20
Lokalak, gazteen aterpe Lokalak, gazteen aterpe ASTEKARIA - 2006ko urtarrilaren 27an - XI. urtea - Usurbil, 223. zenbakia EA eta EAJ-PNV EA eta EAJ-PNV adostasunera ir adostasunera ir itsi dira itsi dira www.noaua.com

NOAUA!! 223 alea

  • Upload
    egunea

  • View
    249

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: NOAUA!! 223 alea

Lokalak, gazteen aterpeLokalak, gazteen aterpe

ASTEKARIA - 2006ko urtarrilaren 27an - XI. urtea - Usurbil, 223. zenbakia

EA eta EAJ-PNV EA eta EAJ-PNV adostasunera iradostasunera ir itsi diraitsi dira

ww

w.n

oaua

.com

Page 2: NOAUA!! 223 alea
Page 3: NOAUA!! 223 alea

3Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

ATA R I KO H A I Z E A

Euskal Herrira!

Euskal presoak

GipuzkoakoForu Aldundiak

diruz lagundutakoaldizkaria

Kultura sailak diruzlagundutako

aldizkaria

8. Or.

Aurkibidea

14. Or.JOXEAN GORGOJOREN ERAKUSKETA

12. Or.UDAL AKORDIOA

LOKALAK, GAZTEEN BILGUNE BERRIAK

6. Or.KRONISTAK KALEJIRAN

10. Or.DANBOR FESTA UDARREGIN

11. Or.OSTEGUNEAN, HITZALDIA SUTEGIN

Usurbilen lokal huts asko dago.Horietako batzuk gazteen bilgunebilakatu dira. Guztira, zazpi bat diragazteen aterpe bihurtu direnak.

Akordiora iritsi dira EA eta EAJ-PNV alderdiak. Era honetan, udalgobernuak gehiengo osoz egingo dulan legealdia amaitu bitartean.

Badok Amairu

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 UsurbilTlf.: 943 36 03 21 / [email protected] / www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti,Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, JoneEizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, AnaUrdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi,Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano,Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, PelloAranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido,Zaloa Arnaiz, Jakoba Errekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, JosuAranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Bazkidetza: Aitziber Aranberri.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, AgurtzaneSolaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK

GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI

IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE

LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Bartzelona eta Donostiako sukal-de ezberdinetan ikasle izanda-

koa, Patrin dago orain sukaldari, etabere amaren ondoan oraindik ikastenari dela esan digu.

1. JAKIRIK GOGOKOENA

Esnekiak, artzai-gazta esaterako.

2. OHITURA TXARREN BAT

Lana. Txikitatik irakasten digutenohitura txarra da, gainera.

3. ZER GORDETZEN DUZU BETI

SAKELAN?Etxeko giltzak.

4. ZERTAN BERPIZTUKO ZINATEKE?Hori ezin da egin.

5. ZERI DIOZU BELDURRA?Jakin gabe, hobe.

6. MIRESTEN DUZUN PERTSONA.Aiton-amonak.

7. EZIN ZAITEZKE BIZI…Denbora gabe.

8. EGINDAKO EROKERIA HANDIENA

Garaian jakin beharrekoa ez demostratzea.

9. LIBURU BAT

“La creatividad en la cocina vasca,95-05”, Pepe Barrenarena.

10. FILM BAT

“Alien”en azkeneko emanaldia, beremamiagatik, ezezaguna aztertu eta iren-

tsi nahi hori...

11. LEKU BAT

Usurbil.

12. HERRIKO LEKURIK EDERRENA

Joxe Martinen enparantza.

13. URTARO BAT

Denak berdin maite ditut.

Iban Salsamendi: “Amaren ondoan ari naiz ikasten oraindik”

Page 4: NOAUA!! 223 alea

4 Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

HE R O R R E K E S A N

ARITZ GORRITI

Hemen nago zuri begira. Zure jardunak grisitxurako gortina bat sorrarazten du.Gortina horrek indarra galtzen du, gorantz

doan heinean, desagertu arte. Haizeak nondik jo,harantz doa, zuzenean edonor edota edozer kaltetzera.

Egia esatea nahi al duzu? Kirats nazkagarria duzu.Kaltegarria zara. Gizarteko soberakina. Gure arteanegoteko beharra sortzen duzu. Nik ez dizut inolakoerrespeturik. Bai ordea, zu sortu eta hor egotea ahalbi-detzen zaitugunoi. Zaletu ugari izan duzu atzetik (tar-tean ni neu); eta orain, zer? Konturatu al zara nolajokatu duzun zuk gurekin? Gutaz ederki asko baliatuzara.

Egia esanda, zutaz ere ederki baliatu dira. Kaleanzurekin nahi dutena egiteko ohartarazi digute. Lekuaskotan, ordea, ateak itxi dizkizute. Neurri gogorrakhartu dituzte zure aurka. Beno ez, zure zaletuen aurka,gure aurka. Zaletu askok orain, zu eta zure lagun talde-aren aurkako borrokari ekin diote. Behartuta gehienak.Horregatik deritzot gogorregia dela zure aurka hartuduten erabakia. Inor ezin da behartu zurekin izandako

hartu emana haustera. Norberak zuregandik ihes egite-ko eta adio esateko gai izan behar du, askotan zailaedota ezinezkoa izan arren.

Desagertzera zigortu zaituztela dirudi. Gure artetikzu eta zure lagun kopurua gutxitzen doala dirudi.Baina zigortzeaz ari naizela, zure kontura irabazi eko-nomikoak izan nahi eta lortu dituzten horiek, hitzbatean esanda, zu sortu zaituztenek, zuk baino zigorhandiagoa merezi dute. Hain zuzen, haiek orain arteanbezala jarraitu ahal izango dute. Eta hori da okerrena.

Adiorik ezin dizut esan, oraindik leku askotan topoegingo dugulako. Gaur arte, ederki asko jakin duzunor naizen. Baita nik zu aspaldidanik. Baina lasai,hemendik aurrera sekula (hala espero dut behintzat)ezingo gara eta lagun izan. Zuk zure bidetik ahal duzunneurrian, bizi iraun dezazula, zuri ez baitizut ezer txa-rrik opa. Nik ere hala egingo dut.

Hala esan omen zion erretzaile porrokatua zen batekeskutan piztear zuen zigarroari. Piztu zuen zigarroa,baina segituan mahai gainean zuen hautsontzira botazuen. Ez zuen sekula gehiago erre.

Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai - Jose Piñas - Aritz Gorriti

Zutabea

Akabo!

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA.ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA,

NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU.NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Hurrengo alea: otsailak 3. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 28.

Page 5: NOAUA!! 223 alea

5Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

HE R O R R E K E S A N

Espainiako botere judizialarentresna den AudientziaNazionalak Batasunaren jar-

duna eteteko eta BECeko ekitaldiadebekatzeko hartutako erabakiaazken asteotan balizko konponbidedemokratikoaren prozesuari begiraematen ari den pultsu erraldoiarenbaitan kokatu behar da.

Ez gaude inolaz ere eztabaida juridi-ko baten aurrean. Arazoa politikoa daeta sakontasun handikoa. Herri hone-tan markoen agorpena guztiok onar-tzen dugunean, aldaketa politikoa etordaitekeenean, eta, gehienak lanean arigarenean gatazkari irtenbide demokra-tiko bat emateko, Herri honek besteeraso bat jasan du.

Herri honetan eztabaida eta pultsupolitikoa bi sektoreen artean ematenda: gatazka gainditzearen alde daude-nen eta eskenatoki berri bat oztopatunahi dutenen artean. Bigarren horre-tan kokatzen da Alderdi Popularra etabere “fitxa guztiak” aktibatzea eta erre-tzea erabaki du gatazka gainditzekobidean lanean ari direnen kontra. Unehonetan PSOEk erabaki batzuk hartudituen arren, Itun Antiterroristarekikourrats batzuk egin baditu ere, etaZapaterok adierazpen txukun batzukegin baditu ere, nabarmantzekoa da ezduela gaitasunik edota borondaterikPPren pressing hori gainditzeko.

Kontuan izan behar da edozein pro-zesu politikotan une berezi eta kon-

promiso batzuetatik zenbat eta gertua-go egon, hori guztia baldintzatzekopresio eta sabotaje estrategiak gero etahandiagoak izan ohi direla. Hala ger-tatu da, esaterako, Irlandan eta halaxeari da gertatzen Euskal Herrian.Prozesura gerturatu ahala, proboka-zioa gero eta altuagoa izango da, etaezker abertzalearen eta herri honenkontrako erasoak etengabekoak izangodira. Horregatik, une hauetan buruahotz mantentzea beharrezkoa da etahalako erasoak lasaitasunarekin etaperspektibarekin aztertzea.

Espainiako sektore atzerakoi etafaxistenek behin eta berriz saiatukodira Euskal Herriari demokrazia, justi-zia, bakea eta askatasuna ukatzen,baina saiakera guztiak alferrikakoakizango dira, jakin badakitelako herrihonek bere etorkizuna libreki erabaki-tzeko hautua egina duela. Batasunarenilegalizazioa da Espiniako Estatuarenporrotaren erakusgarri: Batasunabehin legez kanporatu eta birritanbaliogabetu behar izan dute.

Euskal Herria bere buruaren jabeizan nahi du eta, hain zuzen, argazkihori utzi zigun BEC-ek larunbatean:Askatasun eta eskubide zibil eta politi-koekin konprometituta dagoen herribat dela eta bake prozesu bat eraikitze-ko konpromisoak hartzeko prest dago-en sektore abertzale zabala badelaEuskal Herrian. Esperantzaren, askata-sunaren eta justiziaren ateak ireki geni-tuen han bildu ginen guztiok.

EAJ-PNVren jarrera azpimarratugabe ez nuke amaitu nahi. Berriz ereAlderdien Legearen aurka dagoelaesan, baina praktikan, legea betetzekoprestutasun osoa adierazi du.Elkartasun eta erantzun ekimen aman-komun guztiei uko egin dio berriroEspainiako Estatuarekin lerrokatuz etaPSOEri laguntzarako eskua luzatuz.

Beti esan dugun bezala, bidea ez daerraza izango, historiak irakatsi digunbezala, ez da kosturik gabekoa izango.Baina, ezker abertzaleak eta bere kidebakoitzak badakigu egoera horiei guz-tiei tinko erantzun behar diegula.Baina, era berean, lasaitasunez joka-tzea beharrezkoa da. Ez goaz eskenato-ki zaharrak errepikatzera, ez goaz atze-ra egitera. Ezartzen dizkiguten ozto-poen gainetik, aurrera egitera goaz,baina beti ere Bide Eginez.

