19
AGUSTIN HIPONAKOA

San Agustin

Embed Size (px)

DESCRIPTION

hiponakoa

Citation preview

Page 1: San Agustin

AGUSTIN HIPONAKOA

Page 2: San Agustin

San AgustinSan Agustin

• Datu biografikoak eta testuinguru historikoa eta filosofikoa• Fedea eta arrazoia: ezagutzeko sinetsi ++ ezagutza motak• Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea• Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak ++ antropologia• Askatasuna eta gaitzaren arazoa• Historiaren filosofia: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria

GALDERAK:GALDERAK:

Page 3: San Agustin

Bizitza eta testuinguru historikoa• Erromatar Inperioaren krisia. III. Mendean Inperioaren gainbehera hasi

zen.• Kristautasunaren nagusitasuna. Teodosiok Inperioaren erlijio ofizialtzat

hartu zuen, 380. urtean.• 354. urtean jaio zen Agustin, Tagasten. Lehenengo ikasketak Tagasten

egin ondoren, Madaurara joan zen.• Arazo filosofiko-teologikoez kezkaturik, bere bilaketa espiritualari eman

zion hasiera.• Jarrera arrazionalistak hartu zituen, eta ondoren, manikeo bihurtu zen.• 383an Erromara joan zen eta erretorika-eskola bat ireki zuen• 387an kristau-doktrinak bereganatu zituen eta Anbrosiok bataiatu zuen.• 396an Hiponako apezpiku izendatu zuten.• Agustin 430ean hil zen, bandaloek Hiponako hiria setiatu zuten garaian,

eta, Erroma jadanik erorita, Erromatar Inperioa behin-betiko suntsitzen zihoanean.

1. galdera1. galdera

Page 4: San Agustin

Testuinguru filosofikoa• Erromatar Inperioan, greziar platonismoak, aristotelismoak,

estoizismoak eta epikureismoak zutik iraun zuten.• Agustinek kristautasunerako landu eta moldatu zituen lau filosofia-

eskola. Orduan, hauexek lirateke filosofiaren eraginak Agustinengan:

• Neoplatonismoa: Filonen kreazionismoa; Platonen dualismoak: ontologikoa, epistemologikoa eta antropologikoa (ñabardura batzuekin).

• Aristotelismoa: zoriontasuna da bizitzaren helburu nagusia eta egiaren kontenplazioaren bitartez.

• Estoizismoa: dena determinatuta badago, zoriontsua izateko patua onartu eta ikaragaitz izan behar da, bertuteak garatuz.

• Epikureismoa: zoriontasuna lortzeko, lasaitasuna, sinpletasuna eta ondo aukeratutako atseginak behar dira. Agustin Epikuroaren ideien kontra egon zen beti.

Page 5: San Agustin

Kristau-ikuskera berriak• Ontologia

• Jainkoak gauza guztiak ezerezetik sortu zituen. Greziar filosofian ez dago kreaziorik, materia betierekoa baita.

• Antropologia• Jainkoaren semea gizaki egin zen. Gorputza garrantzi

handiagoa hartzen du platonismoan baino; gizaki guztiak berdinak dira, Jainkoaren seme-alabak baitira. Gizakiaren duintasuna.

• Ezagutza• Ezinbestekoa da fedea Jainkoa (Egi Absolutua) ezagutzeko.

Arrazoia eta fedea adosten saiatu zen Agustin.

• Eskatologia (salbazioa)• Jainkoari esker lortzen da.

Page 6: San Agustin

Ezagutzaren teoria: fedea eta arrazoia

• Inteligo ut credam, credo ut intelligam, Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko.

• Fedearen eta arrazoiaren arteko bat egite bat dagoela esan daiteke Agustinen baitan.

• Egiaren bilaketa ez da soilik ezagutzaren metodo bat, zoriontsu izateko bide espiritual bat baizik. Ez dakar ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere bai.

• Ezagutzaren teoria ziurtasun-noziora bideratuta dago, gizakiak zoriontsu izatearen ziurtasun osoa nahi duelako. Eta ziurtasun absolutua izan behar denez, ezin da zentzumenetan bakarrik oinarritu, fedean ere oinarritu behar da. Arrazoiak eta fedeak bat egin behar dute.

• Beti azpimarratu da, kristauak saiatu egin behar duela sinesten duena ulertzen, hau da, fedeak printzipioz ez du arrazoia baztertu behar, eta arrazoiak halaber, printzipioz ez du fedea kanporatu behar

• Agustinen helburua ez da mugak jartzea, baizik eta biek kristau egia argitzea.

• Arrazoia eta fedea elkarlanean aritzen dira, era honetan:

2. galdera2. galdera

Page 7: San Agustin

– Hasiera batean, arrazoiak gizakiari laguntzen dio fedea lortzen.– Ondoren, fedeak arrazoia gidatzen eta argitzen du.– Arrazoiak, era berean, fedearen edukiak argitzen laguntzen du.

