31
67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand Russell filosofo ingelesa aurkituko genuke segituan. Bere garaiko pentsalaririk ospetsuena izan zen, beharbada. Aldezkari adina aurkari izan zituen: “jenio santua” izan zen batzuentzat, eta “gure garaiko hereje handiena eta pertsona inmoralena” beste batzuentzat. Hiru grina indartsuk gidatu zuten haren bizitza: “maitasunaren egarriak, ezagutzaren bilaketak eta gizateriaren oinazearekiko erruki eramangaitzak”. Ezin, bada, moralgabea izan halako irrikak izan zituen gizasemea. Russellek pentsatzen zuen gizaki intelektualki gailenen gehiengo handi batek ez * Irakaslea eta idazlea. Zumaia Imajina ezazue, John Lennonekin, erlijiorik gabeko mundu bat … Ez erasotzaile suizidarik, ez Irailaren 11rik, ez Gurutzadarik, ez sorgin ehizarik, ez Bolboraren konspiraziorik, ez Indiaren partiketarik, ez gerrate israeldar-palestinarrik, ez musulman serbo-kroaziarren sarraskirik, ez juduekiko pertsekuziorik, ez Ipar Irlandako “nahasmendurik”, ez “ohore hilketarik”, ez janzkera nabarmen eta deigarridun telebanjelistarik. Imajina ezazue ez dagoela antzinako estatuak apurtzen dituen talibanik, ez biraolarien burugabetze publikorik, ezta larruazalaren zati bat erakusteagatik zigorkatutako emakumerik ere… Richard Dawkins, To End God, 2006 1. Aitzindari hurbil da

Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

67

Ateismo berriaerlijioaren aurrean

JON SUDUPE *

GOGOETAK

Ateismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand Russell fi losofo ingelesa aurkituko genuke segituan. Bere garaiko pentsalaririk ospetsuena izan zen, beharbada. Aldezkari adina

aurkari izan zituen: “jenio santua” izan zen batzuentzat, eta “gure garaiko hereje handiena eta pertsona inmoralena” beste batzuentzat. Hiru grina indartsuk gidatu zuten haren bizitza: “maitasunaren egarriak, ezagutzaren bilaketak eta gizateriaren oinazearekiko erruki eramangaitzak”. Ezin, bada, moralgabea izan halako irrikak izan zituen gizasemea. Russellek pentsatzen zuen gizaki intelektualki gailenen gehiengo handi batek ez

* Irakaslea eta idazlea. Zumaia

Imajina ezazue, John Lennonekin, erlijiorik gabeko mundu bat … Ez erasotzaile suizidarik, ez Irailaren 11rik, ez Gurutzadarik, ez sorgin ehizarik, ez Bolboraren konspiraziorik, ez Indiaren partiketarik, ez gerrate israeldar-palestinarrik, ez musulman serbo-kroaziarren sarraskirik, ez juduekiko pertsekuziorik, ez Ipar Irlandako “nahasmendurik”, ez “ohore hilketarik”, ez janzkera nabarmen eta deigarridun telebanjelistarik. Imajina ezazue ez dagoela antzinako estatuak apurtzen dituen talibanik, ez biraolarien burugabetze publikorik, ezta larruazalaren zati bat erakusteagatik zigorkatutako emakumerik ere…

Richard Dawkins, To End God, 2006

1. Aitzindari hurbil da

Page 2: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

68

duela erlijioan sinesten, baina ezkutatu egiten duela diru sarrerak galtzeko beldur direlako.

1927ko martxoaren 6an hitzaldi bat egin zuen Bertrand Russellek, oihartzun itzela izan zuena: Why I Am Not Christian (Zergatik ez naizen kristaua) zuen izena. Urtebete geroago, liburu forma hartu zuen mintzaldiak, eta XX. mendeko saiakerarik ospetsuenetakoa izan zen. Mintzaldi hartan, kristautasunak historian zehar jokatutako papera gogor kritikatuz gain, sinesgabetasunaren defentsa irmoa egin zuen. Orobat arbuiatu zituen lehen kausaren, lege naturalaren, planaren, moraltasunaren eta injustiziarekiko erremedioaren kristau argudioak. Lurra eta Marteren artean, Eguzkiaren inguruan biratzen duen portzelanazko teontzi bat badela esatea ez litzateke “gezurtagarria” izango, baina, inolako ziurtasunik ez dagoenez, arbuiatu egin behar dela esan zuen Russellek, “Bada Jainkoa?” galdera egin ziotenean.

Kristautasuna, bere historiako zatirik handienean, ideologia erasotzaile eta zapaltzailea izan da, oro har. Erlijioa historikoki kaltegarria izan dela adierazi zuen, sufrimenduz bete duelako mundua. Aski litzateke gurutzadak, tortura, suak, emakumeen morrontza, giza sexualitatearen gaitzespena edota izuaren erabilpena gogoan izatea. Trentoko kontziliotik gaur arte Elizaren hobekuntza guztiak haren etsaiei zor zaizkiela adierazi zuen Russellek. Kristautasunak pentsamendu demokratiko eta zientifi koa eragozteaz gain, hazkunde moral eta zibikoa oztopatu du. Gizakiak erlijiorik gabe -edo kristautasunik gabe, behinik behin-, moralagoak izango zirela uste zuen. Sexu bizitzari dagokionean, erlijioaren jarrerak nabarmenki murriztu du giza zoriontasuna. Horregatik, ezin gaitezke kristauak izan. Oraintsuago, Michael Martin fi losofo estatubatuarrak “kristautasunaren kontrako alegatu” gogorra idatzi du, eta Karlheinz Deschner aleman historialariak hamar tomotan kontatu du “kristautasunaren historia kriminala”.

B. Russellek uste zuen “munduko erlijio handi guztiak –budismoa, hinduismoa, kristautasuna, islama zein komunismoa– faltsuak eta galgarriak” direla aldi berean. Irmoki konbentziturik zegoen erlijioak gaitzesgarriak direla, bai epistemologikoki bai moralki. Erlijio orok, monoteistak bereziki, bortizkeriarako joera du. Haren izatasunari berezkoa zaio indarkeria, gizateriaren historia guztiak frogatzen duen moduan: gogora ditzagun katolikoen eta protestanteen arteko erlijio gerrak Frantzian,

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 3: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

69

Inkisizioa, Gurutzadak, erreketak. Ankerkeria bera, arrazoiarekiko gorroto bera erakutsi dute. Historian zehar, kontaezinak dira, Jainkoaren izenean, gizakiaren aurka egindako egintza makurrak. Izugarria izan da, bereziki, emakumeenganako opresioa.

“Munduan izan den edozein aurrerapenek beti izan du Eliza antolatuen aurkakotasun gotorra”, adierazi zuen Russellek. Eta Kristautasuna jo zuen, hain justu ere, munduko aurrerapen moralaren etsai nagusitzat. Mentalitate erlijiosoaren ordez, “espiritu zientifi koa” garatu eta atxiki behar zela zioen. “Ez dira argumentu arrazionalak, baizik eta emozioak, geroko bizitzan sinestarazten dutenak”, idatzi zuen aipaturiko liburuan. Russellek gaurko munduko azken gertaeren berri izango balu, bere adierazpenak berretsiko lituzke seguruenik.

Bertrand Russellek, aipatu berri dugun hitzaldian, Jainkoaren exis-tentziaren aldeko zenbait argudio eztabaidatu zituen, baita teologia kristauaren puntu zehatz batzuk ere. Haren ustez, Jesusek infernuan eta betiereko zigorrean sinetsi izana bateraezina da Jainkoaren ustezko ontasunarekin. Zalantzan jarri zuen Jesusen existentzia per-tsonaia historiko gisa. Kristo baino gizatiarragotzat jotzen zituen Buda eta Sokrates. B. Russellek erlijioaren morala gaitzetsi zuen bereziki: “Konbikzio osoz baieztatzen dut Eliza gisa antolatutako kristau erlijioa aurrerabide moralaren etsai nagusia izan dela eta oraindik ere hala dela munduan”. Indizeari begiratu besterik ez dago Elizak kondenatu dituen fi losofoen izenak ikusteko.

Bertrand Russellek erabat gaitzetsi zuen erlijioa, gizartean izan dituen ondorio txarrengatik, nagusiki. Erlijioa, historian zehar, joera arriskutsua izan dela erakutsi zuen. Erlijio antolatuek izugarrikeria handiak eragin dituzte: ezin konta ahala belaunaldi, komunitate etniko eta gizatalde zanpatuak, sarraskituak edota indarrez kristautuak izan dira doktrina

B. Russellek uste zuen “munduko erlijio handi guztiak -budismoa, hinduismoa, kristautasuna, islama zein komunismoa- faltsuak eta galgarrriak” direla aldi berean

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 4: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

70

eskakizunen izenean. “Oro har, erlijioak kalte handia egin duela uste dut”, baieztatu zuen. Russellen adiskidea izan zen Alfred North Whitehead fi losofoak zera seinalatu zuen: “Gaurko garaira arte, erlijioari egotz dakizkion hutsegiteen erregistroa negargarria da: giza sakrifi zioak, bereziki haurren hilketa, kanibalismoa, orgiak, sineskeria doilorgarriak, arrazagati-ko gorrotoa, ohitura gizagabeen iraupena, histeria eta fanatismoa; hori guztia ordain daiteke haren kontuan. Erlijioa da giza basakeriaren azken aterpea”.

Russellen iritzian, erlijioa beldurrean oinarritzen da, batik bat:

Beldurra da guztiaren oinarria: beldurra misteriotsuari, beldurra porrotari, beldurra heriotzari. Beldurra da krudeltasunaren aita eta, beraz, ez da harritzekoa

krudeltasuna eta erlijioa eskutik joatea. Bi gauza horien oinarria baita beldurra. Mundu honetan, gauzak pixka bat ulertzen hasi gara orain eta pixka bat menderatzen zientziaren laguntzaz, aurrera egiten hasi baita kristau erlijioaren aurka, elizen aurka, eta antzinako arau guztien oposizioaren aurka. Gizateria hainbat mendetan bizi izan den beldur koldar horretatik libratzen lagun gaitzake zientziak.

Nazionalismoarekin batera, erlijioa izan da –Russellen iritziz– historiako sarraski gorrienen arrazoia. Sinestun handienak dira tirano handienak. Mendeetan barrena, azken bi mundu gerretan baino hilkintza gehiago egin dira Jainkoaren izenean (Juan Paulo II.a aita santuak Jainkoari barkamena eskatu behar izan zion Eliza katolikoak burututako okerkeria ikaragarriengatik). Ez dago historia berrikusi beharrik Lukrezioren esaldia egiaztatzeko: Tantum religio potuit suadere malorum. Hain gaiztakeria itzelak eragiteko gai izan da erlijioa! Ez da harritzekoa, bada, ateismoa goraka etorri den fenomenoa izatea.

