8
2003. urteko maiatza. dohaineko al SAGARROI MUSIKAREN ATERKIA SEIURTE, FERMIN MUGURUZA, R, BERRIAK, KONTZERTUAK...

metak05eus

Embed Size (px)

DESCRIPTION

metak05eus

Citation preview

Page 1: metak05eus

2 0 0 3 . u r t e k o m a i a t z a . d o h a i n e k o a l e a 0 5

SAGARROI MUSIKAREN ATERKIASEIURTE, FERMIN MUGURUZA, R,

BERRIAK, KONTZERTUAK...

Page 2: metak05eus

Bide sariaAhoa irekitzekotan jakin ezazu ez dela nahikoanahi duzuna esan eta jarrera aldatu gabe aurreraegitea. Ez bederen boterearen gertukoenbedeinkapena nahi baduzu. Saria jasoeta minutu horiek baliatzen badituzu medioofizialek isiltzen edo zikintzen duten zerbaitengainean mintzatzeko ez uste arinki joangozarela agertokitik. Gerora, Goya sariekinaktoreei gertatu bezala, etortzen ez bazaizkizukontu eske -ez da nahikoa kritika bat egiteaeta kontsensua lor tzen duen ga igarrantzizkoena isiltzea- adierazpenak egitendituzun unean bertan izango dituzu otsoakuluka eskenatokipean.

Michael Mooreri Oscar sarien banaketangertatukoaren ondotik, zergatik eta sariajaso duen dokumentalak salatzen duenbeldurraren kultura eta armen behar horibirsalatzeagatik, Madrilen gertatu zaigugertu gertuko bat Premios de la Músicadelakoetan, Fermin Muguruza, euskaldunokhainbeste kezkatzen gaituen Moorekerakutsitako arazoaren translazioaren aipueta denuntzia egiteagatik, egunkari batenixteaz aritzeagatik, pentsa torturak aipatuizan balitu!. Ez da zilegi nonbait saria jasoeta bezatu gabea izatea.

EDITORIALA

metakzineArgitaratzen du: MetakTestuak: eragin.comDiseinua eta maketazioa: MetartAzaleko argazkia: Alberto Markuerkiaga

MetakEguzkitza karrika 13, 20.304 Irun. EHTel: 34 943 63 31 37 • Fax: 34 943 63 31 30

[email protected]

4 SAGARROI

6 SEIURTE

8 FERMINMUGURUZA

12 BERRIAK

14 Agenda

10 R

Page 3: metak05eus

Bide sariaAhoa irekitzekotan jakin ezazu ez dela nahikoanahi duzuna esan eta jarrera aldatu gabe aurreraegitea. Ez bederen boterearen gertukoenbedeinkapena nahi baduzu. Saria jasoeta minutu horiek baliatzen badituzu medioofizialek isiltzen edo zikintzen duten zerbaitengainean mintzatzeko ez uste arinki joangozarela agertokitik. Gerora, Goya sariekinaktoreei gertatu bezala, etortzen ez bazaizkizukontu eske -ez da nahikoa kritika bat egiteaeta kontsensua lor tzen duen ga igarrantzizkoena isiltzea- adierazpenak egitendituzun unean bertan izango dituzu otsoakuluka eskenatokipean.

Michael Mooreri Oscar sarien banaketangertatukoaren ondotik, zergatik eta sariajaso duen dokumentalak salatzen duenbeldurraren kultura eta armen behar horibirsalatzeagatik, Madrilen gertatu zaigugertu gertuko bat Premios de la Músicadelakoetan, Fermin Muguruza, euskaldunokhainbeste kezkatzen gaituen Moorekerakutsitako arazoaren translazioaren aipueta denuntzia egiteagatik, egunkari batenixteaz aritzeagatik, pentsa torturak aipatuizan balitu!. Ez da zilegi nonbait saria jasoeta bezatu gabea izatea.

