11
ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 25. zk. 2006ko zemendia

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA

E U S K A R A Z E R B I T Z U A25. zk. 2006ko zemendia

Page 2: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

2 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

IX. IPUIN LEHIAKETA

Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika eta Meñakako Udalek antolatzen daben Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago. Aurreko edizinoetan egin dan moduan, oraingo honetan be 5 kategoria ezarri dira, eta 5 urtetik aurrerako herritarrek parte hartu ahal izango dabe. Marrazkiak (5-6 urteko parte-hartzaileenak) eta ipuinak udale-txeetara ekarteko azken eguna abenduaren 1a izango da.Gogoratu! Sari banaketa, aurtengoan, Fruizen egingo da, lehengo eskoletan, aben-duaren 15ean, arratsaldeko 19:30etan. Ordurarte!

IKASTAROAK MARTXAN

Hasita dagoz udalerri gehienetan ikastaroak. Herritarren artean arrakasta dau-kiela-ta aurreko ikasturteko ikastaro gehienak jarri dira martxan: euskara, tri-kitixa, gimnasia, aerobic... Oraingo honetan ikastaro barri batzukaz be aproba egin gura izan da, eta Gamiz-Fikaren kasuan, berbarako, esku-lanak, yoga eta sukaldaritza ikastaroak sortu dira. Gura dauanak eta astia daukonak badauko, bai, zer aukeratu!

BERBALDIA ARRIETAN

Abenduaren 3an Euskerearen Nazioarteko Eguna ospatuko dala eta, Arrietako Udalak berbaldia antolatu dau abenduaren 1erako. Berbaldia Andoni Egaña ber-tsolari ezagunaren eskutik izango da, eta gaia: Gure ahozko euskerea, zertan da? Interesekoa izango dalakoan gagoz, eta Arrietara etortzera egiten deutsuegu kon-bita guztioi. Apuntatu: abenduaren 1ean, arratsaldeko 19:30etan, Arrietako kultur etxean, eta ez hutsik egin.

FRUIZKO PROBA-LEKUA

Fruizko Udalak proba-lekua estaltzeko beharrei ekingo deutse hemendik eta urte akabukerarte. Egurrezko estalgia jartzeko udalak BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzaga eukiko dau.

TXAKUR TXAPELKETA

TxakurBai enpresak Meñakan, Ametza auzoan, 15 urte inguru daroaz; TxakurBai animalientzako hotela da baina baita be txakurrak hezteko eta trebatzeko zentroa.Urrian egin zan Mondioring XII. mundu txapelketara txakur bigaz joan ziran eta 2. eta 13. postuak lortu ebezan.

ARRIETAKO ARGAZKI LEHIAKETA ETA MARRAZKI LEHIAKETAKO LAN SARIDU-NAK INTERNETEN

San Inazioetan, Arrietatik Donienerako ibilaldia gaitzat hartuta, Arrietako Udalak Argazki Lehiaketa antolatzen dau. Eta irailean, asteburu kultura-laren barruan, marrazki lehiaketa. Lehiketetako saridunak nortzuk izan ziran irailaren 17an eta urriaren 3an emon ziran jakitera. Lehenengo sariak irabazi dabezan argazki eta marrazkiak Arrietako Udaleko web orrian jarriko dira. Horreek guztiorreek eta beste hainbat kontu ikusteko sartu www.arrieta-udala.net orrian.

FRUIZ UDALERRIA UR PATZUERGOAN

Fruizko Udalak ur horniketaren kalitatea eta zerbi-tzua hobetu gurean, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoan sartzea erabagi eban. Holan ba, 2006ko urriaren 1etik hasita, herritarrek Patzuergora jo beharko dabe zalantzak argitzeko, kontsultak egiteko, kexak bideratzeko... Hona hemen telefonoa: 94 487 31 87BA

RR

I LA

BU

RR

AK

Page 3: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

3ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Page 4: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

