40
UDAZKENA Hosto lehor eta orri zimel, udazkenean zuhaitzak, beti goibel. Gibelurdin eta txanpinoi, ziza edo onddo, urte osoan halakorik balego... Loreren bat ere bada, izatekotan, azafrai lorea da. Abenduarekin batera, urtea amaitzen da, baina hori ia, negu hotzean gertatzen da.

Poesiaz jantzitako udazkena

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Liburutegian idatzitako olerkiak

Citation preview

Page 1: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Hosto lehor eta orri zimel,

udazkenean zuhaitzak, beti goibel.

Gibelurdin eta txanpinoi, ziza edo onddo, urte osoan

halakorik balego...

Loreren bat ere bada, izatekotan,

azafrai lorea da.

Abenduarekin batera, urtea amaitzen da, baina hori ia, negu hotzean gertatzen da.

Page 2: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Hostoak dabiltza goitik behera, enarak ere gora eta behera.

Zuhaitzak zahartzen, landak marroitzen, den-den hori

udazkenean gertatzen.

Gauak luzatzen, egunak laburtzen, euria bustitzen hotzak heltzen,

eta lehen elurrak jauzten. Zein polita den

gure UDAZKEN!

Page 3: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKEN UDAZKEN…

Udazken, udazken, gure udazken,

arropak dituzu galtzen.

Udazken, udazken, gure udazken

arropak dituzu elurtzen.

Udazken udazken gure udazken

arropak dituzu bustitzen

Udazken udazken gure udazken

arropak dituzu galtzen.

Page 4: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENEAN

Hostoak dabiltza firin-faran, enarak ere dabiltza hegan eta gu gabiltza dantzan.

Larin-laran, larin-laran, udazkenean.

Udazkena da horrelakoa, laranjak eta marroiak dira koloreak

Firin-faran, firin-faran, udazkenean

Hostoak dabiltza firin-faran, enarak ere dabiltza hegan eta gu gabiltza dantzan.

Larin-laran, larin-laran, udazkenean.

Page 5: Poesiaz jantzitako udazkena

KLIN-KLAN

Klin-klan, klin-klan,

urtxintxak du egiten.

Klin-klan, klin-klan,

zuhaitzak ditu garbitzen.

Klin-klan, klin-klan

fruitu lehorrak jaten.

Klin-klan, klin-klan,

gero habiara sartzen.

Page 6: Poesiaz jantzitako udazkena

LAS CASTAÑAS

Las castañas ricas-ricas las comemos morenitas.

Las castañas ricas-ricas las comemos marroncitas.

Las castañas ricas-ricas las comemos tostaditas.

Las castañas ricas-ricas las compramos calentitas.

Page 7: Poesiaz jantzitako udazkena

OTOÑO

Como ya sabes en otoño las hojas caen.

El otro día, mientras por la ventana miraba el día,

un suave viento de otoño las hojas hizo caer,

y como ya te lo imaginarás era una vista preciosa,

pero esa preciosidad terminó porque a llover comenzó.

Cuando terminó de llover en la cocina me resbalé.

¿Sabéis por qué? Porque mientras que yo el paisaje veía el árbol de enfrente me sonreía...

Page 8: Poesiaz jantzitako udazkena

OTOÑO

El verano ya se ha ido y el otoño ha venido

y con el otoño el colegio llegó.

Es la estación de después del descanso

y de la vacación. Para estrenar libros, libretas

y nuevas recetas.

Pero también el otoño es fenomenal

porque en otoño hay fiestas y nos lo pasamos genial.

El verano ya se ha ido y el otoño ha venido.

Page 9: Poesiaz jantzitako udazkena

OTOÑO

El otoño a mí me gusta un montón porque a la escuela vamos y el verano detrás dejamos,

Tu dirás que estoy loca pero en la escuela estoy mejor

que aburrida en mi casa viendo la televisión.

En la escuela con tus amigos estás y te lo pasa genial,

Siempre a cartas o al balón jugamos, recuerda que somos afortunados,

porque a la escuela vamos.

Ahora que te lo he recordado ¿A que el otoño no es tan malo?

Page 10: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Udazkena heldu da, eta berarekin euria. Uda joan da jadanik,

eta udako beroa berarekin. Beroa joan da

eta bere ordez hotza etorri da.

Orain eskolako motxilan, aterkia eroan behar,

bestela eskolatik irtetean busti egingo zara.

Horrez gain txamarra ez ahaztu bestela hotzez dardarka egongo zara,

eta gaixotu egingo zara.

Udako entsaladillaren ordez gaztainak erretzen ditugu pozez.

Page 11: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Udazken udazkena, gaztainondoak beti biluzik.