CD

Musikaren aterkia

1994 urteaz geroztik ibilian da talde gasteiztar jendetsu hau. Bosgarrendiskoa besapean datoz orain, aspaldiko formulei helduta, errepikapenetangaldu gabe ordea. Izan ere, freskotasun txalogarria darie diskoa osatzenduten hamabi kantuei, eta indarra, eta festazaletasuna, beti ere, ska etaerritmo itsaskorren haritik, baina baita gitarra indartsuen laguntzaz,presenteago lan berri honetan. Eta festazalea bada ere, ez da salaketa etaaldarrikapenentzako tarterik falta. Betiko moldez. Adi beraz, jendea ez baitadamutzen Mikel, Unai, David, Iker, Pablo, Gonzalo, Aitor eta Iñaki oholtzagainean ikusi eta gero.sagarroi

Soinuaren kontzeptu aldaketa nabaria da. Horretan eraginik izango zuen Asiertalderatzea…Dudarik gabe, beste faktore askoren artean. Konposatzean, Joxe Ripiau garaiannire alderik festiboena ateratzen nuen, eta daukadan beste alderdi “punkiagoa”baztertu xamar geratzen ari zela pentsatzen dut orain. Gero, Sagarroi-ren lehenengodiskoan neurrigabeko irteera eman nion alderdi “kañero” horri eta alderdi festiboabarruan geratu zen. Orain oreka lortzen ari naizela uste dut, “ragga-hardcore” honekin.

Oso ohikoa da zure musikan kultura desberdinen uztarketa aurkitzea. Baina,zure ustez, musikan ez ezik, kultura horiek bateratzen ahal dira eguneroko elkarbizitzan? Askotan ez da erraza izaten…Esaera bat entzuna dut: “Etorkizuna mestizoa izango da, edo ez da etorkizunik izango”.Esaldi honekin bat nator. Mestizaiaren kontra jotzen dutenak bizitza beraren kontrajotzen ari dira, eta ez dira nagusituko, bizitzak bideak irekitzen baititu beti.

Modu berean, kolaboratzaileen artean aniztasunik ez da falta…Ez, Cheb Balowski taldeko kantari argeliarra (Yacine), Amparanoia taldeko Amparo,Dr. Deseo-ko Francis, Kuraia taldeko Fernando eta Fishotzruido-ko Benas eta Sergio.Oso gustura geratu gara kolaborazio guzti hauekin, kristoren musikariak dira.

Grabazioaren nondik norakoak kontatuko dizkiguzu labur-labur?Kaki Arkarazo maisuaren lan izugarria ikusteko aukera izan dugu berriz ere. Ezerez dagoela egiten ematen du, baina kristoren soinua ateratzen dio jo edo abestenari denari. Gainera sukaldari bikaina izan dugu: Mikel Abrego, eta Izaskun gainontzekobetebeharretaz arduratu da. Susto txiki bat izan genuen, “okupa” bat baserrian loegitera sartu zelakoan geunden-eta, baina azkenean dena argitu zen. Topa!

“Euria ari duela”sagarroi

Sagarroi hasi da jada bere bigarren

diskoa, “Euria ari duela”, zuzenean

aurkezten. “Bizimodu honek duen

onena zuzeneko emanaldiak dira,

feedback hori lortzea”, dio Iñigo

Muguruzak, oholtza gainera igotzeak

ekartzen dion satisfakzioa azpimarratu

nahian. Hemendik aitzinera ez zaizkio

aukerak faltako jendaurrean aritzeko

eta, bide batez, bigarren diskoak

dakartzan aldaketak (soinuan,

taldean…) nabarmentzeko. Hala ere,

esaldi bakar batek laburbil lezake disko

honek gordetzen duen idei nagusia:

“Gure gainean txiza egiten dute eta

euria ari duela esaten digute”.

Sagarroiren lan berriari izenburua

ematen dion kantuan aurkituko dugu

berau. Horregatik, hoberena, aterkia

atera eta Sagarroiren musikan babes

hartzea. Bien bitartean, diskoaren

gaineko hainbat xehetasun eskatu

dizkiogu Iñigori.