4 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

MEÑAKAKO LIBURUTEGIAN IRAKURZALETASUNA

SUSPERTZEKO TAILERRAK Jakina da Liburutegien garrantzia ezagupenera heltzeko. Liburutegiakaz, hauen bibliografi funtsen eta zerbitzuen bitartez, erabiltzaileak jakituriara hurreratzen dira. Esan beharra dago funtsetan murgiltzeko irakurmena beha-rrezkoa dala.UNESCOk Liburutegi publikoaren funtzinoen artean hau-rren artean irakurzaletasunarekiko ohitura sortzea eta sen-dotzea aipatzen du.Irakurzaletasuna haurtzaroan suspertzeak garrantzi handia dauko: umeei liburutegiaren erabiltzaile eta irakurle onak izaten laguntzen deutsielako.

Beste aldetik, irakurzaletasuna garrantzi handikoa da liburutegientzat bi arrazoiengatik: lehenengoa, pertsona bateri irakurzaletasunarekiko interesa pizten bajako, liburu barriak eskaintzen dauzan lekuagaitik interesa piztuko jako, liburutegiengaitik hain zuzen; eta bigarrena, liburute-giaren zeregin nagusia kulturaren zabalkundea dalako.

Liburutegiak kulturaren zabalkundea bultzatzeaz gain, kulturaren sormena sustatu behar dau, erabiltzailearen eta komunitatearen sormenaren hartzailea izan behar da.

Ideia honeek guztiak oinarri harturik sortu ziran Meñakako Udal Liburutegian irakurzaletasuna suspertzeko tailerrak. Tailer horreek 6-12 urte bitarteko umeei dagoz zuzenduta eta zapatuero egiten dira. Tailerren helburu nagusia haurren artean irakurzaletasuna suspertzea da, irakurtzeko ohitura hartu eta irakurmenagaz goza dagien. Umeek zapatuero liburuak eroaten dabez maileguan, holan irakurtzeko ohitura hartzeaz gain, liburutegiak eskaintzen deutsien mailegu-zerbitzuaz be jabetzen dira. Era horreta-ra, liburutegiaren funtzionamendua ikasten dabe: zenbat liburu hartu daitekezan maileguan, zenbat egunetarako, liburuak apaletan zelan aurkitu txaplatan datorren signa-turari begiratuta...

Bestalde ez dogu ahaztu behar sarreran aitatu dogun liburu-tegiaren beste helburu nagusietako bat, hau da, kulturaren zabalkundea eta sormenaren lanketa. Helburu horreek lortzen joateko umeek tailerretan hainbat teknika plastiko lantzen dabez hain garrantzitsua dan sormena garatzeko eta, aldi berean, Artearen gaineko oinarrizko jakinbide batzuk be jasotzen dabez. Horreez gain, tailer honeetan Meñakako Kultur ondareari aparteko garrantzi emon gura jako, umeek euren herrian daukien kultur ondarea ezagutu eta baloratu dagien.

MEÑAKA

Page 5: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

5ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

ARRIETAKULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN

Udalerri txikia dogu Arrieta: 549 biztanle. Udalerri txikiek bizia euki dagien, herritarrek herriaren parte aktibo izan behar dabe eta horretarako ezinbesteko da herritarrek herrian bertan aisialdi eta kultur jarduerak egiteko ahalik eta aukera gehien eukitea. Beharrezkoa da, bai, adin-talde guztien behar izanak kontuan har-tuko dauzan kultur politika, baina kultur politika hori aurrera eroan ahal izateko behar-beharrezko dira balia-bide materialak.

Hori guztiori kontutan hartuta, Arrietako Udalak sasoi batean herri-eskola izandako eraikina barriztatu eta kultur etxe bihurtu dau. Barriztatze beha-rrak aurrera eroateko Eusko Jaurlaritzaren ( “Erein” programa) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza euki dau.

Kultur Etxeak solairu bi daukoz; lehenengo solairuan ikastaroetarako gelak dagoz; biga-rrenean, komunak, batzar, hitzaldi, bideo emonaldi, erakustekak... egiteko areto nagu-sia eta baita be herriko dagozan taldeak bilerak egin eta batzeko gelatxo bat.