Zer diyo? Agurtzane Solaberrieta

Bide Eginez

Page 6: NOAUA!! 223 alea

6 Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

KA L E J I R A N

Kaixo auzotar agurgarriok. Hemen gara berrizere auzoko kontuetaz hitzegiteko asmotan.

Jakingo duzue dagoeneko, NOAUA! (gure herrikoaldizkari maitea) hamaboskaria izatetik astekari izate-ra pasa dela. Dena den kronistei ez digute maiztasu-na areagotu eta hamabostean behin idazten jarraitu-ko dugu. Hasiera batean denei burutik pasa zitzaigun

galdera: “astero zertaz hitz egingo dugu?”. Baina ez, erritmo bereanjarraituko dugu.

Aldaketa bakarra “Kalejiran” atalaren formatu aldaketa izango daeta lau orrialde izatetik bi izatera pasa da. Lanak ere errazago egingoditugu horrela! Dena den, honek ez du esan nahi auzoko berriakkontatzeko hamabost egun itxaron behar dugunik. Edozer gauzajartzeko Noaua!ra bertara zuzendu eta gustura egingo diote bestetxokoren bat.

Bestetik esan nahi dut, auzo bakoitzean lau izen eta aurpegik idaz-ten badugu ere, edozeinek izan dezakeela notizia. Hau da norbaitekzerbait esatekorik badu ez geratzeko gogo horrekin, auzoak oso txi-kiak dira eta denen berri badugu, beraz, kalean abisatu edo Noaua!bertara ere jo dezakezue. Gustora hartzen ditugu zer esanak eta zererakutsiak ere. Akaso notizia bat ez bada ere, auzoko argazki politenbat daukazue edo aspaldiko pasarteren bat. Ea ba denen arten txokohoni probetxua ateratzen diogun eta gure auzoaren kontu zaharraketa berriak beste guztiei erakusten dizkiegun.

Astero, asteroTXOKOALDE imanol goenaga

Epa! Lehendabizi Santuenekoei zorionak egi-ten ari zareten auzo-lanarengatik, badirudi

zonalde hori piztu egin dela, horrela segi eta jende-ak parte hartu dezala, lanean eta antolatzen direnekintzetan. Zorionak!

Gai honekin jarraituz, aurreko alean, Axier etaLurdesek proposamen bat luzatu zuten herritarreizuzendua, nik ere gonbidapenean insistitu nahiko nuke, ze bene-tan badirudi herri hau hilda dagoela. Eta hori esatean arlo guztikhartzen ditut kontuan, politika, kultura, euskara... Badirudi ondopasatzea, lana eta etxebizitza asuntuak direla gazteei axola zaizki-gun gauza bakarrak, hori da kalean ikusten dena behintzat. Berazneska mutilak, zahar eta gazte atera kalera, gauza asko egin behardira eta herrian. Ikusten duzuenez, lana badago, arlo guztietan etaadin guztietako edonorentzat, beraz aurrera eta animo!

Aurreko alean izan genuen proposamenaren lehenengo helbu-ru zehatza jaietako maskota izango da baina, akaso Iñauteriakizan daitezke lehenengo erronka ezta? Nik hemendik animatunahi zaituztet herritar guztiak mozorrotzera. Ea denen ahalegine-kin festa polit bat egiten dugun.

Ohartxo bat. Kalezarren sinadura bilketa egiten ari diraHarane futbol zelaiko lokal bat eskuratzeko. Auzoko taldearenfuntzionamendurako izango litzateke: dantzarako entsaioak, bile-rak, materiala gordetzeko...

Giro hotza daukagu herrianKALEZAR ainara uribe

Urtea gogor hasi dugu eh! Urte berri guztienhasieran egiten diren promesetako bat ote!

Auskalo, espero ezetz. Nahiz nire auzoko istorioa ezizan, ezin kapueira alde batera utzi, izan ere oraindela 4 hilabete hasi nintzen kurtsilo bat ematenDonostian eta ikaragarria iruditzen zait. Nire historiahau lehenago hasia dut ordea, hiru urte atzera egin

behar horretarako; izan ere, duela 3 urte Brasilera bidaiatu nuen etabertan ireki zitzaidan bertako borroka-dantzarekin nahastua denhoni ekiteko irrika. Egia esan brasildar askorentzat bizi modu batda, egun guztia pasa dezakete kapueira egiten; ikaragarria benetan.Beraientzat sinbolikoki asko da kapueira; izan ere, honen sorrereta-ra jotzen badugu ikusiko dugu ez dela borroka bat bakarrik. Brasilenesklabutza garaian sorturiko dantza eta borrokaren fusio bateansortu zela esan daiteke, bi estilotan bana ditzakegu: KapueiraUniversal eta Kapueira Angola, azken hau da zaharrenetarikoa. Biakoso ezberdinak dira. Unibersalean pirueta asko eta akrobazia askoegiten dira eta Angolan aldiz askozaz ere maltzurrago jokatu beharduzu, hanka, esku eta burua erabiliz.

Beraz, norbaitek zer edo zer gehiago jakin nahi badu jakin dezalaSantueneko lokal berrian izango direla ikastaro hauek otsailaren 3tikaurrera ostiral iluntzean 18:30etik 20:00ak arte eta Fabio izenekobrasildarra izango delarik irakaslea.

Ezin da hobeki adierazi, beraz probatu eta ikusiko duzu.

Kapueira, kapueira!KALEBERR I ana urdangarin

Noaua!n idazten dudan lehenengo aldi hone-tan gure auzoan dagoen arazoaz hitz egin

nahi dizuet. Jadanik ohartuko zineten, gure auzoanautoa aparkatu nahi duenak arazo larriak izangodituela, batez ere gaueko bederatzietatik aurrera.Autoak espaloi gainean jartzen ditugu, edota edo-zein bazterretan, ez baitago tokirik hainbesterentzat.Hau entzutean esango duzue: “Zer dio honek? Mahaspildeginaparkaleku ederra dago eta!”. Bai, ados nago horretan, baina norkuzten du autoa hor? Auzoko ausartenak esango nuke nik. Oraindela bizpahiru hilabete auzokide bati autoa ostu zioten, eta lapu-rrak inguruan dabiltzala era jabetu gara guztiok.

Honekin guztiarekin, autoak gaizki aparkatuak egotea normaladela ulertu beharra dago, baina arazo honi irtenbide bat bilatubehar genioke, bestela, auzotar guztiok isunez gainezka bukatukobaitugu. Nik ez dakit zein izango litzatekeen irtenbiderik egokie-na, ez bainaiz aditua horretan, baina auzotar modura asko esker-tuko nuke, Atxegalde auzoan aparkaleku gehiago egotea, guztiokgure autoa toki ziur batean utzi ahal izateko lasai.

Nire ikuspuntutik, arazo honi irtenbide bat aurkitu beharradago, beste zenbait arazoen artean, noski. Beraz, guzti hau labur-bilduz, eta herritarren laguntzaz, arazo honi irtenbide azkar batlortzea espero dugu. Besterik gabe mila esker eta ea zerbait lortzendugun!

Auzoan aparkalekurik gabeATXEGALDE ainara bordagarai

Page 7: NOAUA!! 223 alea

7Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

KA L E J I R A N

Herriko elkarteak aurrera doaz. Batetik elkarteberrian ikastaroak martxan dira dagoeneko

eta bestetik Ibai-Ondo elkartean ere igandean eginzuten urteroko batzarra eta noski urte berriarekinbatera hasten da auzoa autoz betetzen, astebukaeranbatez ere. Noski, asmatu duzue, Aialde-berri sagar-dotegiak beste guztiak bezala ateak ireki ditu. Poza

ematen du sagardoak hainbeste jende erakartzea, ezin ukatukodugu hori ere gure kulturaren parte dela.

Baina gure auzoak beste egun batzuk ezagutu ditu, non, sagardo-tegirik gabe ere asteburutan bazterrak autoz betetzen ziren.Eskubaloia genuela edo baita areto futbola ere. Askotan izatengenuen bertan jokatzeko arazoa, beste batzuek aurreratzen zitzaiz-kigulako eta zenbat aldiz adin askotako jendearen artean futbolpartidak izaten genituen, kontua jolastea izaten baitzen.

Pentsatuko duzue, gure Iñaki ze “txapa” sartzen ari da! Agian baibaina, oraingo egoerak pena ematen didala esaten badizuet, batekbaino gehiagok nik bezala pentsatuko du. Eskubaloi pista ikusteaktristura ematen dit; umerik ez, zulo galantak... eta argia piztutanorentzat? Hainbeste jende ibiltzen al da gaueko 21:00ak arte? Nikbehintzat argi daukat beste irtenbide bat eman behar zaiola, fron-toiarena adibidez. Pilotan ibiltzen direnak askotan arazoak dituztefrontoi bat libre aurkitzeko eta aterpe bat edukitzeak sekulakoabantaila emango lioke auzoari, horren falta badugu behintzat.

Frontoiaren abantailakSANTUENEA iñaki larrañaga

Txirrindulari denboraldia hasi zaigu etalehenengo karrerak baditugu han eta

hemen. Euskaldun txirrinduzaleek hain gogokoaduten Euskaltel-Euskadik ere denboraldi berriariaurpegi berriekin ekingo dio.

Orain arte ekipo horretan San Estebango bianaien gorabeherak jarraitzen genituen, Josebaeta Haimar Zubeldiaren lan eta emaitzak alegia. Aurtengonobedadea zera da: Iban Maioz ikusiko dugu pedalei eragitenlaranja-kolorez jantzita. Iban Mayo bizkaitarraren ondoanazalduko zaigu Iban Maioz agiñarra.

Baten batek esango digu IbanMaioz ez dela Aginagakoa. Nikzera erantzungo diot: bere aitaAginagako Mapil baserrian jaio-tako Jose Luis Maioz “Exkerra”dela. Hau bera ere Tourreanlehiatua da bere garaian, eta lantxukuna egin zuen gainera. Eagure Ibanen indarraren laguntza-rekin Haimar Zubeldiak edoIban Mayok Tourreko elastikohoria ekartzen duten EuskalHerrira.

