duena

izendatzen du.2.6. Jesusen bizitzako gertaerarik esanguratsuenak ordenan

jartzen ditu.2.7. Ebanjelioko testu batean kontatu edo esandako otoitz bat

antzematen du.2.8. Ebanjelioko testu batean kontatzen denaren eta liturgi

jarduera batean egiten eta esaten denaren arteko antzekotasun eta aldeak aipatzen ditu.

2.9. Ebanjelioko testu batek kontatzen duenaren eta arau moral batek ezartzen duenaren arteko antzekotasun eta aldeak aipatzen ditu.

2.10.Onartzen du berarentzat berria den Ebanjelioko kontakizun edo irudiren bat entzutea.

Page 15: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

3. Kristau elkarteaEDUKIAK

GAITASUNEZKOAK IRAKASGAIKOAK(multzoko erreferentzia

ezagutzak)1. Inguruko kristau elkarteak

gauzatutako ekintzen eta Bibliako kontakizunetan kontatzen zaizkigun Jesusen ekintzen eta egitekoen arteko parekotasunak atera.

2. Kristau elkarteak liturgi ospakizunetan gauzatzen dituen ekintza nagusiak azaldu.

3. Jakingura eta estimua agertu kristau elkartearen jarduera esanguratsuenei eta liturgi jarduerei nahiz adierazpenei begira.

9. Irakaskuntza, gaixoak zaintzea, gurtza eta otoitza ekintzak, misioak, inguruan duten errealitatean gauzatuta beti.

10. Jesusek kristau elkartean ikusitako ekintzen antzekoak egiten zituela kontatzen duten Ebanjelioko narrazioak dira: Aitari otoitz egiten dio, gaixoak sendatzen ditu, haurrak hartzen ditu, Berri Ona irakasten du…

11. Otoitza elkartearen bizitzarekin eta ekintzarekin harremanetan jartzea.

IRIZPIDEAK3.1. Kristau elkarteak gauzatzen duen jarduera baten eta

Ebanjelioko kontakizunean kontatzen diren Jesusen jardueren arteko antzekotasunak aipatzen ditu.

3.2. Ebanjelioan kontatutako Jesusen jardueraren bat antzematen du kristau elkartearen jardueraren batean.

3.3. Liturgia ospakizun baten oinarrizko zatiei erreparatzen die eta haiek deskribatzen ditu.3.4. Ikasgelan aipatzen diren edo berak ezagutzen dituen kristau

elkartearen jarduerei buruzko galderak egiten ditu.

4. Elizaren Otoitza eta GurtzaEDUKIAK

Page 16: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

GAITASUNEZKOAK IRAKASGAIKOAK(multzoko erreferentzia

ezagutzak)1. Gurtzako jarduera nagusiak

antzeko edo jatorri dituzten Ebanjelioko kontakizunekin lotu.

2. Liturgi jardueran esku hartzen duten pertsonei behatu, haiek banan-banan aipatu eta deskribatu.

3. Liturgi ospakizunean aukera sinboliko gehien duten edo jardueraren edertasun estetikoa nabarmentzen duten gauzei edo jarduerei behatu eta haiek deskribatu.

12. Eukaristia Azken Afariaren edo oinen ikuzketaren istorioekin lotzen da; Bataioaren erritua Jesusen Bataioaren narrazioarekin…

13. Otoitza pertsonala edo taldekoa kristau bizitzaren elikagaitzat hartzea da.

14. Ura, ogia, ardoa, argia, loreak, abestiak…

IRIZPIDEAK4.1. Gurtzazko jarduera batean gauzatzen diren jardueren eta

erreferentziatzat hartzen den Ebanjelioko kontakizun jakin batek kontatzen dituenen arteko antzekotasunak aipatzen ditu.

4.2. Jesusek egiten zuen moduan, otoitza norberaren hobekuntzarekin edo beste pertsona batzuenganako jarrera aldaketarekin erlazionatzen den bere bizitzako egoerak aipatzen ditu.4.3. Liturgia jarduera batean esku hartzen duten pertsonak

aipatzen ditu eta bakoitzak egiten duena azaltzen du.4.4. Liturgia ospakizuna apaintzen duten gauzak aipatzen eta

deskribatzen ditu.4.5. Kristau liturgia jardueran ikusitako apaingarri, irudi,

mugimendu, testu edo abesti estetikoki esanguratsuak errepikatzeko ekimenak atseginez proposatzen edo bultzatzen ditu.