Page 8: San Agustin

Ezagutza motak• Bi ezagutza-maila bereiz daitezke: ezagutza sentikorra eta

arrazoizko ezagutza.• Ezagutza sentikorra. Arima jabetu egiten da gorputzek jasan duen

eraldaketaz, eta beragatik, gauzak, objektu fisikoak ezagutzen ditu. Benetako egia lortezina da ezagutza sentikorraren bitartez.

• Arrazoizko ezagutza. Bi maila bereizi zituen Agustinek:

– Zientzia-ezagutza: sentipenen datuetatik abiatzen da arrazoimena, eta sentipen-datu horien bitartez, ezagutzen dituen objektu horiei buruzko judizioak egiten ditu.

– Jakinduria-ezagutza: goi-ezagutza mota honek betiereko egiak ezagutzera garamatza. Mundu fisikoko gauzen ideia eredugarriak diren bezala ezagutzeari edo ikusteari kontenplazioa ere deitzen zaio.

• Platonek bezala, Agustinek ere galdetzen ere galdetzen du ea nola esan dezakegu gauza bat ederra dela, ez badugu edertasuna bere baitan ezagutzen.

• Sentipenak pribatuak, banakakoak dira, baina egia unibertsalak, betiko egiak, berdinak dira guztiontzat.

• Baina, nola ezagut ditzake gizakiak egia aldagaitz horiek?

Page 9: San Agustin

• Eguzkiaren argiak gauzak sentigarria ikusgai bihurtzen dituen bezala, jainkozko argitzapenak ikusgai bihurtzen dizkio betiereko egiak (ideiak) adimenari.

• Ez atera zeure baitatik, itzul zaitez zeure barnera, egia gizakiaren baitan aurkitzen baita.

• Betiereko egia aldagaitza eta beharrezkoak ezin ditugu aldakorra, denborazkoa eta kontigentea den esperientziaren bitartez ezagutu; eta aldi berean, aldakorra, denborazkoa eta kontigentea den gure adimenak ezin ditu antzeman. Beraz, jatorrizko argitzapenari esker soilik ezagut ditzake gizakiak betiereko egiak. San Agustinek aurkitzen du jainkoaren aztarna, gizakiaren barnean.

• Egia aurkitzen duen pentsamenduak bere buruaren nabaritasunetik hasi behar du: autokontzientziatik. Bere barnean, hauxe aurkitzen du:

– Bere buruaren izaera aldakorra eta ezegonkorra.– Egia aldagaitzak.

Page 10: San Agustin

Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea• Agustinen kezka nagusia bihotza aseko zuen egia aurkitzea da.

Zoriontasuna horrela baino ezin baita lortu.• Benetako zoriontasuna (epikureismoaren kontra) egia osoaz

jabetzean datza (ez plazerrak ezkuratzean).• Agustinek bilatzen duen Egia Jainkoa da. Jainkoa ezagutzeak eta

edukitzeak zoriontasuna eskaintzen dio gizakiari.• Egia aurkitu ez duena ezin da zoriontsu izan.• Agustinek ez du eszeptikoen jarrera onartzen. Bi argudio erabili

zituen eszeptikoen kontra:

– Eszeptikoen tesia (“ez dago inolako ezagutza ziurrik) kontraesankorra da. Ezin badugu ezer ziurtasunez ezagutu, ezin dugu ere inolako ezagutza ziurrik ez dagolea dioen tesia ziurtasunez baieztatu.

– “Si fallor sum”, huts egiten badut, orduan existitzen naiz. Horrek frogatzen du eszeptizismo absolutua ezinezkoa dela, egia badela eta ezagutza posible dela.

3. galdera3. galdera

Page 11: San Agustin

Ontologia: jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

• Izaki absolutuaren existentzia ez dago arrazonamenduz frogatua, baina ez da fede itsu baten kontua ere.

• Jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen da: arima gai da Egia eta Beharrezkoa eta Aldagaitza den jainkoa ezagutzeko:

1. Argudio gnoseologikoa: egia existitzen denez, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.

2. Argudio kosmologikoa: Kreazioak (munduak) ezin dio eman gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna; bere gainetik dagoen egia baterantz, hots, Jainkorantz seinalatzen du.

3. Ideia eredugarriak: gizakiak ideia eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu. Egia gure adimena baino nagusiagoa da. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak edo arketipoak.

4. galdera4. galdera

Page 12: San Agustin

• Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak edo arketipoak, bere arima-adimenean. Adimenak ezin ditu eraldatu, bere gainetik daudelako.

• Egia eredugarriek beti diraute berdin.• Ezagutza sentikorrak gauza aldakorrak adierazten dituen bezala,

betiereko egia eredugarriek ere beren funtsa adierazten dute: egia aldagaitza, Jainkoa.

“Ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik; aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan behar du.”