Gaztainak daude lurretik, umeak euren atzetik, etxera heltzen dira eskuak beterik, gauean egiteko euren amarekin gaztainak labean

pil-pil-pil dagoen hotzarekin.

Page 12: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKEN, UDAZKEN ... Udazken, udazken

arropak dituzu galtzen, berriak janzteko

udaberria heldu eta gero.

Txorien habiak, urtxintxen etxeak frutez bete-beteta egin dute gainezka

lan asko egin dute eta.

Ingurunea zaintzeko erabilI paper gutxiago birziklatu gehiago

eta ohituko zara arinago.

Page 13: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Euria hona, euria hara

eta gero nora ? Eta ni gora, eta gora, eta gero hodeietara noa.

Hodeietan nabil goitik eta behetik, txirristatik ederki zeruan enarekin.

Page 14: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Gauak luzatu, egunak laburtu

eta guk gutxi jolastu. Baina txakurra izutu

eta ni kezkatu.

Nik katua galdu dut. Katu, katu, katu! Eta non gelditu? Etxean ezkutatu

baina laster agertu.

Gauak luzatu, egunak laburtu

eta guk gutxi jolastu.

Page 15: Poesiaz jantzitako udazkena

ELURRA HASI

Nik ikasi eta elurra hasi denek alde egin!

Eta ni nora noa orain? Ba ilargira!

Ni gora, zu bera

eta gero nora? Ilargira,

gora eta bera, ilargian jolasean.

Page 16: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Udazkenean hostoak erortzen dira,

udazkenean hotza egiten du,

udazkenean basoak laranjaz janzten dira.

Oi ze polita den udazkena,

laranjaz margoturik den dena!

Page 17: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA IRITSI DA

Jauzten dira hostoak, iritsi da udazkena, joaten dira enarak,

hau da udaren azkena.

Plisti-plasta, plisti-plasta,

gu gaude euripean. Plisti-plasta, plisti-plasta,

sartuko gara aterpean.

Gutxi gutxika badator elurra,

aizkolariak mendian bilatzen egurra eta katagorriak batzen ezkurrak.

Page 18: Poesiaz jantzitako udazkena

TXAKURTXO MAITEA

Udazkena da eta euria ari da, nire txakurra izutu egin da

-Txakur koitadua, non sartu zara? -Pagoaren atzean nago gordeta.

Hantxe bertan nago ikaraz beteta.

-Zatoz hona txakur maitia gelditu da eta euria.

Page 19: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Udazkenean,gaztaina beroak erosten ditugu

eta pago atzean bero bero jaten ditugu.

Haizea hoztu da eta katarroa harrapatuta

nago ohean sartuta.

Enarak datoz eta hegaz dabiltza

bitartean hostoak jolasean lurrean haizearekin solasean.

Page 20: Poesiaz jantzitako udazkena

OTOÑO

Vuelan y vuelan las hojas en medio de la alameda.

Vuelan y vuelan y no te esperan.

¡Castañas baratas! Grita la castañera ¡Castañas calientes! Grita sonriente.

El sol se ha escondido la noche ha llegado Con el viento frío.

Page 21: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA Udazkenean hotz asko egiten du.

Oi! Udazken hotza, haizea eta euria! Oi! Udazken haizetsua hosto guztiak dantzan!

Hosto guztiak dantzan, txoriak ihesian eta jendea etxean.

Udazken, udazken hostoak dabiltza erortzen,

udazkenean euria eta inetasia jauzten.

Euriak putzuak egiten, oso putzu handiak,

hegan eta hegan txoriak.

Agur udazken iluna laster da negua.

Page 22: Poesiaz jantzitako udazkena

Udazkeneko zuhaitza

Ai zuhaitz hori zure hostoak later jauzi!!

Eta lurrera erori han intsektuen janari . eta euria zure edari.

Ai zuhaitz hori

zure hostoak laster jauzi!!

Page 23: Poesiaz jantzitako udazkena

URTAROAK

Nire urtarorik gustukoena da udazkena.

Udazkena da niretzat urtarorik gozoena. Hostoak erori eta erori zuhaitzetatik

hosto pila bat dabil kaleetatik

Udaberria da gero gehien gustatzen zaidan urtaroa,

ez delako ez hotza ez beroa.

Udaberria eta gero dator uda, uda da beroa eta opor gehienekoa.

Eta azkenik negua, gutxien gustatzen zaidana,

beti atxis eta atxis kalera irten ezinik

Page 24: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Oi udazkena! Zu zara urtarorik politena,

zu zara jostariena eta maitagarriena

Oi udazkena!

Zu zara urtarorik politena

Page 25: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Ai udazken-udazkena! Beti alaitsua eta oso polita.

Hosto oso politak bost koloretakoak, nire udazken jatorra bost koloretakoa

gorria, laranja, berdea, horia eta marroia.