Erlijioek –kristauak eta mahometarrak, zehazki– eragindako ankerkeriez eta “mundura ekarri duten miseriaz” gogoeta egiteko eskatzen zuen Schopenhauer fi losofo ateo alemaniarrak. Erlijio gehienek bihozgabe eta

Nazionalismoarekin batera, erlijioa izan da historiako sarraski gorrienen arrazoia. Sinestun handienak dira tirano handienak

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 5: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

71

anker jokatu dute emakumeekiko, fedegabeekiko bereziki. Haietako bati, errusiar jatorriko Emma Goldmann anarkistari, zor dizkiogu “ateismoaren fi losofi ari” buruzko orrialderik argienetakoak, izenburu bereko saiakera llaburrean. “Ateismoa, jainkoen bere ukazioarekin, aldi berean gizakiaren baieztapen indartsuena da eta, azken honen bidez, betiereko baietza bizitzari, esanahiari eta edertasunari”, dio bertan. Erlijioa, hartara, gizakiak sortutako beste sistema absolutista eta askatasunaren etsaien artean jarri zuen.

Sonatua da Bertrand Russell fi losofo laikoak eta Frederick Copleston apaiz jesuitak 1948an BBC-n izan zuten debatea Jainkoaren existentziaren inguruan. Russellek era soil bezain eztabaidaezinean azaldu zuen bere agnostizismoa. Beste gabe, unibertsoa hor dago, eta kitto:

Denak baldin badu kausa bat, orduan Jainkoak ere kausa bat behar du. Kausarik gabeko zerbait egon badaiteke, berdin izan daiteke mundua nahiz Jainkoa; beraz, argudio horrek ez du ezelako baliorik. Ez dago arrazoirik batere mundua kausarik gabe sortua dela ez pentsatzeko; eta, bide bertsutik, ez dago batere arrazoirik mundua beti egon dela ez sinesteko.

Behin baino gehiagotan entzun behar izan zuen Bertrand Russellek honako galdera hau: “Zer iruditzen zaigu garrantzizkoagoa, etika ala erlijioa?”. Oso argia izan ohi zen haren erantzuna: erlijiorik gabe badago bizitzerik, etikarik gabe ez. Fedea ezin zaigu exijitu, hiritar ona izatea bai. Sinestun izatea baino garrantzizkoagoa da pertsona zintzoak izatea. Grafi koki zioen B. Russellek hegazkinera igotzen zenean pilotoaren etikaz gehiago arduratzen zela haren erlijioaz baino. Azken batean, etikoki bizitzeko ez dago metafi sika eta erlijio beharrik. Erlijiorik gabe badago bizitzerik, etikarik gabe ez (gutxieneko etiko batzuk gabe, ezinezkoa izango litzateke elkar bizitza).

2. Ateismo berriaren sorrera eta ezaugarriak

Mende honen hasieran, “ateismo berria” izenez ezagutzen den mugimendua erlijioarekiko jokabide oldarkor errukigabearengatik nabarmendu da. Richard Dawkins biologoa, Daniel C. Dennett fi losofoa, Sam Harris neurozientzialaria eta Christofer Hitchens kazetaria “ateismoaren lau zaldizkoak” izenez ezagutzen dira. Ateismo berriaren beste ordezkari

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 6: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

72

batzuen artean, Victor J. Stenger, Lawrence M. Krauss, Jerry Coyne, Greta Christina, David Silverman, Michael Shermer, Matt Dillahunty eta Steven Pinker aipa genitzake. Tolerante eta adeitsuak izateari utzi, eta erlijioari gogor eraso behar zaiolakoan daude. Sinesmenaz libratzeko unea badela irizten diote. Bada nabarmentzeko moduko gauza bat: haien liburuek arrakasta izugarria izan dute.

Bortxakeria da hiru erlijio monoteisten ezaugarri komuna. Argi dago gaur egun erlijio nagusiek ez dutela haurren sakrifi zioa edota kanibalismoa praktikatzen. Halere, diskriminazioa eta intolerantzia sustatzen ditu oraindik erlijioak; etsaitasuna eta erasoa sustatzen dituen jarrera da. Ikusi besterik ez dago islam erradikalaren krudelkeriazko ekintzak (gogora Irailaren 11n eta azken aldian hainbat lekutan gertatutako hilketak). Adonis poeta siriar handiak gogor salatu du islamaren berezko bortizkeria Biolentzia eta Islama liburuan. Korana zeharo testu erasotzailea iruditzen

zaio. Izugarria da gizarte arabiarrean txertatu duen ezjakintasuna, ma-txismoa, giza autonomiarekiko ar-buioa eta obskurantismoa (“arabiar kultura handia oztopatu du beti”). Orobat, Yvon Quiniou frantses fi losofoak txit kaltegarria irizten dio islamismoaren eraginari bere Islamaren hurbilketa kritiko baterako saiakeran. Erlijio islamdarra, hitz batean, irrazionala ez ezik, doktrina galgarria da. Gorroto eta indarkeria iturri da erlijioa.

Bazirudien “arrazoi ahularen” garai postmoderno hauetan Jainkoaren existentziaren ukazio esplizituak indarra galdua zuela, nahiz eta fedegabetasuna edo erlijiozko axolagabetasuna gero eta zabalduago egon. Honako hau idatzi zuen Richard Dawkins etologo famatuak The Gauardianen, 2011ko urriaren batean:

Gutako askok ergelkeria kaltegabetzat geneukan erlijioa. Daitekeena da sinesteek inolako ebidentziarik ez edukitzea, baina, pentsatzen genuen, jendeak kontsolagarriren baten beharra baldin badu euskarri gisa, non dago kaltea?

Erlijio islamdarra, hitz batean, irrazionala ez ezik, doktrina galgarria da. Gorroto eta indarkeria iturri da erlijioa

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 7: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

73

Irailaren 11k dena aldatu zuen. Errebelatutako fedea ez da ergelkeria kaltegabea, ergelkeria hilgarriki arriskutsua izan daiteke. Arriskutsua da jendeari bere zuzentasun propioan konfi antza irmoa ematen diolako, kemen faltsu bat elkar hiltzeko, automatikoki ezabatzen dituena besteak hiltzeko hesi normalak. Arriskutsua besteei etsaitasuna txertatzen dielako heredatutako tradizioen desberdintasun baten etiketagatik. Eta arriskutsua guztiok begirune bitxi bat eskuratu dugulako kritika arruntetik esklusibotasunez babesten gaituena. Utz dezagun dagoeneko hain madarikatuki errespetutsuak izateari!

Zalantzarik gabe, 2001eko atentatuek –eta harrezkeroko ekintza terroristek– hauspotu egin zuten ateismo berriaren sua. Fanatismoa indartzen ari da herrialde musulmanetan. Erlijio gehienetan jarrera bera ageri bada ere, islama da gaur egun fundamentalismoaren adierazpen garbiena. Fede itsua dute liburu sakratuen esanetan, eta, laikotasunari uko eginez, “sinesgabeen” aurrez aurreko gerrari ekin diote, Al-Qaeda buru dela. Sinesmen irmo eta tinko horrek gero eta jende gehiago erakartzen duela ematen du. Baina, islamismoaren arriskuak ez ezik, kristau fundamentalismoaren indarberritzeak ere eraginik izan du “ateismoaren itzuleran”. Askok uste zuenaren kontra, erlijio gehienak kontserbadoreago bihurtu dira azken aldian. Ikusmolde erlijiosoa –Biblian eta Koranean kontatzen diren gertakarietan oinarritzen dena– gizakiari buruzko teoriarik herrikoiena da herrialde askotan. Erlijioa suspertu egin da mende berriaren hasiera honetan, fundamentalismo kristauaren zein islamikoaren eskutik.

2008. urte bukaeran, “autobus ateoen” publizitate kanpaina bitxia antolatu zen Londresen, Ariane Sherine idazle eta kazetari gaztearen ekimenaz (“Ziur aski, Jainkoa ez da existitzen. Utzi kezkak, eta goza ezazu bizia”). Richard Dawkins biologo eboluzionista britainiarraren atxikimenduak eragin biderkatzailea izan zuen, ospe handia baitu zientzialarien komunitatean. Ongi etorria izan da Londresko autobusetan “There´s probably no god” lelopean antolatu den publizitate kanpaina hori (esan beharra dago probably hitza ez dela jainkogabe guztien gustukoa izan, ateoa ez baizik agnostikoa dirudielako). Ateismoak ospe txarra du oraindik leku askotan, eta zenbait ateok nahiago du bere burua agnostikotzat agertu. Erlijioa kritikatu eta gaitzestea ez dago batere ongi ikusia: sektakeria intolerantetzat hartu ohi da. Halako anomalia bat bezala ageri da sinesgabetasuna, orain arte homosexualitatea ageri zen moduan.

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 8: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

74

Ateismo berriak erlijioa zokoratu nahi du arrazoiaren eta zientziaren izenean. Bi mundu ikuskera garrantzizkoenak diren zientziaren eta erlijioaren artean erabateko bateraezintasuna dago: bi paradigma oso desberdinak dira eta ezinezkoa da haien arteko elkarrizketa. Arrazoiaren eta fedearen artean egiazko borroka dago. Zientziak eta erlijioak ez dutela batak bestearen eremuan indarrez sartu behar dioen ideia engainu bat da. Richard Dawkinsentzat, Jainkoaren existentzia beste hipotesi zientifi ko bat gehiago da besteren artean. Ikuspegi zientifi kotik begiratuta ez da berdin Jainkoa egon ala ez egon. Zientziak zerbait esan beharra dauka gai horretaz: baieztatu edo ukatu egin behar du Jainkoaren existentzia. Ez du arazoa

zintzilik utzi behar, agnostikoak egiten duen bezala. Erlijioa –Jainkoa, kristautasuna…– beste edozein fenomeno fi siko edo gertakari historiko bezala zientifi koki az-ter daiteke. Zientzialariek hitz egin beharra daukate uste edo sinesmen erlijiosoez, zentzu ko-muna eta arrazionaltasunaren iriz-pidea erabiliz. Darwinismoa eta kreazionismoa ez dira soilik iritzi desberdin bi. Gizakiei soilik zor zaie begirunea, ez sinesteei, hauek beti baitira eztabaidagai eta kritikagarri. Alde horretatik, erlijioak ez du errespeturik merezi.