Page 4: metak05eus

Rockaz lagundutako pop disko bat da Seiurterenlehendabizikoa, non melodiek berebiziko pisua daukaten.Hamar kantuz osatua da eta “Bapatean” du izenburu.Bizkaiko Berriz herritik dator hitz egiteko dezente emangoduen talde hau. Izan ere, kantuak egituratzeko abilezia daSeiurteren bereizgarri nagusia. Estreinako diskoa izanagatik,talde denek beti bilatzen duten berezko soinu hori aurkitudutela esan daiteke, heldutasuna erdiesteko gaitasun horibadutela, baina debut bateri eskatzen ohi zaion freskotasunpuntua galdu gabe. Gainera, koherentzia izugarriaantzematen ahal zaio disko osoari, lehen kantutik (“Barkatu”)azkeneraino (“Zu eta ni”). Are gehiago, “Bapatean”-ekbiltzen dituen kantuak adina single atera genezake kasiklan honetatik. Zuzenean emozioetara jotzen duten leloakmusika ekipotik ateratzen dira kantu landuekin bat eginiketa horrela, sentimenduetan atseden hartzen duten testuakbarreiatzen dituzte: “Zugatik”, “Bapatean”, “Zu”, “Ispiluetakoolerkiak”, “15 urte”, “Bihotzean”…

Ez dugu, hala ere, oraindik aipatu Euskadi Gazteakomaketa lehiaketaren azken irabazlea dela Seiurte etaDurangoko Azokan euro baten truke paratu zutela salgai“Zu” eta “Bapatean” kantuak biltzen zituen singlea,erakustokir ik gabe, azokako pasil loetan nahizkanpoaldean. Ez dugu aipatu ezta ere, Seiurteko hainbatkide Izurrai eta Martxoak 31 taldeetan trebatu zirelaaurretik eta egungo taldea osatzen dutenak ondoko hauekdirela: Julen Oarbeaskoa (baxua), Iñaki Elortza (gitarraeta koroak), Jokin Elortza (gitarra eta ahotsa), EkainElortza (bateria), anaiak azken hiruak. Eta ez dugu aipatu,bide batez, Berrizko laukotearen estreinako lan hauEstoldetan eta Pertika estudioetan grabatua dela BeñatAgirre ekoizlearen eskutik

SEIURTEEgitura biziak

CDSeiurte Bapatean

Page 5: metak05eus

Komunikazioaren bidai txartelaDenboraldi batez Bristolen hartu dute ostatu Fermin Muguruzak “In-komunikazioa”diskora bildutako kantuek eta soinuek. Ingalaterrako hiri horretan birnahastuak izandira, berrirakurriak, esan nahi baita bertoko hainbat artistek (edota modu bateanzein bestean hiri horretan sortutako soinuarekin lotutako musikariek) euren ikuspuntutikmoldatu dituztela kantuok. Eta kasu, artista bakoitzak gustukoen zuen kantuaribigarren begiratua eman baitio eta hortaz, kantu beraren irakurketa desberdinakentzuten ahal dira zenbaitetan: esaterako, “Beti izango dugu Bilbao”-ren kasua dahori, edota “Leonard Peltier free!”-rena. Hala, Irun meets Bristol. Komunikazioabildumak hamabost kantu biltzen ditu, dub eta drum´n´bass soinuak nagusi direlarik.Bristoletik Euskal Herrira eta mundura zabaldu dira abestiok orain, “In-Komunikazioa”zena “Irun meets Bristol” bilakatuaz. “In-Komunikazioa-ren ildo orokorra lasaiaizan arren, nahasketetan erritmo erabatekoen eta dantzagarrien aldeko apustuaegin du jendeak, eta kantu gehienetan erritmo errepikakor batekin trance batsortzen saiatu dira”, azaldu du Ferminek duela gutxi Egunero egunkarian.

Protagonistak berriz, oso ezagunak izango dituzte hainbatek: Smith & Mightytaldearen atzean dauden musikariak eta haren inguruan sortutako talde paraleloak(Rob Smith, More Rockers eta Blue&Red), Neil Perch (Zion Train), U-Cef,Fun’da’mental, Alpha & Omega, Flynn&Flora, Dj Parasit, I. Gilmore, Insiders,Alikat, Armagideon eta Dr Sativa. Izan ere, aipatutako artista hauetako askokerabateko eragina izan dute Bristoleko soinua zehazterako tenorean, trip-hop-ahitzarekin definitu dutena maiz, baina askoz haratago doana, dub-a, drum&bass-a, junglea, hip-hopa eta beste horrenbeste estiloen uztarketa ekarri baitzuen joanden mendeko 90eko hamarkadan.

Zubi lanakKantu bilduma hau ez litzateke posible izango Martin Mantxo tolosarrak egindakolanarengatik ez balitz. Berak egin ditu zubi lanak Irun eta Bristolen artean (duelabederatzi urte Britainia Handiko hirian bizi da). Hala ere, eskarmentua bazuenMantxok holako zereginetan, bera izan baitzen Free Mumia Abu-Jamal disko-bildumaerrealitate bihurtu zuena.