5. Kristautasunaren Kode moralaEDUKIAK

GAITASUNEZKOAK IRAKASGAIKOAK(multzoko erreferentzia

ezagutzak)

Page 17: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

1. Jokaera moralerako oinarrizko arau edo ereduak Ebanjelioko kontakizun edo irudiekin lotu.

2. Aipatu eta deskribatu inguruko kristau elkartean biderapen, laguntza edo giza sustapenerako jarduerak egiten dituzten pertsona edo erakundeak.

3. Kristau kode moralean jasotako jokaerarako funtsezko arau batzuk aipatu.

4. Kristau jokamoldearen ekintzek eta arauek Ebanjelioko kontakizun eta irudiekin duten lotura antzemateko jakin-mina eta kuriositatea adierazi.

15. Besteei laguntzea aldarrikatzen duen kristau jokamoldeko araua Samariar Onaren parabolarekin lot daiteke, eta besteak barkatzea aldarrikatzen duena bi zordunen parabolarekin…

16. Kristautasunaren kode moralaren alderdi nagusiak aurkeztuko ditugu: Jainkoa eta beste pertsona guztiak maitatzea.

17. Jainkoa aita-amatzat maitatzea, esandakoa egitea eta errespetatzea, pertsonei nahiz animaliei minik ez ematea, partekatzea, gezurrik ez esatea, laguntzea…

IRIZPIDEAK5.1. Oinarrizko arauen zerrendan, Ebanjelioko kontakizun edo

irudi batean agertzen direnak bereizten ditu.5.2. Kristau jokaerarako oinarrizko araua erakusten duen

Ebanjelioko pertsonaia, jarduera edo irudiren bat aipatzen du.5.3. Kristau elkarteko kide ezagun batzuek beste lagun bati

laguntzeko egiten dituzten jarduerak aipatzen ditu.5.4. Ebanjelioak kristau jokaeraren kode morala laburtzeko

aurkezten dituen oinarrizko bi arauak aipatzen ditu.5.5. Jokaerarako arau edo moldeen zerrendan, kristau

jokamoldearen adierazgarrien direnak aipatzen ditu. 5.6. Kristau jokaerarako arau baten eta Ebanjelioko kontakizun

edo irudi baten arteko antzekotasunari buruzko lan grafikoa arretaz egiten du.

6. Kristau fedearen adierazpen artistikoaEDUKIAK

GAITASUNEZKOAK IRAKASGAIKOAK(multzoko erreferentzia

ezagutzak)1. Inguruko irudi erlijiosoak eta 18. Haurren erlijio kantak, berriak

Page 18: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

Ebanjelioetako pertsonaia edo pasarte ezagunak irudikatzen dituztenak antzeman eta izendatu.

2. Bibliako edo kristau fedeko gertaeren erreferentziak jasotzen dituzten literatura testu eta konposizioak ikasi eta berresan.

3. Eduki erlijiosoa duten abesti, elkarrizketa, pasarte… herrikoi bakunak ikasi eta berresan.

4. Eduki erlijiosoa duten irudi eta adierazpen literario edo musikal bakunak miretsi eta horietaz gozatu.

edo ezagunak, modu esanguratsuan entzutea edo abestea da, eta nork bere bizitza Ebanjelioko kontakizunekin lotzea.

19. Taldeka Gabon kantak abestea, Ebanjelioko eszena bat antzeztea…

IRIZPIDEAK6.1. Ebanjelioko irudi batean irudikatutako pertsonaiak aipatzen

ditu edo/eta haiek agertzen diren pasartea ezagutzen du.6.2. Ebanjelioan inspiratutako irudiari arretaz begiratzen dio eta

horri buruzko galderak egiten ditu.6.3. Inguruko irudi erlijiosoa izendatzen du haren ohiko izenez.6.4. Literatura konposizio erlijioso ezagun bateko testu bakuna

buruz esaten du.6.5. Gai erlijiosoko abestia taldean gogotsu abesten du.6.6. Mezu erlijiosodun elkarrizketa edo pasarte laburra antzezten

du.6.7. Atseginez parte hartzen du gai erlijiosoko edo haurren

gozamenerako moldatutako irudi bat jartzen edo argi koloretsuz apaintzen, literatura testuaren deklamazioan edo musika konposizioa entzutean.