Agiñako indarra EuskaltelenAGINAGA lontxo zubiria

Gure auzo honek berezitasunak baditu, eta horie-tako bat da etxeen sakabanaketa. Honek, badi-

tu aspektu positiboak, hainbestetan komentatzen denbizilagunen arteko liskarren deusestatzea, esaterako.Etxeak, batetik bestera, distatzia inportantez banatuakdaude, honek dakarren lasaitasun eta askatasunarekin.Baina espazio honek ekartzen ditu arazoak ere. Izan ere,

azkenaldi honetan lapurretak gertatu badira herri guztian, SanEstebanen eta orokorrean, etxe isolatuak agertzen diren alderdietan,hauen kopurua asko igo da. Azken aldian sarri entzun behar izandugu, tamalez, batek baserrian lapurretara sartu zirela jabeak kanpoanziren bitartean, edota, are beldurgarriago, beste etxeren batean berta-koak lo zeuden bitartean sartu direla.

Ugariak dira, kotxe arraroak. Bai, ordutegi arraro batean, inoiz ikusigabeko pertsonek okupatzen dituzten autoak. Izan ere, beste lekuetangertatzen ez den bezala, hemen kotxe gutxi ibiltzen da, gehienak auzo-tarrak, eta askok sentitzen dugu nolabaiteko segurtasun falta edo erre-zeloa, etxe inguruan hauetako bat ikusten badugu, eta gehiago, gureetxebizitza ingurura begira eta inguruan bueltaka badabiltza.

Eta sustoak ere ez dira txikiak izaten, norbait atea fortzatzen aridenaren soinua, jabea etxean bakarrik dagoen bitartean, atea jo etazabaltzean susto aurpegiz begiratu eta galdera tontoak egiten dituztengizon ezezagunak… Eta bizilaguna hain urrun izanda, zaila da lasaiegotea…. Eta tristea da, baina azken aldi honetan zaila da norbereetxean lasai egotea.

Ezin lasai egonURDA IAGA sara lazkano

Zubietaren azken urteetako bilakaerarenbeste lekuko bat dugu pilotalekua. Eta bila-

kaera horren lekuko ere nahi genuen zubietarrokpilotaleku ondoko lokala ere. Zubietak ez du kiro-letako aretorik, ez kultur jardueretako gela itxuro-sorik –ezta ziztrinik ere–, ez biltzeko txoko, ez zulo,ezta beste inolako hala-moduzko zirrikitu zikinik.Horregatik nahi genuen lokal hori, pilotaleku ondoko lokala.

Lokala egin egin zuten. Baina nola. Hala nola. Eta gero etorridira kontuak. Batetik, eta dirudienez, legeztatzeko arazoak. Etabestetik, egituraren egoera kaskarra... Azkenik eta ezin besteanbarruko lehengo pisuko zorua txikitzen hasi dira –legeztatzekoasmoz–, eta agerian geratu da zoru horren ahuldadea –eta zuta-been flakezia–.

Oraindik ez dakigu nolako amaiera emango dioten arazo honiDonostiako eta Usurbilgo udalek. Diru partida batzuk ba omendaude... Lehen gaizki egindakoa konponduko balute, gaitzerdi.Baina seguritate kontuek lehentasuna beharko lukete. Ez diratxantxetakoak.

Eta Zubietak behar beharrezko du leku hori. Pilotarientzako,dantzarako, biltzeko, elkarrekin egoteko, elkarrekin egiteko…Arrainak ura bezala, txoriak habia bezala, gure koadrilak tabernabezala…

Lokala behar den bezala eztalaZUB IETA pello aranburu

Page 8: NOAUA!! 223 alea

8 Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

ER R E P O R TA J E A

Elkarteetako sistema antzekoaerabiliz, baina egongela itxu-rarekin, tabernen alternatiba

bilakatu diren txokok ugaldu egin diraUsurbilen. Neguan bero eta udan fres-ko, hori diote beraiek. “Etxean bezalagaude: pelikulak ikusi, bideojokoetanaritu edo lasai hitz egiteko txokoa dau-kagu; baina etxe batean lagun guztiakbiltzea ezinezkoa litzateke, eta neguanaterpe bat asko eskertzen da”. Jendeaskoren jakin-mina piztu du gaihonek. Hori dela eta, herriko hirulokaletara jo dugu eta bertako gazteekeuren ateak zabaldu dizkigute eurenlokalak pixka bat gehiago ezagutuditzagun.

Lokaletan biltzeak bere arrazoiakdituela aldarrikatu dute denek.Tabernetan biltzearen alternatiba

bezala ikusten baitute bertako kideek.Gazteentzat ezer ez dagoela eta koa-drila bakoitzak bere txokoa sortu du,eta bertan biltzen dira kaleko hotzasaihestearren. “Tabernetan eguneroibiltzea garestia zen guretzat, eta bil-tzeko toki baten beharra ikusigenuen” diote lokal bateko kideek.“Aterpe bat da neguan, eta lagunekingeratzeko toki finkoa. Hona azaldu

eta badakizu norbait egongo dela”argitzen dute beste lokal batekoek.“Elkarte baten antzeko zerbait” beza-la definitzen dute eta gutxienez kale-an bihurrikeriak egiten ez daudelaesaten dute, ez dutela iskanbilariksortzen eta antolatzen dituzten jar-duerekin ematen dutela denbora.

Lokal barruko eta

lokal arteko jarduerak antolatzen dituzte

Usurbilen tankera honetakohainbat bilgune daude. Lokal

barruko eta lokal arteko jarduerakantolatzen dituzte. Porra ezberdinak,pelikula emanaldiak, afariak, mendimartxak, mus txapelketak, pilotapartiduak…

Badute ez aspertzeko zereginik.“Play-Stationean lokalarteko futboltxapelketa egiten dugu; taldekaapuntatuta, lokal ezberdinetako jen-

dea biltzen gara txandaka torneoaburutzeko. Irabazleek saria jasotzendute. Porra bat ere egiten dugu, liga-koa. Hemen ere jende dezentek har-tzen du parte, ez bakarrik lokalekoakgarenak” argitu dute lokal batean.Dioten bezala, hiru lokal hauen arte-an, eta lokaletakoak ez diren jendeaere bilduta, futbol txapelketa konple-xua antolatzen dute bideojokoenbidez.

Gazte koadrila bakoitzak bere txokoa sortu du.

lokal arteko ligaxkak

jokatzen dira.

“Neguan aterpe bat asko eskertzen da”Herrian hutsik zeuden lokalak gazte askoren bilgune bilakatu dira

“Tabernetan egunero ibiltzea garestia zen

guretzat eta biltzeko tokibaten beharra ikusi genuen”

LOKAL BATEKO GAZTEAK

NEREA KORTA ____________________________

Page 9: NOAUA!! 223 alea

9Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

ER R E P O R TA J E A

Lokal gehienak insonorizatuta, badaezpada

Barran ateratzen duten diruarekin alokairua pagatzen dute

Lokaletan biltzen badira, taber-netan ez dira maiz ibiliko. Gai

honetaz galde egin diegu eta batzueneta besteen erantzuna parekoa da:“Lokaletan gelditzen gara, eta geroplana bertan egiten dugu tabernetarajoateko; baina batez ere asteburuetanjoaten gara, hemen jatekoa eta edate-koa badaukagu eta”. Tabernetan bil-tzeak kontsumitzera behartzen du,eta prezio altuetan gainera.Autogestioaren bidez, lokalekobarran bildutakoarekin ordaintzendute alokairua. Era honetan, ez dutedirurik xahutzen alokairuan eta gai-nera kontsumitzen dutena taberne-tan baino merkeago ordaintzen dute.

“Barra moduko bat antolatu dugujanari eta edariekin, eta aldi bereantalde bat arduratzen da astero garbi-keta eta erosketa egiteaz.Kontsumitzen dugun janari horrekinlortzen dugu alokairurako dirua, etakanpotik etortzen direnek ere kon-tsumitzen dutenez, horrek ere lagun-tzen du. Hilabete hasieran barranlortzen dugun dirutik zati bat lokala-ren nagusiari ematen diogu alokairuaordaintzeko”. Era berdintsuan anto-latzen dira beste lokaletan ere:“Hasieran diru kopuru bat jarrigenuen lehen erosketa egiteko; den-dakoa baino garestiago jartzen dugujanaria eta edaria eta horrekin lortzen

duguna alokairurako. Lista bat dau-kagu bakoitzak kontsumitzen duenaapuntatzeko, eta gero ordaintzendugu. Diruarekin ez ibiltzeagatik egi-ten dugu hori. Astero aldatzen ditu-gu garbiketa eta erosketa taldeak,denok parte har dezagun. Hor atera-tako diruarekin, alokairuaz gain, bitelebista, bi hozkailu eta kanal digita-la erosi ditugu, besteak beste”.

Lokaletan biltzea ohitura batbihurtzen ari da, eta bertako kideekez dute nahi gaizki ulerturik egoteaaurreiritzien erruz. Gazte koadrilakbiltzeko tokiak dira, eurek antolatueta kudeatutakoak, eta gustura daudehorrela.

Hamasei pertsona gara loka-lekoak, baina kanpokojendea ere etortzen da. Ez

gara itxiak zentzu horretan.Antolatutako jarduerekin ere besteen-ganako harremana lantzen dugu”,kontatu digute lokal hauetako batean,baina besteetan ere antzekoa gertatzenda. Hainbeste jende areto batean bil-duta egoteak zarata eragin dezake, etahorrek bizilagunekin iskanbilak sortu-ko dituela pentsatzea ohikoa da, bainaerrealitatea, sarritan, ezberdina da:“Hasieran arazoak izan genituen,batez ere soinuagatik, baina orain ez”,aitortu digute lokal hauetako kidebatzuk.

Beste hau diote bisitatu dugun bestelokal batekoek: “Noizbait esan digute

apur bat isilago ibiltzeko, baina ezdugu arazorik izan, harreman onadugu beraiekin. Gainera, duela urte-bete intsonorizatzen izugarrizko lanakhartu genituen, eta oso ondo geratuda”. Izan ere, lokal ezberdinetan inso-norizazio metodo antzekoa erabilidute, sabaia faltsua erabiliz: “Metrobat beheragoko sabaia egin genuen eta

gero koltxoiz bete. Horrela ez duguarazorik izan bizilagunekin”.

Lokal batean, sabaia metro bat beherago jeitsi eta gero

koltxoiz bete dute.

“Noizbait esan digute apurbat isilago ibiltzeko, baina ez

dugu bizilagunekin arazorik izan”

LOKALAK ETA BIZILAGUNAK

Gazte-lokalak Usurbilen

Kaleberrin ______________ 5Aginagan _______________ 1Atxegalden ______________ 1

Page 10: NOAUA!! 223 alea

10 Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

PO R R U S A L D A

Danbor festa Udarregin

Urtero legez, San Sebastian eguneko ospakizune-kin bat egin zuen Udarregi ikastolak. HaurHezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek

saio ederra eskaini zuten; denak apain-apain jantzita etaadi-adi, musika zuzendariaren esanetara.