Era honetara, aurreko ikasturteetan udaletxe-ko bigarren solairuan egiten ziran hitzaldiak, hainbat ikastaro eta kultur ekintza orain erai-kin horretan egiten dira.

Ludotekak, KZ Guneak eta liburutegiak udaletxeko bigarren solairuan jarraitzen dabe.

Arrietako kultur etxeak irailaren 15ean, Asteburu Kulturalaren hasikeragaz batera, zabaldu ebazan ateak.

Egun horretan, herritarrei aukerea emon jaken ber-tora hurreratu eta eraikin barria zelan geratu dan ikusteko. Egun berean, arratsaldeko 19:30etan, Jon Arrtetxe idazle eta bidaiariak musika, irakurke-tak eta diapositibak tartekatuta “Griot” emonaldia eskaini eban, eta ostean, kultur etxera hurreratu ziran guztientzat “luntxa” egon zan.

Page 6: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

6 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS 7ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Isaac Rike, eleizaz Fika dan Zabale baserrikoa. Erlezaina. Hiztegian begiratu eta erlezainari erlemaisu be esaten jakola ikusi dogu. Berba polita: erlemaisu.Ondo jatorko berba hori Isaaceri. Benetako maisu baten antzera jokatu dau-ta gugaz: ikusi dau zer (gitxi) dakigun erleen gainean eta zer jakin gura genduan, erantzun dauz gure galderak, eta emon deuskuz, bai, behar izan doguzan azalpen guztiak, pazientzia eta apaltasun osoz, ezelango harrokeria barik; eta pote bat ezti be ekarri deusku, ikusi eta probatu daigun animalia txiki horreek zelango gauza handia eta ederra egiten daben.

- Noiztik zuenean erleak?- Erleak daukodazala eta erleakaz nabilela, ba, izango dira 7-8 urte. Lehenago, baserri askotan eukiten ebezan erleak, ia auzo guztietan egoten zan erledunen bat baina nik neuk gurean, etxean, ez dot erlerik ezagutu. - Eta zelan, zer dala eta, hasi zinen?- Afizinoa erleek eurek egiten daben ezti gozoak eragindakoa da, batez be. Eztizalea naz ni sano, betidanik

gustatu izan jata niri eztia eta urte asko dira egunero-egunero eztia hartzen dodala; behin, erleak eukozan lagun bategaz komentatu, eta neuk be ia zergaitik etxean erleak ez ipini eta ba... holantxe hasi nintzan, eta, bai, izango dira harrezkero 7-8 urte.

- Eta zer daukie erleek erakargarri?- Dana daukie erleek erakargarri, mundu bat da erleena, zelango antolakuntza daukien, ze behargin finak

diran, eten bakoak, eta gero... zer esanik ez, ze janari gozo ateratzen dogun gizakiok eurek egindako be-harretik.

- Behar handie emoten dabe?- Holan, aparteko zaintzarik ez dabe behar izaten. Erlezainak egon behar dauana da adi, jagoten, ikusi erleak

normal dabizela, sartu-urtenean, atzera eta aurrera. Udabarri- udagoien bitartean mugimendua moteltzen bada... ba... gaixotasunen batek jota egon leitekez edo leku faltagaitik erlekumeak alde egin dau edo... eta holangoetan kajea debildu egiten da.

Gaixotasunen artean, batez be, gauez ibiltzen dan mariposa txiki zuri batek eta barroak eragindako gaixota-sunak dira jagon beharrekoak, kontrolpean eduki beharrekoak.

- Barroa?- Bai, zorri gorritxu baten antzekoa da, zorritxu horreek erleei kokotean inka-

tu egiten jakeez, eta odola ateratzen deutsie. Gaur egun, badagoz gaixotasun horren kontra egiteko moduak eta sistemak; erlezainaren zeregin nagusia adi egotea da, alde batetik, gaixotasunak detektatu eta aurre egiteko; eta beste aldetik, erleei eurei be laguntzeko.