Page 13: San Agustin

Antropologia• Gizakia, arimaz eta gorputzaz osatuta dago. Arima hilezkorra eta

gorputza hilkorra.• Bi substantziak osatzen dute gizakia: arimak eta gorputzak, baina

ariman dago lehentasuna.• Platonen eragina nabaria da.• Platonen aburuz, arima bizitza-printzipioa da, eta bizitza

heriotzarekin ezin batera daitekeenez, arima ezin daiteke hil.• San Agustinen ustez, arima Bizitzaren parte da, eta bere esentzia

Bizitza den Printzipiotik hartzen du, eta, ondorioz, hilezkorra da.• Arimaren sorrerari buruz, Agustinek ez du onartzen Platonen

pentsamendua: arima gorputzarekin bat egin aurretik ideien munduan aurrez existitzen zela dio.

• Agustinen pentsamendua, bi etapatik igarotzen da: • TRADUKZIONISMOA onartzen du, hau da, gurasoek sortzen duten

seme-alaben arima, kandela batek beste bat pizten duen bezala.• KREAZIONISMOA onartzen du, hau da, Jainkoak banan-banan eta

zuzenean sortzen ditu arimak

Page 14: San Agustin

• Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du.• Agustinentzat, gizakia bekataria da: jatorrizko bekatuagatik,

gorputzak arima menperatuta du.• Oker jokatzeko joera Jainkoaren graziari esker gaindi dezake

arimak.

Page 15: San Agustin

Askatasuna eta gaitzaren arazoa• Askatasunari buruzko Agustinen pentsamendua teologikoa da.• Gaitzaren sorrera ez dago jainko gaizkilearengan, gizakiaren

askatasunean baizik.• Onaren sorrera ez dago giza askatasunean. Gizakiak zuzen

jokatzeko Jainkoaren grazia behar du.• Gizakia askea da erabaki ahal duelako. Zer aukera dezake, edo zer

aukeratu behar du? Gizakiak, Jainkoak sortuak, Jainkoarenganako joera izan behar du. Hau da benetako askatasuna Agustinentzat.

• Gizakiak ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da. Jainkoa zerbitzatzen duenean aske izango da, eta zoriontasuna lortuko du.

• Agustinen ustez, gizakiak bekatua egin zuen aukeramen (liberum arbitrium) edo borondateagatik gaitza sortuz. Gizakia bere buruaz eta bera baino gutxiago diren gauzez gozatzearren, Jainkoarengandik urrundu eta bekatuan erori zen.

5. galdera5. galdera

Page 16: San Agustin

• Gizakia ezin da bere kabuz egoera horretatik altxatu: Jainkoaren laguntza behar du.

• Graziari esker gizakiak bekatuagatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen du.

• Gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ez ongia: ongia egiteko beharrezkoa du Jainkoaren laguntza.

Page 17: San Agustin

Gaitza• Gaitz fisikoak eta gaitz moralak munduan etengabe ikus daitekeen

zerbait da. (krimena, gerrateak, bortizkeria, ...)• Mundua Jainkoak sortua dela egia bada, nola azal daiteke gaitzaren

existentzia? Jainkoa da gaitz fisikoaren eta gaitz moralen kausa?• Manikeismoaren ustez, munduan dagoen on guztia, ongiaren

printzipiotik dator eta aldiz, munduko gaitz guztia, gaitzaren printzipiotik dator.

• Agustinek gaitz fisikoa izaki sortuen ustelgarritasun-ikuspegitik ikusten du: existitzen diren gauza guztiak onak dira, baina ez absolutuki (guztiz) onak, izatea duten neurrian dira onak.

• Izatearen proportzioan dago ongia; beraz, gaitza ezin har dezakegu ongiaren kontrakotzat. Gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena besterik ez da.

• Gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramenaren (liberum arbitrium) erabilera okerretik dator, eta gizakia da horren erantzulea, ez Jainkoa.

• Gizakiaren helburua zoriontsu izatea da, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak, Goreneko Ongiarengana itzuli behar du.

• Jainkoaren nahia betetzen ez duenean, oker jokatu eta gaitz morala sortzen du.

Page 18: San Agustin

• Jainkoak bere nahia edo borondatea bi eratara adierazten die gizakiei:

– Errebelazioaren bidez.– Pertsona bakoitzari bere kontzientzian.

Page 19: San Agustin

Historiaren filosofia (lurreko hiria eta jainkoaren hiria)

• Grekoan ikuspegi ziklikoari aurka eginez, Agustinek historia linealaren kontzeptua sortu zuen. Gertaera bakoitzak bere arrazoia du prozesu historikoan.

• Jainkoaren hiria idazlanean aurkezten ditu Agustinek bere historiaren filosofia. Gizadiaren kronika (historia) bi hiriren arteko borroka gisa agertzen da: onaren eta gaitzaren, jainkoaren eta munduaren, argiaren eta ilunpeen hirien arteko, alegia.

• Agustinek bi taldetan banatzen ditu gizakiak: batetik, beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak; bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak.

• Lehenengoak lurreko hiritarrak dira. Bigarrenak, zeruko, jainkoaren hiritarrak dira.

• Jainkoaren hiriko eta lurreko hiriko hiritarrak nahasirik daude historian zehar.

6. galdera6. galdera