Haurrak nora, gurasoak hara. Hori dela eta, jende ugaribildu zen Agerialden zein Udarregiko patioan egin zirendanborradetan. Orri honetan dituzue urtarrilaren 19anbildu genituen hainbat argazki. Gure webgunean,noaua.com orrialdean, irudi gehiago aurkituko dituzue.

Page 11: NOAUA!! 223 alea

11Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

PO R R U S A L D A

Kontribuzioaren gaineko zergan, familia ugarientzat hobariak

2006 urteko kontribuzioan,edo teknikoki esanda hiriizaerako ondasun higiezi-

nen gaineko zergan, familia uga-rientzat hobariak izango dira.

Usurbilgo Udalak 2006 urteanindarrean egongo diren zerga, tasa,prezio publiko eta kontribuzioenordenantza fiskalak onartu ditu.Hauen tartean, hiri izaerako onda-sun higiezinen gaineko zerga edokontribuzioari dagokiona. 2005

urtean bezala, familia ugarientzathobaria onartu da. Interesatuekinformazioa udaletxeko zerga-bilke-ta sailean eska dezakete.

Hobariaz baliatzeko baldintza formalakAplikazioaren zerga aldiari dago-

kion sortze egunean familia ugaria-ren titular izaera daukaten hiri onda-sun higiezinen gaineko Zergarensubjektu pasiboek dokumentaziohau aurkeztu beharko dute:

-Interesdunaren eskabidea, udalakerraztuko du eredua.

-Familia ugarien tituluaren foto-kopia konpultsatua.

-Udalak urtarrilaren 1ean familiaunitateko kideak erroldatuak daude-la egiaztatuko du.

Otsailaren 28a baino lehenegin behar da hobari eskaera

Hobariaren eskaera 2006ko otsai-laren 28a baino lehen egin beharkoda.

Ostegun honetan, 18/98 auziaren inguruko hitzaldia Sutegin

Azken orduko aldaketarik ezbada, urtarrilaren 30eanhasiko da berriz ere 18/98

auziko epaiketa, hogei egunez etendaegon eta gero. Lau egun lehenago,urtarrilak 26 osteguna, Sutegin izangoda hizketan Xabier Alegria, auzipetue-tako bat. Berarekin batera izango daAitor Ibero abokatua. AgurtzaneSolaberrieta eta Amagoia Mujika kaze-tariek gidatuko dute hitzaldia.

Auzipetuei elkartasuna adieraziasmoz, 18/98+ lan taldea osatu zen.Usurbilen ere badu ordezkaritza taldehonek. Urtarrilaren 26ko hitzaldiaantolatzeaz gain, otsailaren 18ko mani-festaldirako deialdia ere egin dute.Bilboko kaleak jendez eta duintasunez

betetzeko nahia azaldu dute 18/98+ lantaldeko kideek.

Berme urraketa “larriak”Aipatzekoa da auzi honen inguruko

epaiketan berme urraketa «larriak»antzeman dituztela Euskal HerriaWatch elkarteko abokatuek. Katalunia,Madril, Alemania eta Italiako 20 batabokatu Madrilen izan dira azken aste-otan begirale gisa, eta bertan ikusitako-en irakurketa plazaratu zuten JoseManuel Hernando eta Eduardo NestorSoares abokatuek, berriki, Donostian.Euskal Herrian IdeienKriminalizazioaren Aurkako JuristenNazioarteko Batzordearen izenean,prozesua baliogabetzeko eskatu zutenHernandok eta Soaresek.

Noiz: urtarrilak 26, osteguna,20:00etan, Sutegiko auditorioanHizlariak: Xabier Alegria, Aitor Ibero.Hitzaldia gidatuko duten kazetariak:Amagoia Mujika, Agurtzane Solaberrieta

Irudian hizlarietako bat,

Xabier Alegria.

Page 12: NOAUA!! 223 alea

12 Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

PI L-P I L E A N

Urtarrilaren 19an, ezustekoprentsa-agiria jaso genuen. EAeta EAJ-PNV alderdiek legeal-

dia amaitu bitarteko udal hitzarmenasinatu zutela zioen agiriak (noaua.comwebgunean da agiria bere osotasunean).Akordioak udal gobernuari egonkortasu-na emango diola diote bi alderdiek.

Hitzarmen honekin aurrerapauso berribat eman dela diote sinatzaileek. LuismariOrmaetxea alkatea eta EAren ordezkariaeta Lourdes Jauregiberri, EAJ-PNVko UriBuru Batzarreko lehendakaria izan diraakordiora iritsi diren protagonistak.Prentsa-agiriak jasotzen duenez,“EA etaEAJ/PNV alderdiok Usurbilgo Udalarengobernabilitaterako hitzarmen egonkor batadostu dugu, legealdia bukatu arte.Hitzarmen honen helburua gure herriabideratzea da, aurrera pauso berri bat ema-tea da, dituen arazoak konpontze-bideanjarriaz eta elkarbizitza normalizatuaberreskuratuz”.

Sinatzaileek Usurbilgo identitate ezau-garrien alde jardungo dutela diote: “gizar-te ongizatea, bizitza kalitatea eta gureherriaren nortasun anitza defendatzerakonprometitzen gara. Era berean, herrihonen progresorako era positiboan ekarpe-nak egiten dituztenak defendatuko ditugu”.

Manuel Michelena, PP:“Alkatea da onuradun nagusia”Akordioa ezagutu eta berehala, alderdi

ezberdinetara jo genuen iritzi eske. Luzezabal jaso ditugu EA, EAJ-PNV etaUHLren hitzak. PSE-EE alderdikoAmaya Goyaran Mexikon da eta ezin izandugu berarekin harremanetan jarri.

Alderdi Popularreko Manuel Michelenazinegotziaren ustez, akordioak ez duberritasunik ekarriko: “Usurbilgo EA etaEAJ-PNV arteko harremana ez zenGipuzkoa mailan bi alderdiek dutenhitzarmen politikaren adibide. Beraz, nor-maltasunera itzuli dira gauzak. Dena den,

akordio honek ez du berritasunik ekarriko”.Hala ere, PPko zinegotzi honen esanetan“alkatea izango da onuradun nagusia”.

Akordioa ez duela ezustean harrapatuadierazi du Michelenak. Halaber, ez dualdaketa handirik espero. Ez behintzatudal gobernua eta oposizioko alderdienarteko harremanari dagokionez.

Urtarrilaren 18an sinatu

zen akordioa.

Ezberdintasunak alde batera utzi eta udal akordioa adostu dute EA eta EAJ-PNV alderdiek

Lourdes Jauregiberri, EAJ-PNVko kidea:

“Hitzarmen honek udal gobernua indartu eta sendotuko du”NOAUA! Oposizioa utzi eta udal gober-

nuan hartuko duzue parte. Honek laneanaritzeko beste modu bat eskatuko dizue.

Lourdes Jauregiberri. Dakizun bezala,udal hitzarmen bat sinatzera iritsi garaEusko Alderdi Jeltzalea eta EuskoAlkartasuna Usurbilgo Udaletxean. Oraindela hiru urte posible izan ez zena, azkene-ko saiakera gauzatua izan da.

Hitzarmen honek udal gobernua indartueta sendotuko du. Gobernua gehiengohandi batekin jartzen du eta ez orain arteegon den bezala gutxiengo batean. Horrenondorioak gure herriaren mesedetarako izandaitezen da gure nahia.

N. Bi alderdien zuzendaritzek zerikusi-rik izan dute akordioan ala herri mailangauzatu al da?

L. J. Akordio hau herri mailan landuaizan da, exekutiben oneritziarekin noski.

N. Hitzarmen honen bidez, EAJ-PNV

udal gobernuan barneratuko da. Alderdibakoitzak zein batzorde edo arlo kudeatu-ko ditu?

L. J. Akordio honek dudarik gabe lanagehituko digu. Eusko Alderdi Jeltzalea hirukomisioetaz arduratuko da. Obra eta zerbi-tzuak, Ongizatea eta Giza Eskubideenbatzordea.

N. Kanpotik begira, oso urruti zeunde-ten bi alderdiak 2003ko udaberrian.Akaso 2005eko udal aurrekontuen ingu-ruko akordioak argitu zuen orain sinatuberri duzuen hitzarmenaren bidea?

L. J. 2003 urtean gure bi exekutibakUsurbilerako jarritako baldintzak ez zirenonartuak izan eta ondorioa guztiok ikusigenuen, bi alderdiak bananduak aurkeztuginen udal hauteskundeetara.

Eusko Alderdi Jeltzalearen iritziz, eta haujakina da gure zuzendaritzak horrela adiera-zi duelako behin baino gehiagotan, bialderdiok elkarrekin joatea da helburua.

Abertzaletasunaren ikuspegitik eta erakun-de guztietan horrela funtzionatzen dugulaoinarrituta (Eusko Jaurlaritza, Diputazioaeta udal gehienetan), bidezkoa izango litza-teke datozen hauteskundeetan elkarrekinjoatea. Baina oraingoz hau gure iritzia bes-terik ez da.

N. Noiz onartu daitezke 2006ko udalaurrekontuak?

L. J. Aurrekontuei buruz, alkatearenardura da eta berari dagokio noiz aurkeztu-ko dituen esatea. Dudarik gabe gure irizpi-deak mantenduko ditugu. Elkarlanean,elkarrizketa eta negoziazio baten ondorenlortuko dira aurrekontu bateratuak.

N. Azkenik, EAJ-PNVk orain zinegotzibat gutxiago du. Nork beteko du PedroIbarrak utzi duen tokia?

L. J. Zinegotzi ordezko bat prest dauka-gu. Tramitazioak behar duen denborarenzain gaude toki hori betetzeko.

IMANOL UBEDA ___________________________

Page 13: NOAUA!! 223 alea

13Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

PI L-P I L E A N

Arantxa Manterola, UHLko kidea: “Ona izango litzateke horrelako hitzarmenaren edukiak ere jakinaraztea”

NOAUA! Akordio hau espero al zenuten?Arantxa Manterola. Ez gaitu harritu.

Iazko aurrekontuak elkarrekin onartu zituz-tenetik sumatzen zen halako adostasunmailaren bat beste hainbat erabaki hartzera-koan.