-Erleei lagundu? Zertan?- Udabarrian hasten da erlea atzera eta aurrera, behar eta behar, udabarrian egiten dauz erreginak arrautzarik

gehien, milaka eta milaka arrautza egiten dauz, udabarrian jaiotzen dira erlekumerik gehien... sasoi horretan erlezainak erleak leku barik ez dirala geldituko begitu behar dau, altzak jarri eta erlauntza handitu, lekua egin, bestela, lekurik egon ezean, erlekumeek alde egiten dabe, beste nonora egiten dabe alde leku bila.

Udagoienean, urrian, eztia biltzen dogu. Erlea sasoi horretan negurako prestatzen hasten da, “deskastea” esaten jakona egiten dabe, hau da, erleek eurek erlamando gehienak erlauntzatik bota, kanporatu egiten dabez, ez dira beharrezko, sobran dagoz, danak bertan gelditu ezkero ez leiteke-eta erle guztientzako beste eztirik egongo; er-lazainak erlauntzan gelditzen diranei eztirik ez jakela faltako begitu behar dau, eta erlezainak berak be lagundu egiten deutsie, nik eztia, euren eztia, jartzen deutsiet, udabarria etorri artean erleek jatekoa eduki dagien eta indartsu egon daitezan. - Udagoienean, urrian, batzen dozue eztia. Zelangoa da hemengo eztia?- Erleak inguruan daukozan loreetako polen eta nekatarra batzen dauz. Hemengoek batez be eukaliptura,

San Juan lorara, sasienera, arbustoenera, txikoria-bedarrara (diente de leon)... joten dabe. Hemengo eztia “mila lora” edo “mil flores” esaten jakona da, eta kolore argikoa izaten da.

- Eztia erosten dogunean, zelan jakin ezti hori ona dan?- Eztiaren kolorea argia edo iluna izan leiteke, horrek ez dauko kalidadeagaz zerikusirik; hemengo eztia,

badinotsut, “mila lore” eztia izaten da eta kolore argia eukiten dau; hori bai, ezti ona neguan gogor-gogor egoten da, eztia azukeretu, kristalizatu egiten da; ona dan eztia, benetako eztia, poteari buelta emon eta ereinik egiten ez daunetarikoa izaten da.

- Erleakaz kontuz ibili behar ei da. Erleen jabeak zarienok be bai?- Erleak bakean itzi ezkero baketsuak dira, erleek erlauntza, erlekumeak eta erregina jagon gura dabez, ha-

reek bizi daitezan eztia egin eta egin, besterik ez. Edozein gauzatxu (zarata, kolonia usain, mugimendu...) mehatxu, amenazu, seinale izaten da eurentzat, eta, orduan, bai, orduan eraso egiten dabe, baina euren burua baino gehiago erlauntza babesteko egiten dabe eraso.

- Eta eztia hartu/kendu behar deutsezuenean?- Hareei eztia hartzera goazenean, euren jatekoa, negua pasateko gorde, almazenatu, daben janaria kentzera

goaz. Erleak hori pasatu ez daiten ahal dauan guztia egingo dau. Erlezainak hori badaki, eta prestatuta joan behar dau; nik neuk esku-narruak eta gerrirainoko “eskafandra” eroaten dodaz jantzita. Eta ez itzi, deskuidoan, bitarte edo zirrikiturik tapatu barik, erleak topau egingo dau, eta barrura sartuko jatzu-eta. Eta kea, kea be beharrezko izaten da, nik eztia atera behar dodan orduan, beti erabiltzen dot kea, keak mantsotu egiten dauz.

- Ezti produkzino ona egoteko eguraldiak badauko zerikusirik?- Zerikusi handia. Eguraldia dana da. Eztiarentzako hemengo klima da ona, baina hemengo betiko klima,

udabarrian eta udan euria egin behar dau, franku. Egizu kontu, sikatea dagoanean, lora gitxi egoten da, eta erleak be jateko gitxiago eukiten dau, jateko gitxiago, ba, eztia be gitxiago. Dana da kate bat.