Page 26: Poesiaz jantzitako udazkena

NEGUA DATOR

Udazkena, urtarorik goibelena. Hotza, hotza,

dardarka dago gorputza.

Hostoak larin-laron porronponpon.

Zuhaitza dilin-dolon

hosto barik biluzik dago.

Kalea hostoz beteta ekaitza dator arin-arin euria ari da fin-fin-fin

Agur udazken negua dator laster!!

Page 27: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKEN MAITIA

Udazkena, udazkena, udazkenean haizea

udazkenean hostoak datoz leihora.

Joaten zarenean beti izaten zaitut faltan . Ez zaitez joan hemendik

gure udazkena .

Page 28: Poesiaz jantzitako udazkena

PLISTI PLASTA!!

Ai euria! Hoberena zara

jendea bustitzen duzu eta.

Plisti-plasta plisti-plasta

Ai euri zaparrada !

Abarrak atzera eta aurrera botatzen dituzu

eta hostoak lurrera jauzten dira.

Page 29: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Udazkena iritsi da urtarorik politena.

Hostoak erortzen dira, euria hurbiltzen da.

Kalea hostoz beterik,

hona hemen gure herria udazkenez jantzirik.

Page 30: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Udazkena euriarekin dator, ez dator oso jator,

burrunbekin zaila da lo egitea euriarekin.

Pin, pan, pin, pon, inetasia dator,

teilatuan klin, klan, klin, klon udazkena euriarekin dator.

Haize boladak daude gu ikaratuta gaude, udazken udazken

dituzula hostoak jauzten

Page 31: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Oi udazken udazken udazkena, ze polita zaren udazkena, nire gustukoena zara,

hostoak erortzen direnean lurra hostoz beterik

eta kaleetan arbolak hosto barik.

Page 32: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZkEN HOTZA

Udazken hotza euria eta haizea haizea eta euria

Oi elurretan herria!

Udazken, udazken, etxean babesean kalean hotzetan euria da eta.

Euria ari du, euria ari du, euria eta euri

gustatzen zait niri.

Oi udazken udazkena denetarik politena.

Page 33: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Udazkena, udazkena, orain arte eguzkia izan dut gogoko

orain udazkena dut gogoko.

Olerki hau egin dut jendea alaitzeko

eta nire lagunak abesteko.

Udazken, udazken zein polita zaren!!

Page 34: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Ai udazkena udazkena! Beti hostoen artean galduta.

hostoen artetik ateratzen zara uda amaituta, berriro ere berriztatuta

neguan lo eta lo zaude eta.

Ai nire udazkena! Zure hostoak jendea erakartzeko Ai udazkena leihotik zoaz hegan!!

Page 35: Poesiaz jantzitako udazkena

LETRAS DE OTOÑO

El otoño cinco letras tiene cinco letras grabadas

en mi corazón. Con esas cinco letras invento esta canción.

O-T-O-Ñ-O

Ay otoño, qué bonito eres! Ay otoño, qué dulce canción!

Page 36: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENA

Oi Udazkena!! Zu zara urtarorik politena. Hostoekin jolasten dut

eta haizearekin solas egiten dut.

Katarroa harrapatu dut, eta gaixorik jarri naiz.

ohean geldituko hotza dago baina

ez naiz zutaz ahaztuko.

Page 37: Poesiaz jantzitako udazkena

UDAZKENTXO

Udazkentxo, udazkentxo kolore berdintxo kolore marroitxo eta euri urdintxo.

Txarritxoak politxo, politxo

lurreko frutatxo jaten du gozotxo, gozotxo.

Page 38: Poesiaz jantzitako udazkena

NIRE KATUTXOA

Udazkena heldu da eta nire katua miauka hasi da.

Katua kalera irten da eta euriarekin busti egin da.

Ai, katu gaixoa busti denean

izutu egin da.

Ai, euria, euria, euria busti du, nire katuaren ile zuria.

Page 39: Poesiaz jantzitako udazkena

Haizea dabil

Haizea dabil firin-faran, zurrunbilo bat zoratu da

eta nire katua korrika hasi da. Ni bera harrapatu nahian

eta ama gu bion atzetik korrikan.

Haizea dabil firin-faran eta hostoak lurrean dantzan,

euria hasi da eta hostoak busti egin dira.

Page 40: Poesiaz jantzitako udazkena

EL OTOÑO

El otoño es la mejor estación porque no hace ni frío ni calor.

La lluvia cae lentamente y los campos y el monte se mojan

suavemente.

En otoño al monte vamos a coger castañas del castaño y luego muy ricas asadas nos las comemos tostadas.

Y los pajaritos se van a buscar el calor

y las hojas que vemos en el suelo cambian

de color.