Galdetu ere izan dugu gobernu hitzarme-nik egiteko asmoa ote zuten etaOrmaetxeak ez zuen baztertzen aukerahori. Gure ustetan aurtengo aurrekontuakelkarrekin aztertzerakoan urrats hori emandute.

N. Hitzarmen hau positiboa izango delauste al duzu?

A. M. Gauzak, bederen, argiago daudeorain zeren, gai zehatz batzuk kenduta,Ugarte baserriarena esaterako, egiaz PNVoposizio zela esatea askotxo ere bada.

N. Hitzarmen hau dela eta, UHLk uda-lean bizi duen egoera aldatuko dela usteduzu? Udal gobernu berriarekin biltzekoaukera aurreikusi al duzue?

A. M. Nahiko genuke baina ez dugu usteUHLren bazterketa zenik orain artean bialderdiek bat egitea oztopatzen zuena. EAketa PNVk jarrera bertsua dute gurekiko: gulegez kanpo egotearekin ados ez daudelaesan baina gure ordezkaritza ez dute ezonartzen eta ez errespetatzen. Ez da ahaztubehar bai EA zein PNVk guri dagozkigunbina eserleku okupatzen ari direla eta, gukdakigunez, egoera hori aldatzeko intentzio-rik ez dute aurreratu. Are, udazkenean baz-terketa politikoa gainditzeko eskaera berri-tu genuen mozio baten bidez. Ormaetxeakez du tratatu nahi izan eta PNVk ere ez duezer egin egoera antidemokratiko hori kon-pondu eta 1.200 usurbildarron hitza erres-petatzeko. Horrela, zail samarra iruditzenzaigu beraiek aipatzen duten «elkarbizitzanormalizatua» berreskuratzea.

N. Gaineratzeko besterik.A. M. Ona izango litzateke horrelako

hitzarmenak iragartzerakoan, gutxienez,edukiak ere jakinaraztea, batez ere, bi

alderdiek talka egiten zuten gaietan (langi-leen hitzarmena edo aipatutako Ugartebaserriarena, adibidez) zer jarrera izangoduten jakiteko. Bestalde, bi alderdien oha-rrean azaltzen diren hainbat aipamenbitxiak iruditu zaizkigu. Izan ere, ekarpe-nak egiteko orduan jakintzat ematen dugutalde guztiok era positiboan eta herriarenonerako egiten ditugula, hori bai, bakoi-tzak bere ideia eta programaren araberaegiten ditu. Horrez gain, «batzuen des-prestigio eta haustura ahalegina» esatendutenean, jarrera paranoiko samarrasumatzen dugu hitz horien atzean. Bestetaldeen helburu bakarra eta behinenaberen kontra egitea izango balitz bezalabaloratzen dute besteon jarrera.Demokrazia hitzetik hortzera erabil ohiduten hauek oposizio hitzak zer esan nahiduen ez ote dakite? Edo, behar bada,beraiek dena ondo egiten dutelakoan, kri-tika politikoa asumitzen eta onartzenkosta egiten zaie? Heldutasun politikofalta dario jarrera horrek.

Luismari Ormaetxea, alkatea eta EAko kidea: “Otsailaren lehen hamabostaldian onarturik izango ditugu aurrekontuak”

NOAUA! EAJ-PNV udal gobernuan bar-neratuko da. Nola banatuko dira ardurak?

Luismari Ormaetxea. Euzko AlderdiJeltzaleak Obra eta Zerbitzu, Ongizate etaGiza Eskubide batzordeetako lehendakari-tza eskuratuko du. Hezkuntza batzordeberria ere sortzen da Eusko Alkartasunekozinegotzi bat batzordeburua izango delarik.Tokiko Gobernu Batzarrari dagokionez,EAJ-PNVko bi zinegotzik EAko beste hain-beste ordezkatuko dituzte. Beste batzordeeta arlo guztiak Eusko Alkartasunaren eskuegongo dira, hauek hain zuzen: Hirigintzaeta ingurumena, Ogasuna, Antolaketa etaPertsonalaren kudeaketa, Kultura, kirola etaeuskara, Udaltzaingoa, Garapen ekonomi-koa eta nekazaritza.

N. Akaso, iazko udal aurrekontuen ingu-ruko akordioak argitu al zuen hitzarmenberri honen bidea?

L. O. 2005eko aurrekontua oso osogarrantzitsua izan zen. Oraindik ere zeresa-nik ematen ari da. Hor dugu adibidez PSE-PSOE-EEren ahalegina Eguzkitza eta KaleNagusiko obrak paralizatzeko errekurtsokontentzioso administratiboa aurkeztuz,

gobernu delegatuaren eskutik.Oso garrantzitsua zeren bertan legealdiko

obra nagusiak aurreikusten ziren, eta 2006eta 2007ko aurrekontuak baldintzatuakgeratu ziren.

Aurrekontu haiek negoziatzerakoan EAJ-PNVrekin asko, asko hitz egin genuen, etabi aldeak ahalegin garrantzitsua egin beharizan genuen adostasun batera iristeko.Ahalegin hura orain bere fruitua ematenhasi da: proiektu amankomunak, erlazionormalizatuak, elkarlanerako konpromi-soa...

N. Hitzarmena dela eta, udal aurrekon-tua aurrera ateratzeko ez da arazorik izan-go. Noiz onartu daiteke?

L. O. Urtarrilaren 20an 2006ko aurre-kontuak aurkeztu ziren Ogasun batzordean.Aurkeztu zen lan egutegiaren arabera, otsai-laren lehen hamabostaldian onarturik izan-go ditugu.

N. Akordioa 2006 urte hasieran iritsi da.Zergatik ez zen legealdi hasieran posibleizan? Bi alderdien goi zuzendaritzek zeriku-sirik izan al dute?

L. O. Guri dagokigunez, alderdiko goizuzendaritzarekiko autonomia dezente dau-kagu. Ikusirik herriaren onerako zela, ondoenfokatua eta mugatua zegoela, eta negozia-zio prozesua mantso baino sendo joaten arizela, gure eskuetan utzi dute. Akordioarensorburua Usurbilen egon da.

Azken hiru urte hauetan egon den aldake-ta nabarmenena kudeaketaren egunerokota-sunak eman digu. Gai konkretuetaz hitz egi-tea eta adostasun mailetaz konturatzea, zine-gotzi ezberdinen lan gaitasunaz konturatzea,hainbat arlotan herri ikuspegiaz bat etortzea,udalaren gobernabilitatearen aurka borroka-tzen dutenen aurrean bat egin beharra,herriarentzat oso proiektu garrantzitsuakaurrera atera beharra... Esfortzu garrantzi-tsua da akordio hau; herria aurretik jarriaz,bakoitzaren anbizio eta helburuen gainetik.

N. 2007ko hauteskundeetan elkarrekinaurkezteko aukera aztertu al da?

L. O. Gai hori ez da apenas hitz egin.Gure helburua da legealdia amaitzeko gera-tzen diren hilabeteetan lana, lana eta lanaegitea. Izango da denbora hauteskundeetazpentsatzeko.

Page 14: NOAUA!! 223 alea

14 Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

MA R K E S A N E KO PE T R I L E T I K

Joxean Gorgojo margolaria

“Pintura liburu asko irakurri ditut”

Egun hauetan, JoxeanGorgojoren hainbat pinturatopatuko dituzue Sutegiko

erakusketa aretoan. Aspaldi hasi zenmargotzen, txikitan. Eta hau ez daantolatzen duen lehen erakusketa.Ezta azkena ere. MartxoanDonostiako Danena tabernan eraku-tsiko ditu bere margoak etaHernanin eta Tolosan ere erakusketabana antolatzeko asmoa du.

NOAUA! Noiztik zara margolari?Joxean Gorgojo. Txikitatik.

Edozein tokitan margotzen nuen.Paisaiak, animaliak… Nire kasa hasinintzen. Pintura liburu asko irakurriditut eta baita artista askoren inguru-koak ere; Monet eta beste batzuenak.Artista horiek erabiltzen dituzten tek-niketan erreparatzen dut. Itzalak edosakonerak nola egin… Pintura askoaztertu dut eta uste dut nire estilo pro-pioa lorzen ari naizela.

Paisaiak nagusiN. Zeintzuk dira erabiltzen ditu-

zun teknikak?J. G. Oleo eta pastel teknikak.

Pintzel txinatarrarekin ere hasi nahidut baina oso zaila da. Ez da oleoanmargotzea bezala. Txinatarrek bost baturte behar dituzte teknika mendera-tzeko. Liburu batzuk eskuratu dituteta tresna eta produktu denak baditutbaina oraindik ez naiz hasi.

N. Zer topatuko du Sutegira hur-biltzen den ikusleak?

J. G. Paisaiak, bereziki. GehienakUsurbilgoak. NOAUA!ko egutegianateratako argazki baten gaineko mar-goa ere egin dut eta jada saldu dut.

Baina etxeak ere margotu ditut. Baitabaserriak ere: Artzabal, Agerreazpi,Olarrondo…

N. Erakusketan dauden koadroaksalgai daude, beraz.

J. G. Salgai daude baina ez Sutegin.Interesa duenak nirekin jarri beharkodu harremanetan.

Koadro asko, enkarguzN. Enkarguak ere jasotzen al ditu-

zu?J. G. Bai, ia margo gehienak enkar-

guz egiten ditut.

N. Herrian margolari ezagun askodago. Besteen lanak jarraitzen aldituzu?

J. G. Bai, eta gustuko dut egitendutena. Zumetak, esate baterako,aholkuak eman izan dizkit. Etxeenitzalak nola egin azalduz...

Joxean Gorgojo, Sutegiko erakusketa aretoan.

Sutegiko erakusketa aretoan topatuko dituzue bere lanik esanguratsuenak

Urtarrilaren 27an

amaituko da erakusketa

Erakusketa ugari jarri ditu gureprotagonistak: Lasarte-

Oriako Manuel Lekuona kulturetxean, Donostiako Lugaritz kulturetxean, Tolosako Sorron aretoan,hainbat taberna eta dendetan…

Urtarrilaren 27a bitartean,Sutegin topatuko dituzue berelanik gustukoenak. Honako ordu-tegian, arratsaldeko 16:30etik19:30era.

IMANOL UBEDA ___________________________

Adarra mendia, JoxeanGorgojoren begietan.