(Argazkiak: www.zientzia.net/elhuyar.asp)

ALKARRIZKETAERLEAK: BEHARGIN FINAK

Page 7: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

8 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

GUREAN? EDERTO

AUTO BAKOEGUNA

LARRU HAIZETARA ANTZERKI LANA ARRIETANBARRE GALANTAK !!

LIBURU AZOKA ARRIETAN

TXAPELA NORK URRUNAGO BOTA, ARRIETAN

PATXIN ETA POTXINPAILAZOAK ARRIETAN

ARRIETATIKDONIENERA

Gatx euki eben Gamizen tortillarik

gozoena aukeratu behar ebenek

Laguntzaile finak Gamizen

Page 8: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

9ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

BATEAN !!!

MEÑAKAN

SANANTOLINAKGAMIZEN

Briska eta tute txapelketak

Bazkalosteko egotaro ederra !!

Hamakatxu lagun alkartu ziran Meñakanauto bako egunean

Page 9: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

10 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

FRUIZERROMERIAKFRUIZENGaur egungo Fruizko jaiak ezagunak doguz danok: egun bereziak izaten dira bertokoen-tzako, sarritan behar egiteko egunak, baina beti egoten da tartea etxekoakaz, herrikoakaz eta herrira datozenakaz ondo pasatzeko.

Jon Urriartek “Fruiztarrek berbetan” liburu eta CDan hainbat herritarren ahozko testi-gantzak bildu ebazan. Fruizen lehen egiten ziran erromeriak zelangoak ziran jakiteko Martzeliñ Lekerika Goirizelaia zanari jaso-tako berbetara jo dogu. Hona hemen:

FRUIZKO ERROMERIEK

- Hasten zan arratsalde erdi inguruen eta Gamiz aldea..., guztie be ona etorten zan, Fruizera. Eta gero erromerie egiten zanean, ilundien e... ha egiten zanean, bakoitza etxera. Eta errome-rie akabe egiten zan ze belurartean egoterik ez zan egoten antza edo. Aemaitekoata ezkero, etxera etorten zan.

- Nork eskatzen zeuen dantza egiteko?

- Gizonak. Eta neskatoak alkarregaz be bardin. Eta neskatoagane etorri eta zera esan: -Mesedez erdu-. Eta neskatoak dantzan pozik! Hemetik Sebastianen zeretik..., Sebastianena hartuta hara jardiñetik, eta hara Palazioko ormara egoten zan erromerie. Eta Urte-barri egune eta, Sallebantetxu egune eta... Josuuuus!

- Abadeak ez eban ezer esaten?

- Harek etorten ziran..., hemetik bajatzen ziran. Erroxarioa errezetan; beti, beti pasatzen ziran. Liburue leiduten eta erromeritik pasatu ez egitearren, hortik Palaxioko, lehen esan deutsudan bidetik..., hemetik atajutik pasatu. Jente artetik pasetan eurek lotsa. Errespetoa e..., jenteak baino handiagoa. Jenteari hartu.

Eta ilundirartean josuuus, dibertziño iltzela!

Page 10: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

11ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

ANDER OJANGUREN GOMEZ DE SEGURA (ARRIETA)1.- Beharrezkoak dirala uste dot, etxean be ikasteko.2.- Etxera ailegatzen nazanean egiten dodaz.3.- Batzuetan bakar-bakarrik baina beste batzuetan amak laguntzen doste.4.- Nik nahiko etxeko lan eukiten dodaz.

LUCAS AVILA NEBREDA (GAMIZ-FIKA)1.-Bai, beharrezkoak dirala uste dot.2.- Etxean, arratsaldean eskola ostean.3.- Batzuetan bakarrik, beste batzuetan, Marta eta Saragaz eta beste batzuetan, amagaz.4.- Lan gitxi. Baina ondo dago holan.

JULENE SALAZAR GARCIA (MEÑAKA)1.- Bai. Ikasteko beharrezko dira.2.-Arratsaldez.3.- Amak eta aitak.4.-Gitxi.