FERMIN MUGURUZAIrun meets Bristol

Page 6: metak05eus

R soil batek egiten du Andoaingo talde honen eta publikoaren arteko zubi

lana. Ez da ordea euren musika horren soila, oraino kaleratu dituzten hainbat

lanetan ikusi ahal izan dugunez. Euren indarraz ohartu zen jende dezente

Gara egunkariaren “Gaztemusika” ekimenaren baitan grabatutako bost kantuei

esker, baina aurretik ere demo bat argitaratua zuen R taldeak. Are, iazko

Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketan Euskal Herriko Banda Onenaren Saria jaso

eta gero, Alemaniako Munich hiriko Theatron jaialdian jo zuten 3.000 lagunen

aurrean. 2002ko abuztuaren 17an gertatu zen hori.

Bada, hemen laburbildutako lan guzti honen emaitzarik ikusgarriena Hedatuz

diskoa da, andoaindarren lehen lan luzea; denbora guzti honetan taldea hazi

egin delako frogarik ukaezinena.

Andoaingo tradizio musikazalea bere egiten du talde honek eta zurgatu ere

egiten du hardcorea, metala eta rocka sakontasunik falta ez zaion musika

oihal bat osatu arte. Emocore kutsuko hamar kantu indartsu bildu ditu diskora

eta indar horren adibide bi (gehiago ere badirela esatea sobran dago) “Eremu

aldakorretan” eta “Dogmak” abestiak dira. Lehenak rock zurrunbilo bortitz eta

emozioz beteriko batean barneratuko du entzulea, bigarrenak soka-laukote

bat (biolina, biolontxeloa, kontrabaxua eta biola) baliatzen du intentsitate

handiko kantua osatuz, zeinean Eneko Abregok (Bap!!) kantatzen duen Enekok

berak abestirako espresuki idatzitako letra.

Hedatuz diskoa Jomes Hamilton estudioetan grabatua da eta Jon Oiartzun

aritu da teknikari eta ekoizle zereginetan murgilduta. Rober (baxua), Iosu

(gitarra), Axi (bateria) eta Iñigo (gitarra eta ahotsa) musikariek osatzen dute R.

Soinu oihalakhedatuzR CDR Hedatuz

Page 7: metak05eus

berriakMIZTURA BEGURADonostiako Miztura laukotea lan berriarekin dator. Bidaiberri batekin, kasu honetan taldearen begirada islatzenduen bidaia, diskoaren diseinuak eta izenak adieraztendiguten bezala. “Begura” Mizturaren begirada da,soinuaren muga guztiak gainditzen dituena. Garateestudioetan grabatu dute zuzenean, Karlos Osinaga,Xabier Erkizia eta Haritz Harreguy-rekin. Lan honetanegitura zinematografikoz jositako abestiak aurkitukoditugu, denbora eta espazioan lekurik gabeko egiturasonikoak.

Zein? seiehun eta biLauzpabost urte egin behar ditugu atzera Zein? taldearensorrerarekin topo egiteko. Orain, euren lehen diskoaaurkeztera datoz, “Seiehun eta bi” izenburukoa. Lehenkokalekua Sopuerta izan zen eta gero Barakaldo(Bizkaia). Taldearen helburua sentimenduak transmititzeada melodiaren bidez. Euren musika tresnekin jolastensaiatzen dira, baia modu garden batean, hau da, iaefekturik erabili gabe. Zein? Ama Say taldearen oinordekogisa har genezake, eta orain lau kidek osatzen dute:Kepa Bilbao (ahotsa eta gitarra), Julio Ortiz, (baxua etaahotsa), Joakin Pikaza (gitarra) eta Gontzal Bilbao,(bateria eta perkusioak).

datozen

MANO NEGRA ILLEGALMano Negra talde mitikoaren kantu ezagunenakFermin Muguruza, Skunk, Big Mama, Rude boySystem, La Ruda Salska, Flor del Fango eta abarluze baten esku..