Zientzia eta erlijioa munduaren bi kontzepzio kontrajarri dira, adiskidezinak. Zientziak ez bestek eskaini dezake guztiok konpartitu dezakegun ezagutza. Zientzia da gure unibertsoa ezagutzeko iturri bakarra. Ondorioz, ziurtasun zientifi ko egokian oinarritzen diren sinesteak justifi ka daitezke soilik. Zientzia ez da “beste ezagutza mota bat gehiago”, askotan, fede erlijiosoarekin parekatuz, esan ohi denez: “Mundu errealaz dugun jakintza guztiaren iturburua da, aurretik dagoen jakintzarekin bat datorrena eta egiaztatu egin daitekeena”. Ateoa –oso argi dio Dawkinsek– “mundu fi siko eta naturalaz harago ezer ez dagoela dioen norbait da”. Egia fi dagarriaren iturburu bakarra natur zientzia izaki, frogarik ez duen sineskeria da fede

Ikuspegi zientifi kotik begiratuta ez da berdin Jainkoa egon ala ez egon. Zientziak zerbait esan beharra dauka gai horretaz: baieztatu edo ukatu egin behar du Jainkoaren existentzia

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 9: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

75

erlijiosoa. Positibismoak dioen moduan, gizateriaren haur aldikoa da erlijioa. Haur sineskeria hori uxatzen hasi ziren XVIII. mendean distiratu zuten argiek. Gure sinesteei eusten dieten arrazoiak daudenean, ez dago fedearen beharrik. Arrazoimena eta materialismoa dira mundua ulertzeko bidea. Mitoak eta erlijio antolatuen jainkoak zalantzan jarri beharra dago argi eta garbi.

Beharrezkoa da, beraz, erlijioa gudukatuko duen ilustrazio berri bat. “New York, Washington eta Pensilvaniako hemeretzi hiltzaile suizidak hegazkin haietan bidaiatzen zuten sinestun zintzoenak ziren dudarik gabe”, dio Ch. Hitchensek. Sinesmenak fanatismora darama. Bibliako Jainkoa gaiztoa da, “munstro moral” bat, eta harenganako sinesmenak gaiztotu egiten du jendea. Horretan, ateo moderatuengandik bereizten dira ateista berriak. A. Comte-Sponville frantses fi losofoak irizten dionez, sinestunen eta sinesgabeen arteko borrokari ekiteak ez du zentzurik: “Erlijioa ez da arerioa: integrismoa, obskurantismoa, fanatismoa, terrorismoa baizik. Tolerantzia, kontzientzia askatasuna eta laikotasuna sustatzen duten guztiak –sinestunak nahiz sinesgabeak– aliatuak dira”.

3. Richard Dawkins, “ateismoaren printzea”

Richard Dawkins, etologo eta biologo ebolutibo britainiarra, darwinismoa eta ateismoa hedatzeko egin duen ahaleginagatik ezagutzen dugu guztiok. R. Dawkins eboluzioaren teoria modernoaren defendatzaile sutsua da, eta darwinismoa ezagutarazi, zabaldu eta bultzatzeko ahalegin handiak egin ditu bere lan bikainen eta hitzaldi atseginen bidez. Darwinen teorian oinarrituz, hipotesi ausartak eta konjetura iradokitzaileak ere proposatu ditu. R. Dawkinen The Selfi sh Gene (Gene berekoia) izeneko lana eboluzioari buruzko dibulgazio lan erreferentziazkoa eta erabakigarria bihurtu da. Dioenez, gauza eztabaidaezina da bizirauteko gogo gaindiezina duten gene multzoa garela gizakiok (“animalia baten portaerak geneen biziraupena gehitzera jotzen du”). Are gehiago, geneek organismoen portaeran ez ezik, haien ingurunean ere eragiten dutela berretsi du Fenotipo hedatuan. Geure geneen organo sexuala baino ez gara. Bizitzea egokitu zaigun inguru arrotzean bizirik iraun nahi indartsu batek soilik azal dezake gure espeziearen arrakasta munduan diren beste espezieen artean.

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 10: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

76

Richard Dawkins uste osoko darwinista da. Eboluzioaren teoria darwinista da unibertsoaren azalpen zientifi ko sendo bakarra. Ez da teoria huts bat, egitate bat da. Espezie bizidunek –dio berak– batzuek besteetatik eboluzionatu dute eta arbaso komun bateraino iristen dira. Inguruaren aldaketetara moldatzeko, eraldatuz joan dira milaka urtetan. Hautespen naturalak egokienen mesedetan dihardu. Anti-darwinistentzat, aldiz, Jainkoak egin ditu espezieak, behin betiko, gaur diren bezalakoxeak. Ez dute eboluzioaren teoriaz ezer ulertu, ohartarazten du Dawkinsek. Hautespen naturala metatze-prozesu bat da, izan. Darwinek berak zera idatzi zuen: “Frogatzerik balego badela organo konplexuren bat hurrenez hurrengo aldaketa txiki ugariz eratu izan ez dena, nire teoria lur jota geratuko litzateke erabat”. Harrezkeroztik, baina, inork ez du halakorik aurkitu.

Richard Dawkinsek 2006an argitara emandako The God Delusion (Jainkoaren irudikeria) saiakera hotsandiko liburua bihurtu da eta polemika izugarriak piztu ditu (noizko haren euskal itzulpena?). Oxfordeko katedradun eta etologo ezagunak “gure gizarte laikoetan erlijioak duen neurriz kanpoko pribilegioa” salatu nahi izan du. Pribilegio arriskutsua, dio berak, ideia erlijiosoen kontra ez agertzeko akordio tazituan oinarritzen baita. Biologo britainiarrak argi dauka zein izango den bere ahaleginaren ondorioa: “Liburu hau azkeneraino irakurtzen duena ez da jada sinestun izango. Gertatzen dena da, argudioek ez dutela sinestunengan eraginik izaten”, erantsi du etsipenez. Izan ere, pertsona erlijiosoak fedean oinarritzen dira, ez argudioan. Fedearen bertutea bere irrazionaltasuna dela adierazi zuen Soren Kierkegaard fi losofo daniarrak.

Tomas Akinokoaren bost bideek ez dutela ezer frogatzen ohartarazi du Richard Dawkinsek bere Jainkoaren irudikeria liburuan. Bereziki hutsalak dira. Jainkoaren existentzia frogatu nahi luketen lehen hiru baiespenek (lehen motorra, kausarik gabeko kausa eta kontingentziaren argudioa) gauza bera diote. Guztiek “infi nitura atzeratzea” dakarte: galdera bakoitzaren erantzunak aurreko galdera bat eragiten du, eta hark ere bere kausa eduki beharko du eta abar eta abar, ad infi nitum. Baina kate hori ezin da amaigabea izan, diote teistek. Mugimenduaren, kausen eta denboraren hurrenkeran atzeratze azkengaberik izan ez daitekeenez, jatorrizko Abiarazle, Kausa edo Egile batek egon behar du. Baina, zeinek sortu du sortzailea bera, orduan? Jainkoak sortu badu mundua, nork sortu du Jainkoa? Kausa-efektuen se-gidak zergatik gelditu behar du bat-batean?

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 11: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

77

Laugarren argudioa, perfekzio mailarena, txantxa gisa hartzen du Dawkinsek. Mundu honetan gauza batzuk besteak baino perfektuagoak izateak ez du esan nahi perfekziozko sinbolo gorenaren beharra dagoenik. Tomas Akinokoaren azken tesiak (adimentsuki diseinatua izan den guztiak diseinatzaile adimentsu bat behar du) “diseinu adimentsuaren” argudiora garamatza. Alabaina, Charles Darwinen eboluzioaren teoriak gezurtatu egiten du diseinuaren argudioa, “efektu berberak azaltzen baititu haien kausatzat Jainkoa aipatu beharrik gabe”. Jakina denez, diseinatzaile adimendun batekiko sinesmenak jarraitzaile asko ditu gaur egunean ere Amerikako Estatu Batuetan.

“Beethovenen 15. hari koartetoak lan txikian Jainkoaren obra baino ezin du izan” dioen arrazoibidea barne-hutsa dela irizten dio Dawkinsek. Beethovenen azken koartetoak sublimeak dira, bai, baina Beethovenen existentzia frogatzen du horrek, ez Jainkoarena. Sasoi hartan, Eliza, txit aberatsa izaki, mezenasik inportanteena zen. Migel Anjelek, Kapera Sixtinako sabaiaren ordez, zientziaren museo erraldoi batena margotu izan balu, artista ateoa izango al zen?

“Nik neuk ikusi edo entzun dut Jainkoa” baieztapenak ez dio bere buruari eusten. Burmuina eta bere mekanismo indartsuak ezagutzen dituenarentzat, horrelako baieztapen batek ez du funtsik. Lo egiten denean, ametsa esaten zaio horri; esna egoten denean, haluzinazioa edo irudipena. Fatimakoa bezalako ikuskari horiek ez dira nahiko arrazoi Jainkoa badela esateko. “Norbaitek haluzinazioak izaten dituenean, erotasuna deitzen zaio. Askok dituztenean, Erlijioa esaten zaio”, ohartarazi du Dawkinsek, Robert M. Pirsig idazlearen esapidearekin bat etorriz. Gaur egun, gure eskura dugun ezagutza zientifi koaz, sinestuna izatea ez da arrazoizkoa. Mundutik kanpo ez dago ezer.

Eskriturek ez dute Jainkoaren existentzia “errebelatzen” edo agerrarazten. Sinestun askok dio: “Jesusek Jainkoaren semetzat bazuen bere burua,

Zeinek sortu du sortzaile bera, orduan? Jainkoak sortu badu mundua, nork sortu du Jainkoa? Kausa- efektuen segidak zergatik gelditu behar du bat-batean?

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 12: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

78

arrazoi zuelako da”. Lehenik eta behin –dio Dawkinsek–, Jesusen izaera ustez jainkotiarraren froga historikorik ia-ia ez dago. Jesusen existentzia ez da historikoki egiaztatu. Teologoek beraiek aitortzen dute Ebanjelioak ez direla fi dagarriak egiazko munduan gertatzen dena kontatzerakoan: Jesusen heriotzaren eta Paulo Tarsokoaren Epistolen ondoren idatzita daude guztiak; a posteriori moldatutako kontakizunak dira.

Jainkoari buruzko arrazoibide eta frogek aukera “erabat ahula” ematen digute Jainkoaren existentziaz: “ziur asko, Jainkoa ez da existitzen”, dio Richard Dawkinsek. Ameskeria besterik ez da. Finituak gara, bakarrik gaude, zerua hutsik aurkitzen da. Ez dago zertan ibili naturaz gaineko Jainko baten bila, ez baitago deus ex machina batentzat lekurik. Transzendentziarako joera

sentitzeak ez du transzendentzia badenik frogatzen. Kantek azaldu zuen bezala, ehun talero edo txanponetan pentsatzeak ez du esan nahi ehun taleroak izan badirenik. Zientziaren eta erlijioaren artean ez dagoela gatazkarik entzuten duenean, Richard Dawkins ernegatu egiten da. Soren Kierkegaardek zioenez, “pentsamendua amaitzen den lekuan hasten da fedea”, hain zuzen ere. Ateoak egia bilatzen du,

argitasuna, inguratzen gaituzten gauzak ulertzea, arrazionaltasunaren eta jarrera kritikoaren defentsa egiten du, baita norberak dituen sinesteei dagokienez ere. Zientzia arrazionalismoaren molde bat baino ez da; erlijioa, aldiz, superstizioaren erarik arruntena dela dio Jerry Coyne genetista estatubatuarrak. Irra-zionalismo guztien artean, erlijioa izan da aurrerapen zientifi koaren etsai nagusia.