Page 15: NOAUA!! 223 alea

15Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

I Z E R D I PAT S E TA N

Herriko judokak Espainiako txapelketan

Usurbil Judo Taldeko kideekbikain hasi dute urtea.Azken bi asteburuetan se-

nior nahiz junior mailan emaitza onaklortu dituzte herriko taldeko judokek;eta horietako batzuk urtarrilaren 28aneta 29an Madrilen jokatuko den seniormailako Espainiako txapelketakoazken fasean izango dira. AndoniAizpurua eta Sergio Montes herrita-rrak dira horretarako txartela eskuratudutenetako bi.

Herriko judo taldeak goi mailan lehia-tzen jarraitzen du. Azken urteetanEuskadiko kluben sailkapeneko lehenpostua mantentzen dute eta lehiaketadesberdinetan garaipen ugari lortu izandituzte Esteban Arrillagak zuzendurikojudokek.

Urtarrilaren 15ean senior mailakoEspainiako txapelketako azken faseanparte hartu ahal izateko lehian izan zirenAragoi, Errioxa, Nafarroa eta Euskadikojudokak Errenteriako kiroldegian etaUsurbil Judo Taldeko 6 judokek lortuzuten urtarrilaren 28 eta 29an Madrilenizateko txartela. Andoni Aizpurua,Egoitz Mora, Iker Lizarribar, SergioMontes, Oiana Blanco eta Mª JoseSardon dira asteburu honetan goi maila-ko lehiaketa horretan parte hartuko

dutenak.Gizonezkoetan, -60 kg mailan Andoni

Aizpurua usurbildarrak lehen postuaeskuratu zuen. Lesio baten ostean geldi-rik egon ondoren duela 3 hilabete ingu-ru itzuli zen entrenamenduetara eta halaere, iaz bezala, bere kategorian garaipenalortu zuen. -90 kg mailan Egoitz Moraelgoibartarrak 2. postua eskuratuta lortuzuen txartela eta -100 kg-tan UsurbilJudo Elkarteko bi kide izan ziren lehenbi sailkatuak: Iker Lizarribar eta SergioMontes.

Emakumezkoen artean Oiana Blanco arituko daEmakumezkoetan, Oiana Blancok

azken urteetako nagusitasuna berretsizuen -48 kg mailan eta iaz Espainiakotxapelketan lortutako hirugarren postuagainditzeko moduan izango da. Mª JoseSardon ere Madrilen izango da +78 kgmailan.

Esteban Arrillaga entrenatzailea gustu-ra zegoen lortutakoarekin. Iaz brontzezkobi dominekin itzuli ziren senior mailako-ak Espaniako txapelketatik eta aurten ereaurrean ibiltzeko aukerak ba omen dituz-te. “Iker Lizarribar eta Oiana Blancok iaz-koa errepikatu dezakete. Sergio Montes gaz-tea da oraindik, baina iaz ere parte hartuzuen azken fasean eta esperientzia hartzenari da. Andoni Aizpurua, berriz, lesio bate-

tik atera berria da eta ikusiko dugu zer egi-teko gai den”.

Junior mailan ere bikainPasa den urtarrilaren 14an Arrasaten

jokatu zen junior mailako Gipuzkoakotxapelketan ere emaitza onak lortu zituz-ten Usurbil Judo Taldeko kideek. AioraArrillagak (-52 kg), MaddalenCardenasek (-57 kg), Uxoa Etxarrik (-63kg), Nerea Arrutik (-70 kg) eta AnePerezek (+70 kg) urrezko dominak lortuzituzten eta Ainhoa Otxagabia (-70 kg),Manuel Alfonso (-73 kg) eta MikelGamindez (-81 kg) izan ziren brontzez-ko dominekin konformatu behar izanzutenak.

Andatzpe-Peña PagolaBerria txapelketatik at

Herriko pilota elkarteak ezinizan zuen Berria txapelketako

lehen kanporaketa gainditu, 53 eta47 galdu baitzuten Altzako pilotale-kuan Aurrera Leitza taldearen aurka.Eñaut eta Imanol Esnaolak 22 eta 10galdu zuten, Ezeiza eta IkerZinkunegik 22 eta 15 eta EnrikeHuizi eta Asier Arrutik 22 eta 9 ira-bazi zuten. Bestalde, larunbat hone-tan Gipuzkoako txapelketako finallaurdenak jokatuko dituzte JabierSantxo eta Mikel LandakDonostiako Gaska trinketean egur-diko 13.30etik aurrera.

Bi eskubaloi partidaOiardo kiroldegian

Asteburu honetan bi eskubaloineurketa jokatuko dira

Oiardo kiroldegian. 1. territorialmailako taldeak garaipenaren bideaberreskuratu nahiko du Elgoibarrenaurka jokatuko duten partidan.Aurreko asteburuan 25 eta 22 galduzuten Urnietan bertako taldearenaurka eta lehen postuetatik alden-tzen ari dira. Bestalde, kadete muti-len taldeak Euskalduna TabernaZarautz taldea izango du aurrezaurre. Bi talde hauek 3. postua izan-go dute jokoan Oiardon jokatukoden neurketan.

Errejionalek Urnietaaurkari larunbatean

Usurbil Futbol Taldeko 1.Errejional mailako taldeak

Zubietan jokatuko du larunbathonetan Urnietaren aurka. Pasa denasteburuan 0-0 berdindu zutenDonostian Intxaurrondo-Danak tal-dearen aurka. Azken 11 jardunaldie-tan ez dute partidarik galdu, bainaazken sei neurketetan berdinketalortu dutenez, sailkapeneko 8. pos-tuan kokatuta dira.

2. jubenil mailako taldeak, berriz,Kostkas-Miren Bihotzaren aurkajokatuko du Donostian igoera fase-ko hirugarren neurketa.

Sergio Montes ere Madrilenizango da.

JOSU ARANBERRI ___________________________

Page 16: NOAUA!! 223 alea

Aholkua

16 Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Eguneko goardiako farmaziakASTEGUNETANZubieta-Donostia

7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45

LARUNBATETANZubieta-Donostia8:15(T) / 12:45 /

15:15(T) / 21:35(T)

Donostia-Zubieta

(Gipuzkoa plazatik)12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

JAI EGUNETANZubieta-Donostia

11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/21:35 (T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/21:00 (T)

Urtarrilak 26, ostegunaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Urtarrilak 27, ostiralaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Urtarrilak 28 larunbataIturralde, Bordaberri 1 UsurbilRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Urtarrilak 29, igandeaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Urtarrilak 30, astelehenaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Urtarrilak 31, astearteaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Otsailak 1, asteazkenaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Otsailak 2, ostegunaGil, Nagusia 24 Lasarte

Otsailak 3, ostiralaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Otsailak 4 larunbataOa Kontzeju Zaharra 11 UsurbilDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Otsailak 5, igandeaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZAizpuru Farmazia, Latsunbeberri 11,Hernani. 943 336 077 (Urte osoan).

2006ko egutegi osoa: www.noaua.com

Autobus ordutegiaDonostia-Zarautz

08.0508.25**08.2509.0509.3009.2510.0510.2511.0511.2512.0512.25**12.2513.0513.3013.2514.0514.30**14.2515.0515.30

Usurbil

08.20

09.2009.20

10.20

11.20

12.2012.20

13.2013.20

14.2014.20

15.20

UrbilDonostia Zarautz

07.4008.0008.0008.4009.0009.0009.4010.0010.4011.0011.4012.0012.0012.4013.0013.0013.4014.0014.0014.4015.00

08.25

08.4509.25

09.4510.2510.4511.2511.4512.25

12.4513.25

13.45 #14.25

14.4515.25

15.2516.0516.2517.0517.2518.0518.3018.2519.0519.25**19.2520.0520.3020.2521.2521.2522.4522.2523.05

00:2502:2504.2506.25

Usurbil

15.20

16.20

17.20

18.2018.20

19.2019.20

20.2020.2021.2021.2022.3522.2022.50

UrbilDonostia Zarautz

15.0015.4016.0016.4017.0017.4018.0018.0018.4019.0019.0019.4020.0020.0021.0021.0022.1522.0022.30

00:0002:0004.0006.00

15.4516.2516.4517.2517.4518.25

18.4519.25

19.4520.25

20.45#21.4521.4523.0522.4523.15

00:4502:4504.4506.45

# Larunbatetan, Orion autobus aldaketa Aiara

**AiarainoAsteburutan, jaietanLarunbat lanegunetan

Soilik larunbata gauez

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es

Asteburutan, jaietan

Larunbat lanegunetan Soilik larunbata gauez

07.10

08.15

09.1509.35

10.1510.35

11.15

12.15

13.1513.35

14.15

07.0507.0507.3508.0508.0508.3509.0509.0509.3010.0510.0510.3011.0511.0512.0512.0513.0513.0513.3014.0514.05

UrbilUsurbil

06.4506.4507.1507.4507.4508.1508.4508.45

09.4509.45

10.4510.4511.4511.4512.4512.45

13.4513.45

Zarautz

07.3007.3008.0008.3008.4009.0009.3009.4010.00*10.3010.4011.0011.3011.4012.3012.4013.3013.4013.55*14.3014.40

Donostia

14.35

15.1515.35

16.1516.35

17.15

18.15

19.1519.35

20.15

21.1521.4022.15

14.3015.0515.0515.3016.0516.0516.3017.0517.0518.0518.0519.0519.0519.3020.0520.0521.0521.0521.3522.0523.3501.3503.3505.35

UrbilUsurbil

14.4514.45

15.4515.45

16.4516.4517.4517.4518.4518.45

19.4519.4520.4520.4521.1521.4523.1501.1503.1505.15

Zarautz

15.0015.3015.4015.55*16.3016.4017.0017.3017.4018.3018.4019.3019.4020.0020.3020.4021.3021.4022.0022.4000.0002.0004.0006.00

Donostia

*Aiatik dator

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es

06.03*06.33*07.03*07.3308.0308.33*09.03-10:0311.0312.0312.33*13.0313.33*14.0314.33*15.0315.33*16.0316.33*17.0317.33*18.0318.33*19.0319.33*20.03-21.0322.03

UsurbilDonostia Zarautz06.24*06.54*07.24*07.54*08.2408.54*09.2410.2411.24-12.2412.54*13.2413.54*14.2414.54*15.2415.54*16.2416.54*17.2417.54*18.2418.54*19.2419.54*20.2421.24-22.54

Usurbil06.08*06.38*07.08*07.38*08.0808.38*09.0810.0811.0811.22#12.0812.38*13.0813.38*14.0814.38*15.0815.38*16.0816.38*17.0817.38*18.0818.38*19.0819.38*20.0821.0822.07#22.38

Zarautz06.39*07.09*07.39*08.09*08.3909.09*09.3910.3911.3911.47#12.3913.09*13.3914.09*14.3915.09*15.3916.09*16.3917.09*17.3918.09*18.3919.09*19.3920.09*20.3921.3922.32#23.09

Donostia

05.47*06.17*06.47*07.1707.4708.17*08.4709:20#09.4710.4711.4712.17*12.4713.17*13.4714.17*14.4715.17*15.4716.17*16.4717.17*17.4718.17*18.4719.17*19.4720.21#20.4721.47

06.20*06.50*07.20*07.5008.2008.50*09.2009:47#10.2011.2212.2012.50*13.2013.50*14.2014.50*15.2015.50*16.2016.50*17.2017.50*18.2018.50*19.2019.50*20.2020.48#21.2022.20

EuskoTren ordutegia

Harremanetarako: 902 54 32 10 / www.euskotren.es* Astegunetan bakarrik #Ez da Usurbilen geratzen

Autobus ordutegiaZarautz-Donostia

Zubieta-Donostia TST autobusak

* Eskola egunetan. T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

Oroimena trebatzea: ez ahaztu oroitzen

Oroimenaren funtziona-mendua harrigarria da.Honen garapena eta iru-

diak atxikitzeko ahalmena aldatu egi-ten dira 30 urtetik aurrera, orduanhasten baita gaitasun intelektualengainbehera. Ohitura osasuntsuak, ari-keta soilak eta trukuren bat funtsez-koak izango dira berebiziko oroimenaizaten jarraitzeko.