Fermin Muguruza. In-komunikazioa / komunikazioaPasa berri den apirilaren 12 eta 13an Egunerorekin bateraFermin Muguruzaren lan berria banatu da eta izan duenerantzuna izugarria izan dela esan dezakegu. Lan berrihonetan Fermin Muguruzaren estudioko azken emaitzari(Fermin Muguruza, In-komunikazioa) Bristol hiriko eskenaelektronikoa osatzen duten hainbat musikarik (Smith, ZionTrain, U-cef...) egindako erremixak aurkituko ditugu. Gaurtikaurrera Estatuko banaketari ekingo diogu baita ediziomugatuan salgai ipiniko dugun kutxa batena ere. Aipatukutxan In-komunikazioa eta Irun meets Bristol, komunikazioalanak elkarrekin datoz. (2CDko kutxa: 18 ¤)

SKUNK eta BETAGARRI EUROPAN.zigiluak dituen bi talde skatalitikoenak Europan barna dira biran. BetagarrikMadrilen ekin zion bira honi eta honen ostean Italia eta Alemania izan osteanKopenhagen (Danimarka) amaituko dute bira hau bertako Antifa Jaialdi handian.Skunk nekaezinak bestalde Maiatzan Frantzia, Alemania, Suitza eta Austriajorratuko dituzte maiatzean ekainean Euskal Herrian barna jotzeko uztailan Italiaeta Eslovenia bisitatzeko. Daten inguruko zehaztasun gehiago gure agendan.

Bestalde aipatu ere udara honetan izango diren jaialdi ezberdinetan Metakekozenbait talde ikusteko aukera izango duzutela, horrela zuen aukera Viña Rockjaialdiko aurkezpen festa bada, ¸ LT taldea bertan izango den taldeetariko batizango da, maiatzaren 1ean Villarrobledoko Gran Teatron. Aldiz, zuen aukeraFestimad bada Sorkun lakuko agertokian izango da larunbatean, maiatzak 31,bere doinu sendoak aurkezten. Eta amaitzeko Arrosan egiten den Euskal HerriaZuzenean jaialdian Sorkun eta Sagarroi izango dira uztailaren 5an.

Page 8: metak05eus

KontzertuakApirila30 Ondarru (Kafe antzokia (metak jaia) Sorkun + R + Seiurte

Maiatza01 Copenhague (Festival antifa) Betagarri

Figueras SagarroiVillarrobledo (Vinarock) ¸ l.t.Lausanne (ch) (sommet anti-g8) Skunk

02 Geneve (ch) (undertown) Skunk03 Zarautz Sagarroi

Sursee (ch) (kulturwerk 118) Skunk04 Hohenems (a) (ajz konkret) Skunk06 Freiburg (d) (cafe atlantik) Skunk07 Numberg (d) (kunstverein im z-bau) Skunk08 Lezo (Auditorium) Xabier Montoia Munchen (d) Skunk Barcelona (Festa de la diversitat) Jabier Muguruza + Pedro Guerra09 Lleida Jabier Muguruza

Zurich (ch) (Dynamo) Skunk10 Valls Betagarri

Arenys de Mar Jabier MuguruzaRamsen (ch) SkunkBilbo (Kukutza) SeiurteSantutxu (Luber taberna) Zein?

15 Gasteiz (UPV) Selektah KolektiboaBilbo (Bilborock) Zein? + bad machine + camping

16 Barcelona (Velodrom vall d hebron) BetagarriGernika (Lizeo Antzokia) Xabier MontoiaGasteiz (Hell Dorado) Kuraia + Captain Nemo

17 Ortuella Betagarri, Skunk Azkoitia Kuraia18 Lekeitio (Ibilaldia) Betagarri, Sagarroi23 Ondarroa (Kafe Antzokia) Jabier Muguruza24 San Fruitos des Bages Jabier Muguruza Pau (fr-64) (lÆampli) Skunk28 Urruna Betagarri

Barcelona (La Paloma) Sagarroi29 Lezo Jabier Muguruza31 La Palma de Cerbello Betagarri

Ekaina07 Arrangoitze ¸ l.t.14 Romant (ch) Skunk28 Hiriburu Betagarri

La Tremblade (fr-17) Skunk

PLANET ROCK DONOSTIA31 DE AGOSTO, Nº 320003 DONOSTIATF: 943 42 39 37

PLANET ROCK IRUÑEASAN FRANCISCO, Nº 8

31001 IRUÑEATF: 948 22 73 17