Richard Dawkinsek eman dio erantzunik biribilenetakoa diseinu adimentsuaren argudioari. Dawkinsen arabera, eboluzioa da bizirik dirauen azalpen zientifi ko sendo bakarra. Bizia ez da diseinu adimentsu batetik irten, kreazionistek baieztatzen duten bezala. Tesi kreazionistek ormaren kontra jotzen dute: konplexutasunak sortzaile bat behar du, are konplexuagoa dena. Baina nola esplikatu sortzailearen konplexutasuna? Jainkoak sortu badu mundua, nork sortu du Jainkoa? Konplexutasunaren

Finituak gara, bakarrik gaude, zerua hutsik aurkitzen da. Ez dago zertan ibili naturaz gaineko Jainko baten bila

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 13: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

79

arazoa ez da konpontzen izaki konplexuago baten bila ibilita. Dawkinsek dioenez, “ateismoa Darwin baino lehenago ere defendagarria bazen ikuspuntu logikotik, hura izan zen erabateko jarrera ateoa sendotasun intelektualez baiesteko argudioak eman zituena”.

1986an, The Blind Watchmaker (Erlojugile itsua) plazaratu zuen, William Paley teologoaren “erlojugileari” aipamena eginez. Paleyk, izan ere, “erlojugile itsu” batenak bezala deskribatzen ditu naturaren prozesuak, inolako planik eta xederik gabe moldatu izan baitira izadiaren egitura konplexuak. Begiaren “diseinua” eredutzat hartuz, Dawkinsek azaldu du zergatik unibertsoaren egiazko diseinatzaile adimentsuak ez zukeen utziko bere “lanak” bizidunen organoak dituzten “akatsak” izan zitzaten. Dawkinsek aditzera eman du organo konplexuak ere ez direla horren perfektuak –giza begia ez da perfektua– eta konplexutasuna erraz esplika daitekeela aurreko egitura biologikoen mailaz mailako eboluzioaren bidez. Dawkinsek ohartarazi du begia, bere konplexutasun nabaria gorabehera, era independentean garatu dela eboluzio une ezberdinetan, pausoz pauso.

Milioika ale saldu dituen The God Delusion best-seller arrakastatsuaren egileari dogmatismoaren bekatua leporatu dio batek baino gehiagok, doktrina erlijiosoak gainditurik dauden pentsaera arkaikoak direla esan duelako. Badirudi, hortaz, gauzak ezberdin ikusten direla azken bolada honetan: beren burua sinesgabetzat daukaten intelektual batzuk erlijioaren defendatzailetzat ageri zaizkigu, sakratuaren eta transzendentearen premian oinarrituta. Antony Flew ateo ezaguna izan zen XX. mendeko bigarren zatian. Gero, ordea, bere ateismoari uko egin zion, eta “munduko ateorik ospetsuena” deismora itzuli zen. Dawkinsek gogor eraso zion, eta zenbait zientzialari eta pentsalariren “prostituzio intelektuala” kritikatu zuen. Zientzia eta erlijioa, eboluzioaren teoria darwinista eta kristau fedea, bateraezinak zaizkio Dawkinsi, zientzia metodologikoki materialista baita. Zientzian eta etikan oinarritutako gizarte arrazional baten alde dago erabat (“ez itzazue haurrak ez jainkoetan ez maitagarrietan hezi”).

Baina, zehazki, zeren bila dabil Richard Dawkins, ateo berrien mugimenduko buruzagia? Espirituak astindu nahi lituzke honako bost puntuotan. Bat: “Posible da ateo zoriontsu, orekatu, moral eta intelektualki betea izatea”. Bi: hautespen naturala aski da bizidunaren aberastasuna eta Unibertsoaren existentzia azaltzeko Jainkoaren esku-hartzerik gabe. Hiru: gizakiak ez

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 14: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

80

du Jainkoaren premiarik zintzoa izateko. Lau: gurasoen sinesteek euren haurrak kutsa ditzaten eragotzi behar da (“ez ezazue haur katoliko bat esan, guraso katolikoen haur bat baizik”). Bost: ateoei euren harrotasuna itzuli behar zaie. “Jainkoaren existentzia gertagaitza, alferrikakoa eta kaltegarria” dela erakutsi digu Dawkinsek. “Ateismoa espiritu sano baten froga da beti”, gaineratu du, eta haren alde egiteko hainbat ideia aurreratzen digu. Ateo izateaz oso harro dago. Baina ez du, ezta ere, ateismoa fedearen antzeko zerbait bihurtu nahi, mundu ikuskera laiko eta zentzuzkoa baita.

DNA, herentziaren molekula, gurasoengandik seme-alabengana igarotzen delako gertatzen da eboluzio biologikoa, gizakiengan zein gainerako animalietan. Guztiok dugu molekula berezi horren kopia oso bat gure 40 bilioi zeluletako bakoitzean. Genea, DNA molekula, da erreplikatzaile nagusia gure planetan. Geneak erreplikatu egiten dira, hots, gorputzetik gorputzera salto egiten dute, gurasoengandik seme-alabengana pasatzen dira belaunaldiz belaunaldi. Baina, bada beste errepikatzaile mota bat ere,

“haurtzaroan dagoena oraindik”, genearen kidekoa den erreplikatzaile kulturala: memea, alegia. “Meme” deitu dio R. Dawkinsek kultur transmisioaren unitateari, “salda” berria den giza kulturan sortu den erreplikatzaile berriari.

Jainkoaren ideia ere meme bat da. Erlijioa meme bat bezala erreplikatzen da. Jainkoa, zerua, infernua, betiko zigorra edota fedea bezalako ideia izugarriak erraz onartzen dituzten burmuinak ditugula dio Dawkinsek. Ez dakigu ziur nola sortu zen “Jainkoaren irudikeria”, baina “esandako eta idatzitako hitzen bidez, musika eta artelan bikainen laguntzaz” erreplikatzen du bere burua. Zergatik dirau bizirik jainko baten ideiak belaunaldiz belaunaldi? “Jainkoaren memeak bere erakargarritasun psikologiko handiari esker dirau bizirik meme-gordailuan. Gure izateari buruzko galdera sakon eta aztoratzaileei azaleko erantzun sinesgarria eskaintzen die. Mundu honetako injustiziak ondorengo munduan zuzenduko direla ematen du aditzera”. Infernuko suaren ideiak ere –jarraitzen du Dawkinsek– oso eragin psikologiko sakona duenez, bere burua erraztasun handiz betikotzeko gauza da. Infernuko suaren mehatxua guztiz eraginkorra izan da Elizaren aginduak betearaztekorakoan. Erlijioa izurrite bat bezala zabaltzen da.

Gizakiak ez du Jainkoaren premiarik zintzoa izateko

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 15: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

81

Memea, izan ere, informazio modulu kutsakorra da, giza gogoa “infektatzen” du eta bizkarroi moduan bizi da bertan (gaur egun, meme biralek Internet erabili ohi dute gure gogoak manipulatzeko!). Memearen arazoa zera da, onuragarriak, kaltegarriak zein neutroak izan daitezkeela.

“Akzidente geografi koz” gara erlijio batekoak edo bestekoak, dio Dawkinsek. Kasualitatez gara kristau, Euskal Herrian jaio garelako, esate baterako. Indian jaio izan bagina hinduak izango ginen. Grezia klasikoan jaio izan bagina, Zeusengan sinetsiko genuen. Gaur egun, inork ez du sinesten gizateriak antzinako denboretan sinesten zituen jainkoetan, Zeus, Thor, Wotan eta beste hainbatetan. Guk ere, beste urrats bat ematera ausartuz, gaurko jainko guztiak arbuiatu beharko genituzkeela adierazi du biologo britainiarrak . Bistan denez, Dawkins ateo militante sutsua da, faltsutzat eta kaltegarritzat baitauka erlijioa. Arrazionalista ateoa izateaz harro dago. TED erakundean egin zuen hitzaldian entzuleei eskatu zien “armairutik irten” eta ateismoa zabaltzen lan egiteko.

4. Ch. Hitchens, Sam Harris, Dan Dennett eta beste

Christofer Hitchens pentsalari britainiarra dugu, beharbada, ateo berrietan oldarkorrena. God Is Not Great (Jainkoa ez da ona) haren libururik famatuena, alegatu antierlijioso amorratua da. Erlijioa –idatzi du bertan– “bortxazkoa da, irrazionala, intolerantea, arrazismoaren eta tribalismoaren aliatua, ezjakintasunez betea eta ikerketa librearen aurkakoa, mespretxuzkoa emakumeekiko eta hertsagarria haurrekiko”. Ch. Hitchensen ustetan, erlijioa, zeinahi dela, amorala ez ezik, “positiboki inmorala” da.

Erlijioak “dena pozoitzen duela” erakustea da Ch. Hitchensen helburua, haren lanaren jatorrizko azpitituluak baiesten duen bezala. (Nigeriako islamistak polio txertoaren aurka borrokatu ziren, EEBBek musulmanei eragindako konspiraziotzat hartu baitzuten). Ez du, beraz, tolerantzia pitin bat ere merezi. Ez dela kaltegarria dela esatea ez da nahikoa. Jainko edo izaki goren baten kontzeptua gizabanakoaren askatasuna suntsitzen duen sinesmen totalitarioa da. Tesi horretatik hiru ondorio ateratzen ditu. Erlijioak giza asmamenaren emaitza direla da lehena. Bigarrena, etika eta morala fedearekin loturarik gabekoak direla, eta ezin daitezkeela handik deduzitu. Eta hirugarrenik, krudeltasunez jokatzeko zeruaz baliatzea gizadiarentzako arrisku bat dela.

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 16: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

82

Christopher Hitchensek erlijioen kontrako testuak biltzen dituen Jainkoa ez da existitzen deituriko antologian dioenez, antzinako taldeek naturako fenomenoei zieten beldurraz eta ezjakintasunaz elikatu dira erlijioak. Fenomeno naturalei buruzko azalpen mitikoak ematen dituzten egia errebelatu eta aldaezinak arrunt ongi aztertzen dituzte gaur egungo zientziek. Filosofi ak, zientziak eta zentzu komunak ezetsi egin dituzte sasoi bateko argudio magiko horiek. Pentsamenduaren garapenari esker, egia errebelatutik eta fede dogmatikotik urrundu da gizateria. Hitchensen arabera, erlijioak zientziarekiko jarrera duen “nahitaez aurkakoa” da: “Fedea zientziarekin adiskidetzeko ahalegin guztiak porrot egitera kondenatuak daude, eta irrigarri gelditzera, beraz”. Adierazpen askatasunak eta aurkikuntza zientifi koak ordeztu beharko lukete erlijioa, eta etikaren nahiz giza zibilizazioaren oinarri gisa hartu. Bizitza laikoa –zientzian eta arrazoian oinarritua– proposatzen du Hitchensek.