7. Fedearen gizarte-kultura adierazpenakEDUKIAK

GAITASUNEZKOAK IRAKASGAIKOAK(multzoko erreferentzia

ezagutzak)1. Herri erlijiotasunaren jai eta

adierazpen bakunetan gogotsu parte hartu eta zuzen izendatu.

2. Poztasuna eta jakin-mina beren

20. Erlijioaren herri adierazpenak diren jaiak, dantzak, erromeriak, prozesioak…

Page 19: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

jatorrizko taldeen jai ospakizunetan parte hartzeko.

IRIZPIDEAK7.1. Parte hartzen duen herri erlijiosotasuneko adierazpenak

zuzen izendatzen ditu. 7.2. Erlijiotasun herrikoiko ospakizunean gauzatzen diren

jarduera esanguratsuak aipatzen ditu. 7.3. Atseginez bat egiten du jai baten prestaketan edo gogotsu

parte hartzen du bertan.

9. Erlijio ez kristauakEDUKIAK

GAITASUNEZKOAK IRAKASGAIKOAK(multzoko erreferentzia

ezagutzak)1. Beste erlijio batzuetako

pertsona edo taldeak identifikatu inguruan.

2. Norberaren talde erlijiosoa ez den beste talde erlijioso batzuk egotea naturaltzat jo eta onartu.

21. Beste erlijio batzuetako pertsonekin harremanak izatea. 22. Beste erlijio batzuetako pertsonekin hitz egitea eta erlijioen arteko antzekotasunak eta aldeak ezartzea.

IRIZPIDEAK8.1. Inguruko talde erlijiosoren bateko pertsonaren bat

ezagutzen eta izendatzen du. 8.2. Inguruko hainbat talde erlijiosotako jarduera eta gauza

bereizgarriak ezagutzen ditu. 8.3. Objektibotasunez eta deskribapen senez aipatzen ditu beste

talde erlijioso batzuetako pertsonak.

Page 20: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

4. GAI ZERRENDAREN ETA GAITASUN EREMU BAKOITZAREN ARTEKO LOTURA1º

  KRISTAU FEDEAREN SINESMENAK

BIBLIA KRISTAU ELKARTEA

ELIZAREN OTOITZA ETA GURTZA

KRISTAUTASUNAREN KODE MORALA

KRISTAU FEDEAREN ADIERAZPEN ARTISTIKOA

FEDEAREN GIZARTE-KULTURA ADIERAZPENAK

ELKARTEAREN HISTORIA

(EZ DA KOMENIGARRIA LEHEN ZIKLORAKO)

ERLIJIO EZ KRISTAUAK

1   X   X X        

2             X   X

3   X   X X   X    

4 X X   X X   X    

5 X X   X X        

6             X   X

7 X X   X X        

8 X X   X X   X    

9 X X   X X        

10 X X   X X        

11 X X   X X        

12 X X   X X        

  KRISTAU BIBLIA KRISTAU ELIZAREN KRISTAUTASUNAREN KRISTAU FEDEAREN ELKARTEAREN ERLIJIO EZ

Page 21: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

FEDEAREN SINESMENAK

ELKARTEA OTOITZA ETA GURTZA

KODE MORALA FEDEAREN ADIERAZPEN ARTISTIKOA

GIZARTE-KULTURA ADIERAZPENAK

HISTORIA

(EZ DA KOMENIGARRIA LEHEN ZIKLORAKO)

KRISTAUAK

1 X X   X X        

2             X   X

3   X   X X   X    

4   X   X X   X    

5 X X   X X   X    

6             X   X

7 X X   X X        

8 X X   X   X X    

9 X   X X X        

10       X X        

11 X X     X        

12 X     X X        

5. ARGIBIDE METODOLOGIKOAK

Gaitasunen eredu bidezko Erlijioaren irakaskuntzarako metodologiak bi oinarri ditu. Lehengoa, erlijioaren edukiari dagokio; bigarrena, erlijio jarduerari.

Page 22: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

Eskolan irakasten den erlijioaren edukia errealitate erlijiosoa da, osotasunean hartuta, ikasleari dagokion inguruan gauzatzen den bezalakoa. Jakintzaren ikuspuntutik, curriculuma errealitate erlijiosoko hiru motatako osagaien inguruan antolatzen da: osagai horietako batzuk adierazle erlijiosoak dira (elkartea, gurtza, kode morala, arte, gizarte eta kultura adierazpenak); beste batzuk, esanahiaren bitarteko dira (Biblia eta fedearen iturriak; Historia); beste batzuk, azkenik, esanahiaren enuntziatu dira (sinesmenak). Egitura epistemologiko hori eta eduki bakoitzaren berariazko jatorria kontuan hartzea ezinbestekoa da programazio edukia gauzatzeko.

