17
ARGIAREN BIDEA

Argiaren bidea

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Argiaren bidea

ARGIAREN BIDEA

Page 2: Argiaren bidea

Argiaren bidea edo Via Lucis debozio berria da. Gurutze bidean Jesusek kondenaziotik heriotzera egindako bidea meditatzen dugu. Hemen berriz, Jesuses berpiztuaren bidea edo gertaldiak otoitz egiten dugu.

Momentuz ez dago zehaztu ze otoitz egin behar diren edo ze gertaldi meditatu behar diren.

Hemen doakizuna Erlijioabizik egindako proposamena da.

Has gaitezen...

Page 3: Argiaren bidea

1.- JESUS BERPIZTU DA.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“Baina aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez: «Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela. Ez dago hemen, piztua baita, esan zuen bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zeneko tokia”. Mt 28, 5-6

Page 4: Argiaren bidea

2.- Hilobia hutsik dago.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“Irten ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea eta hilobirantz jo zuten. Biak batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu. Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik. Orduan, sartu zen beste ikaslea ere, hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen”. Jn 20, 3-8

Page 5: Argiaren bidea

3.- Jesus Berpiztua Magdalako Mariari agertu zitzaion.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“–Emakume, zergatik ari zara negarrez? Noren bila zabiltza?Hark, baratzezaina zelakoan, esan zion:–Jauna, zuk eraman baldin baduzu, esadazu non ipini duzun, eta neuk jasoko dut.Jesusek esan zion: –Maria!Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz:–Rabbuni! (hau da, Maisu).Jesusek esan zion: –Utz nazazu, oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana.Magdalako Mariak joan eta ikasleei berri hau eman zien: «Jauna ikusi dut». Eta hark esana kontatu zien”. Jn 20, 15-18

Page 6: Argiaren bidea

4.- Jesus Berpiztua Emausko ikasleei agertu.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“–Bai buru gutxikoak zaretela, bai motelak profetek esana sinesteko!Ez ote zuen Mesiasek hori guztia sufritu behar bere aintzara iristeko?Eta, Moisesengandik hasi eta profetaz profeta, Liburu Santuek berari buruz zioten guztia azaldu zien.Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean, aurrera jarraitzeko keinua egin zuen Jesusek. Baina haiek arren eta arren eskatu zioten: «Geldi zaitez gurekin, berandu baita eta iluna gainean dugu». Eta herrian sartu zen haiekin gelditzeko”. Lk 24,25-29

Page 7: Argiaren bidea

5.- Ogia zatitzean ezagutzen dute Jesus Berpiztua.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“Ondoren, elkarrekin mahaian jarri ziren, eta Jesusek, ogia harturik, bedeinkazioa esan, zatitu eta eman egin zien. Orduan, begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu egin zuten, baina Jesus desagertu egin zitzaien begi aurretik. Haiek elkarri esan zioten: «Ez al geneukan barrua sutan, bidean Liburu Santuak azalduz mintzo zitzaigunean?»Berehala jaiki eta Jerusalemera itzuli ziren; eta Hamaikak eta hauen lagunak bildurik aurkitu zituzten, honela ziotela: «Egia da! Piztu da Jauna eta Simoni agertu zaio».” Lk 24,30-34.

Page 8: Argiaren bidea

6.- Jesus Berpiztua hamaikei eta ikasleei agertu .

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“Hamaikak eta lagunak horretaz mintzo zirela, Jesus agertu zitzaien erdian eta esan zien: «Bakea zuei».Beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten zutela uste zuten.Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan? Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez»”. Lk 24,36-39

Page 9: Argiaren bidea

7.- Jesus Berpiztuak bakea eta bekatuak barkatzeko ahalmena ematen die.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei». Gero, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean.Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet». Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die»”. Jn 20, 19-23

Page 10: Argiaren bidea

8.- Jesus Berpiztuak Tomas fedean sendotzen du.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».Gero, esan zion Tomasi: –Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik.Tomasek erantzun zion: –Ene Jauna eta ene Jainkoa!Jesusek esan zion:–Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak”. Jn 20, 26-29

Page 11: Argiaren bidea

9.- Jesus berpiztua Tiberiades aintziran agertzen da.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“Eguna argitu zuenean, aintzira-ertzean agertu zen Jesus; baina ikasleak ez ziren konturatu Jesus zela.Jesusek esan zien: –Mutilok, baduzue jatekorik?Haiek erantzun: –Ez.Jesusek esan zien: –Bota sarea txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue.Hala egin zuten. Eta hainbeste arrain harrapatu zutenez, ez ziren sarea ateratzeko gauza”. Jn 21,4-6

Page 12: Argiaren bidea

10.- Pedrok maitasuna berresten du.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“Bigarrenez galdetu zion Jesusek:–Simon, Joanen semea, maite al nauzu?Pedrok, berriro: –Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana.Jesusek, orduan: –Zaindu nire ardiak.Hirugarrenez galdetu zion Jesusek:–Simon, Joanen semea, maite al nauzu?Pedro goibeldu egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion:–Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudana.Orduan, esan zion Jesusek:–Larra itzazu nire ardiak. Bene-benetan diotsut: Gazteago zinenean, zeuk lotzen zenuen gerrikoa eta nora joan erabakitzen; zahartzean, ordea, zuk besoak luzatu eta beste batek lotuko dizu gerrikoa eta nahi izango ez duzun lekura eramango zaitu”. Jn 21,16-18

Page 13: Argiaren bidea

11.- Jesus berpiztuak apostoluak bidaltzen ditu

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte». Mt 28,19-20

Page 14: Argiaren bidea

12.- Jesus berpiztuaren igokundea.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“Ondoren, Betania aldera atera zituen Jesusek ikasleak, eta, eskuak altxaturik, bedeinkatu egin zituen. 51 Bedeinkatzen zituen bitartean, haiengandik aldendu egin zen, eta zerura eraman zuten. 52 Haiek, Jesus ahuspez gurtu ondoren, Jerusalemera itzuli ziren poz-pozik”. Lk 24, 50-52

Page 15: Argiaren bidea

13.- Maria eta apostoluek Espiritu Santua otoitzean espero dute.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“«Ez alde egin Jerusalemdik, zaudete nik Aitaren partetik egin dizuedan agintzariaren zain. Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek egun gutxi barru Espiritu Santuaz bataiatuak izango zarete». (...)Orduan, apostoluak Jerusalemera itzuli ziren Oliamenditik –mendi hau Jerusalemdik hurbil dago, kilometro batera eskas.Etxeraturik, bizi zireneko goiko gelara igo ziren. (...)Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta anai-arrebekin, bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren.Eg 1, 4-5 eta Eg1, 12-14

Page 16: Argiaren bidea

14.- Mendekoste eguna, Espiritu Santuaren etorrera.

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32

“Mendekoste-eguna iritsi zenean, toki berean bildurik zeuden guztiak. Bat-batean, haize-boladarena bezalako burrunba etorri zen zerutik eta beraiek zeuden etxe guztian durundi egin zuen. Orduan, suzko mihiak bezalako batzuk ikusi zituzten, bakoitzaren gainean bana kokatzen.Denak Espiritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzez hitz egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten zion eran”. Eg 2,1-3

Page 17: Argiaren bidea

Debozio eta informazio gehiago:

http://erlijioabizi.wordpress.com/