- Egin buruko gimnasia. Garunakjardueran aritu behar du, jardun ezean,garunaren pentsatzeko eta gogoratzekoahalmena urritu egiten da.

- Trebatu oroimena gauza soilak egi-ten. Egin gurutzegramak, ikasi buruz

erosteko gauzen zerrenda, etab.

Ondo elikatutako garuna- Zaindu odol zirkulazioa. Garuneko

kapilaretatik igarotzen den odolak askioxigeno eta nutriente ez badauka, ete-kina ez da inondik ere egokia.

- Saihestu itzazu kolesterol kaltega-rria duten elikagaiak (gantz satura-tuak): arteriak itxi eta, ondorioz, oxige-noa garuneraino heltzea galaraztendute.

Saihestu beharreko etsaiak- Alkohola. Astean hiru kopa ardo

baino gehiago hartzeak oroimena ahul-du eta garuna zaharrarazten digu.

- Tabakoa. Nikotinak odol zirkula-zioan eragin kaltegarria izateaz gainera,arreta jartzeko eta gogoratzeko ahalme-na urritzen digu.

- Atseden falta. Egunean zehar ikasidugunaren asimilazioa loaldian finka-tzen dira.

Page 17: NOAUA!! 223 alea

17Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

GAZI, GOZO, GEZA

ETXEBIZITZA

- Gazte euskaldun bat naiz eta Usurbilen edoinguruetan, bakarrik edo konpartituta etxe batalokatuko nuke. 943361229 Joseba.

-Usurbilgo bikote gazte batek pisua alokatu nahi-ko luke Usurbilen. 679 185 102.

- Usurbilen pisua bat alokairuan hartuko nuke.Tel: 630 032 779.- Usurbilen edo inguruetan 3 haur eta 2 helduen-tzat alokairuan hartzeko pisu bat bilatzen dut pre-miaz. 620 646 769.- Usurbilen alokairuan etxe bat behar dugu.Ordainketa bermatua. 943365737.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Garaje itxi bat alokatzen da Etxealdian , 22m2,kotxea erraz sartzen da, 76 euro. Interesatuakdeitu arratsaldez 943373185 telefonora.

- Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa.Interesatuak deitu 943 372 034.

- Garaje itxi bat salgai daukagu Erreka TxikiKalean. 676636038.

- Garaje bat daukat alokairuan jartzeko KaleNagusian, 240 eurotan. 100m2takoa da etakotxea erraz sartzen da. 943 458 284.

- Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe taldean,Kale Nagusia 3. 607 905 859 (Imanol).

- Honda Dominator 650 cc motorra egoera osoonean. 667 172 010 (Jon).

- Garaje itxi bat alokatzen da Kale Nagusian.Interesatuak: 943 361 235.

LANPOSTUAK

Lan-eskaerak

-Bakeiran snow-ko klaseak eta ikastaroak ematendira. Alojamendua ere eskaintzen da.Informazio gehiago: 652 651 906 /www.upriding.com webgunea.

-LH eta DBHko klaseak ematen ditut euskaraz zeinerdaraz. Majisteritza ikasia eta esperientziadunaklase partikularrak ematen. 635209193.

- Bi neska lizentziatu eta esperientzidunak LH etaDBHko haur eta gazteei klase partikularrakematen ditugu euskaraz zein gazteleraz.Interesatuak: 653711574.

-Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanak egite-ko, pertsona helduak zaintzeko edota antzekolanetarako. 620 646 769.

- Kamarera euskaldun bat eskaintzen da astelehe-netik ostiralera lan egiteko. 667 694 469.

- Emakume bat eskaintzen da astelehenetik osti-ralera, pertsona helduak edo ezinduak zaintze-ko. Telefonoa: 626 641 155 Mariaje.

- Taberna batean egingo nuke lan edo antzekozerbaitetan. 652 757 495.

- Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bateskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan.690 784 113.

- Oporretako, ospakizunetako, edozein motatakobideoak montatzen dituen profesionalaeskaintzen da. 943555835/ 617242660.

Lan-eskaintzak

-DBH 1eko ikasle bati etxean euskeraz klaseakemateko pertsona baten bila gabiltza. 650953833- Pertsona bat behar da etxeko lanak egin eta bi

haur zaintzeko. Astelehenetik ostiralera goize-ko 7tik, 12ra. Interesatuak deitu 618700479.

-Etxeko lanak egiteko eta haur bat zaintzeko egunosoz, pertsona baten bila gabiltza.645403905.

- Astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik12:00etara, pertsona heldu bat zaintzeko nor-bait behar dugu. Interesatuak deitu:600415541.

- Kontzertuetan, produkzio lanetan aritzeko lan-poltsa osatu nahi da. Tel. 943 393 318.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Graduatutako betaurrekoak galdu ditut,Bordaberri kale inguruan. Aurkitu badituzuNOAUA!ra ekarri mesedez.

- Txakurkumeak oparitzen ditugu. Ama artzaitxakurra alemana eta aita ezezaguna bainaazkarra. 943366872 (Ander eta Joxe Mari)

- Fatxada margotzeko pintura naranja salgai dau-kat, kalitate onekoa eta prezio onean. 635 209235.

- Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzako kara-bana salgai. Komun kimiko bat eta sukaldea.1.200km. Prezioa 6.000 e. 629 680 214.

- Umea eramateko mendiko motxila bat erosikonuke. Tlfnoa: 605 72 48 24

- Emuak salgai. Bi emu, arra eta emea moduonean saltzen dira. 657 633 461.

- Itsasoan arrantzan egiteko kainabera behar dut.Ahal bada teleskopikoa. Doan edo merkeantzean emateko prest bazaude, gustura har-tuko nuke. Tel: 676 37 48 12.

- Pago egur txikitua eta lehorra salgai. Etxera era-maten da. Tf. 615 755 762.

Txerrimunik ordainetan

Zorionak Ainara!Zeinek egin ditu 6 urte orain dela gutxi?Zorionak Ainara!Muxu handi bat

etxekoen partez.

Oharrak - Txerrimunik ordainetandoaneko atalak dira

Datorren alea urtarrilaren 27anargitaratuko dugu. Zorion-agurrak

urtarrilaren 23a baino lehen ekarri edobidali.

E-mail: [email protected]

Posta helbidea: Bordaberri 3 Eguzkitzaldea20170 Usurbil

Agenda

Urtarrilak 26, osteguna- 18/98 auzia hizpide Sutegin,

20:00etan. Hizlariak: Xabier Alegria, AitorIbero. Hitzaldia gidatuko duten kazetariak:Agurtzane Solaberrieta, Amagoia Mujika.

Urtarrilak 27, ostirala- Joxean Gorgojoren erakusketa bisita-

tzeko azken eguna. Sutegin, 16:30-19:30.- Euskal presoak Euskal Herriratu eta

bere estatus politikoa aitortzeko elkarre-taratzea, Etxerat!ek deituta, 20:00etan.

Urtarrilak 31, asteartea- Naturaren Ildotik”, Alejandro Tapia

pintorearen erakusketa ikusteko azkeneguna, Tolosako Aranburu Jauregian.

Otsailak 1, asteazkena- San Markos mankomunitateko ibilgai-

lua pasako da goizez Usurbildik.

Otsailak 3, ostirala- Santa Ageda bezpera.

AsteburukoPilota partidak

Urtarrilak 27, ostirala20.00etan, Aginagako Ariztitxo pilotale-kuan. Udaberri Txapelketa. 1- Kadete 3. maila. Andatzpe-Peña Pagola(Josu Ostolaza, Iban Arruti eta HaritzAranburu)-Legazpiko gaztetxea.2- Kadete 1. maila. Andatzpe-Peña Pagola(Esnaola-Esnaola) - Ilunpe2 (Azpeitia).3- Paleta goma 2. maila. Andatzpe-PeñaPagola (Haritz Urdanpileta-Mikel Arroyo)-Ikasberri3 (Azpeitia).

Urtarrilak 28, larunbataDonostiako Gaska Trinketean. 13:30ean.Gipuzkoako Txapelketa. Eskuz banakafinal laurdenak. Andatzpe-Pagola / Hernani 4 (JabierSantxo)Andatzpe-Pagola (Mikel Landa) / BeharZana (Billabona).

Urtarrilak 28, larunbataGipuzkoako Eskolarteko Pilota Txapel-keta. Uusrbilen, 16:00etan.Denera 6 partidu. Hiru benjamin mailako-ak eta beste hiru alebin mailakoak.

Urtarrilak 29, igandeaUdaberri Txapelketa. 12.00etan herrikopilotalekuan.1- Jubenil 1. maila. Andatzpe-Peña Pagola(Etxeberria-Esnal) - Murumendi (Beasain).2- Nagusiak 1. maila. Andatzpe-PeñaPagola (Xabier Errasti-Mikel Landa) -Anaitasuna2 (Azkoitia).