Jarduera gaitasun horren funtsezko osagaia da. Gaitasun bat ala bestea irakastea edo ikastea “…en irakatsi” edo “…en ikasi” hitzez adierazten da. Gaitasunen irakaskuntza, beste ezer baino lehen, irakaskuntza aktiboa da… Ikasleak, gaitasunak helburu duen zerbait egiten ikasten du beti. Horren arabera, ikaskuntza prozesua, batez ere, ikaskuntza aktiboa da ikaslearentzat.

Bi oinarri hauen gainean kokatzen dira ondoren garatzen diren proposamen metodologikoak: edukiaren programazio eta antolakuntzari buruzkoak, eta ikaskuntzaren garapen eta metodologiari dagozkionak.

a. Edukien programazioa gaitasunen ereduan

Kontuan hartu dugu antolatzen diren edukiak ez direla gaika multzokatzen diren jakintzak (kristau mezuaren edukiak), ikasleak bere inguruko errealitate erlijiosoari begira eskuratu behar dituen gaitasunak baizik. Beraz, bi osagaiak, gaitasunari eta kontzeptuari dagozkienak, uztartu egin behar ditugu, irakaskuntzaren egitaraua eratzean. Ikasleek irakaskuntza konfesionalean eskuratzen dituzten gaitasunak kristau erlijioari dagozkion jakintzak dira.

Geure proiektu editorialean, zikloko edo mailako programazioa egiteko GAIAK nahiz JAKINTZA EDUKIAK eta GAITASUNEN ARABERAKO PROGRAMAZIOA kontuan hartzen dituen eredu mistoa erabili dugu. Gaitasunen eredu horretan, programazioa jakintza arloka edo gaika egin dugu, baina aintzat hartu ditugu errealitate erlijiosoaren eremuak eta elementuak: kristau gurtza, kode morala, kristau elkartea, adierazpen artistikoak… Hau da, adierazle erlijiosoak izan ditugu kontuan.

Page 23: 1 · Web viewEuskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma ez da hezkuntza Gaitasun orokorrak eta LOEn sustatzen diren Oinarrizko Gaitasunak deitutakoak eskuratzeari begira bakarrik jartzen,

Esanahiaren bitarteko erlijiosoei dagozkien jakintzak Biblian daudenak dira, geure kasuan. Sinesmenen edukiak dira esanahiaren enuntziatuak. Horiek geure proposamena baldintzatu dute hasieran; izan ere, lehenengo mailan Jesus daukagu abiapuntu, eta bigarrenean Jainko Aitarengana hurbiltzen gara, baina gaiak antolatzeko garaian horri bezainbeste garrantzia edo handiagoa ematen diegu esanahiaren bitarteko erlijiosoei eta adierazle erlijiosoei. Beraz, jakintza erlijiosoaren osagaia den egitura kognitibo bakartzat adierazleak, bitartekoak eta esanahiaren enuntziatuak kontuan hartzen dituen jakintza programa da.

Ziklo eta maila bereko curriculumean ageri diren errealitate erlijiosoko elementuetarako ezarritako gaitasunen artean bada loturarik. Eta horri esker, bata bestearen osagarri diren gaitasunak lantzeko aukera dago, edo gaitasun baten barruan hainbat jakintza eduki harremanetan jartzen dira.

b. Ikaskuntzaren antolakuntza Gaitasunen ereduan

Gaitasunen ikaskuntzak ikaskuntzaren programazioan eta garapenean ageri diren funtsezko hiru elementu hauetan du eragina: denbora, jarduerak eta ebaluazio irizpideak.

1. Denbora

Ikasturteko programazioa unitate didaktikoetan banatzen denez, unitate bakoitzak hamabostaldi bat iraun dezake.

2. Jarduerak

Jarduera da tresna pedagogikorik funtsezkoena Erlijioari buruzko gaitasuna erdiesteko. Guri dagozkigun adineko ikasleak imitazio eta jarraipen fasean daude oraindik.

3. Ebaluazioa

Lehenago esan bezala, gaitasunen curriculumean erabiltzen den ebaluazioa, irizpide erako ebaluazioa da. Eta curriculumeko edukien kapituluan aurkezten diren gaitasun edukiren bati dagozkio beti.