“Gizateriaren etsairik zaharrena” deritzo erlijioari Ch. Hitchensek. Pertsekuzioen historia oso zabala dela erakusten digu: Antzinateko Lukreziorengandik hasi eta gure egunotako fundamentalismo isla-mikoak heriotzara kondenatu dituen Salman Rushdie eta Ayaan Hirsi Ali-renganaino. Islama yihad-ismoan amaitu da, ortodoxia erli-

jiosoaren izenean izua ereiten duen ideologia erasokor eta intolerante batean. Ezin sinetsizkoa da fede erlijiosoak iritsi dezakeen fanatismo maila. Erlijioak hil egiten du. 62 urterekin hil da Hitchens ateo polemista famatua Houstonen, esofagoko minbiziak jota. 2007an argitaratu zen liburua, eta arrakasta izugarria izan du. Hain gogor kritikatu ditu erlijio guztiak, probokatzailetzat hartu du jende askok. Bai, gure garaiko probokatzailerik handiena izan da, beharbada, baina ganorazko diskurtsoan oinarriturik daude haren lanak.

Sam Harris, fi losofo eta neurozientzialari estatubatuarrak, erlijioen fanatismo irrazionala kritikatu du, guztiz bereziki, indarkeriazko egintza kontaezinen iturri izan delako. Erlijioa izan da indarkeria eta zapalketa indar nagusia historian zehar (Stalinek eta Hitlerrek eragin zuten izu

Jainko edo izaki goren baten kontzeptua gizabanakoaren askatasuna suntsitzen duen sinesmen totalitarioa da

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 17: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

83

ikaragarriak ez bide du zerikusirik haien “ateismo zientifi koarekin”). Sam Harrisek 2004an argitaratu zuen hain oihartzun handia izan duen End of the Faith (Fedearen amaiera), baina berak ohartarazi duen bezala, “liburu hau 2001eko irailaren 12an hasi zen idazten”. Bi urte geroago, lehen obraren kritikei erantzunez, Letter to a Christian Nation (Nazio kristau bati gutuna) idatzi zuen. Irmoki defendatzen du eliza eta estatuaren arteko banaketa, erlijioen askatasuna, eta baita horiek kritikatzeko askatasuna ere. Bere burua ateotzat badauka ere, Sam Harrisek gogoko du ekialdeko espiritualtasuna. Haren ustea da ateismoa ez dela mundu ikuskera edo fi losofi a bat, “ideia txarren suntsipena” baizik. Begien bistakoa gezurtatzeari uko egitea, alegia.

Erlijioaz argi eta garbi hitz egiteko unea iritsi dela deritzo Sam Harrisek. Buruko gaixotasun edo patologia moduko bat begitantzen zaio. Sineste erlijiosoak zalantzan ez jartzearren, zibilizazioaren biziraupena arriskuan dagoela dio. Erlijio antolatuak arrunt absurdu eta arriskutsuak iruditzen zaizkio. Etikaren eta espiritualtasunaren ikuspuntu argiagoetara aurre-ratzeko oztopotzat dauzka. Horregatik, nazioarteko mugimendu bat (Project Reason) bultzatu du “fedearen amaiera” sustatzeko asmoz. Sam Harrisek argudiatzen du zientziak erantzuna eman diezaiekeela galdera eta arazo moralei, eta gizartearen ongizatea errazten lagun dezakeela. Bere azken lanean, The Moral Landscape (Paisaia morala) izenekoan, moralaren oinarritzapen zientifi koa proposatu nahi izan du. Eta bere tesia errepikatu du berriro: erlijio guztiek, ia automatikoki, portaera makurretara daramate. Laburbilduz, arrazoian oinarritutako moral berri bat aldarrikatu du, gizakiei eta gizarteei zoriona iristeko aukera emango diena.

Azken bi mendeetan, munduaren azalpen naturalista eta eboluzionista garatu dute fi losofo eta zientzialariek, David Humeren Giza naturari buruzko tratatua-ko gogoetatik hasi eta Charles Darwinen ikerketetan oinarri hartuz, gaur egungo ezagutza zientifi koetara iritsi arte. Naturalismoak, inmanentismoak eta materialismoak, gauza bera ez badira ere, bat egiten dute funtsean: uko egiten diote edozein transzendentziari, edozein espiritu materiagaberi (edozein Jainko sortzaileri, beraz). Naturaz harago ez dago ezer, ez jainkorik, ez arimarik, ez heriotzaz haraindiko bizitzarik. Naturalismoaren ikuspegitik esplika daiteke biziaren, giza espeziearen eta etikaren sorrera ez ezik, baita erlijioaren eta Jainkoaren ideiaren genealogia ere.

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 18: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

84

Daniel Dennett, 1942an jaioa, zientziaren fi losofo bat da, zientzia kognitiboetan nabarmentzen dena, kontzientziaren eta adimen artifi zialaren esparruan bereziki. Bere fi losofi aren tesi nagusiaren arabera, eboluzioa asko da giza kontzientzia esplikatzeko. Ildo beretik, erlijioa zientifi koki iker daitekeela uste du fi losofo eta zientzialari kognitiboak Breaking the Spell: Religion as a Natural Phenomenon (Lilura desegin: Erlijioa fenomeno natural gisa) liburu bikainean. Bertan galdetzen du nola azal daitekeen erlijioaren iraunkortasuna, hots, nola daitekeen gure burmuinak naturaz gaindiko egileekiko sinesmen faltsua garatu izana. Ikuspegi eboluzionistatik, erlijio sinesteak onura ebolutibo bat dakarrelako gertatu da. Dennettek uste du, iraganean erlijioak onura ebolutibo hori eskaini bazuen ere, gaur egun desabantaila bat dela.

Dagoeneko Humek bere Erlijioaren historia naturala liburuan fenome-no naturaltzat jo zuen erlijioa. Gizakiaren ezaugarriak oro, adi-mena eta portaera barne, modu zeharo naturalistan azal daitezke, eboluzionismo darwinistaren bidez, alegia. Eboluzioaren teoriak esplika dezake erlijioaren fenomenoa ere. Horrela, haren hastapenak argi-

tzen saiatu da Dennett: Zergatik eta nola sortu zen erlijioa ikuspuntu ebolutibotik? Zergatik da hain garrantzitsua jendearentzat? Zergatik gara harengatik hil eta erailtzeko gai? Onura gehiago al dakartza oztopoak baino? Galarazi egin behar ote da, sekta suntsitzaileak eta ideologia neonaziak egiten diren moduan, ala errespetua merezi du?

Erlijioaren ideia handiek milaka urtetan liluratu dituzte gizon-emakumeak, dio Dan Dennettek. “Erlijioa gertakari naturaltzat ulertu nahi badugu gaur egun, ez diogu soilik orain denari kasu egin behar, baizik baita izan zenari ere”. Gero eta gehiago dira erlijioaren sorrera ikuspegi naturalistatik azaltzen dutenak (Pascal Boyer, Gustavo Bueno...). Baliteke giza eboluzioaren ibilbidean ageri den lehen jokabide erlijiosoa erlatiboki berria izatea (Paleolitikoaren erdialdean edo). Jainkoa, zerua, infernua, betiko zigorra edota fedea bezalako ideia lazgarriak erraz onartzen dituzten burmuinak ditugu. Ez dago “Jainkoaren generik”: erlijioa kulturalki transmititzen da

Naturaz harago ez dago ezer, ez jainkorik, ez arimarik, ez heriotzaz haraindiko bizitzarik

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 19: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

85

hizkuntzaren eta sinbologiaren bidez, ez geneen bitartez. Richard Dawkins bere adiskideari jarraiki, erlijioa meme bat bezala erreplikatzen delakoan dago Dan Dennett.

Erlijioa antzinako denboretan sortu zen naturako mehatxuen beldurragatik. Horrela, bere burua etengabe birproduzitzen duen meme gisa iraun du gaur arte. Kultur eraginez, heziketaz, gurasoek seme-alabei esandako hitzen bidez, musikaren eta artelanen laguntzaz berregiten du bere burua. Dennettek birus batekin alderatzen du erlijioa: gogo ahulak –batez ere, haurrenak– kutsatzen ditu. Memea, izan ere, informaziozko modulu kutsatzailea da, giza gogoa “infektatzen” du eta bizkarroi moduan bizi da bertan. Horra hor memearen arazoa: onuragarria, kaltegarria zein neutroa izan daiteke. Meme batek harrapatuta gauzkala “konturatzen” bagara, harengandik ihes egiteko moduan izango gara. Dan Dennettek begirunea dio erlijiozko sinesmenari, zoriontsuago egin bailezake jendea. Ez du erlijioa suntsitu nahi, baizik eta ikerketa zientifi koaren mugez kanpo dagoela diotenen uste okerra desegin nahi luke. Hautsi beharra dago ikerketa ireki eta librearen aurkako tabua.

Steven Pinker zientzialari kognitibo eta hizkuntzalari ospetsuak uste du sinesmen erlijiosoak eboluzioaren azpiproduktuak direla, baina ez benetako egokitzapen ebolutiboa. Erlijioak mesede baino kalte gehiago egin duelakoan dago. The Better Angels of Our Nature (Barruan daramatzagun aingeruak) liburuan erlijioaren izenean egin diren izugarrikeriak aipatzen ditu. “Biblia bortxaketarako, genozidiorako eta familien suntsipenerako eskuliburu bat da… Erlijioak hilketak eman dizkigu, sorgin erreketak, gurutzadak, inkisizioak, jihad-ak, fatwua-k, terrorista suizidak … eta seme-alabak ibaian itotzen dituzten amak”, dio berak. Enlightenment Now izeneko bere azken lanean, arrazoiaren, zientziaren, humanismoaren eta aurrerapenaren aldeko aldarria egin du. 2013an, Richard Dawkins Saria eman zioten.

Victor John Stenberg, Baionan jaiotako fi sikari estatubatuarra, God: The Failed Hypothesis (Jainkoa: Huts egindako hipotesia) saiakeraren egilea da. 2007an best-seller izan zen liburu horretan gogor kritikatu du diseinu inteligentearen teoria. Kosmologiak, partikulen fi sikak eta mekanika kuantikoak azaltzen digute sortzailerik ez balego bezala agertu dela unibertsoa. Erlijioa eta zientzia funtsean adiskidezinak direla defenditu du

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 20: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

86

God and the Folly of Faith deituriko liburuan. Grezian hasi eta gaur arteko aurrerapen zientifi koak aztertuz, kristautasunak zientziaren garapena oztopatu duela erakusten digu.