Page 18: NOAUA!! 223 alea

18 Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

PUBLIERREPORTAJEA

Enpresetan euskararen presentzia gehitzeko

Buruntzaldeko lan munduaneuskara sustatzeko planarenhelburua da Andoain,

Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria,Urnieta eta Usurbilgo enpresak euska-raren normalizazio prozesura gertura-tzea eta enpresetan euskara planakdiseinatu eta sortzen joatea.

Buruntzaldeko Udalek aurreko ikas-turtean heldu zioten lan mundua eus-kalduntzeko bideari. Horretarako,Emun Kooperatibaren zerbitzua kon-tratatu zuten, aholkularitza lana egin etaeuskararen erabilera normalizatzekoplana diseinatu eta abian jar zezan.

Plana garatzeko Jarraipen Batzordeaosatu zuten –bertan sindikatuetakoordezkariak, Usurbilgo LanbideHeziketako ordezkariak, euskara zerbi-tzuetako teknikariak eta EuskaraBatzordeetako lehendakariak daude–eta lan mundurako proiektua bi zatitanbanatu zuten; batetik, komunikaziofasea eta bestetik, sustapen fasea.

Komunikazio fasearen helburua “eus-kara planen gaia gizarteratzea eta ezagu-taraztea” dela adierazi digu DenisElortza Emuneko teknikariak.

Sustapen fasean, berriz, enpresak bisi-tatu, euskara planak aurkeztu eta horie-tan parte hartzera animatu dituzteenpresetako arduradunak.

Lehenengo fruituakAurreko ikasturteko komunikazio eta

sustapen lanari esker eskualdeko lauenpresek –Andoaingo Latz, HernanikoSelak eta Usurbilgo S. Izaguirre eta V.Luzuriaga– dagoeneko martxan jarridute plana. Emuneko teknikariaren iri-tziz aurrerantzean enpresa gehiagokjarriko du martxan euskara plana.

Aurreko urtea amaitu bitarteanEmunek hogeita hamar enpresa bisita-tu zituen, eta litekeena da horietakobatzuk euskara sustatzeko plana abianjartzea. "Aurreko urtean arrazoi ezberdi-nak tarteko azken unean atzera bota

ziren, baina oraingoan prestutasunaazaldu dute. Hala ere, oraindik ez zen-bat izango diren zehazteke dago", esandigu teknikariak.

Orain arte egindako lanaren inguru-ko balorazioa eskatuta, honela erantzundigu. "Kopuruarekin geratzen bagarasoilik, momentuz ez dira enpresa asko,baina azkeneko hamarkadatako emai-

tzak ikusita, etorkizuna ez da horrenbeltza ikusten".

Euskara planerako arrazoiakEuskararen presentzia gero eta handia-

goa da gizarteko esparru askotan.Elortzaren iritziz lan mundura euskaranormalizatzeko plana “oso berandu” iritsida, baina urratsak ematen hasi direla

Jarraipen Batzordea sindikatuetako ordezkariek, euskara

teknikariek eta Euskara Batzordeetako lehendakariek osatzen dute.

Buruntzaldeko Udalek euskara planak ahalik eta enpresa gehienetan jarri nahi dituzte

Euskara planak abian jarri dituz-ten enpresentzako diru-lagun-

tzak izango dira. Laguntza horiek biiturritatik jasoko dituzte: EuskoJaurlaritzatik eta BuruntzaldekoUdaletatik.

Eusko Jaurlaritzak, esate baterako,2005eko euskara planetarako 54.310euro esleitzea onartu zuen. Laguntzahoriek modu honetan banatu zituen:Berriolari, 2.978 euro; Latzi, 4.804;MSIri, 18.518; Oronari, 10.567; S.Izaguirreri, 4.946; Selaki, 4.577 etaLuzuriagari, 7.920.

Buruntzaldeko Udalek ere diru-laguntzak emateko konpromisoa hartu

dute. Aurreko urtean lau enpresek–Latz, S. Izagirre, Selak eta Luzuriaga–jasoko dituzte laguntza horiek, eta 2006urtean gehiago aurreikusi dituzte.

Laguntza hori euskara planaren disei-nua eta lehenbiziko urteko inplementa-zioa finantzatzeko izango da. Planadiseinatzen eta urtebetez gauzatzenenpresak gastatuko duen 2/3 diru-laguntza publikoetatik jasoko duelabermatzen dute Buruntzaldeko Udalek.

Hori horrela izanik, Eusko Jaurlari-tzatik jasotzen duen zenbatekotik gas-tuaren 2/3era iristeko falta dena jarrikodute Buruntzaldeko Udalek, beti ere3.500 euroko muga kontuan hartuta.

Enpresei diru-laguntzak

Page 19: NOAUA!! 223 alea

19Noaua! - 2006ko urtarrilaren 27an

PUBLIERREPORTAJEA

azpimarratu du.Enpresetako kideek izan dezaketen

nahiaz gain, Emuneko teknikariarenustetan “enpresek arrazoi asko dituzteeuskararen erabilera handitzen hasteko”eta horietako batzuk aipatu ditu:“enpresaren irudia hobetzen du, langile-en gogobetetzea handitu, zerbitzuarikalitatea eta balioa eransten dio enpre-saren erantzukizun sozialari garran-tzia ematen dio, Eusko Jaurlaritzakindarrean jarritako legea betetzen daetab.”.

Buruntzaldeko Udalek eta Emunekhasitako bideari segida eman nahidiote, eta besteak beste, enpresetaraigortzen duten buletin elektronikoa etaweb orria sortu dute.

ERREPORTAJEAREN EGILEA: TXINTXARRI _____SUSTATZAILEA: BURUNTZALDEKO UDALAK ___

Lan mundua euskalduntzekosindikatuek laguntza eskatu

diote Eusko Jaurlaritzari.

Sindikatuen ekarpenagarrantzitsua da

Buruntzaldeko lan mundua euskal-duntzeko planari jarraipena ema-

teko sortu zen batzordean CCOO, ELA,LAB eta UGT sindikatuek parte hartzendute, sindikatu horiek eta enpresetakoordezkari sindikalek euskara planen berrizuzenagoa izan dezaten.

Lan munduan euskara txertatzeko egi-ten ari diren ahaleginetan sindikatuenekarpena garrantzitsua izan daiteke.Horren harira, sindikatuen inplikazioasustatzeko Buruntzaldeko UdalekEmunen bidez hainbat ikastaro antolatudituzte sindikatuen egiturentzako etaenpresetako ordezkari sindikalentzako.Ikastaro horietan euskara planen inguru-ko azalpenak jasotzen dituzte, eta beste-ak beste, sindikatuen erantzukizuna zen-batekoa den argitzen da.

Sei bat hilabete baino ez dira pasa Latz enpresak euskaraplana abian jarri zuenetik, eta Mikel Arrutiren iritziz lan-

tokian gauzak aldatzen hasi dira. Euskararekiko sentsibilizazioapiztu dela dio, eta beharrezkoa izateaz gain, hartu duten eraba-kia oso positibotzat jo du.

Zertan antzeman da euskara planaren eragina?Bi hizkuntzetan mintzatzeko ohitura zuen langileari, euskarare-

kiko sentsibilitatea piztu zaio eta euskaraz soilik egitera pasa direnbatzuk antzeman ditut.

Planean sartu aurretik ikusten al zenuen euskara planarenbeharrik?

Bai. Euskararen presentzia ahozkoa bakarrik eta era informale-an zen. Dokumentazioa eta idatzizko komunikazioa gaztelerazjasotzen genuen, langilegoaren 3tik 2 baino gehiago euskaldunaizanda ere.

Hemendik aurrera lantokian euskara gehiago erabiliko delairuditzen zaizu?

Euskaldun zahar askoren arteko hartu-emana gazteleraz da, etajende asko euskaldun peto-petoa izanik gazteleraz komunikatzenda lankideekin. Euskara planarekin langile horiek bere artean eus-karaz egitea lortuko bagenu, oinarrizko helburua behintzat lortu-ko genuke. Pena da hainbeste euskaldunen artean gaztelera hain-beste entzutea. Latzeko plantila nahiko gaztea da, eta gure jenera-zioko langile askok ikasketa guztiak euskaraz egiteko aukera izandugu eta lan mundura salto egitean gaztelera hutsean funtziona-tzen duen mundu batean sartu gara. Nire ustez gure jeneraziokojendeak euskara lan munduan sartzeko ahalegina egin beharkogenuke, eta gure eguneroko hizkuntza lanean ere erabili.

“Hizkuntza ohiturak aldatzen hasi gara”Mikel Arruti, Latzeko langilea

Selak enpresako gerentearentzat euskara plana abian jartzeaurrats naturala izan da, “ezinbestean eman beharrekoa”.

Hiru urtetan egitea adostu dute eta Eusko Jaurlaritzaren etaHernaniko Udalaren laguntza jasoko dute.

Zergatik erabaki zenuten euskara plana onartzea?Azkeneko bi urtetan euskararen aldeko zenbait urrats emanak

genituen. Ekarpen txikiak ziren, eta zerbait serioagoa egitekogaraia zela erabaki genuen.

Euskara planean bete-betean sartu aurretik Selakeko hizkun-tza egoeraren diagnosia egin zenuten, ezta?

Diagnosiaren helburua enpresaren hizkuntza egoera ezagutzeazen. Eta aipagarria izan da langileon erantzuna; partehartzea osoaltua izan da eta agerian utzi dute planean txertatzeko daukatenprestutasuna. Bestalde, langileen artean euskararen erabilera etaezagutza oso baxuak direla egiaztatu dugu. Datu horiek, ordea,planarekin hasteko erabakia berretsi dute.

Epe laburrera zein helburu markatu dituzue?Euskaren presentzia indartu nahi dugu, eta horretarako zuta-

beak jartzea da lehen urratsa. Irizpideak zehaztu, motibazioa sus-tatu, batzorde bat osatu dugu jarraipena egingo duena eta lagun-tza eskainiko duena.

Euskara planak ekonomikoki nolako eragina izango du?Hiru urteko epean karga ekonomikoa ez da handia; hala ere,

euskararen kasuan, neurgailu ekonomikoak alde batera utzibehar ditugula pentsatzen dugu. Hala ere, Eusko Jaurlaritzatiketa Hernaniko Udaletik jasotzen ditugun laguntzak eramanga-rriagoa egiten dute plana.

“Behin-betiko aurrerapausoa izango da”Enrique Fernandez de Muniain, Selakeko kudeatzailea

(AURREKO ORRIALDETIK DATOR)

Txokoaldeko Berriolaren kasua hizpide izango dugu datorren asteko aldizkarian.

Page 20: NOAUA!! 223 alea