JOKIN ARRIOLA URIARTE (FRUIZ)1.- Bai, gauza gehiago ikasteko.2.- Ikastolatik etorri eta segiduen.3.- Bakarrik egiten saiatzen naz eta ez badakit amak laguntzen daust.4.- Nire ustez etxeko lan nahiko bidaltzen deuskue.

UMEEN TXOKOA• ESKOLAN ETXERAKO LANAK BIDALTZEN DABEZ, beharrezkoak dirala uste dozu? Zergaitik?• noiz egiten dozuz?• eukiten dozu nork lagundu? ala bakar-bakarrik egin behar izaten dozuz?• zure ustez, maisu-maistrek etxerako lan gitxi, nahiko, asko ala gehiegi bidaltzen deutsue?

DENPORA-PASAKJeroglifikoak

Zeri esaten jako OSKOLIE?Galdetu etxean, auzoan, esko-lan... Hona laguntzatxo bat, nondik tiratu jakin daizun.

Page 11: ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA …...ERDU PRESS ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 5 ARRIETA KULTUR ETXE BARRIA ARRIETAN Udalerri txikia dogu

12 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

LEHENGO JATORDUEK

Jatordue ba, jatordue jeneralmentien goixian zera, hartzen zan e, goixian ohitik jagikerara gitxik ukiten deu jaten hasteko gania.(...)Eta ba hartzen zan kafia ta esnia lelango, kafia eta esnia hartzen zien; da handik ordu bete edo ordu bete ta erdigarrenera armozue esaten dakona, baya armozue fuertia izaten zan, e? Armozue izaten zan ez oingoatariko modukoa edo, txorizoa edo, urdixe edo, okela tajadia edo, armozu fuertia izaten zan. Da gero ganian esnia zerakaz, ogi-sopakaz edo, taloagaz edo, ori esnia gero(...)Eta bazkaldu gero oingo modu antzien. Bazkariten gero indaba lapiko ona ein ezke-ron, ba, oin be indaba lapiko onari berari gauzek nahastetan badotzesuz, nik, bera jan ezkeron nik ez dot besterik hartzean ganean, e, esne apurtxu bet hartzean badot, nik ez dot besterik hartzean.Ba lehenago horixe(...)Afarixe gero ba, uden belutxuago. Neguen beixendarik ez zan egiten, neguen goixtxuago. Neguen sarri askotan... gaztaina erria edo ego-sie edo holan neguen. Neguen ha izaten zan afarixe, guren izaten genduna, gaztainek.

Sorkunde Azketa, Fikeko berbakera

ESAERA ZAHARRAK

“ Bete-beteak urrutiko mahatsak, bertaratu orduko hutsak”

“Udabarrien makatza, udagoienean mahatsa”“Urriaren azkenean, gaztaina etxean”“Udagoieneko loreak indar gitxi”

(Atsotitzak, Gotzon Garate)

TXISTEAK

TABERNA JENTEZ BETE-BETERIK

Tabernan sartu da Joxe. Tabernan tabernaria, mostradoreari lepoa emonda, kafetera garbitzen, besterik inor bez. Eta Joxek:- Kafetxu bat aterako deustazu, mesedez?Tabernariak jaramonik ez. Eta Joxek barriro:- Kafe bat, mesedez!Tabernariak, haserre antzean, buelta emon eta zera dinotso Joxeri:- Ez dozu ikusten taberna jentez beterik daukoda-

la, ala? Itxaron apur bat!Eta Joxe itxaroten, hamar minutu, hogei minutu... Holango batean, barra gaineko hautsontzia hartu eta jaurti egin deutso tabernariari. Tabernariak, begiak sutan, buelta hartu dau, eta Joxek orduan:- Et, et, et, et, ez niri holan begiratu gero, e?

Taberna jentez bete-beterik euki eta neu izan nazalakoan??

www.habe.org

EUSKARA ZERBITZUAZURE ESKU

ARRIETA • FRUIZGAMIZ-FIKA • MEÑAKA

HIZKUNTZ POLITIKARAKO SAILORDETZA

ZENBAKI HONETAN PARTE HARTU DABE:

OLATZ AXPE

ZURIÑE GOTI

ELIXABETE URIARTE