Europarren artean, Michel Onfray frantses fi losofoa nabarmendu da ateismoaren aldeko aldarrikapenean. Traité d´athéologie ospetsuaren egilea dugu. Nekez egin daiteke kritika garratzagorik. Pentsalari honen ustez, Jainkoa fi kzio gisa existitu da, Bizar-Zuri edota Madame Bobary existitzen diren bezala. Jainkoa fi kzio moduan existitzen da, eta fi kzioak ez dira hiltzen. Zientziak ez du kristautasunaren hipotesi bat bera aintzat hartu. Gai honetan, Michel Onfrayk bere egiten du Marxen ikuspegia: erlijioak herriaren opioa izaten jarraitzen du; gizaki zoritxarrekoen negarra da; zapalduen, ahulen, ahalgabeen babeslekua.

Beste batzuen artean

5. Ateismoa, zentzuzko aldarrikapena

Aurrerapen zientifi koak fedearen oinarri ustez arrazionalak apurtu ditu. Tradizio eszeptiko eta ateoaren objekzioak (Hume, Freud, Monod, etab.) suntsitzaileak dira zeharo: ez dago historiaren azalpen teologiko edo metafi sikoen beharrik batere. Unibertsoaren ordena naturala lege orokorren bidez –“arkitekto gorenaren” ideiaren premiarik gabe– azal zitekeela adierazi zuen Kantek ere. Munduaren jatorria azaltzeko naturaz gaindiko kausa batez baliatzea ez-zientifi kotzat zeukan. Edonola ere, erlijioa ez du zientziaren goraldiak soilik garaitu, baizik baita pentsamendu libre, kritiko eta arrazionalaren nagusitasunak ere. Garapen eta ongizate ekonomikoari esker, Nigel Barner psikologo estatubatuarrak uste du 2041ean gehiago izango direla sinesgabeak sinestunak baino (“2041ean ateoa izango da mundua”).

Edward O. Wilson, soziobiologiaren sortzailea, ez da ateoa, baina erlijioen kontra dago. Zergatik? “Tenteldu eta banandu egiten dutelako”, erantzuten du leuntasunik gabe. Ezjakintasuna sustatzen dute, jendeari mundu errealeko arazoetan arreta jartzea galarazten diote eta maiz norabide okerrera daramaten ekintza ezin txarragoak eragiten dituzte (“fede jakin bati men egitea, defi nizioz, fanatismo erlijiosoa da”). Erlijio handiak, tamalez, premiagabeko sufrikario etengabeen iturri izan dira. Geure burua

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 21: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

87

deabruetatik eta jainko tribaletatik askatzea da mundu honetan bizitzeko erarik onena. “Giza aurrerapenaren onerako”.

XVII. mendearen erdialdera, Baruch Spinozak zioen politika erlijiotik banandu behar zela, eta erlijioa eremu pribaturako utzi behar zela. Gizartearen sekularizazioa, sakratutasunaren gainbehera, Aro Modernoko gertaerarik adierazgarrienetarikoa izan da. Federik eza goraka joan da etengabe. Gizakiak ordeztu du Jainkoa. XX. mendeko 60. hamarkadan, teologoak berak (Th. Altizer, W. Hamilton, H. Kox, P. Tillich, D. Bonhöff er, etab.) izan ziren “Jainkoaren heriotzaren teologia” aldarrikatu zutenak. “Onartu beharra dago Jainkoak alde egin duela eta mundu sekularra intelektualki normatibotzat eta etikoki ontzat jo behar dela”, adierazi zuen hil berri den William Hamilton teologoak. Ez dutela Jainkoa sinesten esaten dute, baina bat datoz kristau balioekin. Jainkorik gabeko kristautasuna defenditzen dute. Gauza bitxia!

Badirudi gizakiok “sinesteko joera” dugula. Burmuina eta erlijioa bata bestearentzat eginak daudela uste du Edward O. Wilsonek. Gizakiak “transzendentzia” eraren bat edo beste bilatu beharra sentitzen du. Sinesmenak “gauzkala” –haren bai-tan gaudela– zioen Ortega y Gasset fi losofo madrildarrak. Erlijio tribal antolatuen morroi izaten jarraitzen du jende gehienak. Edward O. Wilsonek dioenez, erlijioa eboluzioaren emaitza da, gizateria bera bezain zaharra, agian. Haren sorreran garrantzi handiagoa izan bide du tribalismoaren senezko indarrak espiritualtasun nahiak baino. Gizakiak bere taldearen –bere tribuaren– behar gorria du, talde erlijiosoa izan zein akonfesionala izan. Gorrotoaren eta bortxaren egiazko arrazoia sinesmenen arteko konfrontazioa ei da. Haatik, erlijio kontuetan, Wilson adiskidetzaileagoa da, “konsilienteagoa”, alegia, Richard Dawkins ateo porrokatua baino. “Deismo probisionaltzat” dauka bere jarrera. Giza espirituaren itzelezko indarrean sinesten du, ez hil ondoko bizitzan. Jeneralean, ateo moderatuek ez dute erlijioa gutxiesten ez erdeinatzen.

Gaur egun, zientzialari gutxik sinesten du Jainkoa badela. “Zientzialari onenak oso gutxitan dira sinestunak”, dio Edward O. Wilsonek. Albert

Erlijio tribal antolatuen morroi izaten jarraitzen du jende gehienak

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 22: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

88

Einstein eta Stephen Hawking ez dira sinestunak. Egiaz, agnostikoak dira, ateismo apaindu bati atxikitzen zaizkionak. Einsteinek “Jainkoa” zentzu erabat poetikoan zerabilen, Jainkoa eta Unibertsoa parekatuz nolabait, Spinozaren modura (“Nik Spinozaren Jainkoagan sinesten dut. Alegia, dagoen guztiaren harmonia harrigarrian”). Ez zuen gizadiaren patuaz eta ekintzez arduratuko litzatekeen Jainko transzendentean sinesten. Orobat fi sikari asko ere, metafora erlijiosoaz baliatzen dira, egokiera izanez gero. Haien Jainkoa ez da Ilustrazioaren garaiko hura: Unibertsoaren legeak fi nkatu dituen goi mekanikaria. Haien Jainkoa ez da naturaz gaindikoa, mirariak egin eta bekatuak zigortzen dituena.

Einsteinek “giza ahuleziaren ondoriotzat” zeukan erlijioa, eta Biblia “haurren” kontutzat. Bere testurik pertsonalenetan hizkuntza anbiguoa zerabilen sarritan, naturaren interpretazio deista halako bat, harmonia kosmikoarekiko miresmen moduko bat adierazten duena, baina inoiz ez zion erlijioari arrazoimenetik at dagoen ahalmenik egotzi. 1954ko urtarrileko 3an alemanez idatzitako gutun batean honako hau irakur daiteke: “Ez dut Jainko pertsonal batengan sinesten eta ez dut hori inoiz ukatu, baizik eta argi azaldu izan dut. Nigan baldin badago erlijiosoa dei daitekeen zerbait munduaren egiturarekiko miresmen mugagabea da”. Zientzialari gehienak ateoak dira, eta fi losofo gehienak ere bai.

Ezingo da inoiz zientifi koki frogatu Jainkoa baden ala ez. Ideia hori faltsua dela dio Dawkinsek. Ustez zientziaren helmenetik kanpo zeuden galdera batzuek erantzuna izan dute gero. Hala, 1835ean, Auguste Comte fi losofo ateoak zera zioen izarrei buruz: “Guk ezingo ditugu inoiz ezein metodoren bidez ikertu haien osagai kimikoak eta haien egitura minerala”. Espektroskopietan lan egiten dutenek gezurtatu egin dute Comteren baieztapena: urrundik ari dira izarren osaera zehatza aztertzen. Ulertzen ez duguna, azken batean, “oraindik” ulertzen ez duguna besterik ez da. Diderotek esaten zuen bezala, gizakiak ez du Jainkoaren beharrik unibertsoaren ordena azaltzeko, bera da ezartzen duena.

Gizakiak ez du Jainkoaren premiarik portaera etikoa posible izan dadin: ateoa eta bertutetsua izan daiteke aldi berean. Erlijioak, gauza ergelak ez ezik, arriskutsuak dira, fanatismoa, intolerantzia eta biolentzia ereiten baitute. Horregatik, erlijioak ez du soilik toleratua izan behar, baizik argudio arrazionalen bidez aztertua eta eztabaidatua ere bai. Hori dela eta,

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 23: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

89

ateo berriak beren jarreretan nabarmenegiak, zakarregiak, suntsitzaileegiak izateagatik kritikatu ditu askok. Beste batzuek –T. Eagleton marxista ateoak, esaterako– alderdikeria eta ikuspegi mehartasuna egotzi die. Hona hemen Stephen J. Gould zientziaren fi losofo ospetsuak Dawkinsi zuzentzen dion kritika: “Dawkinsen teoriak sortutako lilura mendebaleko zientziaren pentsamendu ohitura txar batzuetatik sortu dela uste dut; guk (barkatu hitzak) atomismo, erredukzionismo eta determinismo deitzen ditugun jarreretatik”. Zientziaren eta erlijioaren artean kontraesanik ez dagoela uste du Michael Ruse biologo eboluzionista ezagunak, eta kritika egin die ateo berriei (“Dawkinsek eta enparauek deskreditura eramango gaituzte”).

Jainkorik ez dagoela esaten duen doktrina fi losofi koa da ateismoa. Alegia, ez dago naturaz gaindiko izaki bat, ahalguztiduna, mugagabea, unibertsoaren arduraduna eta gauza guztien sortzailea litzatekeena. Era horretako izaki bat kimera hutsa da ateo arrazionalistarentzat. Teoria ateistaren arabera, ez dago ez ebidentzia enpirikorik ez argudio arrazionalik halako izate bat badela baieztatzeko. Egile hori erreala dela dioen doktrina okerra eta irrazionala da, besterik gabe. Ness aintzirako munstroa egiazkoa ez dela esateko arrazoirik ez badago –zioen N. R. Hanson zientziaren fi losofo ospetsuak–, halako munstrorik ez dela sinestea da zentzuzkoena. Ateoarentzat, Jainkoaren existentzia ez da aukera posible bat, baizik eta faltsukeria enpiriko eta arrazional bat.

“Ateoa izatea –dio Richard Daw-kinek– aspirazio benetakoa da, adoretsua eta oparoa”. Horregatik, ateismoaren defentsak erabat bidezkoa dirudi. Erlijioak ez du eztabaidaren eta kritikaren gainetik egon behar. Sineste guztiak ez dira errespetagarriak, batzuk fal-tsuak eta zentzugabeak baitira. Zientzia eta logikaren bidetik, egia objektiboaren bila jardun behar dela uste du Jacques Bouveresse fi losofo frantziarrak. “Horregatik, fi losofi ak soiltasunez esan behar du Jainkoa ez dela existitzen eta faltsua dela arima hilezkor bat izatea”, idatzi du P. Flores d´Arcais fi losofo italiarrak. Ahalegin horretan ari dira, ateo berriez gainera, beste hainbat zientzialari eta intelektual. Neurritsuak izateari utzi,

Sineste guztiak ez dira errespetagarriak, batzuk faltsuak eta zentzugabeak baitira

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 24: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

90

eta erlijioari, sineskeriari eta fanatismo erlijiosoari eraso egin behar zaiela irizten diote.

“Ateo berriek” (Richard Dawkins, Daniel Dennet, Sam Harris eta hil berria den Christopher Hitchens) ez dute uste Jainkoaganako sinesmena errespetatu behar denik. Erlijioen kontra daude, lotsagabeki. Bigunegiak izan omen gara erlijioarekin. Arrazoiak zuzendutako gizarte batean naturaz gaindiko sinesteak eragozpen bat direla pentsatzen dute. Irailaren 11ko erasoen ondoren, “utz diezaiogun begirunetsu izateari!”, idatzi zuen Dawkinsek The Guardianen. Zoritxarrez, erlijioa ez da babes eta kontsolamendu hutsa, ergeltasun hilgarria ere izan daiteke (“gure espeziearen haurtzaro deiadarkari eta izutitik” baitator). Horixe da Daniel Dennett fi losofo estatubatuarraren ustea ere. Ateo berriek Jainkoaganako sinesmenaren zentzugabetasuna nabarmendu dute, alde batetik; eta erlijioak gizarteari egin dion kaltea, bestetik.

Ateismoak ez du heresiarik ezagutzen, ez du gerra santurik sustatzen (George Steiner). Ateismoa munduaren kontzepzio guztiz profanoa proposatzen duen pentsaera da, errealitate transzendente baten existentzia ukatzen duena. Den-dena hemen, gure existentzia mugatu eta badaezpadako honetan jokatzen dela esan nahi du ateo izateak. Ateismo mota desberdinak dauden arren, ezaugarri komun batzuk dituzte guztiek: “Jainkoa ez balego bezala” aurre egin behar zaiola bizitzari uste dute. Errealitate materialaz haratago legokeen esparru sakratu baten existentzia ukatzen dute. Stephen Hawking fi sikari ingelesak dioen bezala, “ez dago lekurik jainkoentzat eta deabruentzat Unibertsoaren bilakaeran”. Heriotzaz haranzko bizia, berriz, “maitagarrien ipuin bat” iruditzen zaio (“funtsezko diferentzia dago autoritatean euskarritzen den erlijioaren eta behaketan zein arrazoian oinarritzen den zientziaren artean”).

Gaixoen alde errezatzeak ez ditu haien nahigabeak eta gaitzak sendatzen. Oraindik orain, Russell Stannard fi sikari sinestunak test bidez aztertu du otoitzaren eraginkortasuna gaixoen osasunari dagokionez. Azken hauek hiru multzotan banatu zituen: otoitzaren hartzaile zirenak; otoitza hartu, bai, baina horren berri ez zekitenak; eta otoitzaren hartzaile zirela bazekitenak. Gaixoek ez zekiten zein taldetakoak ziren. Errezatzen zutenek bakarrik zekiten zein gaixo ziren errezoen hartzaile. Ondorioa? Inolako alderik ez zen lehen bi taldeen artean. Are okerrago: “bazekitenek” arazo

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 25: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

91

ugariago izan zuten, ez zekitenek baino. Emaitzaren estresa, dio Dawkinsek ironiaz.

Auguste Comte positibistaren tesi ezagunaren arabera, aldi teologikoaren eta metafi sikoaren ondoren, aldi zientifi koa edo positiboa heldu da. Gizakiek hil dute Jainkoa, teknikari eta zientziari esker ez baitaukate jada haren beharrik. Zientzialarien gehiengo handi bat ateoa da gaur egun. Isaak Newtonek, Michael Faradayk, William Thomsonek, Gregor Mendelek… sinestun aitortzen zuten beren burua. XX. mendean, aldiz, askoz zailagoa da beren fedea aldarrikatzen duten zientzialari handiak aurkitzea, gaineratzen du Dawkinsek. Izatekotan ere, Einsteinen zentzuan dira erlijiodun, modu poetikoan, nolabait esatearren. Max Weberrek zioen bezala, “aitortu edo ez aitortu, ez dezake inork bere izatearen barnean zalantzarik izan zientziak ez duela zerikusirik Jainkoaren ideiarekin”.

“Gure sinestea ez da sinesmen bat. Gure printzipioak ez dira fede bat. Gure konbikzioei ez diegu dogmatikoki eusten”. Christopher Hitchensen hitz horiek ongi adierazten dute ateismoaren izaera. Zientzia eta erlijioa munduaren bi kontzepzio kontrajarri dira, adostezinak, funtsean. Arrazoimenaz, zientziaz, ikerketa libreaz fi datzen gara, eta haien kontrakoaz mesfi datzen. Zientzia ez da “beste ezagutza mota bat gehiago”, fede erlijiosoarekin parekatu nahi luketenek diotenaren kontra. “Mundu errealaz dugun jakintza guztiaren iturburua da, aurrez jasotako jakintzarekin bat datorrena eta egiazta daitekeena”, dio Dawkinsek. Zientziak ez bestek eman dezake guztiok konparti dezakegun ezagutza. Mitoak eta erlijio antolatuen jainkoak zalantzan jarri beharra dago argi eta garbi. Ezjakintasuna sustatzen dute, jendeari mundu errealeko arazoetan arreta jartzea galarazten diote eta maiz norabide okerrera daramaten ekintza ezin txarragoak eragiten dituzte (“fede jakin bati men egitea, fanatismo erlijiosoa da, defi nizioz”).

Jainkorik ez dela onartuta ere, ez al du eraginkorra izaten jarraitzen erlijioak? Ez al da kontsolagarria? Ez al du jendea ongia egitera bultzatzen? Begien bistako gauza iruditzen zaio Dawkinsi Jainkoa kontsolagarri izateak ez duela haren existentzia frogatzen. Nola uler daiteke heriotza ondoko bizitzan sinesten dutenek beldurra izatea heriotzari? Erlijioak, beraz, ez dirudi hilzorian daudenak kontsolatzen dituenik. “Jainkoa izan bada; bestela, bizitzak ez luke zentzurik”. Umekeria da beste norbaitek –Jainkoak, kasu honetan– gure bizitzari zentzua ematen diola pentsatzea. Ez –ohartarazten

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 26: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

92

digu Dawkinsek– gure bizitza aberatsa da, zentzuz betea eta zoragarria, guk geuk erabakitzen dugunean ere. Zientziak ez du “existentzia hitsera, zentzu eta xederik gabekora jotzen”. Aitzitik, kontsolamendu eta esperantza iturri izan daiteke.

Jainkoa hil egin al da Europan?, galdetu zuen Newsweek astekari iparramerikar ezagunak bere lehen orrialdean, 1999ko udan. Bai –baieztatu zuen–, hala da, God is dead in Europe. Antzeko zerbait esana zuen Nietzschek orain dela ia ehun urte (“Gu jadanik ez gara kristauak, gainditua dugu kristautasuna, beragandik ez urrutiegi bizi izan garelako eta bai hurbilegi, baina,

batez ere, beragandik atera egin garelako”). Erlijio soziologikoaren amaieraren lekuko izan gara Kontinente zaharrean: Europa da lehen herrialde ateoa. Baina, jendea Jainkoa “ez balitz bezala” bizi bada ere, kulturalki kristau izaten jarraitzen du, nolabait esateko (ez dago Europaren historia edo artea aintzat hartzerik, Biblia eta kristau kultura ezagutu gabe). Sekularizazio prozesuak ez du erlijioa desagertu denik esan nahi. Oraindik ere

sinestunak gehiago dira kopuruz ateoak baino. Erritoek –bataioa, jaunartzea, ezkontza, hileta, etab. – jarraitu egiten dute. Munduaren ikuskera sekularrak eragindako “hustasuna” –“baliorik eza” – betetzen du erlijioak, nonbait. Gure gizarte garatu eta txit materialista honetan, jende askok “ihes egiteko” premia subjektibo indartsua du, eta erlijioetan aurkitzen bide dio erantzun existentziala bizi larriminari. Hortik, “zentzuaren bilaketa” (zergatik dago gaizkia munduan, zergatik errugabeen oinazea, zergatik heriotza?...).

Oso zabaldua dagoen aurreiritzi baten arabera, eszeptiko edo ateo batek ezin du pertsona morala izan. Aldrebeskeria hutsa da hori esatea. Ez daukagu erlijioaren premiarik moralak izateko. Ezin da esan fededunak ateoak baino moralagoak direnik, ezta geroko sari baten bila dabilen sinestunaren jokabidea goraipagarriagoa denik ateo edo agnostiko humanista batena baino. Arazo moral handi guztietan, Jainkoarengan sinesteak edo ez sinesteak ez du ezer funtsezkorik aldatzen, integristentzat izan ezik.

Nola uler daiteke heriotza ondoko bizitzan sinesten dutenek beldurra izatea heriotzari? Erlijioak, beraz, ez dirudi hilzorian daudenak kontsolatzen dituenik

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 27: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

93

Erlijio bat eduki ala ez, horrek ez du inor bere eginbeharretik libratzen. Pierre Baylek philosophe frantsesak, XVII. mende bukaeran, argi seinalatu zuen: hain egia da ateo bat bertutetsua izan daitekeela, nola sinestun bat bertutetsua izan ez daitekeela. Erlijioak ez du balio pertsonek zintzoago joka dezaten.

Jacques Bouveresse fi losofo frantziarrak Peut-on ne pas croire? (Daitekeena al da ez sinestea?) saiakera argitaratu zuen 2007an. Jacques Bouveresse fi losofi a analitikoaren eta Wittgensteinen sartzailea izan da Frantzian, eta aski ezaguna da postmodernitatearen engainuen kontra egin duen borrokarengatik (“Sokal auzia” delakoan, esaterako). J. Bouveresse ez dago batere ados “erlijiozale” berrien argudioekin. Ez du uste erlijioa suspertzen ari denik. Gizakiak ez du benetan sinesmenaren beharrik. Gaur gertatzen dena, erlijioaren itzulera barik, Robert Musilek “sinesmenaren nostalgia” deitu zuena omen da (gogora dezagun Freudentzat ere aita babesle baten nostalgiatik sortua dela Jainkoaganako atxikimendua). Izatekotan ere, erlijioarekiko malenkonia halako bat ageri da, fedearekiko sentimendu nostalgiko bat, paradisu galduaren mina edo. Ez da, egiazki, erlijioaren indarberritzea, nahasmen intelektual larri baten adierazpena baizik. Garai honetan krisian dagoena egiaren kontzeptua dela uste du J. Bouveressek. Konparazio batera, postmodernitateak, erlatibista izaki, arrazionalismo modernoari baino begirune handiagoa bide dio erlijioari. Peter Sloterdijk alemaniar fi losofo polemikoari ere ipuina iruditzen zaio erlijioen bihurrera hori. Itzultzen ari dena dogmatismoa da, batzuetan integrismoa eta fanatismoa lagun dituela. Ilustrazioaren borrokak bizirik irauten du, gutxitan izan da horren premiazkoa askatasunaren aldeko borroka.

Islamaren zein Eliza katolikoaren eta protestanteen fundamentalismo erlijiosoaren erasoaldia gero eta gogorragoa den honetan onuragarriak dira Jacques Bouveresseren eta gainontzeko pentsalari sinesgabeen saiakerak. Erlijio sinesmenaren premia ez da horren nahitaezkoa. Ez dago sinestun izan beharrik. Are gehiago, posible da ez sinestea, “et même nécessaire”, gaineratzen du frantses irakasleak. Epikurok, Hipatiak, Spinozak, Diderotek, Russellek –batzuen batzuk aipatzearren–, Jainkoari erreferentziarik egiten ez zioten konbikzio fi losofi ko eta etikoak zituzten. “Ateoa izan zaitezke eta pozez betea, orekatua eta moralki nahiz intelektualki gogobetea”, dio Richard Dawkinsek. Horrelakoak dira milioika gizon-emakume mundu zabalean. Posible da inolako jainkotan ez sinestea, eta ongi sentitzea. Alde

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 28: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

94

batera utz dezakegu, beraz, erlijioa? Sinplea bezain zehatza da erantzuna: gero eta gehiago dira hura gabe moldatzen direnak euren bizitza pribatuan. Erlijioa ez da beharrizan biologiko bat, gosea, egarria, sexua edo beldurra diren moduan. Erlijiorik –jainkorik, transzendentziarik– gabe bizi gaitezke. Are gehiago, zibilizaziorik arrazoizkoena eraiki daiteke.

Pertsona ona edo zintzoa izateko ez dago Jainkoaren premiarik. Fedea galdu arren, ez naiz hasiko lapurretak egiten, jendea bortxatzen edo hiltzen. Kantek erakutsi zuen bezala, edo morala autonomoa da, edo ez da morala. Pertsona erlijioso askori nekeza gertatzen zaio imajinatzea nola izan gaitezkeen onak erlijiorik gabe. Altruismoa ez da Bibliari itxaroten egon gizakien artean garatu ahal izateko. Dawkinsen ustez, gure iragan darwinistaren ondorioa baino ez da. Biologikoki espezie berekoak gara gizaki guztiok. Ahaidetasun genetikoak, elkarrekikotasunaren premiak eta ontasunaren abantailak ederki azaltzen dute altruismoaren eta zentzu moralaren sorburua.

Mundua den bezalakoxea –bi-zitzak dakartzan bihozmin eta nahigabeak barne– onartzen duten pertsona helduak dira ateoak. Jarrera honek ez darama ez etsipenera ez adorea galtzera. Ateoak sinestunak baino tristeago edo alaiagoak diren frogarik ez dago, ez adulteriogileagoak direnik, ez herri ogasunari iruzur handiagoa egiten diotenik. “Zalantzakorra da doktrina erlijiosoen gailentasun mugagabearen garaian gizakiak

gaur baino zoriontsuagoak zirena; moralago behintzat ez ziren”, idatzi zuen Sigmund Freudek. Sinesten dutenak ez dira “moralki” hobeak. Erlijioak ez du solidaritatea, askatasuna edota justizia bezalako bertuteen monopoliorik. Balio horiek ez dute Jainkoaren beharrik bizirik irauteko. Ateismoa da jarrera etikorik egokiena gizakien arteko harremanak hobetzeko.

Ez dago, bada, inongo arrazoirik Jainkoagan sinesten ez duten gizakiak munstrotzat hartzeko. Badira izatez berez balio duten proposizio moral

Sinesten dutenak ez dira “moralki” hobeak. Erlijioak ez du solidaritatea, askatasuna edota justizia bezalako bertuteen monopoliorik

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 29: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

95

eta juridikoak Jainkoa ez badago ere. Besteak errespetatzeko –horretan baitatza, azken batean, moral unibertsala– ez da inolako erlijiorik behar, are gutxiago Jainkoaren goi agerkunderik. Sinestunak zein sinesgabeak izan, gizaki gehienek partekatzen dituzte hainbat printzipio moral (justizia, eginbeharra, altruismoa, zintzotasuna, solidaritatea, barkamena). Balio horiek etengabe bilakatuz doan “garaiko espirituaren” edo Zeitgeist moralaren ondorio dira, eta ez agindu erlijiosoen ondorena.

Morala –Kant fi losofo handiaren aurretik, gutxienez– Jainkoaren dohaintzat zeukan jendeak. Kantek ukatu egin zuen hori. Morala ez da erlijioan oinarritzen, alderantziz baizik. Inperatibo moralak berez ezartzen dira, Jainkoaren existentziarekin loturarik gabe. Ez da sentimendu moralean ere oinarritzen, arrazoimen hutsean baizik. Arrazoimenaren bidez baino ez da eskuratzen ezagutza morala, ezin du giza arrazoimenetik kanpokoa izan. Kantek erlijiotik askatu zuen morala. Argi esanda: morala ez dago erlijioaren mende; beregain da, ez du inolako taka-takarik behar, giza arrazionaltasunean du euskarri. Morala erlijioaren aurretikoa da (aurrebaldintza, Kanten esanetan). Horra hor modernitateko birakuntza erabakigarrienetakoa: jadanik ez du erlijioak oinarritzen morala, baizik eta morala da erlijioa oinarritzen duena.

Robert Musil austriar idazleak nahi zuen bezala, gizadiak, ahal dela, gutxiago sinesten eta federik eza hobeto jasaten ikasi beharko luke. Erlijioa ez da ezinbestekoa: bizitzak esanahi intrintsekoa du eta berenez izan daiteke atsegina. Bizitza, maila moral nahiz etikoan ere, ederra izan dadin ahalegindu behar dugu. Bizitzea da gizon-emakume ororen helburua. Ez gara ez heriotzarako ez betikotasunerako bizi, ezpada denboraren laburtasunean bizitzaren betetasuna iristeko. Bizia, “argi iheskorra”, berez da aski miraritsua. Jende gehienak ez du hiltzeko aukerarik izango, ez baita jaioko inoiz.

Stephen J. Gould ezagunak bere Wonderful Life (Bizitza zoragarria) izeneko lan txalotuan dioen bezala, pertsona batzuei beheraldia ematen die kontingentziaren ondorio garela pentsatze hutsak. Baina ideia hori askatasunaren eta erantzukizun moralaren iturritzat dauka berak: “Historiaren seme-alabak gara eta geure bide propioak bilatu behar ditugu unibertso honetan”. Bakoitzak bere kabuz erabaki beharra dauka zein den bizitzea merezi duen biziera. Ez du bigarren aukerarik izango.

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean

Page 30: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

96

Ez gara naturaz gaindiko adimen batek sortuak izan. Zoria eta halabeharra izan dira gure espeziearen eragileak. Espezie kontingentea gara, mutazio ustekabekoen eta hautespen naturalaren ondorioz sortua. Gizadiaren existentzia akzidente bat baino ez da izan eboluzioaren ibilbidean, A Glorious Accident esango genuke. Gizadia lorpen bikaina da, bai, baina baita hauskorra ere. Ez gara helmuga jakin baterako eginak izan, eta zehaztu ezineko etorkizun batera goaz. Hala eta guztiz ere, zer izan nahi dugun erabaki eta xede hori lortu ahal izateko bidea aurki genezake. Homo Sapiensak gara, geure adimenaz zibilizazio propioa sortzeko gai izan diren primate bakarrak.

BIBLIOGRAFIA

ADONIS, Violencia e Islam, Ariel, Bartzelona 2016

ALI, TARIQ, El choque de los fundamentalismos, Alianza Editorial, Madril 2005

ALLEN, PAULOS J., Elogio de la irreligión, Tusquets, Bartzelona, 2009

AUGUSTO, R., En defensa del ateismo, Laetoli, Iruñea 2012

BARNAVI, ÉLIE, Las religiones asesinas, Turner, Madril 2007

BLACKFORD, R. / SCHÜKLENK, U., 50 voces incrédulas, Buridán, Bartzelona 2013

BOUVERESSE, J., Peut-on ne pas croire?, Agone, Paris 2007. Que peut-on faire de la religion?, Agone, Marseille 2010

BOYER, P., Et l´homme créa les dieux, Folio, Paris 2003

COMTE-SPONVILLE, A., L´Esprit de l´athéisme, Albin Michel, Paris 2008

CONESA, F., El Nuevo Ateísmo, Rialp, Madril 2012

DAWKINS, R., El espejismo de Dios, Espasa, Madril 2007. El relojero ciego, Labor, Bartzelona 1989. Una luz fugaz en la oscuridad, Tusquets, Bartzelona 2016

DENNETT, D., Romper el hechizo, Katz, Madril 2007

DESCHNER, K., Historia criminal del Cristianismo, Martínez Roca, Bartzelona 1990-

Hemen nº 57 2018

Jon Sudupe

Page 31: Ateismo berria erlijioaren aurrean - Invire · 2019-10-08 · 67 Ateismo berria erlijioaren aurrean JON SUDUPE * GOGOETAK A teismo berriaren aitzindarien bila hasiko bagina, Bertrand

97

FLEW, A., Dios existe, Trotta, Madril 2012

FLORES D´ARCAIS, P. El desafío oscurantista, Anagrama, Bartzelona 1994

GARCÍA VOLTÁ, G., / MARSET, J. C., Probablemente Dios no existe, Planeta, Bartelona 2009

GOULD, S. J., Ciencia contra religión, Un falso confl icto, Crítica, Bartzelona 2000

GRAYLING, A. C., Contra todos los dioses, Ariel, Bartzelona 2011

HAHN, S. / Wiker, B., Dawkins en observación, Rialp, Madri, 2011

HARRIS, S., El fi n de la fe, Paradigma, Madril 2007. Carta a una nación cristiana, Paradigma, Madril 2007

HITCHENS, Ch., Dios no es bueno, Debate, Bartzelona 2007. Dios no existe, Debolsillo, Madril 2010

KONNER, J., La biblia del ateo, Seix Barral, Bartzelona 2008

KRAUSS, L. M., Un universo de la nada, Pasado&Presente, Bartzelona 2013

ODIFREDDI, P., Por qué no podemos ser cristianos, RBA, Bartzelona 2003. El Evangelio según la Ciencia, RBA, Bartzelona 2015

ONFRAY, M., Traité d´athéologie, Grasset, Paris 2005

PUENTE OJEA, G., Elogio del ateísmo. Los espejos de una ilusión. Siglo XXI, Madril 1995. La religión ¡vaya timo!, Laetoli, Iruñea 2009

RUSSELL, B., Por qué no soy cristiano, Edhasa, Bartzelona 2001. Sobre Dios y la religión, Martínez Roca, Bartzelona 1992. Religión y ciencia, FCE, Mexiko 1985

STENGER, V. J., ¿Existe Dios?, Ed. Ma non tropo, Bartzelona 2008

Hemen nº 57 2018

Ateismo berria erlijioaren aurrean